AZKEN 10 SARRERAK

2009/07/05

BERIAINPUNTA (IHURBAIN), UBEIKO UR JAUZIEN BIDEA ETA BAZKALAITZ ARRAKALATIK NEGU GIROAN 2009/01/10

Urte bat zen arrail hau lehen aldiz eskalatu nuela. Hainbeste gustatu zitzaidan igoera berezi hau ezen beste pare bat aldiz gehiago igo nuen 2008 urtean zehar (behin Trujikin eta beste behin Josu eta anaiarekin).

Baina oraindik arrail honetan erronka bat genuen betetzeko. Elurrez estalia dagoenean eskalatzea.

2008tik 2009ko negua nahiko eguraldiaren aldetik oso euritsu eta hotza izan zen, urritik hasita ia hilabetero elurteren bat bota zuelarik. Honela, Piriniotara joan gabe, Goierri inguruko mendietan elurretan gauza interesgarriak egiteko aukera eman zidan, batez ere Aizkorrin kanal berriak ezagutu nituelarik.

2009ko urtearen lehenengo astean elurte majo bat bota zuela aprobetxatuz, Josuk Bazkalaitzeko arrailatik eskalatzeko proposamena egin zidan. Gainera, Bixkik (Sarasolak) lagunduko zigun abentura honetan, eta bere esperientzia ongi etorriko zitzaigun irakasgai gisa.

GURE BIDEA

Elurrik gabe egin genuen bidea eta orlegiz egin genuen bariantea.


Arraila honetatik lehen aldiz igotzeko aukeratu genuen bide berbera jarraitzea pentsatu genuen, Ubeiko ur jauzietatik doana hain zuzen ere, bide hau ongi ezagutzen baikenuen. Dena den lehenengo trepadan ez ginen sartu, ez baikenuen oso argi nola igoko genuen. Honela, bariantetxo bat egin genuen lehen pasabidera ailegatzeko. Baina egin genuen bariantetxo hau ez zen askoz hobea izan, elurraren egoera dela eta (oso biguna eta transformatu gabea) lehen pasabide honetara ailegatzea oso neketsua egin baitzizaigun.

Dena den, bide osoaren deskribapean (bariante hau ezik) honako lotura honetan irakurri daiteke: Ihurbain, Ihurbain pitzaduratik 2008/01/06

Material bezela kranpoiak eta bi pioletak bakarrik eramatea erabaki genuen.

DESKRIBAPENA

Goian aipatu bezela, ez naiz deskribapenean luzatuko, dena den, bakarrik esan elurraren egoera txarra topatu genuela, bigun-biguna eta transformatu gabea, eta erresalteetan uste baino buruhauste gehiago izan genituen.

Erresalte guztiak Bixkik atera zituen lehenik, eta lehenengoan goikoaren besoaren laguntza behar izan genuen eroso ateratzeko (Josuk Bixkirena eta nik Josurena). Bigarren erresaltearen egoera ez zen hobea, eta hemen ere dexente kontzentratu behar izan genuen. Hirugarren erresaltean ere izerdi batzuk bota genituen. Ez gauza bera botekin bakarrik edo kranpoiekin igotzea, eta ez da gauza bera ere elur egoera txarrarekin igotzea.

Bigarren harrikararen ondoren dauden pagoetara hurbiltzen. "Muturraren" egoera izoztua ikusi daiteke.


Erreka pasa ondoren


Ubeiko ur jauziak izoztuta.


Hormaren itsura izoztua ikusirik inork ez luke esango elurra hain egoera txarrean egongo zenik.


Izotz zutabeen lehen planoa.


"Mutur" osoaren panoramika.


Lehenengo trepada ekiditeko egin genuen trabesiaren hasieran.


Aizkorri laino tartean.


Atzera begira, "muturraren" beste panoramikatxo bat.


Izotz forma xelebrea.


Lehen pasabidea. Nondik igo ginenaren arrastoa ikusi daiteke.


Bigarren pasabidean.


Pagaditik ateratzen.


Hamaiketakoa egiten dugun puntura igotzen.


Hamaiketako lekua izotzez ornitua.


Sakana eta Aralar.


Bixki arrailaren sarreran...


...eta Josu atzetik.


Lehenengo erresalteruntz.


Josu lehenengo erresaltera ailegatzen.


Pasa genituen estuasunak direla eta ez nituen lehen eta bigarren erresalteko argazkirik atera.

Josu hirugarren erresaltera hurbiltzen.


Bixki erresaltetik ateratzen. Elurraren egoera kaxkarra nabaritu daiteke.


Bigarren erresalteari atzera begirada.


Josu hirugarren erresaltean1.


Josu hirugarren erresaltean2.


Josu hirugarren erresaltean3.


Azken esfortzua.


Erresaltetik atera ondoren.


Arrailaren azken metroetan.


Atzera begirada. Beste mendizale bat ikusi daiteke.


Bazkalaitzeko arrailaren irteeraren panoramika. Eskuineko paretan estelak ikusi daitezke.


Beriainpuntaren gailurrean apenas egon ondoren, berriro ere beheruntz abiatu ginen.

Berriro pagadian, Beriaingo bidearekin bat eginda.


Kotxera sentsazio gazi gozoarekin ailegatu ginen. Alde batetik gozoa bidea egin genuelako, baina bestetik gazia batez ere elurraren egoera txarragatik.


3 iruzkin:

  1. Benetan ikusgarria. Hortxe hartu nioan mendiari errespetoa (batzutan beldurra). ZORIONAK AUSARDIAGATIK ETA ZAINDU!!

    ErantzunEzabatu
  2. Milesker komentarioagatik,
    egie esan egun horretan elurra ez zegoen gauza handiak egiteko moduan.

    ErantzunEzabatu