AZKEN 10 SARRERAK

2012/12/30

ETXAURI LAGUN ARTEAN EZAGUTZEN 2012-12-28

Urtero bezela, eta dagoeneko zazpigarrena da, Juanma eta Rosaliaren dei eta mezuak jaso nituen aurten ere mendi irteeratxo bat egiteko asmoz. Hainbat aukera hartu ondoren, eta goiz jaiki nahi ez genuenez, azkenean Etxauriko eskolara hurbiltzeko plana egin genuen. Gainera Juanmari Etxaurin oraindik izan gabe geundela esan nionean plana finkatuagoa gelditu zen.

Juanma, Fermin eta Rosaliarekin (Ferminen emaztea) dugun adiskidetasuna duela zazpi urte, 2005ean, Balaitus mendian sortu zen Ferminek istripu bat izan ondoren (adiskidetasun hau nola sortu zen jakin baduzue hemen klik egin). Oraingo honetan Fermin (Juanmaren semea) eta Pablo (Fermin eta Rosaliaren semea) ez ziren etorri.

Etxaurira egun pasa joateko plana asko erakarri ninduen nahiz eta ezer eskalatuko ez nuela jakin: Juanmak eskola erakutsiko zigun eta gero El Cerviniko sektorean zertxobait eskalatu ondoren, hamaiketako potente bat egingo genuen. Honelakoetan gutxienekoa da zer, nola edo non egin, garrantzitsuena lagunarteko egun eder bat pasatzea izaten baita.

Etxe azpian bederatzi t'erdietan gelditu ondoren, Josu, Iker eta hiruok Zizur Txikiruntz (Juanma bizi den herria) abiatu ginen. Bertan Juanma, Fermin eta Rosaliarekin elkartu eta bi kotxetan Etxauriruntz hurbildu ginen.

Egin genuen irteeratxoa: gorriz joateko bidea eta urdinez itzulikoa: gero El Cervinico eta Pared del Boj sektoreetan zerbait erreza egiteko aukera izan genuen.Argazkia Carlos Velazquez-en "Escalada en Navarra" liburu gomendagarritik atera dut.


Kotxetik irten aurretik. Likenak hain dizdiratsu daudenean zaila da argazkirik ez ateratzea.


Kotxetik atera eta denok Juanmaren atzetik jarri ginen. Egin genuen ibilbidetxoa ederra izan zen: hasiera batean El Huso, La Rueca eta El Balcón sektoreetara hurbildu ginen.

Juama El Balcón sektorean dagoen aterpearen kanpoan. Atzean El Huso ikusgarria ikusi daiteke.


El Balcón ezagutu ondoren, El Balcón arkaitzari bira osoa eman eta "Alto de Peña Roya"ra igo ginen bidean edozein paretetan kimikoak, paraboltak nahiz spit-ak daudela ikusiz.

Josu eta Juanma Alto de Peña Roya-n..


Alto de Peña Royatik Peña de los Canteros eta Kiriako sektoreen hegoaldera pasa ginen bidea errazteko jarrita dagoen sirga bat jarraituz.

Rosalia Juanma eta Fermin Peña de los Canteros sektorearen hegoaldeko hormara igotzen. Igoera entretenigarria da benetan.


Bidean topatu genuen putre bat.


Gertuago... Etxaurin ikusi genuen putre mordoak harritu gintuen.


Orma hauei bisitatxoa egin ondoren, El Balcón, Peña de los Canteros eta Kiriako sektoreen iparraldeko ormen bideak ikustera pasa ginen.

El Balcón (itzalpeko orma) eta Javier Auzmendi (eguzkitan dagoena) sektoreen arteko pasabidea. Benetan ikusgarria da eskola hau.


Bertako pareta bertikalekin gozatu ondoren, Cervinico sektorera joatea pentsatu genuen, bertan zerbait erraza egiteko asmoz.

Bidean egin genuen laguntxoa. 


Txantxangorria berriro ere. Metro askoetan gurekin batera etorri zen, zerbait jateko bila edo, baina eguneko anekdotatxoa izan zen.


"Turismoan" aritu ondoren, azkenean El Cervinico sektorera ailegatu ginen. Arkaitz xelebrea da eta bere izenari ohore handia egiten dio Zermatt-en dagoen Txindokiren antza handia baitu. Bertan eskalatzeko traste guztiak hartu eta bertan dauden bide errazei emateko prestatu ziren.

Nik hasieratik argi nuen ez nuela eskalatuko, baina berriro ere arnesa eta kaskoa jartzeak zirrara handia eman zidan. Nire lana? Josu aseguratzea. Josuk eta Ikerrek ipar aurpegian dagoen Herejia (4b) bideari eta Juanmak eta Rosaliak aldiz bide normalari (3b) eman zioten.

Josu bidearen lehen metroetan.


Lehen "hestuasunen" ondoren...


Beharbada bideak duen pausu zailenean...


... bertatik irteteko prest...


... Eta bertatik irten ondoren.


Zailtasun guztiak amaituta bidea bukatzen.


Ederra da berriro ere sokaren ikutua esku eta behatzetan sentitzea.


Josuren ondoren Ikerren txanda etorri zen eta uste baino zailtasun gehiagorekin bidea atera zuen. Bidearen amaierako bilgunean bide normaletik zetorren Juanmarekin topo egin zuen.


Bilgunean bi sokentzat nahiko lekurik ez zegoenez, Juanmak bigarren bilgune bat egin zuen zinta baten laguntzarekin. Behean besteok goruntz begira.


Fermin eskalatzeko gogo handiekin ez zegoenez eta ni ere sorbalda "arriskuan" jarri nahi ez nuenez, Juanmak Rosalia bidea normala eskalatzeko konbentzitu zuen. Rosalia seguruago igotzeko asmoarekin biak batera eskalatu zuten bide osoa.

Rosalia bidearen hasieran.


Juama bere ondoan eskalatzen aritu zen denbora osoan.


Lehen metroen ondoren...


El Cervinico arkaitza kuriosoa bezain ederra iruditu zitzaidan.


El Cervinicoren ekialdeko aurpegi gogorra. Hemen dauden hiru bideak 7garren gradutik gorakoak dira.


Irakasle ona ondoan duzunean ederki eskalatzen da.


Ipar eta ekialde aurpegiak lotzen dituen aristaren argazkia.


Fermin aseguratzaile lanak bete zituen.


Beldur, marmar eta blogean idatzi ezin diren hitz itsusien (jejejeje) artean Rosaliak pixkanaka denon animoen bultzadarekin paretari metroak irabazi zizkion.


Bidea bukatzear...


...Eta bidea amaitu ondoren.


Sokaren bidea. Juanmak zinten bidez eginiko bilgunea askatu behar zuenez, Rosalia lehenik jaitsi egin eta gero, soka bilgune "ofizialetik" pasa eta bidea rapelatu zuen.


Gaur egun bideo bat imagina bat baino hobea denez edo, hor doakizue Rosaliak eginiko eskaladaren bideo motz bat.


Gure Josu zoriontsu.


El Cerviniko-n lardaxkatu ondoren eguneko onena ailegatu zen: hamaiketakoa alegia. Txorixoa, Josebaren gazta, foie, ardoa, sagardoa eta hojaldrez eginiko trentza gozoa istorio eta irrifarren artean jan genituen.

Hamaiketakoaren ondoren dagoeneko eskalatzeko gogoak ez ziren lehen ordutakoak, baina Juanma eta Josu gogoz zeudenez, El Cervinicotik gertu dagoen Pared del Boj sektorera hurbildu ziren. Egunari amaiera emateko aukeratu zuten bidea beste bide erraz bat izan zen: Maricarmen (4c).

Oraingoan Juanmak eman zion aurretik. Gozada bat da horrenbeste esperientzia duen eskalatzailea lanean ikustea. Nahiz eta 55 urte izan, estilo garbi, fin eta elegantean bidea erraz egin zuen. Bilgunera ailegatu eta bertatik Josu aseguratu zuen gero biok bidea rapelatzeko asmoarekin.

Josu Maricarmen bidean. Txapak gutxi gora behera non dauden markatu ditut


Zatirik zailenean...


... Eta bertatik ateratzen. Nahiz eta 4c-ko gradua eman, Josuk besoetatik ia "petatzeraino" tira egin behar izan zuela esan zigun.


Josu eta Juanma bilgunean. Bidea goruntz jarraitzen zuen begira aritu ziren.


Juanma Maricarmen bidea rapelatzen.


Bide hau egin ondoren trasteak jaso eta berriro ere kotxeruntz abiatu ginen.

El Perdón lainoaren gainetik. Ia egun osoan behe laino artean murgildu ginen.


Kotxeetara ailegatu, Arazuri herriko taberna batean freskagarri bat hartu eta hainbat muxu eta besarkaden ondoren, datorren urterarte gure lagun nafarrak agurtu genituen. Zeinek daki, beharbada negu honetan beste irteeratxo bat egiteko plana erortzen da...


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina