AZKEN 10 SARRERAK

2009/06/29

AIZKORRIKO GURUTZEA IRALARRAINARDEATIK 2005/O3/13

Goierritarrontzat Aizkorri mendikate berezia da. Gipuzkoa eta Araba banatzen ditu eta gure probintzian isurialdeen banalerroko puntu gorena da. Goierritar gehienok Aralarren eta Aizkorrin eman ditugu gure lehen mendi pausuak eta Aizkorriko Aketegi (1551 metro) mendira igotzen garen bakoitzean harro Gipuzkoaren gailurrean gaudela esaten dugu.

Aizkorri mendilerroa niretzat sentimentu berezi bat dauka, zazpi urte nituela 1980ko urriak 5ean aitona Jose hil baitzen Añabaso mendian aita eta biokin ehizean ari zela.

SARRERA

Aizkorri mendilerrotik gailurrik bisitatuena Aizkorriko gurutzea (1538 metro) izaten da nahiz eta mendilerroko punturik garaiena ez izan. Mendi honetara goierritarrok gehienetan San Adriango tunela zeharkatu ondorengo "kalbario" aldapatik igotzen gara, Arabarrak berriz, Araiako petroleretatik igotzen dira batez ere.

Baina negua iritsi eta honekin batera Aizkorri zuriz janzten denean, beste "bide" batzuk azaltzen dira Zegamara ematen duen ipar aurpegian, mendilerro osoa korredorez betez.

Bide hauek igotzea bazegoela ezagutu genuenean ez genuen sinisten, "horrelako lekuetatik profesionalak bakarrik igotzen dira" esaten genuen. Baina mendian zailtzen ginen adinean, negu bakoitzero errezeloz begiratzen genion Ordiziatik ikusten den iparreko pareta horretan negu bakoitzero azaltzen ziren korredoreei.

Zenbat korredore daude? Zehazki ezin da esan korredoreek aukera eta ibilbide handiak eskeintzen baitituzte eta, ia urtero, korredore "berriak" "ezagutzen" baitira. Dena den, ezagunenak Aizkorri gurutzeko Iralarrainardea (urteetan Kanalaundi bezala ezagutu dena), Aketegiko Nardagaizto eta Irauleko Nardasakon (urteetan Sakonaundi bezala ezagutu dena) dira.

Aizkorri mendilerroko kanal nagusiak. 2017an Zegamako mapa toponimikoa argitaratu eta kanal eta mendiei jatorriko izena eman zitzaien, izenak argazkian bezala geldituz.


IBILBIDEA


Gure artean beti kanalik ezagunena eta ibiliena Iralarrainardea izan da eta egia esan, pixkat mitifikatua ere bagenuen.

Iralarrainardeko igoerarik eskalatuena krokisean gaizki izendatua azaltzen den "Kanalaundi zuzena, ezker bariantea." izaten da.

Korredoreak, edo guk esaten dugun bezela, Kanalak, gutxi gora behera 900-1000 metrotan hasten da eta 45º inguruko maldetatik harkaitz batzuetaraino iritsiz. Harkaitz hauetan egongo da beharbada pausu tekniko bakarra beraietatik gora trepatzea eskatzen baitute, elur kopuruaren arabera mixtoan eskalatuz. Pausu honek 5 metro inguru dauzka baina esku nahiz oinentzako helduleko oso onak dauzka. Hemendik aurrera kanala tentetu egiten da 50º inguru irabaziz.

Bidearen krokisa. Gorriz igoerako bidea eta orlegiz jaitsierakoa.


Kotxea Zegamako Hiruetxeta auzoan uzten da. Auzo honetara ailegatzeko Zegama herria utzi behar da Otzaurteko bidea jarraituta. Herritik atera eta berehala Zegamako tren geltokiko bidegurutzera ailegatzen gara. Bidegurutze honi kasurik egin gabe aurrera segi beharra daukagu bigarren bidegurutze batera ailegatu arte. Bigarren bidegurutze hau da hartu beharra duguna eta pista honetatik gora joan beharra daukagu 1,5-2 km inguru aldapa bukatzen den arte. Puntu honetan errepidea bukatu eta pista bat hasten da 200-300 metrotan Altzukaran baserriraino. Egia esan kotxea uzteko ez dago leku handirik eta askotan komeriak izaten dira bidea ez oztopatzeko.

Nork esango zidan egun honetatik lau urtetara nire anaia neguko korredoretan hemen bataiatuko nuela (anaiaren korredore bataioa).

DESRIBAPENA

Urte batzuk eta Aizkorriko ipar aurpegiari askotan begiratu ondoren, Josuk igoera hau egiteko proposatu zidan. Berak lagun batzuekin egin berria zuen eta berak esaten duen bezela "bide hoi guk iteko modukoa da".

Honela 2005eko Martxoak 15ean elkarrekin gure lehenengo kanala egiteko prestatu ginen.

Ordizia 07:30. Josukin gelditzeko ordua negoziatu ondoren, goizeko 07:30tan gelditu ginen nire etxe azpian. Ia lorik egin ez nuen gau horietako bat izan zen, urduritasunez betea. Eguna elegantea zetorren, nahiz eta Zegamara ailegatu baino lehen lanbro tartean izan.

Aizkorriko kanalak kotxea uzten den lekutik.


Altzukaran 8:15. Kotxea uzteko leku bat aurkitu ondoren (askotan oso zaila izaten da), 8:10etan ibiltzen hasi ginen pistatik Altzukaran baserriraino. Baserri honen parean ezkerrera hartzen da (goazen norantzan) langa batera ailegatu arte. Hemendik aurrera, utzi behar ez den pista bat hasten da. Egia esan langa honetatik atzera oin markak jarraituz gero ez dago inongo galerarik, hanka-marka guztiak kanalera baitoaz.

Bidea pagadi baten gora doa baina nahiko gozoa da egiteko. Bide gurutze batera ailegatzen denean (bertan egurrezko indikadore bat dago) basoan gora sartu behar da pistatik aterata.

Hemendik aurrera malda handiagotzen da basoa bukatzen den arte. Puntu honetan (gutxi gora behera ordu t'erdi pasatxo ibili ondoren) malda bukatu eta maldarik gabeko zelai batera ailegatzen gara. Puntu honetan aprobetxatu genuen erropa aldatzeko. Zelai honetatik 100 metro inguru ibili ondoren, Iralarrainardearen sarrerara iristen gara.

Josu zelaira ailegatzen. Atzean GURE MENDIA!!!!!!!!!!!!!


Josu zelaian zehar. Iralarranardea eta Sakonaundi ikusi daitezke.


Iralarrainardea hasiera 09:55 1000 metro. Iralarrainardearen sarreran, Iralarrain izeneko gurutzea dago. "Joño, hau da malda datorrena!" esan nion Josuri. "Lasai, behin sartuta zarenen ez da hain gogorra iten" erantzun zidan.

Josu Iralarrainardearen sarrerara iristen.


Eta hemendik aurrera dena maldan gora. Maldak 40º-45º inguru izango ditu. Elurra ez zegoen oso gogorra, baina igoeraz gozatzeko, nahikoa. Nire lehenengo kanala izaki, 50 metro igota neuzkela hanketako bikiak gori-gori nituen.

Josu kanalaren lehen zatian


Kanalak berez ez dauka zailtasun handirik. Zabal-zabal, hasieran bi pagadiren artean doa harkaitz batzuetara iristen den arte.

Josu pagadiren arteko zatitik gora.


Oraindik ez da ezer falta!!!!


Pagadien arteko zatia bukatzen. Bukaeran harkaitzak ikusi daitezke.


Gure mendi kutun Txindoki lainoen gainetik.


Lehenengo harkaitzak 10:35 1380 metro. Lehengo harkaitz hauetan, kanala zertxobait hestutzen da, baina inongo momentuan ez da enkajonatzen. Puntu honetan malda zertxobait tentetzen da 45ºtara.

Josu lehenengo harkaitzetara iristen.


Harkaitzen ""hestuasuna"" pasa ondoren. Azpian pagadien arteko zatia nabaritu daiteke.


Zatirik tentenean.


Goierri osoa gure azpian.


Eta puntu honetatik aurrera jarraitu behar da zatirik tentenetik ia-ia Aizkorriko harkaitz paretaren kontra jo arte. Puntu honetan eskuinera hartu behar da.

Josu eskuinera hartu behar den puntuan.


Zati "teknikoa" 10:45 1400 metro. Eskuinera hartzen den puntutik 5 minutura kanalaren zatirik "teknikoena" hasten da. Zati "tekniko" honek bi pausu dauzka: lehengo pausu motz bat, metro pare batekoa, nahiko tentea, eta bigarren pausu bat, mixtoa izaten dena baina guk elurrez estalita topatu genuena, 5-10 metrotakoa, kontuz ibili beharrekoa, ez dakit, baina II mailakoa beharbada. Guk hemen pioletak atera genituen igotzen laguntzeko.

Josu lehenengo zati "teknikoaren" sarreran.


Lehenengo zati honetatik ateratzen. Atzean Aketegi Erpina (1545 metro).


Bigarren zati teknikora ailegatzen.


Bigarren zatiaren sarreran piolet-ari egurra ematen


Bigarren zati honen amaieran


Beriain bigarren zati "tekniko" honetatik.


Bi "erresaltetxo" hauek pasa ondoren metro batzuk aurrera egin ondoren ezkerretara hartzen da eta puntu honetan malda gehiago tentetzen da, 50º ingurura 10-15 metrotan gutxi gora behera gero malda leundu eta tontorrera ailegatzen delarik.

Josu zati teknikoetatik aterata ezkerrera hartu aurretik.


Kanalaren azken pausutxoan.


Aupa Josu!!


Pioleta eta harkaitzei eusten.


Euuupppppp!!!!


Nire txanda. Atzean ezkerretara hartu behar den puntua nabaritu daiteke.


Azken pausutxoan


Pausutxutik ateratzen


Pausutxutik aterata. Josuk utzitako pioleta erabili nuen.


Azken maldan


"Venga, venga!!! Azken esfortzua" esaten zidan Josuk


Eta honela, ttirri-ttarra, goizeko hamaiketan Aizkorriko tontorrera ailegatu ginen. "De puta madre, akojonantea!!!!" esaten nion Josuri. "Earra bidea, bai".

Josu Aizkorriko gurutzearen gailurrean (1538 metro)


Igotako kanala Aizkorriko gurutzeko baselizaren atzean dagoen balkoitik.


Gure Izagirre zaharra......


EEEuuufffffff!!!!!!!!!!


Aizkorriko gurutzean zegoen elur kantitatea handia zen, sekual ikusi gabe nuen Aizkorri hainbesteko elurrekin.

Aterpearen sarrera erdi estalita.


Eta baselizarena


Aizkorriko gurutzea, 11:35 1538 metro. Eta tontorrean zintzurra ederki busti eta zerbait jan ondoren, pixkanaka beheruntz abiatu ginen. Jaisteko aukera ezberdinak daude, baina guk Aitxuri (2017 arte Aitzabal bezala ezaguna) eta Aketegiren arteko lepotik jaistea erabaki genuen Sakonaunditik, edo krokisean "Kanalaundi principal" bezela azaltzen den kanalatik.

Aizkorriko gurutzea lepotik. Igo dugun Iralarrainardearen zati teknikoak ikusi daitezke.


Gertuago, Iralarrainardearen azken zatia.


Sakonaunditik behera.


Sakonaundi. Azpian igo dugun Iralarrainardearen zelaia ikusi daiteke.


Gure mendia!!!! Bera ikusi eta ZAS argazkia ateratzea bat da.


Eta behin zelaira iritsi ondoren, berriro ere igotako bidea jarraitu genuen kotxera 13:00tan ailegatu arte.

Berriro ere kotxetik Iralarrainardea eta Sakonaundi.


Nire lehenengo negu esperientzia korredore batean!!!!! Izugarria izan zen eta ez zait sekula ahaztuko. Orduz geroztik, urtero-urtero kanal hau igotzen saiatzen naiz.
Hori bai, hurrengo egunean hanketako bikiak txikituta neuzkan eta agujetak sekulakoak.

IRALARRAINARDEATIK BESTE IGOERA BATZUK
- 2009/01/11 Ikerrekin.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina