AZKEN 10 SARRERAK

2011/02/27

URRESTEI DORREA (625 m), HEGO-EKIALDEKO ARISTATIK 2011/02/26

Anbotora hiru aldiz igo gara, eta hiruetan Urrestei Dorrearen hego-ekialdeko arista edo bide normala deritzona bereziki erakarri gaitu. Oso arista estetikoa da eta Atxartera etorri garen guztietan "hau egunen baten igo beharren deu" batekin aldegiten genuen. Bertako eskalatzaileek esaten dutenez, oso bide atsegina da, erraza eta seguruk sartzen ikasteko aproposa.

Otsailak 26ean Josu, Asier eta hiruok eskalada bide hau egiteko gelditu ginen. Josu eta biok lehen aldiz, Atxarte inguruko harkaitza probatuko genuen, Asierrek bide hau egina baitzuen, eta esperientziaren ondoren espero dut azkenekoa ez izatea. Beldurrez ailegatu ginen Atxartera, bide osoan euria egin baitzuen. Baina Atxartera ailegatutakoan eta eguna zertxobait jasotzen ari zela ikusirik, aristaruntz abiatu ginen. "Ea arkaitza zemuz daun, bestela trastek jaso eta kotxera bueltauko gea" esan zigun Asierrek.

GURE BIDEA

Esan bezela, aukeratu genuen bidea Urrestei Dorrearen bide normala edo hego-ekialdeko arista izan zen. Atxarten dauden bide errezenetakoa izango da, erabat gomendagarria, harkaitz onekoa eta edozein seguru onartzen duena. Topiko usaina badu ere (bide hau egiten dutenek beti esaten baitute), eskalada klasikoan hasteko bide paregabea.

Urrestei Dorrea, argazkia Otsailak 6koa da.


ERAMANDAKO MATERIALA

Gure helburua garajean gordeak ditugun hainbat eta hainbat seguruekin jolastea zenez, denetatik eraman genuen: fisureroak, friends-ak, Alien-ak, neurri ezberdinetako bagak, etab. Dena den, ez da horrenbeste trasterik behar.

DESKRIBAPENA

Urrestei Dorrearen bide normala, gure gaurko helburua. Argazkia Otsailak 6koa da.


09:55. Atxarteko aparkalekua. Kotxea Anbotora joan izan garenetan utzi genuen leku berean utzi genuen. Jakiteko aparkaleku hona nola ailegatu, hemen dago azaldua. Trasteak prestatzen ari ginela Josuk kaskoa etxean ahaztuta utzi zuela esan zigun. "Ederki hasi deu egune" Asierrek, "Eunen baten sustoren bat izango deu" nik.

Josu eta Asier irteteko prest, atzean, gure helburua.


Aristaren hasierara joateko, aparkalekura doan zementuzko bidetik metro batzuk jaitsi eta ezkerrera (jaisteko norantzan) doan bidegurutze bat hartu behar da harrizko zubi batetik erreka pasatzeko.

Zubia igarotzen. Jarraitzen ari garen bidearen amaieran ikusten den arkaitzaren parean eskuinera hartu beharko dugu.


Zubia pasa ondoren pista antzeko bide batetik gora joan behar da arkaitz handi batera ailegartu arte. Puntu honetan bidexka bat ateratzen da eskuinera, eta guk bide hau jarraitu genuen.

Bidegurutzea hartu ondoren, azpian arkaitza ikusi daiteke.


Bidexka honetatik gora malda gogortu egiten da eta hobe pazientziz hartzen badugu.

Maldan gora etengabe gora begira.


Bide osoa bustia topatu genuen eta kontu handiz ibili behar izan genuen arkaitza zegoen puntuetan nahiko irristakorra baitzegoen. Berriro ere aristaren egoeraren inguruko zalantzak piztu zitzaizkigun: "Ea arista zemuz dagoen" esan zuen Asierrek, "beno, bestela buelta hartu eta etxera" Josuk.

Aristaren hasierara joateko jarraitutako bidea.


10:25. Aristaren hasiera, 0 Bilgunea. Ordu erdi eskas ibili ondoren, aristaren hasierara eta 0 bilgunea jarri genuen puntura ailegatu ginen. Bertan, trasteak atera, arnesak jarri eta arista egiteko prestatu ginen. "Nola jungo gea?" Josuk. "Nahi badezue, neri ez zait inporta bigarren bezela jutea, hola argazkik lasai ateratzen jungo naiz. Ein dezakezuen gauza bat da batek lehen luzea itea eta besteak azkenekoa, luze horiek politenak omen die eta" proposatu nien. "Ondo" Asierrek.

Trasteak prestatzen.


Lehen luzea (IV). Lehen luzea hasieran pitzadura batetik gora doa. Pitzadura amaitu ondoren ezkerrera pasa behar da zuhaitz batera ailegatu arte. Zuhaitza atzean utzi ondoren eta esku eta oinentzako leku ederrak jarraituz 1 Bilgunera ailegatuko gara. Bilgunea zuhaitz bat eta arkaitz zubi bat aprobetsatuz jarri genuen. Luze hau ederra da benetan, arkaitz zubi, pitzadura eta heldulekuz josia dago eta nahi adina seguru sartu daitezke. Arkaitza ere ederra da, oso eranskorra.

Josu lehen luzea hasten


Lehen luzearen hasiera, atzean Aitz Txiki eta Alluitz laino artean.


Argazki honetan luze osoa ikusi daiteke, 1 bilgunea goian ikusten diren bi zuhaixken parean jarri genuen.


Asier lehen luzean dagoen zuhaitz ezagunera ailegatzen.


Josu bileran gure zai.


Asier bilgunera ailegatzen.


"Ederra luzea, oso ona!!!" Josuk. "Ba bai, gozatzeko modukoa", nik.

Bigarren luzea (I). Bigarren luze hau oinez egin genuen. Denbora ez galtzeko, 1 Bilgunera ailegatu ginenean Josuk reverso-tik askatu eta Asier eta biok goruntz abiatu ginen Josu atzean utziz. Pareta tentetzen zen plaka batera ailegatu ginenean sokak jasotzen hasi eta Josu gure parera ailegatu zenean 2 Bilgunea jarri genuen.

Hirugarren luzea (III-). Hirugarren luze hau plakaren erdian behetik gora doan pitzadura bat jarraituz egin genuen. Luze honi Josuk eman zion lehenik, Asier eta biok atzetik jarraitu geniolarik. Luze erraza, arkaitz paregabekoa eta orain arte bezela, seguruak non-nahi onartzen dituen horietakoa. Hirugarren bilgunea plaka amaitzen zen eta lasai asko egon daiteken plataformatxo batean jarri genuen.

Josu bigarren bilgunetik irteteko prest.


Izagirre anaiak zoriontsu. Luzea egiteko, Josuk hanken artean duen pitzadura jarraitu genuen.


Giroa paregabea, eta argazkian ikusten den bezela, bide ezberdinak jarraitu daitezke.


Josu bistatik desagertzen...


...anaiaren begiradapean.


Eta orain gure txanda. Asier lehen metroetan.


Hemengo bistak paregabeak dira. Pena eguraldia.


Laugarren luzea (III). Luze hau hirugarrenaren antzekoa da, baina zertxobait zailagoa, zerbait esateagatik. Luze honetatik aurrera Asierrek aurre hartu zuen, ni, igoera guztian bezela, erdian igo nintzen eta Josu bukaeran. Arkaitza hemen ere oso eranskorra eta paregabea. Bilgunea tximinia antzeko baten ondoren jarri genuen.

Asier laugarren luzearen hasieran. Argazkian, non dago akatsa? Bileran txapatu ez izana? Josu bileran lotua ez egotea? je,je,je


Gure Izagirre gaztea badoa...


Eta beti bezelan, orain gure txanda. Bigarren joanda, luzea nahi adina konplikatu genuen ikusten genituen pasarte konplikatuetatik gora egiten genuelarik.


Josu bilgunera eramango gaituen tximinitxora ailegatzen.


Tximiniatik igotzearekin nahikoa ez zuela ikusirik, Josuk aristaren hertzetik jarraitu zuen.


Josu laugarren bilgunera ailegatzen.


Bosgarren luzea (II). Laugarren bilgunea jarri genuen lekutik aristaren luze zailenera eramaten gintuen zatia erraza zela ikusirik, bigarren luzean egin bezela Josu eta biok sokak jaso gabe goruntz abiatu ginen Asierrek laugarren bilgunea kentzen zuen bitartean. Bosgarren bilgunea aristari gradua eta izena ematen dion dorrearen azpian jarri genuen ezker aldean (igoerako norantzan) arkaitz zubi pare bat aprobetsatuz.

Laugarren bilgunetik dagoeneko dorrea ikusi daiteke. Dorreraino doan zatia askean egin genuen.


Dorrea bosgarren bilgunera ailegatu aurretik. Bilgunea argazkia dominatzen duen plakaren amaieran jarri genuen aristaren ezkerrean (bi zuhaixka fin ikusi daitezke bertan).


Seigarren luzea, Dorrea (V-). Seigarren luze honek bi aukera ditu:

- Guk jarraitutakoa (argazkietan ikusiko dena) eta V- gradua ematen diotena: Aukera hau hartzeko luzea zuzen jarraitu behar da. Luzeak bi zati edo erresalte dauzka: lehen erresalte bat blokea atzean uzteko eta bigarren erresalte bat, gure ustez luzerari gradua ematen diona. Lehen erresaltea erresalte honen hasieran dagoen iltze bat erresaltearen erdian dagoen laja batean baga bat sartuz babestu genuen. Bigarren erresaltea aldiz, bi paraboltekin dago babestua.

- Aukera "errazago" bat. Bigarren aukera hartzeko Dorreak duen lehen blokea bere ezkerretik inguratu behar da (bi iltze ditu babesteko) parez-pare ikusiko dugun pitzadura nabarmen batekin topo egin arte. Pitzadura hau zuzen hartu behar da (IV+) eta ondoren III graduko beste tximinia bat hartu behar da dorrea irabazi arte.

Bilera, dorrearen gainean arkaitz zubi bat aprobetsatuz jarri genuen. "Hemen eskalatu ein behar da!!!" oihukatu zigun Asierrek. "Horrek esan nahi du pausua earra izango dela" esan zuen Josuk.

Hona hemen azken luzearen erreportai grafikoa:

Asier erresaltera hurbiltzen. Orain dagoen lekuan ezkerrera hartu beharko genuke IV+eko bariantea egiteko.


Lehen erresaltearekin borrokan. Iltzea non dagoen nabaritu daiteke expresa jarraituz.


Lehen erresaltearen amaieran ikusten den lajan baga bat sartzen.


Bigarren erresaltean oinen kokalekua nola jarri aztertzen. Pausu zailenean oinentzat leku onik ez zegoen eta besoetatik tira egin behar zen, dena den, eskuentzat helduleku paregabeak dauzka.


Erresaltetik ateratzen.


Josu bigarren erresaltetik ateratzen.


Zazpigarren luzea (II). Azken luze hau ere askean egin genuen, hau da soka askatu gabe baina inork aseguratu gabe. Trepadatxo erraz baten ondoren aristaren gainetik ageriko zati erraz batetik igaro behar da, baina kontuz bertigorik baduzue. Badaezpada zati hau nolabait "babes sikologiko" gisa babesteko bloke batean zinta bat jarri genuen.

Seigarren bilgunetik ateratzen Asierrek bilgunea jasotzen duen bitartean.


Josu ageriko zatira ailegatzen. Nik eskuinetik (argazkian) pasa nuen, Josuk ordea gainetik pasa zuen.


Eta honela, apenas hiru ordutako eskaladaren ondoren, Urrestei Dorrearen gailurrera ailegatu ginen.

Bidea egindakoak: Izagirre bat...


...bi Izagirre...


...bi Izagirre eta Smithy bat atzean branka edo Proa famatua dugularik.


Gailurrean apenas ateratako hiru argazkiak atera eta euria hasten ari zela ikusirik errapeletara abiatu ginen zuzen-zuzen denbora luzerik galdu gabe.

Asier errapelaren ondoan Josuren mugimenduak aztertzen.


Irakurrita nuen pareta errapelatzeko 30 metro inguruko bi rapel egiten zirela, lehenengo errapela Dorrea eta brankaren arteko leporuntz egin behar zelarik. Guk 70 metroetako bi soka eraman genituenez, errapela zuzena egin genuen ia beraino ailegatu ginelarik.

Asier errapelaren hasieran...


...beste momentu batean...


...eta errapelaren erdia egin eta gero. Azpian ikusten den "belardiraino" jaitsi ginen.


Sokak azkar batean jaso, motxiletan sartu eta ura edateko denborarik gabe azkar-azkar kotxeruntz abiatu ginen iragarritako eguraldi txarratik ihesi. "Zemuzko bidea iruditu zaizue?" galdetu nien "Earra, oso ona nahiz eta erraza izan" esan zidan Josuk.

Aristari azken begirada euripean.



2 iruzkin:

  1. Edarra!! hortxe gauza batzu ditut pendiente... zuek ikusten asko disfrutatu det! zokekin berri hasi beharko dut... qué pereza!

    Segi gogor motel!

    ErantzunEzabatu
  2. Milesker giroa,

    mendi hau, mendi guztiak bezela, ez da dagoen lekutik mugituko. Zaindu eta ea noiz hasten zaren zure errepor ikusgarriak egiten!!!

    Animo motel!!!!!!!!

    ErantzunEzabatu