Aukeratutako lekua? Goierritar askok aukeratu duguna: Aizkorri gurutzeko Iralarrainardea. Bide hau lehendik azalduta dudanez, oraingo honetan argazkiak bakarrik azalduko ditut.
Irteera puntua, beti bezela Altzukaran baserria izan zen eta, nire bataioarekin gertatu zen bezela, aukeratutako bidea Iralarrainardea izan zen. Ni zertxobait nekatuta nengoen, larunbatean Ihurbain pitzaduratik gora igo bainitzen Josu eta Bixkirekin. Nire anaia, urduritasunez betea, bere kranpoi berriak eta kranpoi teknikoak estrenatzeko prest.
Iker Iralarrainardearen sarreraren, oinean dagoen Iralarrain gurutzea begira duela.

Iralarrain gurutzetik panoa Beriandik Txindokira

Iralarrainardearen hasieran

Eguraldi ederrak mendizale gehiago animatu ditu

Atzera begirada

Pagadien arteko zatia amaitzen den puntuan.

Malda tentetzen hasten da

Eman horri!!!!!!!!

Zati teknikoa bukatuta, ezkerra hartzen den puntuan.

Horrelako lekuetan beti txiki gelditzen gara. Atzean Aketegi Erpina eta Sakonaundi.

Sakonaundi. Hor paretik jaitsi ginen Josu eta biok duela lau urte.

Azken maldan.

Aurten ez da erresaltetxorik egin zati honetan.

Azken hestuasunak...

Irrifarrez estaliko nekea.

Egun honetan hotz handia egin zuen. Aizkorriko gurutzeko baselizan termoan eramaniko te beroa edan eta gero, azkartxo abiatu ginen beheruntz, oraingo honetan igo genuen kanala bera erabiliz jaisteko.
Jaisten.

Iralarrin gurutzea. Atzean GURE MENDIA!!!!!!!!!!!!

Zelaiatik behera hasten den bidean pagadian sartzen.

Eta hau izan zen nire anaiaren korredoreetako bataioa. Hainbeste gozatu zuen ezen hilabete pasatxo eskas Aketegiko Nardagaizto kanala egin genuen, oraingo honetan Josu eta Trujikin batera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina