AZKEN 10 SARRERAK

2013/09/08

EGINO, ARISTA DE LOS CARACOLES ERTZ-LERROA, 180 m. IV+, 2013/08/17

Ertz-lerro errepikatzea gustuko den bide horietako bat da. Ez da zailtasun handiko bidea, pasabide zailenak parabolt edota txapekin babestua dauka (honegatik buruz "larri" bagoaz pasabide zailenak A0-n atera daitezke) , bilguneak paraboltetan jartzeko aukera ere badu, eta gainera, niretzat garrantzitsuena, fisurero edota friend-ekin jolasten hasteko leku aproposa da.

Bidearen deskribapen zehatzago bat hemen idatzita dudanez, erreportaitxo hontan ez naiz asko luzatuko.

Nahiz eta duela lau urte Josurekin egin (deskribapena hemen irakurri dezakezue), Asierrek gonbipanea luzatu zidanean ez nuen bitan pentsatu. Berak ertz-lerro hau egiteko zuenez, kotxea hartu eta "La Leze"-ko aparkalekura joan ginen. Nahiz eta gu La Leze-tik hurbildu, Egino herri bertatik hurbildu ezkero denbora aldetik antzera ibiliko garela esango nuke, baina ez nago ziur.

Ertz-lerroa Josurekin egin nuenean sei luzeetan egin genuen, oraingoan aldiz, sokaren luzera ahalik eta gehien aprobetsatuz, bost luzeetan bete genuen. Eginoko bide hauetan gertatzen den bezela, urik ez dagoenez, udan egin ezkero bi aukera ditugu: Goizean goiz hasi edo bestela ur dexente eraman. Guk bi aukeretatik zerbait hartu eta ur pixkat eramanda ez ginen hain goiz abiatu je,je,je.

ERAMANDAKO MATERIALA

12 express zinta eta zinta luze batzuk bilguneetarako, baga, friend (Alien semaforoa eta Link Cam gorri eta horia) eta fisurero joku bat arkaitz zubietan jarri eta bilgune batzuk indartzeko eta dozena erdi bat segurtasun mosketoi. Walkie-talkie pare bat eraman genuen bilguneetan oihuka ez aritzeko.


DESKRIBAPENA

Bidearen hala-nolako krokisa.


Bidearen krokis zehatza, gandorraren irteera originalaren kokalekua azalduz. Bilguneen kokalekuak 60 metroetako sokekin eskalatzeko jarriak daude, lehenengo luzean ezik, beste guztiak parabolt batez gutxienez muntatuta daudelako. Dena den, gandorrak bilgune gehiago muntatzeko aukera ematen du. Eskuinean, "Placas del Pájaro Loco" bidea (195 m, V), erdi ahaztua dagoen bide eder bat, batez ere lehen luzea ekiditen badugu.


OHARRA

Apirilak 1 eta abuztuak 31 artean "Usoa" eta "Aztorea" monolitoen arteko bidetik babestutako espezien habiagintzagatik ibiltzea (baita monolito hauetako eskalada ere) debekatuta dago. Eginora itzultzeko kronika honetan azaldutako bideak jarraitu beharko digutu.

Eskalada eta sarbidea debekatzen duen kartela. Debekatutako eremua "Usoa" eta "Aztorea" eremuetara mugatzen da.


Lehen luzea, 45 metro inguru, III. Lehen luzearen hasieran dugun diedrotxoa igo ondoren (pausu arraro bat dauka baina erreza), ertz-lerrotik inongo zailtasunik gabe bilgunera ailegatuko gara. Bilgunea bertan dagoen parabolt batean jartzen da. Bilgunea arroka zubi batean pasatako zinta luze batekin indartu genuen.

Asier diedrotxoa gainditu ondoren.



Egino herria 0 bilgunetik.



Ertz-lerrora igo ondoren beheruntz dugun ikusmira...



... Eta aurretik duguna. Argazkian lehen bilgunea eta bigarren luzearen nondik norakoak ikusi daitezke.



Lehen bilgunea, bertan parabolt bat topatuko dugu.


Bigarren luzea, 55 metro inguru, IV. Bilgunetik irten eta zuzen igo behar da plakatxo batetik (IV). Zati hontan bi iltze topatuko ditugu. Plakatxoaren ondoren helduleko errazak dituen pasabidea dago (III) pixkanaka ezkerreruntz desbideratu eta diedro baten azpira ailegatu arte. Diedroaren azpian parabolt eta trabatutako fisurero bat topatuko dugu, eta diedro bera babesten beste parabolt bat. Diedro hau da luze honen zailtasunik handiena (IV edo beharbada gehixeago). Diedroaren ondoren bi paraboltez babesturiko bilgunea dugu.

Asier hasierako plakatxoan.



Plakatxoa gainditu ondoren ezkerreruntz hartu beharreko zatian.



Plakatxoan dagoen lehen iltzea...



... Eta bigarrena.



Diedroaren azpian dagoen parabolt eta trabatutako fisureroa.


Diedroa gainditu ondoren, bigarren bilgunetik beheruntz ateratako argazkia.



Bigarren bilgunea.



Hirugarren luzea, 55 metro, III. Bilgunetik atera eta berehala zatitxo bertikal baina erraz bat topatuko dugu (III). Zati honen ondoren maldak behera egiten du (II) azken zati bertikal batera ailegatu arte. Zati bertikal hontan (III) dago luzearen zailtasuna. Pasabidearen azpian eraztuna duean parabolt bat dago eta pasabidean bertan parabolt bat. Behin pasabidea igo ondoren bilgunea arkaitz batzuetan jarri genuen. Dena den, bost metro inguru gorago eraztuna duen parabolt bat dago. Beharbada, luzea asko luzatzen badugu hemen bilgunea jartzerik izango da.

Asier luzearen lehen metroetan.



Pasabide bertikalera hurbiltzen.



Pasabide bertikalean, erraza bezain ikusgarria da.



Pasabidea igo ondoren. Eskuineruntz ez dago altuera sentsaziorik, baina ezkerreruntz hobe ez eroritzea.



Bigarren bilgunetik atera ondoren ateratako argazkia.



Pasabide bertikalaren azpian dagoen eraztundun parabolta...



... Eta pasabidea babesteko dagoena.



Guk hirugarren bilgunea jarritako lekua.



Argazki honetan guk bilgunea jarritako lekua eta eraztundun parabolta non dagoen ikusi daiteke. 60 metroetako sokekin juxtu-juxtu egongo da, baina 70 metroetakoekin dugu bilgunea paraboltean jartzea.



Laugarren luzea, 30 metro inguru, III. Ertz-lerroko luzerik motzena. Gain batera igo (III eta bi parabolt) eta hemendik oinez laugarren bilgunera ailegatuko gara. Bilgune honetan bi parabolt topatuko ditugu.

Asier gainara igo ondoren...



... Gertuago.



Hirugarren bilgunetik atera ondoren ateratako argazkia. Luzearen paraboltak non dauden ikusi daiteke.



Asier bosgarren bilgunean.



Bosgarren luzea, 35 metro, IV+. Luze hau da ertz-lerroari zailtasuna ematen diona. Bilgunetik ezkerreruntz atera beharko dugu diedrotxo bat igotzeko (parabolt bat). Guk badaezpada zuhaixka batetik zinta bat pasa genuen. Diedrotxoaren ondoren bideak metro batzuetan ezkerreruntz jarraitzen du, eta iltze zahar bat txapatu ondoren zuzen jotzen du gorantz plaka bertikal batetik. Plaka honetan hiru parabolt topatuko ditugu, eta larri ikusten bagara A0-an atera daiteke. Bilgunea plaka bertikalaren ondoren dauden arkaitzetan jarri genuen.


Asier hasierako diedrotxoan.



... Eta luzearen zailtasunak amaitu ondoren. Argazkian diedrotxoa babesten duen parabolta non dagoen markatu dut.



Diedrotxoaren ondoren dagoen iltzea...



... Eta ertz-lerroari zailtasuna ematen dion plaka bertikala. Hiru paraboltak non dauden markatu ditut.



Bosgarren eta azken bilgunea.



Bosgarren bilgunetik ibilbidearen amaierara dugun eskaladatxoa. Guk traste guztiak jaso ondoren zapatillekin egin genuen.



Asier ibilbidea amaitu ondoren.


Jaitsiera nondik egiten den jakiteko errepor honetan irakurri dezakezue.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina