Bidea Josukin jarraitu nuen bide bera izan zen. Bide honen deskribapena ondorengo loturan ikusi daiteke: Ihurbain, Bazkalaitz pitzaduratik 2008/01/06.
Argazkiak bakarrik hiru erresalteetan atera nituen, batez ere gainean izan genuen behe lainoak bultzaturik. Erresalte bakoitzetik ahalik eta argazki gehienak jarriko ditut pausuak hobe ikusi daitezen.
Lehenengo erresaltea (II+). Erresalte hau Josukin duen pitzaduraren ezkerraldetik igo nuen, harriaren egoera irristakorra zela eta. Trujikin pitzaduratik igo nuen. Nire ustez pitzaduraren ezkerretik igoz gero errezagoa egiten da igoera.
Erresaltearen sarreran.

Arraila tanteatzen.

Arailaren lehen pausuak.

Erdi puntuan.

Zertxobait "estutzen".

Arrailaren irteeraren bila.

Bigarren erresaltea (II). Hemen ez genuen ez elurrik ez hezetasunik topatu, beraz pausua ez nuen Josukin egin nuen bezain urduri egin.
Lehen tanteoan.

Besoetatik tiraka

Oposizioan igotzen

Aupa Truji!!!!

Erresaltearen zati zailenera hurbiltzen.

Bigarren erresaltearen zati "teknikoan"

Eeeeuuupppppp!!!!!!!!

Erresaltea ia dominatuta.

Bigarren erresaltearen irteeran.

Hirugarren erresaltea (II). Erresalte hau ere oso egoera onean hartu genuen.
Erresaltearen sarreran. Non da Truji?

Badatorrela...

Irteeraren bila.

Hirugarren erresaltetik ateratzen.

Azken aurreko pausua....

...eta azkenekoa...

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina