AZKEN 10 SARRERAK

2018/09/24

EGINO, "LA FUENTE" SEKTOREA: "CONSEJO DE SABIOS" BIDEA, 60 m, 6a. 2018/08/23

Erlojuari begiratu eta oraindik goiz zela ikusita, “eta Consejo de sabios eskalatzen badeu?” proposatu nion Asierri. “Bueno, hauntza hurbildu ta ea zemuzkoaen ikusi dezakeu” erantzun zidan. Trasteak jaso gabe, rappel-ean erabilitako soka bildu, zapatilak jantzi eta “Consejo de Sabios” bidera zuzendu ginen.

Osteguna azken hilabeteetan eskalatzen uzten ez zigun La Lezeko “bide ezezagunaren” maldizioa hausten hasi genuen. Bide ederra iruditu zitzaigun, ondoan dituen “La Última Meiga” eta “Ekaitzean Elaia” bideen estilokoa, azkeneko hauek, “Consejo de Sabios” bezala, Berro anaiek irekiak.

“Consejo de sabios” La Lezeko “La fuente” sektorearen eskuinean dago, “Superbloke” bidearen eskuinean hain zuzen ere. Bi luzez osatuta dago, biak 6a zailtasunekoak. Lehenengo luzea teknikoa da, indarrez baino gorputza ongi mugituz eskalatu behar den horietakoa; bigarrenean aldiz, besoetatik gehiago tira egin beharko dugu. Horma paretik begiratuz, bigarren luzearen ezkerreko sabai edo leizetxo hori nabarmena erraz identifikatzen da.

Aipagarria da Berro anaiek Eginon uzten ari diren ondarea. Josemak bidalitako testu honetan leku honi dioten errespetu eta maitasuna modu ezin hobean azaltzen du: “Egino es nuestra casa. Así, como suena. Allí empezamos en esto de la escalada, allí aprendimos a hacer deportiva y allí dimos nuestros primeros pasos en vías de largos. La Paloma y el Azor, la Arista de los Caracoles, Txomin Bidea, los almuerzos en la punta de la Patata... son recuerdos que nunca olvidaremos. También los vuelacos en la Marihuana, La Reina del Kalimotxo, Drafita, Victoria en el Himalaya y en las vías de La Leze.

La Leze es donde más hemos vuelto. Es cómodo ir, cómodo pasar el finde con la furgo, está cerca de casa, las vías son bonitas y fáciles y sobre todo, ¡es precioso!, pero como pasa muchas veces en la vida, nos olvidamos de las cosas buenas que tenemos cerca. Llegó la “necesidad” de hacer vías de más grado y de hacer vías más largas y durante años apenas volvímos a Egino. Y de nuevo, el tiempo nos puso en nuestro lugar. Llegaron los niños a la familia y con ellos las ganas de volver a nuestra casa, donde nos habíamos criado en la escalada, a Egino, a La Leze.

En una de esas salidas en familia fue cuando nos motivamos a abrir más vías de escalada. Escalando en el sector La Fuente encontramos una línea a la derecha de Goxo-Goxo que bauticé como Xoanen Bidea. Es un IV de unos 25 metros muy bonita que ya se repite todos los fines de semana gracias a la limpieza que le hizo Aritz Gutiérrez. Después vino Consejo de Sabios, dos largos de 6a a la derecha de Superbloke con una variante de entrada de 6b+, Consejo de Necios, un auténtico viote de unos 70 metros con dos largos muy bonitos. Luego llegó Ekaitzean Elaia con otros dos largos de V grado, el primero equipado y el segundo a proteger con cacharros que es lo que más nos gusta. El segundo largo es una gozada de casi 40 metros donde entra todo lo que lleves. Tiene 3 parabolts, el primero a 15 metros de la reunión de salida, dándole un puntito “picante” a la vía. Abriendo esta vía fue cuando encontramos una antígua vía equipada con parabolts a la derecha del segundo largo de Ekaitzean Elaia. Es un bonito V donde no está de más llevar algún cacharro y cordinos para alcanzar el primer parabolt. Después, entre estas dos vías abrimos con la ayuda de Iker Pérez, La Última Meiga, otro V del estilo de Ekaitzean Elaia. Comparte reunión de salida con Ekaitzean Elaia y también hay que protegerla con cacharros. Es menos continua que sus vecinas, tiene una repisa en mitad de la vía. Con esta apertura dejamos listo un pequeño sector en el que pasarte una tarde entretenida metiendo fisus y friends a cascoporro.

Como ya estábamos en faena y motivados decidimos reequipar Antontxu, un precioso 6a que se encuentra entre los sectores La Fuente izquierda y el Culebrón, y claro, su vecina de la derecha también se reequipó. Es un 7a del que no sabemos el nombre al que le abrimos una variante de entrada. Hemos intentado respetar al máximo el estilo de los aperturistas aunque tenemos que reconocer que las dos vías tienen un seguro más que antes. Como seguíamos con ganas, a la izquierda de la Antontxu abrimos Xabier Ormazabal, un 6c+ bloquero y corto donde acabar bien una tarde de escalada en La Leze.

Después de todo este trabajo creemos que hemos aportado algo bueno a La Leze. Alguna vía deportiva de más de 6a, un pequeño sector donde salsear con los cacharros y tres vías de largos son un aliciente más para visitar este rincón de Egino. Ahora pueden escalar hasta hartarse niños y no tan niños sin necesidad de salir del sector La Fuente”.

BIDEAREN DATU BATZUK

Luzera: 60 metro.
Luze kopurua: 2.
Nork irekia: Josema eta Iban Berrocoso,  2016eko neguan.
Zailtasuna: 6a. Luzez-luze: 1ºL: 6a (35 m) eta 2ºL: 6a (25 m).
Orientazioa: Ekialdea.
Ura: La Lezeko gunean dagoen iturrian hartu daitek.
Hurbilketa: La Lezetik Olano mendira doan ohiko bidea jarraituko dugu. Berakaitz pitzadurara iritsitakoan ezkerrera hartu eta “La fuente” sektorera zuzenduko gara gure eskuinean pitzadura/kanal antzeko bat utziz. Pitzaduraren amaieran, basoan sartu eta lehen haritzak atzean utzi ondoren eskuinean dugun plaka inklinatua igoko dugu. Bidea parean dugun hormaren eskuinean hasten da, "Superbloke" bidearen eskuinean, hain zuzen ere. Kotxea uzten den lekutik bidearen oinera 10-15 minutu pasako ditugu..
Jaitsiera: Bidea rappelatuz.
Eramandako materiala: 60 metroetako bi soka, luzera ezberdineko 12 express zinta eta zinta-uztai bat bilguneak muntatzeko. Walkie-talkie pare bat ere eramatea gomendagarria izan daiteke bilguneen artean oihuka ez aritzeko.
Bidea eskalatzeko pasatako denbora: 45 minutu inguru.

BIDEAREN KROKISA

Ibilbidearen nondik norako eta kokalekua.


Krokisa zehatzago. Urdinez "Superbloke" luzea eta orlegiz "Consejo de necios" bidea.


DESKRIBAPENA

“Superbloke” bidea ezkerrean utzi eta garbiketa ederra egindako erlaitz eroso batera iritsi ginen. Zeruak, goiz osoan bezala, zuri jarraitzen zuen, eguna nola amaituko zenaren pistarik eman gabe. Josemak pasatako krokisa atera eta bidearen nondik norakoak identifikatu ondoren motxilak lurrean utzi genituen: “nola ikustezu?” galdetu nion Asierri. “Probau daikeu, txarrenen A0-n ateako deula ustet” erantzun zidan. “Bakizu zer?” bota nion bat batean, “luze honi nik emangoiot”. “Nekatio ondo” erantzun zidan.

Eskaladan, bizitzaren arlo guztietan bezala, eboluziorik nahi bada eroso sentitu arazten gaituen gunetik irten beharra dago. 5c zailtasunetik gorako bideetan estutu beharra izaten dut, batzuetan bidea eskalatuz, batzuetan ez. Lehen luzeko parabolten arteko tartea oso luzea ez zela ikusita, nire burua lehenengo luzea sikiera express-zintetatik tira eginez eskalatuko nuela sinestarazi nuen. Ekarritako express-zinta guztiak arnesean zintzilikatu, friend eta artaka-trabagailuak erlaitzean utzitako motxilan gorde eta eskalatzen hasi nintzen.

- Lehenengo luzea, 35 metro, 6a. Bilgunetik atera eta horma bertikala arteko metro errazak (II) eskalatu ondoren, “Consejo de necios” bidea ezkerrean utzi nuen. Hormaren azpitik, eskuinerako joeran jarraitu nuen zuhaitz baten ondotik pasatu eta horma bertikalarekin topo egin arte (IV).

Bidearen lehen metroetan, zuriz "Consejo de necios" bidea.


Horma bertikalean metro pare bat zuzen eskalatu eta ezkerrera 2-3 metroetako zeharkaldia egin behar da eskuentzat dauden helduleku ederrak aprobetxatuz (V+). Zeharkaldiaren amaierako pararboltetik express zinta eta bi sokak pasa ondoren paraboltaren gaineko erlaitz estura igo nintzen. Hurrengo parabolta (luzearen seigarrena) hiru metro eskasera nuen. Ezkerrera begiratu eta, “Consejo de necios” bidearen paraboltak metro eta erdi ingurura nituela ikusita, buruan erlaitz txikiaren ezkerretik eskalatzen jarraitu beharra nuela sartu zitzaidan.

Aurretik nuen pasabidearen enigma ebazteko asmotan erlaitzaren gainean postura ezberdinak frogatzen hasi nintzen: “Lasai eman, paraboltetio etzealako asko eroiko ta” animatzen ninduen Asierrek behin eta berriz. Gorputzarekin goraka egitearen keinua egin arren oinak ez ziren erlaitzetik askatzen, itsasgarri industrial batekin lotuak egongo balira bezala. Gogoa eta buruaren arteko borrokan gehienetan buruak irabazten duela jakinda, inora eraman ez zuten saialdi antzu batzuen ondoren etsi eta Asierri jaisteko eskatu nion: “Paso nazkagarri bat besteik ezta baña buruk ezetz esateo!!!!” esan nion lurrera iritsi nintzenean.

Ahozabalik gelditu nintzen Asier inongo zailtasunik gabe jarritako azken express-zintaren parera iritsi zenean. Erlaitz txikira igo eta, bitan pentsatu gabe, eskuin horman eskuarentzat dagoen zulo txiki bat aprobetxatuz zertxobait eskuinetik eskalatzen jarraitu zuen (6a), urrun gelditzen zitzaidan paraboltera arazorik gabe iritsiz: “Tomaaaa!!!!” bota nion.

Asier lehen 6a pasabidea eskalatu ondoren.


Zinta-express honetatik gora ezkerrerako joerarekin eskalatzen jarraitu zuen helduleku justuak dituen horma bertikalean zehar (V+). Zortzigarren paraboltetik gora luzeak ezkerrerako joera utzi eta, metro batzuetan zuzen egin ondoren (V+), berriro ere eskuinerako joera hartzen du, bertatik eraitsi ahal izateko mosketoia duen bilgunera zuzenduz. Bilgunera iritsi aurretik gorputza ongi kokatzea eskatzen duen pasabide fin bat (6a) eskalatu behar da.

Lehen bilgunean.


Lehen bilgunetik behera egindako argazkia.


“Gorago jarraittu beharren zare!!!” oihukatu nion, “5-6 metro ingurua beste reunio bat dau”. Lehen bilgune hau atzean utzi eta harkaitz-bloke eta plakatxo erraz batzuk eskalatu ondoren (II) uztaidun bi paraboltez osatutako bigarren bilgunera iritsi zen.

Lehen "bis" bilgunean.


Sokak jaso eta arnesetik tiraka hasi zirenean, mantra baten modura ideia bakarra errepikatuz eskalatzen hasi nintzen: “ez naiz express-zintetara heldu behar! Ez naiz express-zintetara heldu behar!”. Sokak gainetik izateak ematen duen lasaitasunaz kutsatuta atentzio osoa eskuetan baino oinetan jarri nuen, hormari metroak poliki baina sendo irabaziz. Lehenengo 6a pasabidea erraztasunez eskalatu nuen, bigarrena aldiz hortzak estutuz. Inongo express-zintari heldu gabe bilgunera pozez gainezka iritsi nintzen: “Benga, hurrengoai nik emangoiot” esan nion, “gaur konfor zonatio atea beharrauket”.

Bigarren luzea lehen bilgunetik ikusita.


- Bigarren luzea, 25 metro, 6a. Asierrek Reversoa bilgunetik arnesera pasatu eta keinu egin zidanean eskalatzen jarraitu nuen: “goazen Smithyyy!!!” animatu nintzen. Bigarren luzeak pareko horma zuzen-zuzen jarraitzen du. Harkaitz-bloke eta plakatxo erraz batzuk eskalatu ondoren (II), leizetxo horiaren eskuin ertzera hurbildu eta bertako plaka inklinatua eskalatzen hasi nintzen (IV) sabai batekin topo egin arte. Sabaiaren gaineko paraboltetik sokak pasatu, oinak ongi kokatu eta sabaiaren eskuinean dagoen arrailaren laguntzarekin gorputza altxatzen hasi nintzen: “kontu oain, bale?” bota nion Asierri. Besoetatik tiraka, itsuan oinentzat topatzen ez nuen helduleku baten bila hasi nintzen. Taupadak azkartzen eta arnasestuka hastearekin batera express-zintari eutsi eta 6a pasabidea A0 moduan eskalatu nuen: “joerrr ze pena!!!” esan nion Asierri pasabidearen gaineko erlaitzetik.

6a pasabidea eskalatu ondorengo erlaitzean.


Arnasketa eta bihotzeko taupadak bere onera itzuli zirenean aurretik nuen horma bertikala eskalatzen jarraitu nuen.

Erlaitzetik gora eskalatzen hasteko prest.


Hurrengo metroak gorputzaren pisua beso eta oinetan ahalik eta hobekien banatuz eskalatzen saiatu nintzen. Kontzentrazioa ahalik eta gehien mantenduz, metroak poliki baina seguru irabaziz jarraitu nuen (V+) zutik mantentzeko nahikoa den erlaitz batera iritsiz.

“Bueno Smithy azken 6 metrok ta listo” animatu nintzen. Gainetik zertxobait makurtzen den horma nuen. Eskuak magnesio poltsan sartu, arnasa sakon hartu eta horman gora hasi nintzen. Hormaren azken paraboltera iritsi nintzenean, luzearen amaieran dagoen harkaitz-blokeko arrail makurtua eskalatzea besterik ez zitzaidan falta. Arraila esku batekin eta bestekin eusten hasi nintzen gorputzaren pisu osoa besoetan jarriz. “Burrukatuuu! Burrukatuuu!” animatzen ninduen Asierrek bilgunetik. Besoetatik erdi zintzilik, besaurretako giharretan azido laktikoa pilatzen hasi eta gogortzen hasi zitzaizkidan. Mina handitzearekin batera Asierri abisatu eta azken paraboltetik zintzilik gelditu nintzen: “kakaaaa!!!”.

“Petatzen hasita neon” bota nion berriro ere odola iristeko besoak astindu eta besaurreetan luzaketak eginez. Une batez atseden hartu ondoren bigarren saiakera egin eta oraingoan hormatik ateratzea lortu nuen bilgunera iritsiz: “Reuniónnnnn!!!!” bota nion.

Bigarren bilgunean.


Asierrek betiko patxadarekin eskalatu zuen, luzea itxuraz erraztasun handiz eskalatuz. “Hau tiratzekoa zen, eh?” esan zidan, “aurrekokin konparauta hemen estutu behar izan det”. “Ya lo creo…” erantzun nion, “halere estutzen ai ziñenik eztu eman”.

Asier bidea amaitzen.


Sokak jaso eta rappel pare baten ondoren motxilak utzitako lekura itzuli ginen. Erlojua begiratu eta zentzuzko ordu batean bazkaltzera iristeko aukera zegoela ikusita, eskalada egunari amaiera eman genion.

Lehen rappel-ean.


Bidearen azken bilgunea.


Lehen rappel-ean.


Bigarren eta azken rappel-a egiten.


Etxeko bidean gaurko eskaladari errepasoa eman nion: bi luzeak lehenengoan ez nituen eskalatu eta bigarrena gainera A0 moduan, baina gutxienez saiatu izanagatik kontentu nengoen. Ezinbestean ezpainetan irribarre bat ireki zitzaidan.

Bidea ederra iruditu zitzaigun, saiakera bat gutxienez merezi duena. Errepikatu eta ezaguna bihurtzen den heinean La Lezeko klasiko bat bihurtuko denaren zalantzarik ez dugu. Milesker Josema eta Iban honelako bideak irekitzeagatik!!!

Hormari egindako azken argazkia, gorriz, "Consejo de sabios", urdinez "Goxo goxo" bidea, dagoeneko La Leze inguruan klasiko bihurtu dena.