Atzo Trujikin Nardasakon kanala igo ondoren, gaur Josu, Iker eta Trujikin Aizkorrin beste kanal bat egiteko gelditu ginen. Hasieran, berriro ere Nardasakon eskalatu behar genuen Josuk eta anaiak ezagutu zezaten, baina azkenean Nardagaizto eskalatzeko gelditu ginen (krokisean Aketegi Erdialdeko kanala izena bezela azaltzen dena) ,Aketegiko irteeratik ateratzeko asmoarekin, Gipuzkoako mendirik altuenaren (1551 metro) gailurra zapalduz.
IBILBIDEA
Nardagaizto Aizkorriko kanalik luzeena da.
Aizkorri mendilerroko kanal nagusiak. 2017an Zegamako mapa toponimikoa argitaratu eta kanal eta mendiei jatorriko izena eman zitzaien, izenak argazkian bezala geldituz.
Kanalaren hasiera pagadi baten erdian hasten da eta oso nabaria da, elur-jausien eraginez, pagadia orbaina baten modura irekiune batez irekia baitago.
Kanala ederra da, polita benetan. Kanalaren zehar hiru erresalte dauzka: Hasieran 20-25 metrotako harkaitz pareta bat, pareta honen ondoren 10-15 metrotako beste erresaltetxo bat, eta honen ondoren 3-5 metrotako beste bat. Hemendik aurrera 45º-50ºtako malda hasten da Aketegiko irteera hartzen den bidegurutzeraino. Hemen eskuinera (igotzeko norantzan) trabesia bat egiten da pixkanaka Aketegiko gailurrera aterako den pala irabazi arte.
DESKRIBAPENA
Ibilbidea
Ibilbidea Zegamatik ikusita
Ordizia 08:30. Anaia, Josu eta ni Ordizian gelditu ondoren Segurara joan ginen Trujiren bila. Eguraldia zoragarria zetorren eta aurreko egunean atera ez nituen argazkiak ateratzeko esperantzarekin joan nintzen.
Segura 09:00. Truji jaso ondoren eta traste guztiak kotxean ongi gorde ondoren, todoterrenon Itzubiaga bordara arte.
Itzubiaga borda 10:00. Dena prestatu ondoren bordatik atera ginen. Eguraldia, hotz-hotza, lokatza eta lurra harkaitza bezain gogorra zegoen. Oraingo honetan pinuditik doan pista hartu ordez, pinudiaren eskina bordeatzen doan bidetik aurrera jarraitu genuen (oso bide markatua, uste dut PR GI-70 bidea dela) Pagadi batera iritsi ginen arte.
Behin pagadian sartuta, bidea jarraitzen da une batean bidearen eskuinean (eta gainetik) kanala topatzen dugun arte. Lehen esan bezela, kanalak pagadia goitik-behera zeharkatzen du.
Guk tarteka kanalitik, tarteka kanalatik kanpo hasi ginen igotzen, mantxo-mantxo, malda kuriosoa da eta, eta kranpoiak ahalik eta beranduenen jarri nahi genituen eta. Honela, gutxi gora behera ordu bete ibili ondoren, lehenengo erresaltera iritsi ginen.
Lehenengo erresaltea 11:00. Lehenengo erresalte honek 20-25 metro inguruko luzera dauka eta ez dakit zer graduazio izango duen baina batzuek 6a gradua duela esaten dute. Pareta txapekin ekipatuta dago "errazago" igo ahal izateko.
Guk sokarik eta trasterik eraman ez genuenez, paretaren eskuin aldetik (igotzeko norantzan) zuhaitz eta harkaitzen artean trepatzen igo genuen. Igoera oso zikina da (II-III mailakoa) eta etengabe zuhaitzei tiraka igo beharra da erresaltetxoa irabazteko. Anaiak bereziki ez zuen oso ondo pasa, aukeratu zuen bidea nahiko zaila izan baitzen. Erresalte hau bukatu ondoren kranpoiak jarri eta pioletak atera genituen.
Lehenengo erresaltea. Guk eskuin aldetik igo ginen. Eskalada ezkerrean dagoen harkaitzetik gora doa.
Lehenengo erresalte honetatik gora kanala oso ebidentea egiten da, eta erresaltetik 20 metro ingurura bigarren erresaltean sartu ginen.
Bigarren erresaltea 11:55. Bigarren erresalte honek 10-15 metro inguru izango ditu eta guk mixtoan harrapatu genuen, baina lehen esan bezela, lur eta lokatz puntuak izotza bailiran zeudenez, kranpoiak nahiz pioletak ederki sartzen ziren inongo arazorik gabe. Erresalte honek ez dauka zailtasun handirik, baina kontuz igo behar da, eroriz gero lehenengo erresaltetik behera ere erori baitaiteke.
Truji bigarren erresaltean. Josuren atzean lehen erresaltearen irteera ikus daiteke elurra bukatzen den tokian.
Truji irteeran
Lanak amaituta
Berriro ere kanalera sartzen. Elurra harria bezain gogorra zegoen.
Anaia erresaltetik aterata
Kanalera satzen
Josuren txanda
Erresaltearen irteeran
Bigarren erresalte honetatik gora 50 metro inguru egin ondren hirugarren erresaltera ailegatzen gara.
Hirugarren erresaltea 12:10. Erresaltetxo honek 5 metro inguru izango ditu eta ez dauka inongo misteriorik, baina badaezpada bi pioletak erabili genituen erresaltetxoa garaitzeko.
Truji hirugarren erresaltearekin borrokan
Anaiaren txanda
Erresaltea bukatzen
Josu egurra ematen
Pioleta non sartzeko lekuaren bila.
Erresalte hau pasa ondoren, pagadiaren erditik jarraitzen da harkaitz handi batzuetan kanala berriro hestutzen den arte. Hemen maldak 45º-50º inguru izango ditu.
Erresaltearen ondoren.
Josu eta Truji puntu berean
Ttipi-ttapa goruntz
Harkaitz handiak dauden puntua 12:20. Puntu honetan kanala hestutu egiten da eta harkaitzen amaieran azken erresaltetxo bat dago, baina erraza.
Kanala hestutzen den puntua.
Truji pasabide hestura ailegatzen
Josu eta Iker azken erresaltetxora ailegatzen.
Erresaltetxo hau pasa ondoren, kanala erabat zabaltzen da.
Iker eta Josu kanalaren zabalunean, aurrean Aketegi Erpina...
...eta eskuinean Aketegiko gailurra.
Aupa Truji!!!!
Atzera begirada
Zegama ezik, Goierri osoa laino artean. Atzean gure mendia.
Kanalari begirada bat.
Behin zabalunera ailegatuta, pixkanaka-pixkanaka eskuineruntz trabesia bat eginez Aketegi gailurreruntz hurbiltzen joan ginen, gailurra igotzeko norantzan, eskuinetik irabazi genuelarik.
Truji Aketegiko gailurra daraman azken elur maldan
Aketegi 12:50 1551 metro. 20 minutu inguru gailurrean deskantsatzen eta zerbait jan eta edan ondoren, Aketegi Erpinara joatea erabaki genuen.
Aketegi Erpina, 13:25 1545 metro. Erpinerako bidean gindoazela gailurra zapaltzera erabaki genuen.
Aketegi Erpina, atzean Aketegi.
Itzalak...
Aketegi Erpina.
Gailurrean deskantsatzeko denbora eman, eta pixkanaka beheruntz abiatu ginen. Jaisteko aukeratu genuen bidea Nardasakon izan zen. Honetarako, Aketegi gailurraren iparretik ezkerrera (jaisteko norantzan) diagonal bat eginez jaitsi ginen Nardasakon kanalarekin bat egin arte.
Kotxera neka-neka eginda iritsi ginen Aizkorriko kanal mitikoetako bat egin izanagatik.
PROFILA
KANAL HONETATIK BESTE IGOERA BATZUK
- 2010eko Otsailak 7. Asierrekin. Elurrarekin. Gurutzearen irteera.
- 2010eko abenduak 11. Iker eta Lekurekin. Irteera elurrik gabe.
AZKEN 10 SARRERAK
2009/07/03
AKETEGI, NARDAGAIZTOTIK 2009/02/15
Nork argitaratua:
Xabi "Smithy" Mujika
ordua:
17:53
Etiketak:
Aitxuri,
Aizkorri,
aketegi,
eskalada,
kanala,
kanalak,
nardagaizto,
nardasakon
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Eta gero jaisteko?¿?¿
ErantzunEzabatu;)
Jaisteko, gu Sakon Handitik jaitsi ginen, honela berriro ere kotxea utzi genuen lekura ailegatzeko.
ErantzunEzabatu