OHARRA: Egun Anduitzen urte osoan zehar eskalatzea debekaturik dago..
"Minas"-eko bidetik gora (bertakoak ez direnentzat Arritzaga) joaten ginen bakoitzean Anduitz arkaitz pusketari begira gelditzen ginen "horra igotzerik izango al da?" pentsatzen genuen bitartean.
Kasualitatez ihaz nire eskuetara Anduitzen igoeraren krokis bat ailegatu zen interneten ero moduan bila eta bila ibili ondoren. Orduan arkaitz pusketa hori Anduitz izena zuenik ere ez nekien. Honela, eta guretzat oso zaila izango ez zelakoan (krokisean bide normalak III- pausu bat zuen gehienez) anaiarekin gure friends berriak probatzeko toki paregabea zela adostu eta gero bertara abiatu ginen ilusioz beteak. Baina egun horretan eguraldia ez zen gure alde izan eta ekaitz batetik ihes (azkenean ederki harrapatu gintuen) kotxera burumakur bueltatu ginen.
Duela hilabete eskas Josuri monolito honen berri eman genion eta "jun beharko deu ba" batekin erantzun zigun. Honela, apirilak 18rako Iker, Josu eta hiruok gelditu ginen Anduitzen saiotxo bat egiteko. Azkenean, Ikerrek ezin izan zuen etorri eta Josu eta biok joan ginen.
GURE BIDEA
Anduitzeko aitzorrotza igotzeko hasieran aukeratu genuen bidea "normala" izan zen, nahiz eta gero "lajaren bidea" deiturikoa ere egingo genuen.
Bide normala 1934 urtean Rafael Karranke eta Lino Argomanizek ofizialki ireki zuten nahiz eta garai haietan dagoeneko artzain batek igota zegoenaren zumurruak izan. Bide hau Anduitzen ekialdetik abiatzen da. Guk eramandako krokisean pausurik gogorrena III- bezela azaltzen da, baina 1954 urteko Pyrenaica batean Juan San Martin-ek pausurik gogorrena II graduan ezarri zuen.
Anduitzera ailegatzeko, kotxea Arritzagako ("Minas"eko) bidea hasten den tokian utzi behar da. Hona ailegatzeko Amezketa herria zeharkatu eta elizaren ezkerretik gora doan errepidetik jarraitu behar da bidegurutze batera ailegatu arte. Bidegurutze honetan "Aralar" dago idatzia poste batean, eta hemendik dagoeneko Anduitz ikusi daiteke. Hemendik aurrera errepidea hainbat metroetan zementuzko pista bat bihurtzen da gero harrizko pista bat bihurtzen delarik. Kotxean hamar minutu inguru ibili ondoren kotxea utzi daiteken bihurgune batera ailegatuko gara. Bihurgune honetan panel informatibo bat daukagu errekaren ondoan.
Bidegurutzea markatzen duen postea.
Anduitz bidegurutzetik
Kotxea uzten den lekua
Kotxea uzten den lekutik gora Arritzagako bidea hasten da. Honetarako erreka zeharkatzen duen egurrezko zubi bat zeharkatu eta bidexka besterik ez da jarraitu behar.
Arritzagako bidetik gora. Atzean Anduitz.
Pixkanaka Anduitz ezkerrean uzten dugu ezkerretara doan bihurgune batera ailegatu arte. Bihurgune honetan Anduitz parez-pare ikusiko dugu.
Josu ezkerretara hartzen den bihurgunean. Anduitz parez-pare.
Bihurgune honen ondoren beste bihurgune bat hartzen da eskuinera. Puntu honetan Arritzagako bidea utzi eta belar eta sasi artean zuzen hartu behar da Anduitz aldera. Bide honen egoera nola zen ezagututa badaezpada Arritzagako bidea gorago uzten saiatu ginen sasi gutxiago egongo zelakoan, baina gero konturatuko ginen biderik onena bihurgunean hartzen dena dela.
Josu Arritzagako bidea utzi behar den bihurgunea atzean utzi ondoren.
Gure gaurko helburua.
Behin Arritzagako bidea utzi ondoren, 20-30 metro inguruetan sasi zelai bat pasa behar da harrikara batera ailegatzen den arte. Harrikara hau gora jarraituko dugu bloketik blokera pasatuz Anduitzek ekialdean duen leporarte. Kotxetik lepora gutxi gora behera ordu erdi hiru ordulaurden.
Anduitz harrikaratik
Josu harri blokeekin borrokan
Anduitz, Anduitzeko lepoa, harrikara eta Josu.
Josu lepoan
Lepora ailegatu ginenean, krokisa eta traste guztiak (friends-ak, fisureroak, sokak, etab) atera prestatu eta Anduitz igotzeko prestatu ginen.
DESKRIBAPENA
Anduitzek ekialdetik bi bide dauzka: Lajaren bidea (rapelatzeko erabiltzen den bidea) eta bide normala. Zailtasun gutxiagokoa zenez, lehenik bide normala aukeratu genuen.
Anduitz ekialdetik. Markatuta bide normala eta Lajaren bidea.
Bide normala: "Emango diot nik" esan nion Josuri, "benga ba" erantzun zidan. Hasieran bideak ez dauka inongo misteriorik lajara ailegatzen den arte. Behin lajara ailegatzen denean eskuinera hartu behar da lau metro inguru dituen pitzadura batetik gora igotzeko. Pyrenaican pitzaduratik gora doan pausu honi bigarren gradua ematen zioten 1954. urtean eta gure krokisean III- (1977 urtean). Egia esan ez da pausu zaila, baina mentalki gogorra egin zitzaidan ez bainuen ezer ikusten friend edo fisurik satzeko, jarritako azkenekoa oso "behean" ikusten nuen eta gainera ez zidan erorketatik babestuko.... akojonatua nengoela, alegia. Baina tira, gora begira eta pausua atera nuen. Nire irrifarra mugagabea izan zen pausua atera ondoren arkaitzean iltze bat sartuta ikusi nuenean. "Iltze hau sartu zuenak seguru fundamentukin sartu zuela" pentsatu nuen eta ero moduan express bat jarri nion. Behin pitzaduratik atera ondoren pitzadura gainetik pasa eta eskalatzen goazela eskuin aldetik igo behra da pausu erraz batzuetatik bigarren "pitzadura" bat dominatzen duen gailurtxo baterarte. Bigarren pitzadura honetan rapel bat jarria dago, dena den nik pitzadura honetan dagoen zuhaitz batean bilera jarri nuen.
Bide normalaren pausu klabea.
Josuri "Botaaaa!!!!!" oihukatu ondoren di-da batean igo zen nengoen punturarte. "Zemuz?" esan nion "Bueno, erreza ezta?" erantzun zidan. "Igo ondoren bai, baina momentu honetan ez zait ahotik ezer sartzen, hau da lehortea" esan nion.
Josu pitzadura dominatzen duen gailurtxoan.
Hemendik gailurrera trepada erraz bat da eta ez dauka inongo zailtasunik.
Ni Anduitzen gailurrean.
Josu gailurrera igotzeko prest.
Josu Anduitzen gailurrean
"Talde" argazkia.
Hemengo bistak ederrak dira eta bista hauek gozatzen ia ordu erdiz izan ginen tontorrean.
Arritzaga aldera.
Gertuago....
Amezketa aldera panoa
Amezketa herria
Aralar aldera doan pista. Artzainek bakarrik erabiltzen dute.
Gailurrean hainbat argazki atera ondoren rapel aldera abiatu ginen. Lehen esan bezela, rapela pitzaduraren barnean dago kokatua. Hiru iltze dauzka sartuak eta nahiz eta iltzeak zaharrak izan sendoa da. Guk zinta eta soka zahar bat kendu eta bi kordino berri utzi genituen.
Rapelaren kokalekua
Rapeletik behera. Geroago hemendik igoko ginen...
Josu laja dagoen puntuan.
Josu orain dagoen puntua da eskuin aldera hartu beharrekoa bide normaletik igotzeko.
Lajaren bidea. Behi Josuk rapela amaitu ondoren "zer, besteari ere eman beharko diogu, ez?" esan zidan. "Oraindik denbora badeu, baina oraingo hontan zu aurretik, bale?" erantzun nion "OK" berriro erantzun zidan.
Lajaren bideak hiru parabolt ditu bide osoan eta 30 metro inguruko luzera izango du rapelarte. Behin lajara ailegatzen zarenean (II 1977ko krokisean) ezker aldera jo behar da pitzadura bat eskuinean utziz (III-). Puntu honetan lehen txapa dago jarria. Laja bere ezker aldetik gaindituko dugu (III +) bigarren txapa baterarte eta hemendik zuzen-zuzen (III) hirugarren txapara, hemendik rapelera ailegatzeko (III). Guk rapela bilera bezela erabili genuen eta hemendik berriro ere gailurrera atera ginen (II) bigarren bilera bat gailurrean bertan jarri genuelarik.
Josu laja eskuinera utzita. Txapa non dagoen ikusi daiteke
Laja gainditzen
Dagoeneko laja gaindituta bigarren txaparen bila
Bigarren txapa txapatu ondoren rapelaldera
Rapelera ailegatzen hirugarren txapa txapatu ondoren
Laja azpitik ikusita
Laja pasa ondoren. Azpian motxilak utzitako lekua
Josu zoriontsu rapela jarrita dagoen lekuan
Berriro ere gailurrean denbora bat egon ondoren rapela jarri eta motxilak utzitako lekura itzuli ginen
Motxilen zaintzailea...
Trasteak jaso eta gure zaintzaileari agur esan ondoren berriro ere kotxera bueltatu ginen klasiko bat egin genuelaren sentsazio gozoarekin.
Agur motxilen zaintzailea...
...eta agur Anduitz!!!!!!!!
AZKEN 10 SARRERAK
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina