Mendizale guztiok buruan igoera pendienteen zerrenda bat dugu. Igoera pendiente baino ametsen zerrenda bat dirudi, baina ametsen antzera, bat lortzerako beste hamar azaltzen dira, gure zerrenda amaigabea bihurtzen delarik.
Gure ametsen zerrenda honetara Pico del Aguila mendira doan ipar-mendebaldeko korredorea sartu zen duela hiru urte inguru. Gainera goiz batean lasai egiteko erakarpen osoa dauka: gerturatze errez eta motza, korredore ez oso zaila (AD zailtasuna ematen diote, nahiz eta elurraren egoeraren arabera D- ematera ere ailegatu den bakarren bat) eta gainera etxetik ez oso urrun.
Korredore honi lehen "saiakera" (saiakera deitzeagatik) Aste Santuan egin genion. Ostegun Santuan Ordiziatik bost lagun abiatu ginen: Bixkia, Javi, Josu, Iker eta ni Ostiralean korredore hau igotzeko asmoarekin, baina elurolde arriskua dela eta (ostiralerako 4koa emanda zegoen), anaia eta biok etxera bueltatu ginen korredorea probatu gabe, nahiz eta beste hirukotea (gero Josuk telefonoz konfirmatuko zidan bezela) igo egin zen.
Pazko asterako eguraldi ona eta gauetan hotza iragarrita zegoela ikusirik, anaia eta biok hurrengo larunbaterako, apirilak 10erako, atzeratu genuen gure saiakeratxoa.
Aspaldian korredore honen inguruko zirriku guztiak ikasiak nituen eta beldurrik handiena dituen erresalteei nion, elurrez ongi beteak ez badaude zailak direnaren ospea dute eta. Honegatik astean zehar Josu galdera eta dudez bonbardeatu nuen, zenbat denbora? Zer material? erresalterik ba al dago? Zemuzko elurre?
Josuk emandako informazioa aprobetsatuz, Candanchun dagoen Valle del Aragón aterpean ostiralerako lekua hartu eta lanetik atera ondoren bertarako bideari ekin genion larunbat goizean korredorea egiteko asmoarekin.
Aterpera ailegatu baino lehen Canal Roya-ra joateko Parking-a zer moduz zegoen ikustera joan ginen (Parking hau Canfranc geltokitik Candanchuko bidean pare bat kilometroetara egongo da gutxi gora behera igotzen ari gareal eskuinera zubi baten ondoan), eta ondoren Riosetako militar kanpamentuaren parean gelditu ginen zenbat elur zegoen ikusi nahian.
GURE BIDEA
Gure bideak ez dauka inongo misteriorik. Korredorearen sarrera Candanchura doan errepidetik ikusi daiteke eta bertaraino hurbiltzea besterik ez da hemendik gora abiatzeko.
Pico del Águila eta korredorearen sarrera Riosetatik.
Korredorearen egoera nolakoa izango zen ez genekienez (gainera aste batean elurra dexente joanda zegoen) badaezpada material dexente eraman genuen: 70 metroetako bi soka, pioletak, kranpoiak, kaskoa, sei express, fisureroak, lau friend, hiru iltze, elur estaka bat eta hainbat zinta bi kordinoekin batera.
DESKRIBAPENA
Ring, ring, ring..... "zer ordu da?", "Goizeko bost'erdiak", "ya?", "Ze uste dek ba? Benga goazen gora".
Goizeko seiak aldera aterperko arduradurak bezperan boltsatxo batean utzitako gosaria gosaldu ondoren kotxean sartu eta Canal Royarako aparkalekura abiatu ginen. Zerua erabat garbi eta kotxeak bi gradu zero azpitik markatzen zituen aparkalekura ailegatu ginenean.
Traste guztiak prestatu ondoren goizeko 6:45 aldera korredoreruntz abiatu ginen ilunpetan Candanchura doan errepidearen hertzetik gure frontalen argien atzetik.
Iker irteteko prest.
Errepidetik 400-500 metro egin ondoren eta Rioseta kanpamentua bistan dugula ezkerrera pista bat ateratzen da. Pista hau hartuta lehenik metro batzuk kontrako bideruntz egiten ditu baina berehala bihurgune bat egin eta Rioseta kanpamendua bere ezkerretik igarotzen du korredore aldera.
Lehen metroak errepidean
Behin Rioseta kanpamendua atzean utzi ondoren zeharka-zeharka ezkerreruntz diagonalean abiatu ginen zelai batetik lehenik etaharrikara batetik ondoren elurra hasten zen punturarte. Hemendik aurrera kranpoiak jarri eta frontalak itzaldu genituen.
Elurra hasten den punturik baxuenean.
Anaia lehen maldetan
"Hau da hau arrastoa!!" esan nion anaiari, "eskilarak igotzea bezela da", erantzun zidan. "Eskilarak bai, baina malda ere bai", pentsatu nuen.
Ttirri-ttarra arrastoa jarraituz goruntz abiatu ginen mantxo-mantxo (gorputzak ere ez zuen askosaz gehiagorako ematen) ahalik eta erritmoa erosoena eraman asmoz eguzkiak Aspe mendia kolore gorrixkaz jazten zuen bitartean. Elurraren egoera oso ona zegoen, hala ere, arrastotik ateraz gero leku batzuetan belaunarte sartzen ginen.
Iker maldan gora.
Aspe soineko gorriarekin. Jarraitu genuen arrastoa ikusi daiteke.
Noizik eta behin atzeraka begiratzen genuen beste kordararik bazetorren hala ez ikusteko, eta atzetik inor ez zetorrela ikusirik izugarri poztu ginen. "honela bide beratik rapelatu egingo dugu inorri enbarazu egin gabe" pentsatu nuen.
Rioseta oso azpian gelditu da dagoeneko.
Ordubete ingurura eta gorputzean beroaldi majoa hartu ondoren kanalaren sarrerarekin topo egin genuen. "Ederra dirudi" esan zidan anaiak, "ederra bai, baina ea nola dauden erresalte famatuak", erantzun nion.
Korredorearen sarreraren ezkerrean dagoen harkaitz handi baten babesean makilak jaso eta pioletak atera genituen egurra emateko asmoarekin.
Korredorearen sarrera. Sarreran ezkerreko harkaitz handian hartu genuen atsedentxoa pioletak ateratzeko.
"Eta hemendik aurrera gozatzera" pentsatu nuen.
Material osoa nik neramanez, ni aurretik joatea erabaki genuen, nahiz eta arrastoa egiteko beharrik ez izan, igotzeko mila arrasto zeuden eta.
Korredorearen lehen metroetan. Goian lehen erresaltearen sarrera ikusi daiteke.
Anaia atzetik
Lehen metro hauek 45-50 gradu inguruetan mantenduko dira gutxi gora behera eta ez dute aparteko zailtasunik. Gainera elurraren egoera oso ona zen. Arazotxo bakarra goitik etengabe erortzen izan genituen harri eta izotz pusketak.
Lehen metroen malda nabarmendu daiteke.
60-70 metro inguru egin ondoren lehen erresaltera ailegatu ginen.
Lehen erresaltea.
Lehen erresaltera ailegatzen.
Erresaltearen azpiko harkaitzean bi txapa daude bilera egin eta erresaltea babestu asmoz baina nahiko elur zuela ikusirik aurrera jarraitzea erabaki genuen.
Erresaltearen aurreko txapak.
Erresalteak 55 gradu inguru hartuko ditu (beharbada punturen batean zerbait gehixeago) eta 7-10 metro inguru izango ditu erabat atera arte. Elurra primerakoa zegoela lagundurik nahiko errez gainditu genuen.
Lehenengo erresaltearen lehen metroetan
Igoeraz gozatzen
Iker erresaltearen erdian
Erresaltetik ateratzen
"Zemuz?" galdetu nion anaiari, "de puta madre" erantzun zidan.
Lehen erresalte hau igo ondoren malda berriro 45 gradu ingurura jaisten da, beste 60-70 metro inguru egin ondoren bigarren erresaltera ailegatu arte.
Lehen eta bigarren erresalteen arteko zatian
Iker erabat gozatzen
Bigarren erresaltea (beste 5-8 metro inguru) lehenengoa baino errezago topatu genuen eta malda berriro ere tentetu ondoren (50 gradu inguru) inongo eragozpenik gabe pasa genuen.
Bigarren erresaltea
Iker bigarren erresaltetik ateratzen
Hemendik aurrera eta batez ere korredoreak zailtasun handiagorik eskeiniko ez zigula ikusiz, anaia aurrera pasa zen hirugarren erresalteari egurra emateko asmoz.
Anaia bigarren eta hirugarren erresalteen artean. Goian hirugarren erresaltearen irteera ikusi daiteke.
Ni tarte berean
Aupa Smithy!!!
Azken erresaltea (beste 5-8 metro eta 50 gradu inguru) hiruetatik errezena topatu genuen eta anaiak inongo eragozpenik gabe pasa zuen. Erresaltearen hasieran ezkerreko harkaitzean harkaitz zubi batean zinta bat jarria dago erresaltea babestu asmoz. Amaieran ere, ezkerreko harkaitz paretan bi argoila sartuta daude.
Anaia azken erresaltean. Eskuinean harkait zubiko zinta ikusi daiteke.
Iker erresaltetik ateratzen. Bere atzean harkaitzean sartuta dauden argoilak ikusi daitezke.
"Oraindik ez dira kornisak erori" esan zidan anaiak. "Ba ordun bazpaere azkar ibili beharko deu" esan nion.
Anaia atzean kornisak dituela
Hirugarren erresaltea atzean utzi ondoren
Hemendik gora korredorea erabat errezten da eta pixkanaka irteeraruntz, eta bide batez, eguzkiruntz abiatu ginen. Korredorearen irteeran, pinu baten inguruan kordino bat utzia dago normalean korredoretik jaisteko lehen rapela hemen jartzen delarik.
Iker korredorearen azken metroetan.
Korredoretik irteten.
Korredorearen amaieran dagoen pinua eta kordinoa.
Pico del Águila korredorearen irteeratik.
Rapela jartzen den pinuaren ondoan motxilak eta trasteak utzi ondoren, bi pioletak hartu eta Pico del Águila mendiaren gailurraruntz abiatu ginen goizeko 9:00ak inguruan gailurra zapaldu genuelarik.
Iker Pico del Águilaren gailurrean (1972 metro)
Mujika anaiak gailurrean
Mendi honetako bistak izugarriak dira...
Aspe mendiaren ipar aurpegia
...Midi d'Ossau...
Gailurrean minutu batzuk egin ondoren eta eguzkiak nola jotzen hasita zegoen ikusirik beranzko bidea hartzera erabaki genuen, baina oraindik anaiari tontorrean azken argazkia atera beharra nion korredorearen irteeratik.
Korredorearen azken metroak eta irteera
Ikerren gailurreko azken argazkia
Gure atzetik beste inor sartu ez zela ziurtaturik jaisteko korredorea rapelatzea erabaki genuen. Inongo susturik ez izateko rapelak argoilak zeuden bileratan bakarrik jartzea erabaki genuen, honela lehenengo metroetan korredorea jaitsi egin genuen hirugarren erresaltearen ondoren ezkerrean dauden argoiletaraino.
Iker lehen rapelera hurbiltzen
Lehenengo rapelean
Anaia bigarren rapela jarri genuen lekura hurbiltzen
Bigarren rapela jarri genuen lekua
Bigarren rapela egiten
Anaia bigarren erresaltea pasa ondoren
Hirugarren rapela jarri genuen lekura ailegatzen
Hirugarren rapela jarritako lekua
Hirugarren eta azken rapelean
Anaiak eginiko auto-argazkia
Iker azken rapela jarritako lekuan
Lehen erresaltea rapelatzen
Rapela amaitu ondoren sokak jasotzeko prestatzen
Hiru rapelak egin ondoren (gogoratu guk 70 metroetako bi soka erabili genituela, 60 metroetako sokekin ez dut uste hiru rapeletan egingo denik), korredorearen sarrerako harkaitzera berriro ere joan traste guztiak jaso eta zerbait edan eta jan ondoren pixkanaka kotxeruntz abiatu ginen Piriniotako beste klasiko bat egina genuenaren zoriontasunarekin.
Iker irrifartsu korredorea atzean duela
Berriro martxan Riosetaruntz
"Zer dira bitxo horiek?" esan zidan Ikerrek, "ostras, sarriok!!!" erantzun nion. Riosetara ailegatu aurretik ezkerreko arkaitzetan sarrio talde bat topatu genuen. Nire anaiak sarrioak ikusten zituen lehen aldia zen.
Sarrio taldea
Non dago Wally?
Riosetara ailegatzen...
...eta atzean uzten
Agur Pico del Águila, beste bat arte!!!!!!!
Honela, goizeko 11:00tan berriro ere kotxera itzuli ginen korredorea inongo arazorik gabe amaitu genuenaren satisfakzioarekin.
Kotxea hartu, Guardia Zibilen ohiko kontrolean gelditu, eta ohiturari jarraituz hanburgesa zikin bat bazkaldu ondoren, arratsaldeko hiruretako berriro ere etxera ailegatu ginen.
Egia esan uste baino askoz errezagoa iruditu zitzaigun, beharbada elurraren egoera eta kantitatea paregabea topatu genuelako, baina oso esperientzi paregabea izan zen.
AZKEN 10 SARRERAK
2010/04/12
PICO DEL AGUILA (1972 metro) - IPAR MENDEBALDEKO KORREDORETIK (AD)
Nork argitaratua:
Xabi "Smithy" Mujika
ordua:
15:46
Etiketak:
aguila,
eskalada,
invernal,
ipar,
korridoreak,
pirinioak
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Aupa Xabi!
ErantzunEzabatuGalderatxo bat botatzera nator:
Korredore batean hagonean, pioletak nola eramaten dituk: arnesera lotuak, dragonerarekin, ezer gabe?
Denetik irakurri diat, hobe dala bat, hobe dala bestea, pioleta galtzeko arriskua, zauri bat iteko arriskua lotua eraman ezkero...
Ze iritzi duk honi buruz?
Mila esker!! Ondo segi!
Aupa artista!!
ErantzunEzabatuBa normalean edo dragonerakin bakarrik edo dragonera eta arnesera lotuta.
Guk ditugun dragonerak klik batekin askatu egiten direnez (pioletei dragonerak aldatu genizkion), eskuak behar ditugunean (argazkia ateratzeko, friend bat, izotz torlojua etab. jartzeko) pioleta askatu egiten dugu dragonera eskumuturretik askatu gabe. Bazpare momentu hauetan pioleta maldan behera ez joateko arnesera lotuta eramaten dugu. Josuk adibidez ez du dragonerarik eramaten eta pioleta zuzenean arnesera lotuta eramaten du. Nik dragonerakin soilik lotuta gauza errazak egiteko erabiltzen dudan piolet klasikoa bakarrik eramaten dut.
TVmountain web orriko bideoak ikusi badituzu, Alpetan izotzean aritzen diren gehienek pioletak arnesera lotuta eramaten dituztela ikusiko duzu.
Nik bi quark izanda ze iruditzen zaik honako lotura hau:
ErantzunEzabatuhttp://www.barrabes.mobi/tienda/product.asp?dept_id=1316&pf_id=26483&opt=
Ez dauka itsura txarrik. Gurek ustet Grivel markakoak direla eta prezioz antzera ateratzen dira (nik Londresen erosi nituen). Black Diamond marka serioa da eta eskaladarako produktu oso onak egiten ditu.
ErantzunEzabatuOk, mila esker.
ErantzunEzabatuBeste galderatxo bat, korridore zein glaziarrak zeharkatzean, ikusi dut estakak eramaten dituzuela bilerak edota tarteko seguru gisa. Elur aingurak erabiltzen dituzue? Negu-udaberri alden korridorekin hasteko asmoa dugu, Perdidoko iparraldeari berriz bisita egin... ta galdera da, elurretan estaka pare bat hobe ala estaka bat eta aingura bat?
p.d. Hire korridore eta elur deskripaben danak ikusi dizkiat berriz, a ze inbiria!! ea egunen baten hortik ibili naitekeen!
Interneten gaiari buruz irakurtzeibili naiz. Elur gogorretarako estakak hobeak omen dira, eta elur bigunetarako aingurak. Esaten dutenez, espainia aldean, batez ere pirineotan, aingurak erabilgarriagoak omen dira, elurra normalean biguna baita. Estakak gero eta gutxiago erabiltzen omen dira. Batzuek diotenez hobea omen da bi aingura eramatea, estakak eramatea baino. Beste batzuk ordea, bai estaken eta bai ainguren erabilgarritasuna ezbaian jartzen dute, ez omen dira oso seguruak.
ErantzunEzabatuAupa tokallo!!!
ErantzunEzabatuArrazoi duzu. Estakak normalean elur gogorretan eta aingurak elur bigunean erabiltzen dira. Guk estakak bakarrik ditugu eta nik dakidala Perdidoren ipar aurpegia egin genuenean bakarrik erabili genituen, nahiz eta beste korridoreren batean gainean eraman. Beti pentsatu dugu ainguraren bat erostea baina korridoretan dudan esperientzia eskasean gehiago erabili ditut friend, fisurero, iltze eta izotz torlojuak (batez ere lehenengo biak) estakak baino.
Dena bezela, batez ere korridoretan hasteko asmoa baduzue, lehenik materiala ibiliko zareten mailara egokitzea da egokiena. Suposatzen det (hasieran denok egin dugun bezela) F eta PD zailtasuneko korridoretan hasiko zaretela eta korridore hauetarako ez dezue material handirik beharko. Gainera korridore mota hauek ongi datoz erositako materiala segurtasun handiz frogatu eta jolasteko.
Dena den, aukerarik izanezkeo, ikastaro bat egin edota dagoeneko korridoretan eskarmentua daukan bakarren batekin hastea gomendatuko nizueke oinarri sendo bat hartzeko.
ikastaroa aurreko neguan egin nuen. Bertan estakak eta aingurak erabili genituen. Friendak eta fisureroak baditugu, baita izotz torlojuak ere, beraz, material faltarik ez dugu izango.
ErantzunEzabatuZailtasuna, pixkanaka joango gara: pico aguila, punta escarra, lakartxelako tuboa, perdidoko ipar aldea...
zailena asko dakien norbait bilatzea izaten da. mendian eta eskaladan nahikoa ibilitakoak gara, baina korridoretan oraindik ez dugu ezer egin.
zailtasun horietako korridoretan, aseguruak egiten dituzue: bilerak, tarteko seguruak... edota estasenen egin zenuten bezela, gora tira eta kitto?
eskerrik asko guztiagatik eta sentitzen dut eragindako lana!
Aupa Xabi!!
ErantzunEzabatuIkastaroa egina baduzue eta eskaladan eskarmentua baduzue bada zerbait. Hala ere, egiten dizkidazun galderak direla eta "aholku" hauek eman nahiko nizkizuke:
Korridoreen mundua arkaitzarena baino konplexuagoa da elurra eta izotza oso aldakorrak dira eta. Egun batean korridorea primeran dago eta hurrengoan ezin da sartu ere egin, korridorearen sarrera gogor gogorra dago eta erdialdetik gora elurra bigunegi, goizean goiz elurra primeran baina eguerditik atzera arriskutsua, etab.
Normalean gidetan topatuko duzun gradua korridorea egoera bikainean dagoenekoa izango da. Adibidez, Pico del Aguilaren korridoreari AD gradua ematen zaio (Arkaitzean III-IV izan daitekena), baina egoera txarretan D- gradura ere izaten du (arkaitzean IV-V gradua).
Honegatik komeni da korridore batean sartzerakoan arkaitzean gutxienez korridorea egoera txarrean dagoen "gradua" ongi menperatua izatea eta "bazpare" egoera txarrerako teknikoki, fisikoki eta materialari dagokionez (materiala non eta nola erabili ongi jakin behar da, eta ez manual bat irakurri edo interneten bideo bat ikusita izatea bakarrik) prestatuta joatea. Arkaitzean gradua menperatuta izatea esaten dudanean ez dut deportiban "de primero" egiten dena bakarrik esan nahi. Klasikoan, hau da, bilgunerik gabeko (edo erdi ekipaturiko bideetan) eta zuk "katxarroak" sartutako bide batean ere komeni da gradu horretan murgiltzea. Gainera kontutan izan behar da zati askotan piolet eta kranpoiekin "mixtoan" ibiliko zaretela eta piolet eta kranpoiekin eskalatzen ohitzea batuei asko kostatzen zaie (nahiz eta arkaitzean nibela handia izan). Behin bide batean kordada bat topatu genuen bere "Camalot" eta izotzetako torloju berriekin, nola jartzen ziren ere ez zekitenak. Honelako egoera beraientzat eta beraien azpitik datozenentzat arrisku handia dakar.
Guk korridore batzutan materiala "pasiatu" izan dugu (hau da, ez dugu motxilatik atera ere egin), baina baita ere pasa zaigu (Aizkorrin batez ere) gehiegizko konfidantzagatik hestuasun handiak (handiegiak beharbada) pasatzea, nahiz eta bidea oso ongi ezagutu.
Pico del Aguilaren korridorea bilguneak jarrita dituen korridorea da. Guk egin genuenean elurra primerakoa topatu genuen eta sokak jaisteko bakarrik erabili genituen. Korridore berean elur gutxi dagoenean bilguneetara ezin da ailegatu oso goian gelditzen direlako. Guk egin baino aste bete lehenago Josuk korridore bera egin zuen elurretan gerriraino sartuta eta hestuasun handiak pasa zituen.
Normalean korridore errazetan (errazarekin PD edo gutxiagokoak esan nahi dut) bi piolet, kranpoi eta kaskoarekin nahiko izango duzue, beti ere korridorea egoera onean badago. AD-tik gorako korridoreetan aldiz, guk beti denetako materiala (arkaitz, elur eta izotzekoa) eramaten dugu "bazpare" lasai ibiltzeko. Peña Teleran dagoen ADko korridorerik ezagunena "Gran Diagonal"-a da. Korridore hau normalean egun berean egiten da. Korridorearen egoeragatik badago korridore hau egun berean egin duena, sokarik gabe egin duena, eta bertan bibakeatu egin behar izan duena ere.
Honekin guztiarekin ez zaitut bildurtu ezta agobiatu nahi baina iruditzen zait korridore eta kanalen munduan sartu baino lehen komeni dela gauzatxo hauek kontutan hartzea.
Hori bai, behin mundu honetan sartzerakoan ez duzue atzera bueltarik izango jejejeje
Eskerrik asko aholkuengatik. Ongi etorriko zaizkigu. Batez ere graduen asuntoa.
ErantzunEzabatuPixkanaka joan beharko dugu, ikasten, eta burua erabiliz.
Oraingoz, helburu posible bezela honakoak ditugu:
Lakartxelako tuboa, Atxeritoko iparra, Bisaurineko "korredorea", Pico Aguila, Punta Escarra, Infernutako korredorea, Perdidoko Iparra, Estasen...
Hasierarako nahiko onak omen diren korridoreak, ez gera sartuko zailtasun handikotan.
Beste korridorerik bururatu ezkero eskertuko nizuke.
Berriz ere mila esker aholkuengatik eta erantzun guztiengatik. Ez dakit nola eskertu. Ea noizbait nik lagundu zaitzakedan!
Lakartxelako korridorea, Atxeritoko iparra, Estasen eta Bisaurinekoa antzeko zailtasuna izango dute. Hauen antzekoa Txamantxoiaren ipar aurpegian dauden kanalak izan daitezke eta Punta Escarraren korridorea, baina gailurrera ailegatu gabe (gailurrera ailegatzeko III eta IVko pausuak mixtoan ditu eta hasteko eztakit ba). Etxetik gertu Aizkorriko Kanalaundia duzue. Nik hasteko gidetan PD zailtasuna ematen dieten korridorekin hasiko nintzen. Zailtasun honetan urte osorako korridoreak izango dituzue dudarik gabe.
ErantzunEzabatuDenborada amaieran AD zailtasunekoren batekin hasi zaitezke (PD-koei egurre eman badiozue) beste zailtasuneko bat frogatzeko. Nik halare, nahiz eta PD-ko korridore batean sartu materiala eramango nuke seguruak sartzeko garaian etab. pixkanaka ohitura hartzeko, nahiz eta korridore hauetan ibiliko diren mendizaleak arraro begiratu. Korridoretan nire ustez hobe da kalitatea kantitatea baino, hau da, hobe da bi korridore egin baina poliki eta gauzak ondo eginez eta ikasteko aprobetsatuz hamar egitea baino.
Denok dugu buruan korridoreen zerrenda bat eta zaila da ahalik eta gehienak egitearen tentazioari heustea. Pazientzia, hobe da denboradako bi helburu jartzea eta biak egin hamar helburu jarri eta bi egitea baino.
Aholkuak dohan dira, baina egunen batean Piriniotan aterperen batean elkar topatzen badeu, garagardoak hire kontu jejejeje