AZKEN 10 SARRERAK

2014/06/22

LARRUNARRI (TXINDOKI) (1341 m.), MENDEBALDEKO GANDORRETIK, IV+, 2014/06/08

Larrunarriko gandorra eskalatu beharreko eskalada bat da. Ez dauka zailtasun handirik eta paraboltak dituenez, nahi izanez gero, ez dago zergatik friend edota fisurerorik eraman behar. Gainera, 70 metroetako soka eta dozena bat express eramaten baditugu, ertza osoa lau luzeetan egiteko aukera izango dugu.

Gandorraren informazio gehiagorako hemen klik egin dezakezue.

Hilabeteak ziren Larrunarrira igo eta ia urtebete mendebaldeko gandorra eskalatu gabe nengoela. Abenduan Zieft-ekin Irauleko orratzeko kanala egin ondoren, Larrunarriko mendebaldeko gandorra elkarrekin egingo genuela gelditu ginen. Berak ertza aspalditik eskalatzeko gogokin zegoen eta gure aldetik inongo arazorik ez genuela esan genionez, gandorra ekainean eskalatzeko adostu genuen.

Ekaina iristearekin batera, Zieften deia jaso eta gandorra eskalatzeko gelditu ginen. Oraingoan Zieftekin batera Ivan (Rota) ere etorri zen. Egun ederra izan genuen eta, honelakoetan gertatzen den bezela, primeran pasa genuen. Beharbada okerrena gandorran topatu genuen jendetza izan zen, baina honelako gandor ezagun eta bisitatua asteburuan eskalatzeagatik ordaindu beharreko ordainsaria izaten da. Honegatik, honelakoetan onena arnasa sakon hartu, pazientziaz eskalatu eta igoeraz gozatzea da.

Egun honetako errepor bikaina Zierft-en blogean topatu dezakezue, hemen hain zuzen ere.


EGUNEKO ARGAZKI BATZUK

Segidan eguneko argazki batzuk aukera izango duzue, sinadurarik ez duten argazkiak Zieft eta Rotak egindakoak dira.

Igoera eta jaitsieraren krokisa.


Gertuago... Luzeak modu honetan egiteko 70 metroetako sokak eramaten badira hobe.


Lehen luzearen hasieran.


Rota eta Zieft hasteko prest.


Lehen bilgunean.


Lehen bilgunetik irteten.


Bigarren luzearen hasierako diedrotxoan.


Diedrotxotik irteten.


Rota igoeraz disfrutatzen. Oraindik ez genekien baina atzetik zetorren eskalatzailea Alberto Iñurrategi zen.


Bigarren bilgunea. Bigarren bilgune "ofiziala" okupatuta zegoenez, bilgunea zuhaixka batzuk aprobetsatuz egin nuen.


Rota gandorraren pausu gogorraren aurretik igo behar den orratzaren gainean.


... Baita Zieft ere.


Eta amaitzeko, gaurko protagonisten argazkia, aupa zuek!!!!!.


Pausu gogorra Rota babesten.


Gandorraren amaieran trasteak jasotzen.


Momentu batean "jendetza" bildu ginen.


Azken bilgunea atzean utzi ondoren, atzean Alberto Iñurrategi.


Gertuago...


Erlabeltzeko puntan.


Gaurko gailur nagusira iristen.


Larrunarri, 1341 metro. Lortu dugu!!!!!


Honelakoetan zoriontasuna handia izaten da.


Jaisteko Muitzeko bidea jarraitu genuen, Rota eta Zieftek ez baitzuten ezagutzen.


Amaitzeko, Zieftek eginiko bideo erreporra uzten dizuet, ederra benetan.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina