2007ko ekainaren 16a izan zen gandor hau egin nuen lehen aldia. Aldi hartan Josu eta biok joan ginen gehienetan egiten dugun bezela eta mendi lagun berriak ezagutzeko aukera izan nuen, kasu honetan Zeberio.
Nire lehenengo esperientzia izateko, esperientzia gazi-gozoa izan zen, aldi batetik tentsio handiarekin joan bainitzen bide osoan, eta bestetik ez bainituen apenas argazkirik atera, nahiko lan bainuen bi eskuak harkaitzetik ez askatzeko. Dena den, gadnorra izugarri hau (orain arte egin dudan aristarik politena) urtero errepikatuko nuela zin egin nuen.
Eta nik beti hitza betetzen dudanez....... 2008an ez nuen errepikatu, UUUPPPSSS!!!
2008ko abenduaren amaieran Josukin hitzegin ondoren eta Aralar elurrez garbia zegoela aprobetxatuz, 2009ko Urtarrilaren 2an gadnorra errepikatzea pentsatu nuen (Josuren laugarren aldia izango zen). Gainera, oraingo honetan anaia eta Truji ere etorriko ziren gurekin, beraien gadnorraren batailorako aitabitxi aukeratu gintuztelarik.
Bi kordada osatuko genituen: alde batetik Josu eta Truji, eta bestetik Mujika anaiak.
SARRERA
Ez dut Larrunarriren inguruan asko idatzeko, mendi honegatik dudan "maitasuna" nabarmena baita. Mendi honen deskribapen txiki bat Petrel bidea egin genuenean eman nuen.
IBILBIDEA
Larrunarriko mendebaldeko arista, edo guk esaten dugun bezela, "Larrunarriko Arista". Nork ez du ezagutzen? Nor ez du liluratu arista honek Goierritik parez-pare ikusten denean?
Gadnor hau lehen aldiz 1951. urteko urrian eskalatu zen. Orduan, Tolosa Club-eko Irurak-bat taldea osatzen zuten Anthon Saenz Basagoitia, Jose María Peciña eta Jose Arratek ia bost ordu eta erdi behar izan zituzten gandorraren oinarritik Larrunarriko gailurrera iristeko. Hirugarren urtez jarraian egiten zuten saiakera zen eta, esaerak dioen moduan, hirugarrenean lortu zuten. Igoera honen kontaketa hemen topatu dezakezue, irakurtzeak merezi du.
Gandor hau luze bat baino gehiago egiten hasi nahi duenarentzat oso bide aproposa da. Erabat ekipatua dago, bai bidea, baita bilerak ere. Gradua nahiko eramangarria da ez baita IV+ gradutik pasatzen, baina luze batzuetan duen "patioa" zotina kentzeko modukoa da.
Larrunarri Ausa Gaztelutik ikusita. Gorriz, igoerarako jarraitzen den bidea eta urdinez jaitsierakoa (Larrunarrira doan ohiko bidea). Karratuaren barruan ertz-lerroa ikusi daiteke.
Gandorraren krokisa eta bertatik jaisteko aukera ezberdinak: Frontoi sektorearen gainean dauden bi rapel-ak, eskalada bideetatik jaisten dena (urdinez) eta Larrunarriko gailurrera doan bidea (gorriz).
ERAMANDAKO MATERIALA
8 express zinta, bilerak jartzeko materiala, arnesa, katuak (gomendagarriak), kaskoa eta 60 (bost luzeetan egiteko) edo 70 (lau luzeetan egiteko) metroetako soka sinplea.
DESKRIBAPENA
Gandorrara ailegatzeko bideak ez dauka galtzeko arrisku handirik, gandorraren sarrera etengabe ikusten baita.
Larraitzetik abiatuko gara eta ordu erdi gutxi gora behera ibili ondoren pinudi baten hasieran dagoen langa batetara ailegatuko gara. Langa hau zeharkatu eta berehala ezkerrera maldan gora hasten den bidexka bat hartu behar da Amezti gailurreruntz. Gailur hau eskuin nahiz ezkerretik inguratu daiteke, baina nik ezkerretik inguratzea gomendatzen dut, hemendik malda zertxobait "lasaiagoa" baita. Nahiz eta Urtarrila izan, eta nahiz eta goiza frexkoa izan, beroaldi ederra hartu genuen malda hau igotzen.
Amezti gailurra ezkerretik inguratzen.
Pixkanaka goraka.
Josu, Iker eta Truji.
Ameztiren inguratzea amaitzen. Arista igoezina dirudi.
Amezti gailurra inguratu ondoren, Amezti lepora ailegatuko gara, eta hemendik, oraindik malda amaitu gabe, zelai batean sartzen gara harkaitzaren haserarte.
Zelaiaren hasieran.
Bukaeran gandorraren sarreran dagoen diedroa ikusi daiteke oraindik itzalean.
Malda honetan bakoitza bere neke eta pentsamentuekin doa.
Eta zelaiaren ondoren harkaitza. Harkaitza hasten denean II gradua duen igoera hasten da lehenengo bilera jarriko dugun lekurarte. Zati honek ez dauka inongo misteriorik eta oso erraz igotzen da.
Truji II graduko zatiaren lehen pausuetan. Goian anaia eta Josu.
Lehen "zailtasuna" amaitzen.
Eta II graduko zati hau amaitzen den lekuan berez gandorra hasten den diedrora ailegatuko gara, bertan bi parabolt daudelarik. Hemen hasten da benetako eskalada.
Gida batzuetan gadnor osoa sei luzeetan banatzen dute (Gipuzkoako Eskalada Gida liburuan, adibidez), baina nik bost luzeetan egitea gomendatuko nuke, nahiz eta oraingo honetan guk lau luzeetan egin genuen. Honegatik, nahiz eta guk lau luzeetan egin, bost luzeetan egin izan genuen bezela deskribatuko dut (krokisean adierazi dudan bezela). Lehenengo bi luzeak Josuk eta Trujik egin zuten aurretik (Josu lehenengo joanda) eta azkeneko biak Ikerrek eta biok (ni lehen luzea ezik, beste guztiak lehenengo joanda).
Lehenengo luzea (IV). Lehenengo luzea diedro honetatik gora doa. Luze ederra da, gozatzekoa eta diedroan oinak non jarri ondo begiratuz gero erreza egiten dena. Behin diedroa egin eta gadnorrara ailegatu ondoren, zailtasuna II gradura jaisten da. Gandorratik 5 metro inguru egin ondoren, destrepe txiki bat egin eta gero pitzadura baten erdian dagoen lehenengo bilerara ailegatuko gara.
Josu lehen diedroaren hasieran.
Oinak ongi jarri behar diren pausuan.
Pausurik konplikatuenean.
Diedroaren amaieran.
Truji lehen diedroaren amaieran.
Iker eta Truji lehen bileran.
Mitz, aspertuta?
Bigarren luzea (III+). Bigarren luzea hasteko, lehen bileratik eskuinera atera behar da tximinia-diedro baten bila (III+ gradua). Tximinia honek teknikoki ez dauka ezer, baina oso "expuestoa" da eta behean ikusten den "patioa" "akongojantea" da. Tximiniaren ondoren berriro ere gandorrera ateratzen gara bilera batera ailegatzen garelarik. Bilera hau atzean utziko dugu eta gandorraren ezkerretik jarraituko dugu (III+ jartzen du krokisean baina ez dut uste hainbeste denik) harkaitz-plaka batera ailegatu arte. Harkaitz-plaka honetan dauden bi paraboltetan jarriko dugu gure bigarren bilera.
Josu bigarren bilera jarri behar den harkaitz-plaka atzean uzten. Argazkia, lehenengo diedroa igo ondoren II gradua duen harkaitza igo baino lehen dago jasoa.
Josu bigarren bilera jartzen den lekua (harkaitz-plakan soka ezkerrera jotzen duen tokian) atzean utzi ondoren hirugarren diedroa (IV-)igotzeko prest.
Josu diedroa igo ondoren, hirugarren (gure bigarren) bilera jartzen.
Truji lehenengo bileratik ateratzen eta bigarren diedroa (III+) igotzen.
Diedroaren pausu "akongojantean"
Oinentzat lekuaren bila
Diedroaren amaierara ailegatzen.
Azken esfortzua.....
Diedroa gaindituta.
Hirugarren luzea (IV-). Luze hau gandor osoko luzerik motzena da. Harkaitz-plakatik ezkerrera diagonalean igotzen da (III+) eta goian ikusten den diedro batera jo beharra dugu zuzen-zuzen. Honetarako berriro ere gandorrera atera beharra daukagu. Gandorraren hirugarren diedro hau aristaren eskuin aldetik hartzen da, pausua "expuesto" xamarra delarik. Behin diedro hau menperatu ondoren, gadnorra berriro ere jarraitu behar da plaka batean (krokisean "placa bonita")dauden bi paraboltetan bilera jarriko dugularik.
Lehen esan bezela, guk bigarren eta hirugarren luzeak bakarrean egin genituen.
Laugarren luzea (IV+). Plakatik gora abiatu beharra daukagu (IV), badaezpada behera begiratu gabe, "patioa" handia baita. Plaka honek ez ditu helduleku askorik, baina dituenak oso onak dira. Behin plaka igo ondoren nahiko "expuestoa" den destrepetxo batera ailegatuko gara, parean azkeneko diedroa ikusiko dugularik (IV+). Destrepetxo honen azpian eta azken diedro hau hasi aurretik bilera bat jartzeko aukera dago, baina nik ez dut gomendatzen, hobe da bilera honetan txapatu gabe (bestela soka jasotzea oso nekeza da) diedroaren ondoren dagoen bileraino joatea.
Azkeneko diedro (laugarrena) hau da gadnorrari gradua ematen diona (IV+) eta benetan ederra da. Oso ondo dago babestua eta zertxobait makurtua dago, baina helduleku onak ditu. Behin diedroan sartuta enkajonatzen hasi eta makurtutako lekura ailegatzen garenean, ezkerrera jo behar da pausu "atletiko" xamar bat eginez bilera jarriko dugun bi paraboltetara ailegatuko garelarik.
Laugarren bileratik. Iker "placa bonita" plaka igo ondoren.
Destrepea hasi baino lehen deskantsuan. Azpian Amezti gaina.
Leku berean. Destrepea ikusi daiteke.
Josu bigarren kordadaren buru bezela plaka menperatuta.
Panoa. Ausa Gaztelu ikusi daiteke eta ezkerreko harkaitzean azken diedroa izkutuan.
Bosgarren luzea (III). Luze honek ez dauka inongo misteriorik eta nire ustez gehiegizko gradua ematen dion harkaitz batera ailegatu arte bidexka bat jarraitu behar da. Azken harkaitz honetako pausua oso erreza da eta lurrean bi parabolt dituen plaka batean amaitzen da. Hemen jartzen da bosgarren bilera eta aristaren azkena.
Iker bosgarren luzea amaitu ondoren arkaitz batera igota.
EAAARRRRRAAAAAAAAAAAAAAA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Josu eta Truji laugarren bileran.
Josu laugarren bileratik gora doan bidexkatik gora.
Azken aurreko txapara ailegatzen.
Azken """hestuasunearen""" hasieran
Azken pausutik gora.
Lanak amaitzen.
Iker trasteak jasotzen.
Josu soka jasotzen Truji aseguratzeko.
Truji azken luzearen hasieran.
Bidexkan
Azken txapa kentzen.
Truji azken pausuan...
...Josuren kontrol eta begiradapean.
Bi "batailatuak"
Bi "aitabitxiak"
Eta gandorraren zailtasun guztiak amaitu dira. Hemendik aurrera traste guztiak jaso, berriz zapatilak jantzi eta hasiera batean harkatiz blokeen artean eta gero zelai bat jarraituz Erlabeltzeko puntara ailegatuko gara (1.312 metro). Punta hau oso berezia da bertan metalezko gurutze bat baitago. Egun eguzkitsuetan gurutze honen dizdira Goierriko puntu askotatik ikusi daiteke.
Traste guztiak jaso ondoren blokeekin borrokan hasi baino lehen.
Lehenengo zati honetan belarretik jo behar dugu.
Belarretik gora.
Belar zati hau pasa ondoren eskuinera hartu behar da...
...Bi harkaitzen arteko pausu ezagunera ailegatu arte
Pausua estua da benetan.
Beste bloke bat igo ondoren, berriro ere aristara ateratzen gara pausu entretenigarri honera.
Pausu honetan Trujik izerdi batzuk bota zituen.
Pausu honen ondoren bidexka bat jarraitu behar da...
...nahiz eta batzuetan bidexka oso agerikoa ez izan...
...Erlabeltzeko puntararte.
Talde argazkia (beti bezela argazkilaria ez da ateratzen)
Erlabeltzeko puntatik Larrunarriko gailurrerako bidea oso argia da eta gadnorra jarraitzea besterik ez da. gandorraren ahotik joanez gero, pausu "expuestoren" bat topatu daiteke, baina pausu guzti hauek ekidin daitezke, batzuetan eskuinetik, batzuetan ezkerretik.
Larrunarriko gailurrean.
JAITSIERA
Eta Larrunarriko gailurretik Larraitzera tontorrera doazen edozein bidetik joan gaitezke. Bide hauek ez dute inongo galerarik, honegatiK ez ditut deskribatuko.
Bidearen balorazioa: Arista ederra, gozatzeko modukoa, tentsio puntuekin, baina beldurrik pasa gabe. Erabat gomendagarria.
Gandor honetara beste igoera batzuk:
- 2007/06/16. Nire lehenengo igoera.
- 2009/06/12. Nire ezkontzaren bosgarren urteurrena ospatzen.
- 2014/06/08. Zieft eta Rotarekin.
- 2016/02/21. Asier eta Ikerrekin. Negu giroan??
- 2016/08/07. Jordi eta Ikerrekin. Jordiren lehen eskaladaren bataioa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina