"Eskalada klasikoan hasteko bide ederra...", "V- gradu maximoa duena...", "zatirik zailenak ekipatuak dituena...", honelako esaldiak entzun eta irakurri ditugu azken bi urteotan, eta ihaz klasikoan lardaxkatzeko materialea erosten hasi ginenetik, Josu eta biok buruan genuen arista hau egitea.
Honela, Uztailak 17an, ostirala, Josuk jai eta ni oporretan nagoela aprobetxatuz, arista honetan zehar gure "katxarro" (fisuk, friends-ak etab.) berriekin jolastea erabaki dugu, nahiz eta katxarro hauekin jolasten dugun lehenengo aldia ez izan. Gainera uztailak 16ean izandako 35º beroetatik 20ºetara jaitsi da tenperatura, baina euria egiteko arriskuarekin, "ebiik ez badigu iten kriston giroa izan behar deu" esan dit Josuk kotxetik abitu garenean.
SARRERA
Eginoko eskalada eskolaz mila gauza esan daitezke. Zailtasun guztiko bideak dauzka, III gradutik 9A gradura (Pou anaiek irekitako "mendeku" bidea).
Eginoko eskolara joateko N-1 errepidea hartu beharra dugu, Gipuzkoatik etorriz gero, Gasteiz alderako norantzan. Ziordia herrira doan bidegurutzea eskuinean utzi ondoren, hurrengo bidegurutzue Egino herrira ateratzekoa da.
Bidegurutze hau hartu ondoren Egino herrira ailegatu behar da, herrira sartu eta berehala ezkerrera hartzen delarik (errepidea jarraitzea besterik ez da). 1,5-2 km ondoren eskuinera "La Leze"-ra doan bidegurutzera ailegatuko gara.
Bidegurutzetik kilometro bat egin ondoren, La Lezera ailegatzen gara. Leku hau benetan ederra da egun-pasa joateko. Daukan paisaia espektakularretik aparte, mahaiak eta parrillak prestatuta daude jendearentzako gozagarri, eta gainera iturri bat dauka.
Behin La Lezera ailegatu ondoren, eskuinera Parking zabal bat dago kotxea utzi ahal izateko.
GURE BIDEA
Guk aukeratu dugun bidea Arista de los Caracoles edo "Barraskiloen arista" bidea da. Honetarako interneten lorturiko bi deskribapenetan oinarritu gara:
- Madteam.net-en magnesium-ek eginikoa: http://www.madteam.net/rutas/escaladaenroca/arista-de-los-caracoles.magnesium
- foropicos.net-en J. Blas-ek eginikoa: http://www.foropicos.net/foro/viewtopic.php?f=8&t=18401
Erreferentzi bezela hartu ditugun bi deskribapenek sei luzeetan egiten dute arista osoa. Geroago azalduko dudanez, guk ere sei luzeetan egin dugu, baina krokisean bost luzeetan egin daitekeela ikusi daiteke (krokisean bilerak zenbakiekin daude jarriak -5 guztira-).
Erabilitako krokisa J. Blas-ek foropicos.net-en igotakoa da, "aldaketatxo" batzuekin. Arista 95 zenbakiduna da. Puntu gorridun zenbakiak bilerak dira.
ERAMANDAKO MATERIALA
Bildur pixkat genion arista honi, mendiak.net orriko foroan kordararen batek material gabeziagatik buelta hartuta zegoela irakurri ondoren, honegatik material bezela fisurero joku bat, bi link-cam (gorria eta horia), alien gorri bat, zortzi express, 8 bat zinta eta bi talkie eraman dugu. Kaskoa, arnesa eta katuak baita ere, noski. Soka 10,5 mm eta 60 metroetakoa eraman dugu.
Bakarren batek arrazoi osoz pentsatuko du gehiegizko materiala eraman dugula, baina gure helburua, arista igotzearekin batera, materiala erabiltzen ikastearena izan da "trankilloa" hartzen joateko.
ERTZARA IRISTEKO BIDEA
La Leze-ko Parking-etik gora pista bat ateratzen da. Pista hau jarraituz, 10-15 minutu ibili ondoren ezkerrera doan bihurgune itxi bat topatuko dugu. Bihurgune honetatik zuzen hasten den bidexka bat hartu behar da Eginoko monolitoak banaka-banaka zeharkatuko ditugularik.
Zazpigarren monolitoa pasa ondoren (gutxi gora behera kotxetik atera garenetik 25 minutu ingurura) haritz berezi batera ailegatuko gara. Haritz hau pasa ondoren ezkerrera bidezidor bat hasten da bukaeran aristaren hasiera ikusi daitekeelarik.
Zazpigarren monolitoaren ondoren dagoen "Haritz berezia".
"Haritz berezia" pasa ondoren, ezkerrera begiratuz gero eskuinetik ezkerrera arista nola doan ikusi daiteke.
Zuhaitz berezi hori atzean utzi ondoren, aristaren hasiera arte zuhaixka, sastraka eta harri soltez jositako malda zikin bat dago. Bidezidorra askotan ez da oso garbia, baina ez dago galtzeko arriskurik. Onena erreferentzi bezela goian dugun pareta hartzea da.
Pareta ailegatu baino 5 metroetara gutxi gora behera, eskuinera desbideratu behar da diedro txiki baten bila. Diedro honetan hasten da arista.
DESKRIBAPENA
Lehenengo luzea (III). "Emango diot nik" esan diot Josuri, "oso ondo!!!" Josuren erantzuna. Diedroaren hasieran iltze bat dago. Diedroa gozatzekoa da, eta oin nahiz eskuentzat heldu-leku onak dauzka. Diedroa igo ondoren, arista ezkerrera jarraitu behar da 20 metro ingurura parabolt batera ailegatu arte. Parabolt hau "paretatxo" baten sarreran dago pareta babestu asmoz. Parabolt honen aurretik, zuhaixka batean zinta bat pasa dugu luzea hobe aseguratzeko. Bilera parabolt honetan jarri dugu harkaitz-zubi baten laguntzaz bilera sendotuz.
Lehen luzeko diedroa. Azpian iltzea ikusi daiteke.
Lehenengo bilera. Dagoeneko Josu bigarren bileraruntz abiatuta dago.
Josu lehenengo bilerara ailegatzen.
Josu lehenengo bileran.
Bigarren luzea (IV). Luze hau IV- gradua daukan paretatxo honetatik gora zuzen igota doa. Luze honi Josuk eman dio lehenengo eta paretatxoa zuzen hartu baino, ezkerraldetik hartu du paretatxoa "konplikatuz" eta pausu batzuk "expuesto" xamarrak eginez. Trabesia honetan bi fisurero sartu ditugu. Trabesia hau bukatu eta paretatxoa igo ondoren, gure eskuinean paretatxoa babesteko bi iltze ikusi ditugu, paretatxoa zuzen igo behar denaren teoria baieztatuz.
Josu lehenengo bileratik ateratzeko prest.
Paretatxoari egurra emanez. Zuzen jarraitu beharrean ezkerraldera jo dugu.
Ezkerralderako trabesian.
Trabesia bukatu ondoren.
Trabesia bukatu baino lehen euri tanta batzuk hasi dira zerutik behera erortzen eta Josu aseguratzen ari nintzen bitartean "agobiatzen" hasi naiz, etengabe aristatik nondik ihes egin dezakegun pentsatzen.
Trabesia amaitu ondoren, bidea dexente errazten da bigarren "paretatxo" batera ailegatu arte. Josuk bilera friend bat eta harkaitz-zubi bat aprobetxatuz paretaren azpian jarri du, baina, hobe da pareta hau igo eta igo ondoren dagoen bileran (bi parabolt) bilera jartzea.
Josuk bilera jartzearekin batera nire "agobioa" ere desagertu da euria gelditu eta eguzkia lotsati atera baita. "Que te cagas!!!!!" pentsatu dut.
Josu (txiki-txikian ikusi daiteke) bigarren paretaren azpian bilera jartzen.
Gure bigarren bileran.
Hirugarren luzea (IV). Hirugarren luzea motza egin dugu, bakarrik IV-ko paretatxoa igo dugularik. Pareta ezkerretik igotzen da diedro antzeko batetik. Diedroa hasi baino lehen parabolt bat dago eta diedroaren hasieran beste bat, diedroa ondo aseguratua gelditzen delarik. Diedroa bukatu eta berehala bi parabolt daude bilera bat jartzeko. Nik guk egin dugun bigarren eta hirugarren luzea batean egitea gomendatuko nuke.
Bigarren diedroa sarreratik. Parabolta ikusi daiteke.
Josu diedroan buru-belarri.
Bigarren diedroan, goian Egino herria ikusi daitekelarik.
Gure hirugarren bilerara ailegatzen.
Laugarren luzea (III). Luze honekin beldur handia genuen, gure erreferentzietan V- bezela azaltzen delako, baina gure krokisean III gradua ematen diote eta gradu hau da gradurik egokiena. Luze hau arista jarraitzea da besterik gabe. Oso luze erraza da eta fisureroak nahiz friends-ak jartzeko aukera paregabeak eskeintzen ditu. Gainera harkaitz-zubi asko daude. Zailtasun bakarra gutxi gora behera 45-50 metroetara dagoen erresaltetxo batek ematen du, baina gozatzeko modukoa da, esku nahiz oinentzat helduleku paregabeak baititu, baina, pausu honek ere parabolt bat dauka babes gisa. Erresaltetxo honen ondoren, harkaitz batean jarri dugu gure bilera.
Josu hirugarren bileratik ateratzen.
Luzeak duen zailtasunera ailegatzen.
Zailtasunaren hasieran dagoen parabolta txapatzen.
Zailtasuna menperatzen.
Fisurero bat sartzen.
Panoa eskuinera (Josu txiki-txiki ezkerrean ikusi daiteke)...
...eta panoa beheruntz (Josu txiki-txiki goian ikusi daiteke).
Josu gure laugarren bileran.
Bosgarren luzea (III). Laugarren bilera jarri dugun puntutik hiru metro gorago parabolt bat topatu dugu argoila batekin bilera bat montatu ahal izateko. "Beste bateako badakigu bilera nun jarri" esan diot Josuri. Hemendik hurrengo bilerara ailegatzeko arista gozatuz jarraitzen da sorbalda batera ailegatu arte. Behin sorbalda honetan, ezkerrera horizontalki dagoen bidezidor batetik 5 metro inguru joanda plaka batean bi parabolt aurkituko ditugu. Guk hemen jarri dugu gure azken aurreko bilera.
Gure bosgarren bilera.
Josu pausu horizontala hasten den sorbaldan.
Bistak izugarriak dira.
Seigarren luzea (IV+). Bigarren luzearekin batera luzerik politena. Bileratik ezkerrera hasten da paretatxo bat igoz eta parabolt batera ailegatuz (guk fisurero bat sartu dugu paraboltaren aurretik). Paretatxoaren gainean iltze bat topatuko dugu. Hemendik aurrera paraboltak jarraitzera besterik ez da, baina bi aukera ditugu: Alde batetik, guk jarraitu dugun bidea, parabolt berri batzuk jarraituz zuzen-zuzen paretatik ateraz. Beste aukera guk aukeratutako bidearen ezkerretik erdoildutako parabolt batzuk jarraituz doa (graduazioa IV+, V-). Bilera harkaitz-zubi hestu batean jarri dugu friend batez sendotuz.
Josu bosgarren bileratik ateratzen "paretatxoan". Lehenengo parabolta ikusi daiteke bere eskuinean.
Paretatxoa menperatuz.
Iltzea txapatu aurretik, paraboltek jarraitzen duten bidea aztertuz.
Azkenen zatiko pausurik konplikatuenean (IV+).
Eskuin aldera pasatzeko prest.
Eskuinerako pausuan. Hau da pausurik zailena.
Pausua gaindituta.
Aupa, aupa!!!!!!!!!!!!
Bosgarren bileratik bistak ekialdera ("Azor" eta "La Paloma" besteen artean).
Seigarren bileratik aurrera zelai batean sartzen gara eta honen bukaeran II graduko 2,5-3 metro inguruko paretatxo bat dago. Pareta hau igo ondoren, gure gaurko bidea bukatzen da. Paretatxo hau dagoeneko askatuta egin dugu.
Josu "tontorrean"
JAITSIERA
Tontorra ailegatu eta jaisteko bideak bi dira: eskuin aldera, Azor-etik jaisten den bidea aprobetxatuz, edo ezker aldera La Lezeruntz joanda.
Guk ezkerraldera jo dugu (La Lezeruntz) mendiaren kresta jarraituz. Ibiltzen hasi eta 10 bat minutura hito txiki bat dago lurrean jarria (kontuz, ez baita oso argi ikusten). Hito honetan kresta utzi eta ezkerrera hartu behar da (jaisteko norantzan) bidezidor izkutu bat jarraituz.
Josu hitoaren bidegurutzean. Hitoa ikusi daiteke.
Hemendik aurrera, bidezidorra pixkanaka pixkanaka bidexka bat bihurtzen da, xuabe-xuabe Berakaitz pitzadurarte jaisten delarik.
Hasieran bidezidorra ez da oso argia...
...baina pixkanaka-pixkanaka...
...bidea argitzen doa...
...erabat argitzen delarik...
...Berakaitz pitzadurarte (eskuinean pitzaduraren sarrera ikusi daiteke).
Eta azkenean erabat gozatu ondoren, bideaz, eta beti bezela, Josukin batez ere, berriro ere kotxera itzuli gara.
Balorazio orokorra: Bide ederra, gozatzeko modukoa. Politena: sarrerako lehen diedrotxoa, bigarren diedroa eta irteera. Friends, fisurero nahiz zintekin gozatzeko bide gomendagarria.
Josuren konpainia, beti bezela, izugarria.
ERTZ-LERRO HONETARA EGINIKO BESTE IGOERA BATZUK
- 2013/08/17, Asierrekin. Oraingoan, sei luzeetan bete beharrean bost luzeetan egin genuen.
AZKEN 10 SARRERAK
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina