AZKEN 10 SARRERAK

2011/02/21

PEYREGET (2483 m) POMBIE ATERPETIK, 2011/02/12

Ring, ring, ring!!!

"Bai?" Ikerrek. "Asteburu honetan zer?" esan nion. "Ze egualdi emanda dao?", "Earra" erantzun nion. "Zertan ai zea pentsatzen?", galdetu zidan, "Punta Escarraren ipar korredorea". "Lekuri abisatuko diot" bukatu zuen elkarrizketa.

Otsailak 11an lanetik atera, azkar-azkar bazkaldu, kotxea hartu eta Panticosan dagoen Casa de Piedra aterpera zuzen-zuzen joan ginen. Gure asmoa? Bertan lo egin eta hurrengo egunean Formigal eski pistan dagoen Sarrios aparkalekuan kotxea utziko genuen.

Goizeko seit'erdietan Sarrios aparkalekura ailegatu ginenean kristoneko ezustekoa topatu genuen: Sarrios aparkalekua ixten duen langa itxita zegoen. "Joderrrrrrrr!!!!" anaiak, "hau da hau putadea" Lekuk. "Beharbada zazpietako irekiko dute" esan nien.

Goizeko zortzirak hogei gutxietan "quitanieves" bat etorri eta langa ireki zuen. "Eta oain zer?" Lekuk, "ez do merezi Escarrara joatea, kriston beandu ein behar zaigu ta" esan nien. "Ta ordun zer?" anaiak. "Era erraketada bat iten badeu?" nik, "Nun?" Lekuk. "Kotxea Midira juteko uzten den aparkalekuan utzi eta Pombieraino jun gaitezke jakiteko zenbat denbora pasatzen deun, hola, eunen baten La Fourche iten badeu, badakigu zenbat denbora dagoen" proposatu nien. "OK, gañea Pombietik Peyregetea igo gaitezke" Lekuk, "OK" anaiak ez oso konbentzituta.

GURE BIDEA

Goian aipatu bezela, eta aurretik planeatu gabe, Peyreget mendia jomuga jarri genuen. Lehen atal batean Pombie aterpera joango ginen eta bigarren atal batean Pombie aterpetik Peyreget lepora eta hemendik Peyreget mendiaren gailurrera.

"Behintzat, aitzakiarekin gure agendetan sekula izan ez den mendi bat igoko deu" pentsatu nuen kotxea Portalet aldera bideratu genuenean.

DESKRIBAPENA

08:15. Parking-a, 1700m. Trasteak prestatu ondoren erraketak jantzi eta pixkanaka Pombieruntz abiatu ginen. Aparkalekuan kotxeak -5 Cº markatzen zuen.

Iker eta Leku irteteko prest.


Col de Soum de Pombiera igotzeko (gorriz) eta Peyreget mendikit jaisteko (urdinez) eginiko bideak.


Lehenengo pausuak eguzkia inguruko gailurrak argitzen ari dituen bitartean.


Paraje ederrak gure bizkarrean.


Pombiera ailegatzeko bide normalean elur gutxi zegoela ikusita ataju bat hartzea pentsatu genuen hankak berotzeko, eta hori da berotua hartu genuena.

Anaia eta biok atajuaren lehen maldetan...


...eta atzetik Leku.


"Zer da hori?" Lekuk, "ostia, axeri bat!!!" anaiak. Axeriak gu, guk bera bezain harrituta begira gintuen eta segundu batzuk guri begira egon ondoren, aspertuta edo, bere bideari ekin zion guk gureari ekin genion bezela.

Gure bisitaria.


Anaia eta biok axeriaren momentua deskantsatzeko hartu genuen.


Honela, argazki eta argazki artean, goizeko 9:15ak aldera Col de Soum de Pombiera ailegatu ginen.

Iker eta biok Col de Soum de Pombie-n.


Bertatik ateratzen den argazki tipikoa: Midi d'Ossau handia.


Col de Soum de Pombie-tik Pombie aterperako bidea jaitsiera gozo bat da eta di-da batean ailegatzen da. Harritu ninduen bidea udan doan bidea baino beherago zihoala, ez dakit, beharbada elur jauzien arriskuagatik edo.

Anaia eta biok Pombie aterpera ailegatzen eta La Fourche korredorea aztertzen.


09:40. Pombie aterpea, 2032 metro. Pombie aterpera ailegatu, motxilak eta erraketak kendu eta lasai hartu genuen jan eta edateko. Gainera neguan irekita uzten duten zatia ere ikusteko aukera izan genuen: Sarrera bat, larrialdietarako irratia, sukaldea, hamabost pertsonentzat logela litera eta maindirekin eta motxilak eta trasteak uzteko lekua. Sukaldean gasa zegoen, baina ez zegoen martxan (bukatuta edo).

Iker eta Leku aterpearen sarreran.


Aterpearen sarreraren bestaldean elurretan eginiko zulo bat topatu genuen, dirudienez bakarren batek vivac-a egiteko erabilitakoa.

Iker zuloan sartuta.


"Ze ai da jendea korredorean gora igotzen?" anaiak, "joder, ba bai" erantzun nion. "Ez al da berandu?" "Kontutan izanda korredoreak duen orientazioa eta goizeko ia hamar t'erdiak direla, oso berandu da". Goraka sei mendizale zihoazela zenbatu genituen, baina, jainkoari eskerrak, gaur ez zen elur jauziak izateko eguna izan.

Goizeko hamar t'erdietan Peyreget leporuntz abiatu ginen, honetarko Pombie aterpearen parean udan izaten den lakuaren gainetik pasa ginelarik.

Iker lakuan "sartzeko" prest.


Pombie eta bere lakua atzean utzi ondoren, atzean, Balaitus, Palas, Arriel...


Pombie aterpea leku paregabean kokatua dago.


Iker eta Leku atzean La Fourche-ren sarrerako konoa dutela


Iker La Fourche-rako planak egiten.


Pombie aterpea pixkanaka atzean gelditzen da...


...eta La Fourche bere osotasunean azaltzen zaigu. Goran zihoazen mendizaleak ikusi daitezke. Bakarren batek buelta hartu zuela ikusi genuen.


La Fourcheren zatirik konplikatuenaren argazkia.


Maldaren erdian dagoen lautadatxo batera ailegatzen. Atzean Bailaitus eta Palas.


"Korredore hau aurten zerrendatik kendu beharrean gaude" pentsatzen aritu nintzen denbora osoan.


Lautadatxoa atzean utzita, azkeneko maldari aurre egiten.


45 minutu inguru ibili ondoren, Peyreget lepora ailegatu ginen.

11:15. Peyreget lepoa, 2320 metro. "Hau da beroa" esan nien, "termometroak 14 gradu markatzen dizkit" esan zuen anaiak. "Joe, eta halera jendea korredoren sartuta?" Lekuk. "Bakizu, munduan mendizale espertoz beteta dago" esan nion.

Iker Peyreget lepoan.


Atzera begirada Peyreget aristaruntz. Ea uda honetan behingoz egiten dugun.


Deskantsu pixkat hartu eta zerbait edan ondoren, berriro gailurrerako bidea hartu genuen.

Bi hauek bere saltsan.


Gailurrerako azken txanparako prestatzen.


Elurra erraketekin ibiltzeko primeran topatu genuen.


Ni Palas eta Balaitus atzean ditudala.


Honela, Peyreget lepotik atera eta 20-25 minutuetan gutxi gora behera Peyreget mendiaren gailurra zapaldu genuen.

11:40. Peyreget, 2483 metro. Motxilak kendu argazki kamera atera eta argazkiak bazterrak ametrailatzen hasi ginen.

Leku Peyreget mendiaren gailurrean...


...baita gu ere.


Pombie aterpean euskal mendizale batek abisatu bezela, mendi honek eskeintzen dituen bistak izugarriak dira begiratzen duzun lekura begiratzen duzula.

Midi d'Ossau...


...Anayet, Pala IP, Punta Escarra, Partacua mendilerroa...


...Anayeten ipar aurpegia...Casa de Piedran hona joan ziren bi mendizale topatu genituen.


...Punta Escarra, gure gaurko helburua izan behar zena...


Handik gatoz!!!!!!!!!


Gailurrean ordu laurden bat egon ondoren, zertxobait edan eta beherako bidea hartu genuen.

Iker jaitsieraren lehen metroetan.


Leku freskatzen.


Jaitsiera luze xamarra egin zitzaigun, Peyreget menditik behera doan arista behera egin genuen lepo batera ailegatu arte.

Aristan behera, azpian ailegatu beharreko lepoa ikusi daiteke.


Atzera begirada...


Lepotik behera bidearen malda dexente jaisten da eta gure oinek eskertu zuten.

Lepotik behera.


Lepoa eta Peyreget mendia dagoeneko atzean utzita.


Goizean eginiko bidera hurbiltzen...


Kotxera ailegatu arteko azken metroetan.


Azkenean, Peyreget tontorretik atera eta bi ordu eta hogei minutu pasatxora berriro ere kotxera ailegatu ginen Punta Escarrara igo ez ginelako marmarrean, baina ezagutu genuen mendi honegatik eta erraketekin ibiltzeko esperientziaren zoriontasunarekin.

PROFILA




2 iruzkin:

  1. itzuli oso polita da!
    bneguan bi norantzatan egin dut

    ErantzunEzabatu
  2. Arrazoi dezu Kxk eta azkenean hartutako erabakiarekin ez ginen damutu. Mendi hau beti ere, Midi-ren itzalean egongo da, Gazteluri Txindokirekin gertatzen zaion bezela.
    Aio.

    ErantzunEzabatu