AZKEN 10 SARRERAK

2012/01/05

MIDI D'OSSAU (2884 m) BIDE NORMALETIK, JAVI, BIXKI ETA LEKUREN LEHEN IGOERA, 2011/10/12

Aspaldian nuen errepor honetarako argazkiak ordenadoreko karpeta izkutu batean eta dagoeneko irteeratxo hau egin zutenetakoren batek ere itxaropen guztiak galduak zituen errepor hau aurrera aterako zenarekin. Baina aste honetan oporretan nagoela aprobetsatuz serio hartu eta argazkiak aukeratu eta antolatzeari ekin diot errepor honek argia ikus dezan.

Mendi irteeratxo hau 2011ko urriaren 12an egin genuen. Lekuk aspaldian esan zigun Midia igo gabe  zuela eta mendi honek urtero bisitatxo bat egitea merezi duenez bere batailorako plana prestatu genuen. Gure irteeratxoaren berri izan zutenean, Javi eta bixkia ere gurekin etorriko zirela esan ziguten.

Urriaren 11an Casa de Piedra aterpera ailegatu ginen. Bertan afaldu, epel-epel lo eta gosaldu ondoren, urriaren 12an Portaletera hurbildu ginen.

Midi d'Ossau mendira doan bide normalaren deskribapen zehatza hemen jarrita dudanez, argazkiak bakarrik jarriko ditut.

Goizeko 7:45ak, kotxetik trasteak hartu ondoren, irteteko prest.


Lehen metroetan, atzean Peyreget mendia ikusi daiteke. Argazkia Javirena da.


Bidea oso argia da denbora osoan, neguan, dena elurtuta dagoenean gauzak erabat aldatzen dira. Argazkia Javirena da.


Col de Soum de Pombie-ra eramango gaituen azken metroetan, oraindik eguzkiaren zai.


Col de Soum de Pombie. Hemen lehen aldiz ikusten da Midi bere osotasunean. Bertan arropa kentzeko aprobetsatu genuen...


...eta lehen taldetxo argazkia ere atera genuen. Argazkia Javirena da.


Col de Soum de Pombie atzean utzi ondoren Pombie aterpera ailegatzen. Aterpearen gainean gure hurrengo helburua ikusi daiteke: Col de Souzon lepoa. Aterpera ordu eta hamar minutuetan gutxi gora behera ailegatu ginen.


Pombie aterpea atzean utzi ondoren Col de Souzon-era ailegatzen. Argazkia Javirena da.


Leku eta bixki Col de Souzon-etik gora. Dagoeneko Midiak dituen hiru tximiniak ikusi daitezke. Argazkia Javirena da.


Iker Col de Souzon-en.


Lehen tximinia hasten den puntura ailegatu ginenean, indarrak berreskuratu, kaskoak jarri eta gorunzko bidea hartu genuen.

Javi eta bixkia lehen tximiniaren lehen zatian. Argazkia Lekurena da.


Javi lehen tximiniaren lehen zatia amaitzen. Argazkia Lekurena da.


Bixkia lehen tximiniaren bigarren zatian. Bakarren batek zinta luze bat utzi zuen lagungarri gisa. Argazkia Lekurena da.


Iker puntu berean. Argazkia Lekurena da.


Eta amaitzeko nire txanda. Egoskorkeriak jota, ez nion zintari eutsi nahi ere izan.
Argazkia berriro ere Lekurena.


Lehen tximinia atzean utzi ondoren dagoen hestuasun batean.


Bigarren tximiniara ailegatzen. Argazkia Lekurena da.


Bixkia eta Javi bigarren tximinian gora. Beraiek tximiniaren eskuinetik hartu zuten. Argazkia Lekurena da.


Gu ailegatu ginenean, "trafiko" pixkat topatu genuen, batez ere guk tximiniaren ezkerraldetik igotzeko asmoa genuen eta.


Bigarren tximinian gora. Argazkia Lekurena da.


Bigarren tximiniatik ateratzen. Argazkia Lekurena da.


Bigarren tximiniatik atera ondoren. Argazkia Javirena da.


Bigarren eta hirugarren tximinien artean topatuko dugun trepadatxora ailegatzen. Argazkia Ikerrena da.


Iker trepadatxo honetan.


Ni trepatxotik ateratzen. Argazkia Lekurena da.


Hirugarren tximiniaren sarreran. Argazkia Javirena da.


Josu eta Javi hirugarren tximiniaren lehen trepadatxoaren ondoren.


Hirugarren tximiniaren bigarren trepadatxoa hasten. Argazkia Lekurena da.


Aurretik duguna. Goian hirugarren trepadatxoaren amaieran dagoen gurutzea ikusi daiteke.


Iker hirugarren tximiniaren azken metroetan... (argazkia Lekurena da)


...baita Javi ere.


Leku hirugarren tximinia amaitu ondoren gurutzearen ondoan.


Hirugarrengo tximiniaren ondoren, amaigabea dirudien harrikara bat hasten da.


Bi anaiak harrikararen erdian. Argazkia Javirena da.


Eta harrikara amaitu ondoren, azken destrepadatxo bat egin eta Midi d'Ossauren gailurrera aterako gara. Argazkian Javi.


Goizeko hamaiketan Midi d'Ossauren gailurra zapaldu genuen. Aupa koadrilaaa!!!!!!


Leku eta biok bi Midiren artera hurbildu ginen Petit-ari argazkitxoa ateratzeko.


Iparralderuntz begirada.


Denbora dexente gailurraz gozatu, argazkiak atera, hidratatu eta hamaiketakotxoa egin ondoren beherunzko bideari ekin genion.

Iker eta Josu hirugarren tximiniaren lehengo zatia (beherenzku bidean) jaitsi ondoren.


Atzetik Javi, ni eta bixkia puntu berean. Argazkia Lekurena da.


Iker benetan gozatzen. Argazkia Lekurena da.


Bigarren tximiniako soka bat jarri genuen tximinia rapelatu ahal izateko.

Josu eta biok rapela montatzen. Argazkia Lekurena da.


Rapela jartzen den katearen argazkia.


Javi bigarren tximinia rapelatzen.


Iker bigarren tximinia jaitsi ondoren. Hok die hok parajeak!!!


Javi ere zoriontsu "Azkenean Midia igo det!!!!!"


Eta gu zer esanik ez. Honelako mendietan zaila da ondo ez pasatzea. Argazkia Javirena da.


Soka kanpoan genuela aprobetsatuz, lehenengo tximiniarako ere rapela jarri genuen. Argazkian Javi rapelatzen.


Ni lehen tximiniaren azken metroetan... Argazkia Lekurena da.


"Larritasun" guztiak amaitu ondoren, kaskoak kendu, soka jaso eta Pombie aterperako bideari ekin genion. Argazkian bixkia Col de Souzon-erako jaisten.


Josu, Iker eta hiruok ere beheko bidean. Argazkia Lekurena da.


Igoera hau nola ospatu ez genekienez, Pombie aterpera sartu eta garagardo frexko bana hartu genuen. Argazkia Lekurena da.


Berriro ere Col de Soum de Pombie-n. Javi izan zen beharbada zoriontsuen zegoena.


Midiri azken begirada. Ziur itzuliko garela, neguan edo udan, baina ziur itzuliko garela.



6 iruzkin:

  1. Vaya sesión de fotos mas guapa.
    Midi es mucho Midi...
    Un saludo.

    ErantzunEzabatu
  2. Milesker Gabi,
    es una montaña que junto con la zona de Gavarnie hacemos una visita anual por lo menos. Merece la pena acercarse con nieve o sin ella.

    ErantzunEzabatu
  3. Hori dok eta!
    Ederra benetan!!!!

    ErantzunEzabatu
  4. Urte asko pasa dia Midia igo nuenetik, orduan soka gabe igo ginan. Erreportai honek oroitzapen polittak ekarri dizkit, barriro juteko gogoak sartu zaizkit. Zorionak Kuadrila! Erreportaia itzela!

    ErantzunEzabatu
  5. Milesker artista!!!

    Guk soka eraman genuen lehen aldia izan zen, bazpare sekula joan ez denarekin kontu guztiak eduki behar dira eta, batez ere destrepean.
    Aspaldi igo gabe bazare, neguan probatu beharren zaude, ez zera damutuko.

    ErantzunEzabatu