AZKEN 10 SARRERAK

2012/08/11

ACHAR DE ALANO, BLASI-PICAZO BIDEA: ISTRIPU BATEN KRONIKA 2012-07-30

Achar de Alano mendiko Blasi-Picazo bidearen deskribapenean azaldu bezela istripua zortzigarren luzean izan zen. Bide honen erreporra irakurtzeko hemen klikatu..

Blasi Picazo bidearen krokisa gutxi gora behera.


Argazkiak ateratzen ari nintzen lekutik Asier zortzigarren bilgunera ailegatzear zegoela ikusi ondoren, zegoen haizeteagatik ez baitzen ezertxo ere entzuten eta, lekua utzi eta Josurengana hurbildu nintzen:

- Hau da haizea, ez da ezer aitzen - esan nion.
- Bai, ia hozten ai nintzen, gañea anaiek bilerarte pasa duen denboragatio ez da luze errexa izango.

Asierrek bilgunea prestatu eta sokak jasotzen hasi zen. Soken bukaera sentitu zuenean Reversoa bilgunean jarri eta sokak bertatik pasa ondoren pixkanaka jaso zituen tente sentitu zituen arte. Orain Josu eta bion txanda izango zen.

- Nahibazu aurretio jungo naiz, hola laguntzaik beharrezkero ipurditio bultza ingoiazu - esan nion Josuri.
- Okeiii Xabi!!!! Eman ba.

Arkaitzaren dudazko  fidagarritasunagatik Asierrek lehen zati honetan pasa zituen zailtasunak oraindik buruan nituela, luzeari lasai ekin nion nire buruari "Benga Smithy, luzea zailtzen bada expressari eutsi ta listo" esaten nion bitartean. Lehen expressa pasa ondoren, bizpahiru mugimendutan, eskaladaz gozatuz eta oin eta eskuentzat presak erraztasunez topatuz, bigarren expressa eskura izatea ailegatu nintzen.

- Mucho Xabi, segi hola - Josuk.
- Oaingoz asuntoa ondo dijo, lasai ta disfrutatzen - erantzun nion.

Bigarren expressetik nire soka askatu eta Josurena pasa nuen. Josu dagoeneko lehen txapara ailegatuta zegoen.

- Igotzen hasi altzea? - galdetu nion.
- Lasai, zu gora aillauarte enaiz hemendio moittuko ta - erantzun zidan.

"Beno Smithy V+ eko pausura aillau zea, ea expresari heldube atatzen dezun" animatu nintzen. Beheruntz begiratu eta eskuin oinarentzat presa eroso bat topatu nuen. Eskuin oina eta bi besoekin indarra eginez gorputza txaparen gainetik altsatu eta ezkerreko oina ireki nuen gorputza orekatzeko, mugimendu honen ondoren hankak nahiko irekiak gelditu zitzaizkidalarik.

- Ondo? - Josuk.
- Bai baña oain besoetatio tira beharko det hemendio ateatzeko - esan nion.
- Hanken arten bauzkezu hankak jartzeko lekuk.

Gorputza zertxobait atzeraka bota baina neukan postura eta pausuak duen desplometxoagatik ez nuen ezer ikusi.

- Lasai Josu, bi eskuetako presa majok dittut, atako naiz.

Bi eskuak arkaitzean ongi finkatu ondoren pausua emateko prestatu nintzen. "bat, bi eta hiru" zenbatu ondoren gorputza altsatu eta ezker oinarentzat leku baten bila hasi nintzen.

Orduan eskuin oinak zegoen presatik ihes egin zuen.

Hemendik aurrerakoa ziztu bizian pasa zen. Goitik jarraitzen zuen bideagatik sokak eskuinaldera penduloarena egin zidan ezker esku eta oinak ere paretatik ihes egin zutelarik. Momentu azkar batean, eskuin eskua ongi finkatua nuenez, honek paretara eutsiko zidanaren esperantza piztu zitzaidan. Baina inertziaren indarra handia zen eta gorputza besoaren inguruan errotatu zuen.

Orduan eskuin sorbaldan "Krakkk" bat sentitu eta inertziaz eskuin eskua helduta nuen presatik askatu nuen gorputza aidean gelditu zelarik. Asierrek tentso xamar aseguratzen ari zenez, sokaren tiraketa azkar sentitu nuen eta erorketa ez zen oso handia izan, metro pare bat inguru, Josuren parean gelditu nintzelarik.

Asier V+ pausua ateratzen. Pausu honetan izan zen istripua.


Argazki honetan istripua gutxi gora behera non izan zen markatu dut.


"Ostia, lepauztaile hautsi det" pentsatu nuen lehenbizikoz. Ezker eskuarekin eskuin lepauztaila ukitu eta osorik zegoela ikusita, mediku miaketarekin jarraituz, eskuin sorbalda miatzen hasi nintzen. Orduan konturatu nintzen humeroa egon beharreko lekuan ezer ez zegoela:

- Josu, eskubiko sorbalda atea zaitela ustet.
- No jodas!!!!

Eskuin besoa altsatzen saiatu nintzen baina ezin nuen, min handia sentitzen nuelarik:

- Seguru nau, eskubiko sorbalda atea zait.
- Ostia, ta ze ingodeu?
- Nahi bazu buelta hartukoet ta eskubiko besotio tirazazu ea sartzen deun.

Zintzilik nengoela ahal izan nuen moduan buelta hartu, Josuk besotik heldu eta tiratzen hasi zen:

- Miñe?
- Zeoze bai baña ea sartzedeun.

Zintzilik nengoenez berarengana hurbiltzen zidan apenas indarrik egin gabe, ondorioz sorbalda zegoen lekuan gelditzea zelarik:

- Hola ez deu ezer ingo - esan nion - gañea geroz ta miñe gehio dauket. Nahi bazu neonek hankekin indarra kontra ingoet zuk tiratzen dezun bittarten ea hola indar gehio itten deun.
- Ea ba.

Josu tiratzen hasi zenean hankekin hormaren kontra indarra egiten hasi nintzen indar gehiago egin asmoz. Baina indar gehiegi egin, Josu desorekatu eta nire gainera erori zen, kriston mina egin eta biok zintzilik gelditu ginelarik.

- Aaaaggggg!!!! - Oihukatu nuen.
- Ostia puta!!!!!!!!!! - Josuk - Miñik?
- Uff antzea baña gaiñea etorri zeanean miñe fuertea izan det - erantzun nion.

Bapatean izerdi hotz bat sentitu nuen eta etorri zitekena ohartarazi nahian Josuri honako hau esan nion:

- Josu eztizut esan baña balitteke miñegatik mareau ta konortea galtzea. Hau pasazkeo lasai eon, normala da, eta astindu bat emanezkeo esnauko naiz.
- Haber ezten pasatzen. Behintzet ondo dau jakittea - erantzun zidan.

Asier bitartean bilgunean gure zai zegoen, baina soken tentsioa lasatzen ez zela ikusirik zerbait ondo ez zihoala pentsatzen hasi zen.

- Zer in dezakeu? - Josuk.
- Asierrek luzearen hasieraraño jaisten bagaittu, bertan etzan ta lasaio eongo gea.
- Ondo da, ASIERRRRR!!!!!!!!!!
- ASIERRRRR!!!!!!!!!!!!

Oihuka hasi ginen baina gure oihuak haizeak eramaten zituen. Momentu batean haizea zertxobait gelditu eta Asierren oihuak entzun genituen.

- ONDO? - Asierrek.
- ASIER, XABIK SORBALDA ATA DO TA BIOI BEHERA JATSI BEHARREN ZARE, OK?
- EHHH??
- BIOK LURRERA JAISTEKOOO!!!!! - Josuk.

Asierrek ahal izan zuen moduan pixkanaka jaitsi gintuen. Jaisten gintuen ehinean eskuin besoa Josuren lepoaren gainetik pasa nuen postura honetan min gutxiago sentitzen nuen eta. Hanka puntekin lurra ukitu genuenean Asierri errazagoa egin zitzaion soka ematea, konturatzerako gure arnesetatik sokaren tentsioa desagertu zelarik.

- Ta oain? - Josuk
- Argazkik atera dittuten lekun etzateko leku earra dau, bertan etzan ta ea sorbalda sartzen deun.

Josuren laguntzarekin lurrean etzan eta ahalik eta erosoen jarri nintzen. Asierrek bitartean baga batzuk bata besteekin lotu eta zortzigarren bilgunetik gu geunden aldera hurbildu zen metro batzuetan.

- Zemuz? - Galdetu zigun. Orain behintzat elkar entzuten genuen.
- Xabik sorbalda ata do - esan zion Josuk.
- Ostia!!! Ta ze ein behar dezue? Nahi dezue largoa errapelatzea?
- Lasai Asier, ea Josuk sorbalda sartzen diten ta sartuzkeo ea nolabait atatzen gean - Erantzun nion.

Josuri nola tira esan eta sorbalda bitan sartzen saiatu ondoren biok amore eman genuen.

Istripua izan zen lekua eta hiru oredu t'erdietan etzanda egongo nintzen errepisa beste ikuspuntu batetik.


- Itxoin zerbait okurrittu zait - esan nion Josuri.
- Zer?
- Haritzi deittukoiot ea sorbalda nola sartu esaten digun.

Telefonoa hartu eta Haritzen (larraldietan lana egiten duen lehengusu eta lagun medikua) zenbakia markatu nuen. Zenbakia markatu eta hamabost bat segunduetara "el móvil al que llama está apagado o fuera de cobertura" erantzuna jaso nuen.

- Ta? - Josuk.
- Ez dau koberturaik - erantzun nion.
- Onena 112ra deitzen badeu, ze ustezu?
- Arrazoia dezula, hotseiezu a ver.

Ordu erdian Josuk hitzegin beharreko guztiekin hitzegin zuen datu guztiak emanez "Si, estamos en la vía Blasi-Picazo, en Achar de Alano, a mi colega se le ha salido el hombro, estamos en una repisa... Si, somos tres y no, no está solo, estoy yo con él"

- Ta? - Galdetu nion.
- Ordu erdin helikopteroa etorriko dela.
- Helikopteroa?
- Bai.
- Gutxiñez ea mediku batekin etortzeien ta sorbalda sartzen diten. Geo hala-nola ateako gea, sikiera bidea errapelatzen.

Azkenean ordu erdia ordua bihurtu zen helikopteroa azaldu zen arte. Denbora hortan gure artean txantxetan aritu ginen: "Josu, argi bat ikustet", "ba bakizu, zuzen jun". Amorrazio malkoren bat edo beste ere atera zitzaidan.

Hasieran, haizetea zela eta GREIM-ekoak gailurretik errapelatzeko asmoa zuten helikopteroa gure gainean zuzen mantentzea arriskutsua zen eta, baina Asierren aholkuen ondoren aukera hau baztertu zuten. Azkenean, helikopteroan joan daiteken dotazio minimoa sartu (hiru) eta pilotoak haizearekin borrokan ari zen bitartean, bigarren "Greiman" batek 38 metro kable askatu eta hirugarrengo bat ni nengoen tokiraino jaitsi zuen.

- ¿Cómo va?
- Con mucho dolor. Tengo el hombro fuera pero tumbado estoy bien.
- ¿Te puedes poner de pie?
- Si, pero me va a doler la de Dios.
- Tranquilo, en cuanto te pongas en pie te voy a atar el arnes al cable y te "abrazaré" con las piernas para que te muevas lo menos posible. A mi también se me ha salido el hombro alguna vez y sé que duele mucho, ya te lo iré agarrando.

Josuren laguntzarekin zutik jarri (a ze mina) eta Greimanak esandakoa egin zuen. Gora abiatu aurretik Josuri zera galdetu zion:

- ¿Vosotros podéis seguir?
- Si, sin problemas.
- Josu, gero deittukozut zein Ospitalera eraman nauen esateko.
- Zaindu.
- Baita zuek e.

Josuren erantzunaren ondoren, nire "salbatzaileak" garabia maneiatzen zuenari zeinu bat egin eta biok azken hiru orduetan nire babesleku izan zen errepisatik hegan atera ginen. Helikopteroan sartu eta Achar de Alano mendiaren hegoaldean dagoen Foya de Alano aldean lurreratu ginen erreskaterako etorri ziren beste bi Greimanak eta 061tik ekarritako erizain bat jasotzeko.

- Hola, me llamo Isabel, ¿Cómo te llamas?
- Xabi. ¿Me puedes reducir la luxación?
- Las enfermeras no tenemos permiso para hacerlo. Lo que haré será inmovilizarte el hombro. ¿Tienes dolor?
- Mucho.
- ¿Te has mareado?
- He estado algo mareado, pero ahora no. Con el pánico que me da volar probablemente ahora sí me marearé.
- ¿Quieres que te ponga algún calmante o un Primperan?
- No, si puedo prefiero aguantar, así la exploración en el Hospital será más real. De todas formas, si veo que no aguanto el dolor ya te avisaré.
- Enfermero masoca...
- Ya sabes, en casa de herrero...

Denon aurkezpenen (sentitzen dut baina ez naiz inoren izenaz gogoratzen) eta sorbalda inmobilizatu ondoren helikopteroaren atzekaldean hiru Greiman, Isabel, ni eta zeramatzaten material guztia sartu eta berriro ere zerurantz jo genuen.

- Ahora tenemos un vuelo de un cuarto de hora más o menos hasta Jaca. Aterrizaremos en un campamento militar donde ya te está esperando una ambulancia que te llevará al Hospital de Jaca - azaldu zidan Greiman batek.
- Muchas gracias.

Bidaian azaldu zidatenez haizearen indarra zela eta ez zen erreskate erraza izan. Niregana jaitsi zen Greimanak bere lehen erreskatea zela esan zidan: "El primero nunca se olvida" esan zidan, "seguro que a mi tampoco se me va a olvidar" erantzun nion irrifar batekin. Hegaldian nire egoerataz etengabe pendiente egon ziren eta menditaz hitzegiten aritu ginen denbora osoan  baina, hegan egiteari diodan bildurragatik, kotxean atzean eseritzen zarenean pasatzen den bezela, erdi zorabiatu eta hegaldia luze egin zitzaidan.

Jacako militarren kanpamentura ailegatu, anbulantzian sartu, eskerrak eman eta "que vaya todo bien" baten ondoren Greimanak eta Isabel etorri bezela joan egin ziren. Anbulantziako gidariak maisuki gidatu zuen Ospitalarteko bidean topatu genituen bi milioi badenak xuabe-xuabe pasatuz.

Jacako Ospitaleko Larrialdi zerbitzua.


Ospitalekoa azkarrago joan zen. Datu guztiak eman ondoren, Di-da batean radiologia zerbitzuan sartu, hezurra non zegoen jakiteko plaka bat atera, Valium bat eman eta sorbaldan anestesia jarri zidaten. Hiru pertsona (bi trauma eta zeladore bat) behar izan ziren nire sorbalda gaixoa bere lekuan jartzeko (lau ordu t'erdiren ondoren sorbaldako giharren uzkurdura oso handia zen). Azkenean, anestesia orokorra jartzeko aukera baloratzen hasita zeudela, beste "krak" baten ondoren sorbalda bere lekuan sartu zuten.

Sorbalda sartu aurreko plaka.


Sorbalda bere lekuan eta anestesiaren eraginez lasaitu ederra jaso nuen. Dena den, badaezpada sorbalda bere lekuan zegoela ziurtatzeko bigarren plaka baten ondoren, alta eman zidaten.

Sorbalda sartu ondorengo plaka. Ah ze aldea, eh?.


Josu eta Asier bitartean bidea bukatu, Zurizako kanping-eko kontua ordaindu eta telefonoz hitzegin ondoren Jacako bidea hartu zuten.

Familia eta lagunei egin beharreko deien ondoren, eta batez ere Valium-aren eraginpean, itxaron gelan lo kuluxkatxo bat egin eta ia beste hiru ordutan Josu eta Asierren zai egon nintzen. Azkenean ailegatu, lortu zuten/genuen bidearengatik freskagarri batekin topa egin, federazioko datuak Ospitalean eman, eta gaueko 21:00ak aldera Jaca utzi genuen.

Jacako Ospitala uzten. Orain bai, denak zoriontsu


Kotxean bueltan gentozela honelako istripuak komunikabideei propaganda egitea gustatzen zaien horietakoa dela komentatzen aritu ginen: "Bakizu, hau Eroskin pasazkeo etzen inor enterauko" esan zuen Asierrek. Gaueko 23:00tan etxera ailegatu ginen.


Istripuaren berria besteak beste honako komunikabideetan atera zen: Europa press, Telecinco, El Correo, Diario del Alto Aragón, Página noticias, ABC, El Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa, Gara, eitb, Berria.


8 iruzkin:

  1. Zorionak berriz dana ondo urten zalako, a zelako historioa motel!!!! Besarkada haundi bat talde osoari, zaindu eta laster arte.

    ErantzunEzabatu
  2. Milesker artista!!!!

    Orain hilabete batzuetan lasai hartu eta errekuperatzea. Egia esan istripuaren gauzik gogorrena pasatako mina izan zen, bestela, pazientzia edukitzea besterik ez zen izan.

    Ondo izan!!!!!!

    ErantzunEzabatu
  3. Animo tokayo!! behintzat danok ongi atera ziñeten paretatik, hori da garrantzitsuna. Oain pazientziakin hartu behar!

    Animo txapeldun!

    ErantzunEzabatu
  4. Milesker Xabi,

    Esatezun bezela oain pazientzie ta helburuk epe motzea jarri beharra tokatzea.

    Ondo izan!!!!!

    ErantzunEzabatu
  5. hi smithy, ala ere, radiografian lauburua earki geatu zaik e!! hori dek estilua!!

    ErantzunEzabatu