AZKEN 10 SARRERAK

2013/01/01

MURUMENDI, BABATXIKIREN URTEKO AZKEN MENDI IRTEERA 2012-12-31

Atzo, abenduaren 31a, azken urteotako ohiturari jarraituz, Babatxiki koadrilakoak (hau da gure koadrilaren izena) urteko azken mendi irteera Murumendi mendira egin genuen.

Iñigok istripua izan zuenetik mendi honetara bitan etortzen gara: Apirila-Maiatza inguruan (istripua izan zuenean) eta abenduaren 31an. Aitzaki ederra da koadrilan mendi irteeratxoa egiteko eta egun bereziak izaten dira.

JARRAITUTAKO BIDEA

Ordizitik Murumendira jarraitutako bidea. Gorriz igoerako bidea, urdinez jaitsierakoa eta berdez Arantzegi baserrietatik Ioiako baserrietara doan PR zatia (guk ez genuen jarraitu).


Murumendira doan bidea hemen deskribatuta dudanez argazkiak bakarrik jarriko ditut.

Ordizia atzean utzi ondoren. Argazkian Jon Ander, Josu, Agustin, Igor eta Manolo. 


Txindoki eguzki eta lainoaren artean.


Goierriko argazki tipikoa: artaldea eta atzean Txindoki.


Solasaldian joaten denean ez da maldarik izaten. Argazkian Usurbe mendia ikusi daiteke.


"Ioia"-ra ailegatzen.


Igor Murumendiko azken aldapa hartu aurretik dagoen Itsasondo-Beasain herrien arteko mugarrian..


Murumendiko gailurrera ailegatu, Anderren aita Fernandoren oroitarriari agurra eman eta Iñigoren oroitarria jarrita dugun lekura jaitsi ginen. Bertan Ander, Oihana eta berain seme alaba Jon eta Maren hamaiketarako zai genituen. Familia osoa Beasaingo Garin auzotik igo zen.

Hamaiketakoren ordua: Ikusten denez, elikadura eta hidratazioaren printzipioak ederki betetzen ditugu, je,je,je.


Isostar eta barritei egurra ematen.


Jon eta Maren. Eskaladarako duten abilezia ederki erakutsi ziguten.


Eta, nola ez, Iñigo ere gure artean izan zen.


Maren infinitorantz.


Hamaiketakoa amaitu ondoren berriro ere etxerako bideari ekin genion. Jaisteko Itsasondo herriaren mugatik jaistea proposatu nien (bertan dauden ehiza postuen ilarari jarraituz). Duela hilabete pare bat, Xanti Mendizabal ordiziar ezagunak muga hauetan dagoen mugarri baten berri eman zidan. Sobra ere, mugarri hau oso zaharra da eta Ordizia, Itsasondo eta Beasain herrien arteko muga markatzen du.

Mugarri ezaguna topatu ondoren.



Mugarriak Ordiziako aldean "V" bat markatua dauka Ordiziak aspaldi izan zuen Villafranca kategoriagatik.



Itsasondoko aldean berriz, "Y" dauka, sobra ere aspaldi Ytsasondo idatziko zen..



Amaitzeko, Beasaingo aldean "B" bat topatuko dugu.


Mugarrian hainbat argazki atera ondoren beheko bideari ekin genion. Egia esan, bide hontatik jaistea ideia ona izan zen gorako bidean zegoen lokaztia ekidin genuen eta.


Gure mendia denbora osoan zelatari dugu.


Igoerako bide normalarekin bat egin aurretik beste mugarri bat topatuko dugu, baina oraingo hontan mugarri honek Ordizia eta Itsasondoren arteko muga bakarrik markatzen du.

Bigarren mugarria Ordizia aldetik ikusita. Hemen ere azpian "V" bat ikusi daiteke.


Itsasondo aldetik ateratako argazkia. Jon Ander eta Igor nire zai.


Eta hemendik behera igoeran jarraitutako bidetik behera jaitsi ginen.


Gure mendiari azken argazkia. Mendi hau erabat magnetikoa da.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina