AZKEN 10 SARRERAK

2009/08/02

LARRUNARRI (TXINDOKI) MENDEBALDEKO GANDORRA (IV+) 07/06/16

Josu eta biok 2005 urtean gutxi gora behera hasi ginen eskalatzen. Hasieran luze bakarreko deportibako bide errezak beti bigarren bezela joanda eta pixkanaka lehengo bezela luzeren bati ematen hasi ginen, hasieran Josu (nik baino potro gehiago ditu eskalatzeko) eta gero pixkanaka ni (oraindik ere hortan nabil, hau da, pixkanaka).

Orduan erabaki nuen eskaladan nire helburua ez zela geroz eta gradu handiagoak lortzea izango, edozein egoera eta eskoletako V gradua finkatzea baizik. Eta hortan dihardut jo ta su nire erritmoan, poliki-poliki.

Luze bateko bideetaz nekatzen hasita, luze bat baino gehiagoko bideak egiten hasi ginen Aiztondon (Uharte Arakilen dagoen eskola) eta Ataungo Jentilbaratza eskolan, batez ere honen aristan.

Baina Larrunarriko gandorra egiteke nuen. Eta egia esan, errespetu handia nion (eta gaur egun ere diodan) gandorra zen, eta beti topatzen nuen aitzakiren bat ez joateko.

Honela, eskalatzen bi urte inguru neramatzanean, Josuk gandorra egitea proposatu zidan. Berak dagoeneko pare bat aldiz eginda zuela uste dut. Plana ederra zen: Lasai-lasai joango ginen, presarik gabe, ni bigarren bezela denbora osoan, eskalaz gozatzen.

Igoera ahaztezina izan zen, hala ere bigarren luzeraren hasieran (diedroan) izan nuen dardarazoa ez zait sekula ahaztuko. Hain tentso jarri nintzen luze honetan ez nituela argazkirik atera gandor osoa bukatu arte. Gainera diedro honen ondoren blokeatuta gelditu zen kordada bat pasa genuen (ez dakit gandorra bukatu zuten hala ez).

Igoerak ere Zeberio ezagutzeko aukera eman zidan. Lehenengo luzerari emateko zain nengoela bere lagun batekin azaldu zen gandorra eskalatzeko asmoarekin. Hasiera batean Naranjoa joateko asmoa zuten, baina eguraldi txarra dela eta gandorra eskalatzera etorri ziren (A ze aldea!!!!).

Gandorraren deskribapen zehatza 2009ko Urtarrilak 2an eginiko igoeran azaldua daukat, honegatik ez ditut igoeraren azalpenik emango, argazkiak bakarrik jarriko ditut.

Amezti gaina inguratzen. Gandorraren lehenengo diedroaren gainean gero bigarren diedroaren ondoren pasako genuen kordada ikusi daiteke.


Josu lehenengo diedroaren hasieran.


Pausu zailena hasteko prest.


Pausua dominatuta.


Goierrialdea gure azpian 0 Bileratik.


Gandorra amaitu ondoren. Aurrean Zeberio eta Josu atzetik.


Zeberio azken pausu "konplikatuan"


Eta Josu atzetik.


Erlabeltzeko puntara ailegatu aurretiko beste pausu erraz batean.


Gandorrari atzera begirada.


Beste pausutxo bat.


Erlabeltzeko puntara ailegatzen.


Zeberio (kasko laranjarekin) eta bere laguna Erlabeltzen.


Ba hauxe izan zen erreportai guztia. Gandorra eskalatu ondoren hain ongi sentitzen nintzen ezen urtero egingo nuela zin egin nuen. Gero ikusiko zen bezela, zin honek ez zuen 2008 urtean jarraipenik eduki (denak ez gara perfektuak!!!!!!!)


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina