AZKEN 10 SARRERAK

2009/07/02

IRAULE NARDASAKONETIK, ORRATZAREN IRTEERA 2009/02/14

2005ko Martxoaren 13an egin nuen nire lehenengo kanala Aizkorri mendilerroan. Orduzkeroztik urtero urtero txintxo itxaron izan ditut neguko elurteak kanal hauetatik igotzeko. Baina ezjakintasunak jota, beti Iralarrainardea eskalatu izan dut, 2009 urtean beste kanal ezberdin batzuk egiteko aukera etorri zelarik.

Honela, 2009ko Otsailean Trujik Iraule mendira doan Nardasakon kanala egiteko proposamena egin zidan. Berak Segurako lagun batzuekin egin berria zuen eta Iralarrainardea baino politagoa dela esan ondoren, ez nuen beste argumenturik behar izan kanal honetara joateko.

IBILBIDEA

Nardasakon kanala Iraule mendira doan kanala da. Kanal zabala da eta Iraule mendiaren ezkerrera ateratzen da (igotzen goazela). Baina guk kanal zabal honi bariante bat egin genion. Beherago dagoen krokisean Iraule mendia bi harkaitzez osatua dagoela ikusten da. Guk aukeratutako bariantean ezkerreko harkaitzean ikusten den "pitzaduratik" igo ginen gero harkaitzaren atzetik (izkutuan gelditzen da) korredore enkajonatu eta motz bat igotzeko. Korredore honen amaieran ezkerrera (igotzen ari garela) hartzen da Aizkorriko ertzara ateratzeko.

Aizkorri mendilerroko kanal nagusiak. 2017an Zegamako mapa toponimikoa argitaratu eta kanal eta mendiei jatorriko izena eman zien, izenak argazkian bezala geldituz.


Kotxea non utzi? Bi aukera ditugu, bat Zegamako apeaderoan uztea (honek gerturatze luze eta maldatsua dakar), eta bestea 4x4 batekin joanez gero, apeaderotik aurrera hasten den pista hartuta, kilometro batzuetan zehar gutxi gora behera 900 metro ingurura pinudi baten erdian dagoen Itzubiaga bordara joatea. Pistaren nondik norakoa ez da azaltzen erreza, baina orokorrean bide gurutze guztietan ezkerreko bidea hartu behar da. Bordara iritsi aurretik harriz jositako malda handi bat dago (guk erreduktora jarri genuen).

DESKRIBAPENA


Kanalaren krokisa.


Kanalaren sarrera.


Segura 8:00. Anaiari todoterrenoa kendu ondoren, goizeko 8:00tan Segurako plazan gelditu nintzen Trujikin. Trasteak kotxean sartu ondoren, xuabe-xuabe todoterrenoa utziko genuen bordaraino joan ginen lainoaren artean.

Itzubiaga borda 9:00 900 metro. Bordara iritsi, zer edo zer jan, trasteak prestatu eta abitu ginenerako goizeko bederatziak izan ziren. Eguraldia nahiko kaxkarra genuen eta behelainoak gure ikusmena dexente mugatzen zuen.

Bidea hasieran pista batetik doa 200 metro inguruan pinudiaren erdian, gero zakarki eskuinera hartu eta pinudian gora zuzen sartzeko. Honela Nardasakon kanalarekin topo egingo dugu parez-pare. Kanalaren sarrera oso ebidentea da oso zabala baita. Gainera, normalean Aizkorriko kanal nagusien sarreran gertatzen den bezela. elur-jausien eraginez zuhaitz eta adar dexente bilduta izaten da.

Lehen aipatu bezela, kanala oso ebidentea da. Guk kanalaren eskuin aldetik gora jo genuen. Behelainoa izugarria, eta ez zen 10-15 metroetatik aruntzago ikusten. Honegatik argazkiak ateratzea alferrikako lana bihurtu zen.

Nardasakon kanalaren eskuinean mantenduz gero, harkaitzak hasten diren punturarte ailegatu behar da. Malda oso konstantea da 40º-45º inguruetan mantentzen delarik.

Harkaitzak hasten diren puntua 10:15 1400 metro. Puntu honetan diagonal bat eginda eskuinera hartu behar da, harkaitz pausu hauek pasatzeko bi pioletak atera genituelarik. Malda gehiago tentetzen zela ikusirik (eta batez ere Trujik Segurako lagunek ere horrela egin zutela esan zidalako) hildako zuhaitz baten enborra eta harkaitz bat aprobetsatuz bilgunea muntatu genuen, Iraule tontorreko ezker harkaitzeko "fisurako" tartea eta korredore "izkutua" fisureroekin babesteko helburuarekin.

Bilera honetan ustekabe bat izan genuen. Soka erabat kiribilduta eraman genuen eta ordu erdi baino gehiagoz aritu ginen berarekin borrokan korapilo guztiak askatu genituen arte.

Hemendik izkutuko korredorea bukatzen den arte ni lehenengo bezela joatea erabaki nuen. Maldak 50º-55º ingurura igotzen da. Korredoreak puntu honetatik gora bi zati dauzka: Harkaitzaren pitzaduratik zehar doana eta korredore "izkutua".

Ezker harkaitzaren pitzaduratik doan korredorea motza da (15 metro inguru) eta nire ezusterako ezin izan nuen fisurerorik inon sartu. Zati hau bukatzen den tokian paraboltekin bilera bat jarrita dago (nik ez nuen ikusi). Pasabide honi pitzadura edo "fisura" deitu diot baina2-3 metroko zabalgunea duen pausu bat da.

Korredore "izkutua". Ezker harkaitzaren pitzadura bukatutakoan eskuinera korredore "izkutua" hasten da. Korredore hau tentea izaten jarraitzen du, aurrekoaren antzera, eta honek 20-25 metro inguru dauzka. Korredore honen amaieran, eskuinean harri majo bat dago zinta batekin bilera bat jartzeko. Puntu honetan jarri nuen bilera.

Bilera jarri eta "Reversoa" jartzearekin batera eguraldia zertxobait "hobetu" zela ikusirik, argazki kamera atera nuen Trujiren korredore izkutuko ibilbidea jasotzeko.

Truji korredore izkutuaren hasieran. Atzean daukan blokean omen daude paraboltak jarrita.


Korredoretik gora lainoarekin borrokan


Zati tentenean


Aupa motel!!! Atzean, atzeko mendi orratzean jarrita dagoen espartzu soka ikusi daiteke-


Kanal izkutua amaitzen den puntutik ezkerrera hartu behar da irteeraren bila. Irteera hestua eta elegantea da.

Aizkorriko ertzara ateratzen


"Zailtasun tekniko" batzuk


Zati hau enkordatu gabe egin genuen eta 5-10 metro ingurukoa da. Kresteriora ailegatzen denean, honen ezkerra (igotzeko norantzan) zementuzko gurutze bat ikusi daiteke.

Kresterioa 14:00 1500 metro. Kresterioa aileatu ginenean, termotik te beroa edan, argazki pare bat atera eta xuabe-xuabe, oraingo honetan Nardasakonetik, eta berriro ere laino artean (beraz, argazkirik gabe) kotxera iritsi ginen. Eguraldia dela eta ez genuen ez tontorrik egin, ez ezer, baina gutxienez kanal berri bat ezagutzeko aukera izan nuen.

Truji te beroa edaten kanalaren irteeran


Korredorearen irteeran dagoen gurutzearen detailea.


IRAULE MENDIKO KANALEN BESTE IGOERA BATZUK

- Iraule Nardasakonetik. 2009/12/20.
- Iraule Iraule orratzaren kanaletik. Ikerrekin  2010/01/16.
- Iraule Iraule orratzaren kanaletik. Josu eta Bixkikin.  2012/02-11
- Iraule, Iraule orratzaren kanaletik Asier, Aitor, Leku eta Ikerrekin 2012/02/25