AZKEN 10 SARRERAK
2016/08/10
LARRUNARRIKO (TXINDOKI) MENDEBALDEKO GANDORRA: AMETSAK BETE NAHIAN... 2016/08/07
Jordi, Iker eta hiruok Txindokiko gailurrean.
2013 urtea zen eta herrian 40 urte betetzen genituenen bazkariaren ostean, lotsaren hesiak erori eta laguntasunak gora egiten duen momentu magiko horretan (jejejeje), Jordirekin hizketan hasi nintzen. Musika eta beste mahaikideen dantza eta bultzadatxoen artean istorio hau kontatu zidan: hilabete batzuk lehenago bera eta Amaia (bere emaztea) Larrunarriko puntan zeudela, Josu, Iker, Leku eta lauok, lainoaren artetik atera, soka, kasko eta mosketoien tintinen artean gailurrean zeuden mendizaleak (baita beraiek ere) agurtu eta, gailurrean beste inor izango ez balitz bezala, lasai-lasai eta infinitoari begira, beherako bidea hartu genuen. Segidan Jordik zera esan zidan: “Cuando vimos cómo pasastéis entre la gente le miré a Amaia y le dije: ¡¡Amaia, éstos son alpinistas!!”. Nahiz eta hasieran saiatu, azkenean ezin izan nion barreari eutsi eta barre-algara batean amaitu nuen: “Alpinista gu? Baita zea ere!!!! Jejejejeje”. Onartu beharra daukat erreakzio honen erantzunkizun handia San Miguel santua izenez duen edabe magikoaren eraginak ere izan zuela, jejeje.
Istorio hau medio, Jordik bere mendi-amets handienetako bat Larrunarri gandorretik igotzea zela aitortu zidan, nolabaiteko mistizismo eta magiaz betetako igoera izateaz gain erabat zoriontsu egingo zuena. Hau entzunda, nola ez, amets hura betetzen lagunduko niola hitz eman nion.
Urte batzuk pasa eta hainbat ametsetarako emandako hitza ezerezean gelditzen zela ikusita, 2016 urtea hitz emandakoak betetzeko urtea izango zela proposatu nuen. Betetzen saiatu nintzen lehen ametsa Luka eta Mararena izan zen eta honen ondoren Jordirena noiz eta nola bete pentsatzen hasi nintzen.
Baina, mendi lasterketak direla eta, azken hilabeteak mendian korrika egiteari lehentasuna eman nion, eta ez nuen Jordiren ametsa betetzeko aukerarik topatzen. Gainera urrira arte gauzak antzera jarraituko zutenaren antza hartzen nien. Honegatik, eta batez ere abenduan anaia eta biok esku artean dugun proiektua buruan, abuztutik aurrera gure entrenamenduetan aldaketak egiten hasi nintzen: “hemendio aurrea gorputza indartzen hasi beharren gare, korrika gutxigo ta eskalatzen gehio”. Entrenamendu taulak mahai gainean jarri eta astean behin gutxienez eskalatzera joateko plana sartu nuen, hori bai, aurretik ditugun hiru mendi lasterketei begirik kendu gabe, jejeje.
Astelehenean Ataungo Jentilbaratza eskalada eskolan ederki estutu ondoren, plangintza berriko lehen astebururako eskalada lasai eta erraz batekin hastea pentsatu genuen. Eta honetarako zein eskalada aproposagoa Larrunarriko gandorra baino!!! Jejejeje. Eskalada honetaz gozatzeaz aparte, Jordiri hitz emandakoa betetzeko aukera paregabea ere izan zitekeela pentsatu genuen. Gainera, bide batez Larrunarriko gandorra eskalatu genuen azken sentsazio gazi-gozoa ere gainetik kenduko genuen.
Jordiri mezu bat bidali, bitan pentsatu gabe baiezkoa eman eta igande goizerako gelditu ginen: "Ya estoy como un niño el día de víspera de Reyes. Es un reto para mí, además de tener un sentido especial. ¡¡Qué emoción!! ¡¡Espero estar a la altura!!" izan zen bere azkeneko mezua "No tengas ninguna duda. Vas a disfrutar como un niño" nire erantzuna.
Igandean inguruko mendi guztiak, Larrunarri ezik, oskarbi esnatu ziren. Bazirudien gaueko izara oraindik kendu gabe zuela eta laino trinko batek erabat estaltzen zuen: "Parece que el día que voy a escalar Txindoki se lo han llevado" esan zigun Jordik. “No te preocupes, si la roca está seca escalaremos sin problemas, pero será una pena que no puedas ver nada” esan zion Ikerrek.
Larraitz bidean bere lehen eskalada izango zela esan zigun, baita bertigoa zuela ere. Lehenengoak ez gintuen larritu, Ikerrek denbora osoan bere ondoan eskalatuko zuelako, baina bigarrena entzun genuenean bi anaiok elkar begiratu eta kezka puntu bat nabaritu zen gure begiradetan, bata besteari “ez altzaigu ba pareta erdin kieto-parau geldittuko ezta?” Esango bagenio bezala, jejeje.
Nahiz eta nik eramandako bi katu-oin pare eskutan izan, azkenean berak zituen zapatilekin ongi eskalatuko zuela pentsatu genuen, Jordi Corominasek ustez esan zuen "de segundo no hay grado" esaldia burura etorrita. Larraitzen traste guztiak hartu eta poliki-poliki martxan jarri ginen: “es mejor tomarse la aproximación con calma porque parece que no pero hay buena cuesta” esan genion.
Larraitzetik irtetzear.
Igoera laino eta behien marroen artean egin genuen. Hezetasuna izugarria zen eta nahiz eta poliki igo bizkarra izerdiaz blai eraman nuen, tarteka kopetatik ihes egiten zuen izerdi tantaren bat ere sudurraren puntatik eroriz. Amezti mendia inguratzen hasi ginenean bat batean lainoa desagertu eta gure aurrean ertzaren branka bere osotasunean agertu zen: “al final vamos a tener un día de la ostia” esan genion. Lainoa gure azpian, behera begiratu, eta zeharka jotzen zuen eguzkiaren eraginez Brocken espektroa ikusteko aukera ere izan genuen.
Jordik gora begiratu eta “Ostia, no sé cómo será pero desde aquí acojona bastante” esan zigun. "Tranquilo" erantzun zion Ikerek "que es más fácil de lo que parece".
Larrunarriko gandorra Amezti inguratzen hasten denean ikaragarria da.
Amezti behe lainoaren olatuak nolabait gelditzen.
"0" bilgunera arte egin behar den eskaladatxoa hastear.
Kontu eta istorioen artean, “0” bilgunera iritsi ginen: “sólo llegar hasta aquí tiene su cosa” esan zigun bilgunera iristeko egin behar den eskaladatxoaren ondoren. “Tranquilo, que a partir de aquí todo lo que vas a hacer lo vas a hacer atado, jejeje” lasaitu genuen.
"0" bilgunera iritsi aurreko eskaladatxoan.
Eskalada osoan ni aurretik joango nintzela adostuta genuen, Ikerrek Jordiri lagundu eta eskalada osoa grabatu ahal izateko. Eskaladaren antolaketa neguan egin genuen berbera izan zen: Orain arte egiten genituen 4 luzeak 6 luzeetan banatu genituen, luzeak segurtasun handiagoarekin babesteko.
Neguan planteatu genuen luzeen antolaketa. Nire ustez nahiz eta azkarrena ez izan hau da Larrunarriko gandorra eskalatzeko modurik egokiena, segurtasunari begiratzen badiogu behintzat.
Iker eta Jordi "0" bilgunean.
Atzetik inor ez genuela ikusita prestaketa lanak lasai hartu eta atsedentxo bat hartzeko ere aprobetsatu genuen. Atsedentxoaren ondoren beharrezko trasteak hartu eta lehen metroak eskalatzen hasi nintzen.
Eskaladaren hasieran.
Atzetik inor ez genuela jakiteak izugarrizko lasaitasuna eman zidan eta eskalada osoa lasai hartzea erabaki nuen, pausu, mugimendu eta harkaitz bakoitzari zuku gehiena atera eta eskaladak sortarazten nauen askatasun sentsazioa ahalik eta gehien sentituz. Lasaitasun mental honetan "flipatuta" nindoala konturatzerako lehen bilgunera iritsi nintzen: “Reuniónnnnnnnnnn!!!!!!!!!”.
Bitartean Iker eta Jordi eskalatzen hasteko prestatu ziren. Zortziko korapiloa nola egin erakutsi, Jordiri aurretik joateko eskatu, eta Ikerrek nik jarritako material guztia jasotzen zuen bitartean grabaketa lanetan aritu zen. Hasierako diedroaren lehen metroetan dago zailtasunik handiena, gainera urtetik urtera harkaitza leuntzen ari da diedroari puntutxo bat emanez. Jordik metro hauek motel baina segurtasun handiz eskalatu zituen. Hemendik aurrerako guztia ziztu bizian eskalatu eta konturatzerako nire gainean nituen: “Joer qué rapidez!!” Esan nien harrituta. “¿Qué te ha parecido?” Galdetu nion Jordiri. “¡¡Muy buena!! Confiado, poco a poco y disfrutando” erantzun zidan. “Lehen aldie izateko tiro mun dijo” esan zidan Ikerrek atzetik.
Hirurak bilgunean bildu, Ikerri berreskuratutako materiala hartu eta gora jarraitu nuen ertzari metroak janez. Bilgunetik irten eta berehala eskalatzen den ageriko tximini motza beti iruditu zait ertzaren lekurik ikusgarri eta ikaragarriena eta oraingoan ere ez zen ezberdin izan. Tximinia kontu handiz eskalatu ondoren arazorik gabe bigarren bilgunera iritsi nintzen.
Bigarren luzea ere azkar joan zen eta Jordik ageriko tximinia inongo estutasunik gabe eskalatu zuen: “pues menos mal que tenías vértigo” esan zion Ikerrek bilgunera iritsi zenean. “Déjate que en ese paso no he querido ni mirar para abajo por si acaso” erantzun zion irrifartsu.
Bigarren luzean.
Hirugarren eta laugarren luzeak ere azkar eskalatu genituen eta Jordik eskalatzen orain arte pasa zuen estutasun bakarra hirugarren luzearen amaieran izan zen, denetatik agerikoena dena. Gero esango zigun eguneko inpresiorik handiena "0" bilgunera arteko eskaladatxoan eta gailurrera iristeko igo behar den harkaitz batean izan zuela, batez ere lotu gabe zihoalako.
Hirugarren bilgunean. Argazkia "plaka polita"-ren gainetik egina dago.
Gertuago...
Ordurako hiruko sokada bat "0" bilgunera hurbiltzen hasita zegoen: "ze ondo" pentsatu nuen, "hoik honea irixteako gu bukauta izangogea".
Jordi laugarren bilgunearen aurreko orratzera iritsi zenean “Espera Jordi, quédate quieto en la punta que te voy a sacar probablemente la foto más espectacular que te hayas hecho en Txindoki”.
Ikerrek Jordiri orratzaren gainera iristear egindako argazkia.
Konfidantza osoz orratzaren puntara igo eta pare bat argazki egin nizkion.
Orratzaren gainean zoriontsu.
Nork ez dauka hemengo argazki bat? Jejeje.
Iker puntu berean.
"¿Cómo va?" Galdetu genion. “Buffff!!! De puta madre, disfrutando a tope” erantzun zigun. “Ahora queda el tramo más difícil de la escalada y luego un último largo de transición en el que se camina más que escalar” esan nion.
Bilgunetik atera eta bosgarren luzea uste baino erraz, lasai eta azkarrago eskalatu nuen. Bilgunea muntatu, eta Iker eta Jordiri eskalatzen hasteko eskatu nien. Jordik lehen metroak eskalatu eta luzeari zailtasuna ematen dion lekura iritsi zen: “me ha dicho tu hermano que agarrarse a los hierros es trampa, con lo que voy a hacer lo posible para no agarrarlos” esan zidan. “Si te agarras tampoco pasa nada. ¡¡Anda que nosotros no nos hemos agarrado a todo lo que se menea!! Jejejeje” erantzun nion irrifar batekin.
Hasiera batean zalantzan aritu bazen ere, bi anaiok ematen genizkion aholkuei jarraituz besoetatik tira egin eta pausua itxuraz erraz eskalatu zuen: “¡¡Joer con el que no ha escalado nunca!!” esan zion Ikerrek bilgunera iritsi zenean “igual la procesión iba por dentro pero itsuraz has subido más fácil quel copón”. “La verdad es que he apretado un poco pero he disfrutado mogollón” Jordik, “mirad como me tiemblan ahora las piernas, jejeje” erantzun zigun pasatako tentsioaren ondoren dardarizo batean zituen hankak adieraziz.
“Bueno ¡¡esto se acaba muchachos!!” bota nien azken luzea eskalatzen hasi nintzenean.
Bosgarren bilgunean.
Gertuago...
Azken luzea amaitzearekin batera laurok elkartu, elkarri bostekoa eman eta eskaladaren amaiera ospatzen hasi ginen. Jordi oso zoriontsu zegoen: “poca gente habrá que la primera vez que ha escalado en su vida lo haya hecho escalando la arista de Txindoki” esan nion, “¡¡Y además sin gatos!!” bota zuen Ikerrek. Materiala atzetik zetorren sokadaren oihuen artean jaso genuen: "joer, urruti datoz baña hoik die oihuk, jejeje" esan nion anaiari.
“¿De aquí para arriba sin cuerdas?” Galdetu zigun Jordik aurretik genuena seinalatu eta material guztia gordetzen ari ginela ikusita: “sí, pero aunque parece que no se puede pasar el camino es fácil” erantzun zion Ikerrek. “Además no es necesario tener que ir por el filo de la arista todo el rato y la mayoría de las trepadas se pueden evitar” erantzun nion.
Poliki baina segurtasun handiz parean topatu genituen eskaladatxo guztiak eskalatu eta Erlabeltzeko puntara iritsi ginen. Larrunarriko gailurra mendizalez beteta zegoenez, bertan motxilak utzi eta zereal barratxoetan oinarritutako hamaiketakoa bake santuan egin genuen: “¡¡Ya sólo queda poner la guinda al pastel!!”, esan nien martxan jarri ginenean.
Erlabeltzeko puntan.
Hamaiketakoa amaitzen.
Gailurra arteko bidean Jordik Midi D'Ossau mendia begiak jota zuela esan zigun: "es la montaña que más me atrae del Pirineo". Soka batzuk eraman ezkero igoera baino jaitsiera errazagoa egiten dela lasaituz, hurrengo plana Midira igotzea izango zela hitz ematearekin batera gailurrera iritsi ginen.
Eguerdiko hamabiak jotzear zeudela, ezerezetik irtenda bezala,Larrunarriko gailurrean zegoen jendetzaren artetik hiru mendizale azaldu ziren motxiletatik sokak zintzilik zituztela. Bertako mendizaleak agurtu, bati gailurrean argazkia egiteko eskatu eta beraien bidearekin jarraitu zuten gailurrean beste inor egongo ez balitz bezala. Nork daki, baina beharbada bakarren batek pentsatuko zuen: “Hauek alpinistak dira!!!” Jejejejeje.
Talde argazkia Txindokiko gailurrean.
Aitortu beharra daukat plazer handia izan dela Jordiren eskalada-bataioan "aitabitxia" izatea (jejeje). Eskalada ongi joan zen, estutasunik gabe eta izugarrizko giroa izan genuen. Beti esaten dudan moduan, honelakoak konpainia ederrean egiten direnean zaila izaten da ongi ez pasatzea.
Hurrengoa Midi D'Ossau izan beharko du!!!!! Jejejeje
Bukatzeko Ikerrek irteera laburtzen duen bideoa uzten dizuet, espero dut gustuko izatea..
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina