2009/08/02

LARRUNARRI (TXINDOKI) MENDEBALDEKO GANDORRA (IV+) 09/06/12

2009ko Urtarrilak 2an Ikerrek gandorra lehen aldiz egin zuenetik, biok bakarrik errepikatu beharra genuela gelditu ginen.

Honetarako, eta bost urte Itzikin ezkonduta nagoela ospatzeko, Ekainaren 12a aukeratu genuen. Lanetik 15:00etan atera, soka eta traste guztiak hartu eta gandorrera abiatu ginen. Esan kriston beroa egin zigula eta biontzat litro t'erdi ur bakarrik eraman genuen. Honela, Larrunarriko gailurretik lehen iturrirainoko jaitsiera bukaezina egin zitzaigun. Gainera gandorrera joateko bidegurutzea dagoen langara ailegatu ginenean, iturrian eguzkitako betaurrekoak ahaztu nituela gogoratu nuen, beraz, berriro ere iturriraino igo behar izan nuen betaurrekoen bila, Larraitzera lehertuta ailegatu nintzelarik.

Gandorraren inguruko azalpenak 2009ko Urtarrilak 2an eginiko igoeran irakurri daitezke, honegatik argazkiak bakarrik komentatuko ditut.

Iker 0 Bilerara ailegatu aurreko II gradua duen maldan.


0 Bilera ailegatu aurretik.


Gandorraren hasieran, lehen diedroari ematen.


Diedroaren pausu konplikatuan. Iker hemen zertxobait "ataskatu" zen.


Lehenengo bileran.


Bigarren bileratik. Iker bigarren diedrotik (III+) ateratzen.


Diedrotik atera eta gero. UUUFFFF!!!!!


Bigarren bilerara ailegatzen topatu genuen Alien orlegi bat atera nahian (ezin izan genuen atera).


Hirugarren luzearen hasieran. Atzean hirugarren diedroa dagoen harkaitza ikusi daiteke.


Hirugarren diedroan (IV)


Laugarren luzeko plakatik atera ondoren.


Gertuago...


Gandorraren amaieran laugarren bileratik aterata.


Gandorra lortu dugunaren argazkia.


Trasteak jaso ondoren hasieran dagoen belar zatia igotzeko prest. A ze beroa!!!!!!


Blokeen erreinuan.


Mujika anaiak. Atzean Larrunarriko Txema-Petrel sektoreko pareta.


Belar zatitik gora.


Belar zatiaren amaieran.


Blokeen pausu hestuaren aurretik dagoen beste pausu batean. Egia esan, pausu hau ni bezelako baldar hanka luzeentzat ez da oso erosoa.


Iker pausu berean.


Bi harkaitzen arteko pausu hestuan.


Aupa Mitz!!!!!


Anaia pausu berean.


Atzera begirada. Gandorra eta azpian Amezti gaina.


Anaiarekin gandor hau bakarrik eginiko lehenengo aldia izan zen eta biok benetan gozatu genuen. Pena egin zigun kriston beroa.

Gehiagotan itzuliko garela ziur naiz.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina