"Aurten ere ez pentsa zuekin ahaztu garenik, noiz eta nora joan gaitezke?" zioen Rosaliaren mezuak. Telefonoa hartu eta Josuri deitu nion: "Josu, naparrek mezua bidali diate aurten ea nora jungo gean galdezka, ze esango diet?", "Nahi dezuna, igual zait nora jun eta" bere erantzuna. Mendira joateko preferentzi handirik ez genuela erantzun ondoren, beraien erantzunaren zai gelditu ginen. Erantzunaren zai nengoela memoria egiten hasi nintzen, "joe dagoeneko sei urte pasa die elkar ezagutzen geanetik...". Duela sei urte napar hauek eta gure artean adiskidetasun bat jaio zen egoera "berezi" batean, eta orduz geroztik urtero mendi irteeratxo bat egiteko gelditzeko idatzi gabeko tratua egin genuen.
Eguberri egunean azkenik Rosaliaren erantzuna ailegatu zen. Juanmakin hitzegin ondoren, honek Adi mendira igotzeko proposamena luzatu zuen. Urteetan mendi hauetan bere aitona izan zena basozain lanean aritu zen eta Juanma haur zela aitonak Adi mendira igotzeko erakutsi zion bide bat jarraituko genuen. Duela urte pare bat paraje hauen inguruan ere ibili ginen orduan Saioa mendia igo genuelarik.
Egia esan egun honetan nora joan gutxienekoa izaten da, denak berriro elkartzea izaten baita gauzarik politena, azken urteko berriak kontatu, Pablo eta Fermin (Fermin eta Juanmaren semeak) noraino ailegatu diren entzun eta mahai eta bazkari baten inguruan etorkizuneko planak egin.
GURE BIDEA
Adira igotzeko Zubiri herrian gelditu ginen. Hemendik Eugi herrirako bidea eta herri honetatik Urkiaga gainara doan bidea hartu genuen, Quinto Real eremuan. Aspaldi itxita dagoen amuarrain haztegi bat izandakoa (egun igelgorri haztegi bat da) pasa eta kilometro-kilometro t'erdi ingurura errepidearen eskuinean dagoen zabalunetxo batean kotxeak utzi genituen. Zabalunetxo honetan mendi pista bat abiatzen da Arga erreka zeharkatzen duen zubi bat igarota. Juanmaren aitonak eginiko bidexka zubi honetatik errekaren behera 50 metro ingurura dagoen zubi estu bat zeharkatuz hasten da. Gaurko irteerarako Luis (Juanmaren koinatua) ere etorri zen duela bi urte Saioa mendian egin zuen bezela.
DESKRIBAPENA
Orain arte eginiko mendi irteeratako deskribapenekin alderatzen badugu, beharbada hemen datorren deskribapena ez da oso zehatza izango, alde batetik bideak galera handirik ez daukalako eta bestetik denborak hartzeko erreferentzi handirik ez dagoelako bidea ia denbora osoan pagadi baten erditik doa eta.
9:35, Kotxea utzitako lekua. "Ufff, hau da hotza!!!!!" Josuk, "ba bai, kotxeak bost gradu zero azpitik markatzen ditu" nik. Kotxearen epeltasunetik kanpoko izoztera alperkeriz atera eta eta pixkanaka botak janzten hasi ginen.
Trasteak prestatzen...
Motxilak hartu eta martxan jarri ginen. "Juanma, pista jarraitu behar da?" galdetu nion. "Ez, errekan behera dagoen zubitxo hori zeharkatu eta bertan hasten den bidexka jarraitu behar da" erantzun zidan.
Arga ibaia zeharkatzen duen zubitxoa pasatzen.
Zubia pasatu eta berehala ikusten da bidexka kontu handiz egina dela, erromatar galtzada baten moduan harritxoak jarrita ditu eta. "Bidexka hau nire aitonak beste laguntzaile askorekin egin zuen" esan zigun harro Juanmak. Bidexka honetan zehar lehen metroak egin ondoren bera jarraitzea zaila izango zela konturatu ginen, basoa garbitzen ari ziren eta, botatako pagoak non nahi topatu genituelarik.
Bidexkaren lehen metroetan, botatako pagoak ikusi daitezke.
Lehen metro hauen ondoren, igotzen den maldatxoa medio, berehala berotzen hasi ginen.
Arga ibaia eta kotxeak azkar utzi genituen behean.
Gutxi gora behera jarraitutako bidea. Enbor moztuak dauden lekuan pistak jarraitzen du, hemen ezkerreruntz (argazkiaren zentzuan) hartu genuen.
Pistan sartu ginenean, Junamaren penarako (bere aitonak eginiko bidexka hain hondatua egongo zela espero ez baitzuen), ehun metro inguru jarraitu genuen momentu batean ezkerrean utzi genuelarik.
Pista utzi genuen lekua...
...eta jarraitutako bidea.
/07%2Bcopia.jpg" imageanchor="1" >
Azkenean, bidexka erabat zanpatuta eta botatako pagoez betea zegoela ikusita, berriro ere pistara atera eta bere amaierarte jarraitu genuen.
10:20, pistaren amaiera. Juanmak zuen tristura pistaren amaierarekin zertxobait baretu zen, hemendik aurrera hasten baita benetazko "mendi bidea". "garai batean hona etortzen nintzen entrenatzera eta bidexka ia Adiren gailurreraino ailegatzen zen" esan zigun behin eta berriz.
Fermin pistaren amaieran eta hemendik aurrera jarraitutako bidea. Pagoen artean eta eguzkipean Adi mendia ikusi daiteke.
Besteak puntu berera ailegatzen.
Esan bezela, pista amaitu ondoren bidexkaren arrastoak berriro ere azaldu ziren, eta hauekin batera hito bakarti batzuk, baina bidea nondik nora doan jakiteko nahikoak.
Pistaren amaiera atzean utzi ondoren.
Pagadietan ibiltzea zoragarria izaten da eta konpainia ederrean oraindik hobea. Pixkanaka pagoen artean sartzen gintuen bidexka jarraitu genuen.
Bidexka jarraitzen.
Gozada handia da honelako lekuetan ibiltzea.
Lepo batera ailegatu eta eguzkiaren agurrarekin batera bidexka zabaldu egin zen, malda tarte batearko amaitu zelarik.
"Ez dakit eguzkiagatik edo, baina hemen bero handiagoa egiten du" esan nion Juanmari. "Bai, azken egunetan inbertsio termikoa izan da paraje hauetan, haranetan gailurretan baino tenperatura baxuagoa egon delarik", erantzun zidan.
Maldarik gabeko zati honetan gustora ibili ginen. Adar artean Adi ikusi daiteke.
Ordu laurden inguru lauean ibili ondoren aterpe batera ailegatu ginen.
11:05, aterpea. Aterpea larizti baten erdian dago eta oso ongi zaindua bi pisu dituelarik: goiko pisuan lo egiteko lekua dago, eta beheko pisuan mahaia eta tximinia. "Aterpe nire aitonak egin zuen baita laritzak landatu ere" esan zigun Juanmak.
Aterpera ailegatzen.
Josu, Juanma, Rosalia eta Luis atzeaxeago aterpera hurbiltzen.
Atepetik aurrera, laritzen artean sartuta, bidea berriro ere hestutzen da. Hemen ere hitoren bat edo beste ikusi daiteke.
Aterpea atzean utzi ondoren.
Gutxi ikusiko ditugun hitoei jarraika.
Atzera begirada, Higa de Monreal mendia ikusi daiteke.
12:30, pagadiaren amaiera. Aterpetik atera eta hogei minutu eskasera pagadiaren amaierara ailegatu ginen. "Hara, hortxe dago gaurko helburua!!!" Juanmak.
Pagadiaren amaierara ailegatzen.
Pagadiaren amaieran dagoen hesia pasa ondoren. Orain dator eguneko aldapa handiena.
Bitan pentsatu gabe, poliki-poliki txilarraren artean abiatu ginen Adiren gailurreruntz.
Atzera begirada. Gutxi gora behera nondik etorri garen eta aterpearen kokalekua markatu ditut.
12:55, Adi, 1458 metro. Hogeitabost minutu inguruko igoera lasaiaren ondoren Adi mendiaren gailurrera ailegatu ginen eta bertan haize indartsu batek agurtu gintuen.
Josu, Juanma eta Fermin Adi mendiaren gailurrean.
Gailurrera ailegatu eta elkar besarkatu ondoren haizearen babesera "ihes" egin genuen. Juanmak "Lurretik zenbat eta gertuago egon ahalik eta haize gutxiago izango dugu" esan eta gero, denak etzan eta hamaiketakoari egurra emateko prest hasi ginen.
Pirinioak Adiren gailurretik.
Hamaiketakoari egurra ematen.
"Ze mendi die han ikusten direnak?"
"Ez dakit, baina ezagunena, erdi erdian, Midi d'Ossau".
Gailur argazkia, "hau da haizea zegoenaaaaa!!!!!"
Gailurrean 50 minutu inguru izan ondoren, beherunzko bidea hartu genuen.
Jaisteko igoeran jarraitutako bide bera jarraitu genuen. Dena den, behin pisara ailegatu ginenean, igoeran jarraitutako bidexka segi beharrean, pista jarraitu genuen bere osotasunean kotxeetaraino.
Azken argazkia behin kotxeetara ailegatu ondoren. Datorren urterarte, Familia!!!!!
Eguna amaitzeko, Zubiri herrian bazkaldu eta hainbat orduetako solasalditxoa izan genuen, azkenean muxu bana eman eta datorren urtearte agurtu ginelarik.
AZKEN 10 SARRERAK
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina