AZKEN 10 SARRERAK

Trail - Ibilbideak

Urteetan mendian korrika egitearen kontrakoa izan nintzen. Mendira oinez, poliki, lasai, inguruneaz gozatuz eta ahalik eta energia positiborik handiena xurgatuz joan behar zela dogma bezala nuen.  Modan jartzen ari den "slow mountain" eta mendian korrikan egitea kontrakoak zirela sinetsita nengoen. Ezinezkoa zen korrikan aritzerakoan argazkiak egin eta natura sentitzea, naturaz gozatzea, arreta oina non jarri eta ez erortzean jartzen baitzen. Hau gutxi ez bada, onartu beharra daukat mendian oinez nindoala norbaitek korrikan aurreratzen ninduenean gaizki begiratzen niola.

Hau izan zen urte luzeetan ezjakintasunak sortutako aurreritzia, mendian korrika egitea frogatu nuen arte. Hau 2014 urtean izan zen, anaia eta biok 2015eko G2H lasterketan parte hartzea erabaki ondoren. Eta nolatan hartu genuen erabaki hau? Ez dut erantzunik. Bi urteetan lasterketa honetan boluntario lanetan aritu ondoren, lasterketa berean parte hartzea polita izan zitekeela pentsatu genuen, besterik gabe. "Zer sentituko da honelako lasterketa batean parte hartzean?" Galderari nolabaiteko erantzuna eman nahi genion.

Hogei urte baino gehiago korrikarik egin gabe, mendiko zapatila batzuk erosi eta mendian korrikan, edo zehatzago esateko, korrikan, hasi ginen. Hasiera gogorra izan zen eta ia etengabeko agujetek ez gintuzten mendiaz gozatzen uzten. Sasoia irabazi ahala, mendia modu berri batean ezagutu eta gozatzeko aukera eman zigun, ordura arteko harresi eta aurreritziak lurrera botaz.

Korrika egiterakoan paisaiaz gozatu eta naturaren enegia positiboaz kutsatzerik bazegoela egiaztatu genuen. Korrika saio baten ondoren, bereziki gogorra denean, sentitzen den nolabaiteko asebete sentsazioa, eskalada bide baten ondoren sentitutakoarekin alderatu daitekeela ere esatera ausartuko nintzen: "zeñek esango zigun mendin korrikan aittuko giñela ta gañea disfrutatzen" esan dit anaiak behin baino gehiagotan.

Etxe ondoko korrika saio batean.


"Mendi ibilbideak" atalean azaldutako ibilbide asko korrikan egin daitezkeen arren, atal honetan korrikan propio egindako ibilbideak irakurtzeko aukera dago. Ibilbidearen deskribapenaren hasieran ibilbidea non hasi eta amaitzen den azaltzen da, ondoren deskribapen motza eta amaitzeko kilometro kopuru eta metatutako desnibela. Espero dut hemen jasotako informazioa baliagarri izatea.


EUSKAL HERRIA

GIPUZKOA

Agorta - Agorta (Beasain) - Murumendi, Kizkitza eta Izazpi mendietatik pasatuz - 33 km, 1.500 m+
Amezketa - Amezketa - Malloetako zeharkaldia eginez - 33 km, 2.100 m+
Etxegarate mendatea - Araia - Aratz eta Elurzuloak mendietatik pasatuz - 20,5 km, 1.200 m+
Etxegarate mendatea - Ordizia - Aizkorri eta Urbiatik pasatuz - 44 km, 1.750 m+
Intxustiko iturria - Intxustiko iturria - Malkorri, Gañeta, Beleku eta Kilixketa igoz - 10 km, 600 m+
Larraitz - Larraitz -  Aralarren barrena: Arritzaga erreka eta Enirio arteko mendietatik- 35 km, 2.950 m+
Larraitz - Larraitz -  Aralarren barrena: ibilbide laburtua, mendi nagusiak bakarrik igoz- 25 km, 2.100 m+
Larraitz - Larraitz. Ausa Gaztelu igoz - 8,5 km, 500 m+
Ordizia - Etxegarate mendatea - Lizarrustiko mendatetik pasatuz - 33 km, 1.540 m+ 
Ordizia - Ordizia - Ordiziari itzulia mugak jarraituz - 22 km.
Ordizia - Ordizia - Ordiziako mendi-maratoi "eskasa" - 40 km, 2.200 m+
Ordizia - Ordizia - Ordizia "Trail", Aralar, Usurbe eta Murumendi bateratuz - 54 km, 3.475 m+
Ordizia - Zarautz - Usurbe, Murumendi, Ernio eta Pagoetako Kurutzea igoz - 43 km, 1.800 m+
Ordizia - Zegama Ordiziatik Aketegira, Zegaman amaituz - 35 km, 1.800 m+.
Otzaurte - Otzaurte: Aratzetik Burnikurutzera Aizkorriko ertza jarraituz - 29,5 km, 1.965 m+
Zarautz - Zarautz -  San Anton mendia igoz - 11,7 km, 160 m+

NAFARROA

Lizarraga mendatea - Lizarraga mendatea - Ihurbain mendira tarteko mendiak igoz - 34 km, 1.450 m+
Unanu - Unanu - Beriain (San Donato) igoz - 6,5 km, 685 m+
Uharte Arakil - Uharte Arakil - San Miguel eta Artxueta igoz eta meatzeko bidetik jaitsiz - 17,5 km, 1.030 m+


BESTEAK

Gran Canaria: Maspalomas itsasargia - Maspalomas itsasargia - Degollada Ancha igoz - 30,5 km. 550 m+
Girona: L'Estartit - L'Estartit - Torre Moratxa eta Roca Maura mendiak igoz - 4,5 km, 270 m+
Girona: L'Estartit - LÉstartit - Montplá, Castell de Montgrí, Torre Moratxa eta Roca Maura igoz - 15,5 km, 770 m+
Girona: L'Estartit - LÉstartit - Montplá, Castell de Montgrí, Torre Moratxa eta Roca Maura igoz eta Santa Caterina baselizatik pasatuz - 17 km, 700 m+
Girona: L'Estartit - L'Estartit - Montgrí mendiguneko mendien zeharkaldia eginez - 23 km, 1.040 m+


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina