2011 urtean Argentina eta Uruguayren zati txiki bat ezagutu genuen. Bertan gauza interesgarriak ikusi eta dastatu genituen baina gauzarik ederra han egin genituen lagunen maitasun eta adiskidetasuna izan zen, Argentinatik Natxo eta Caro-rena eta Uruguaytik Kris-ena. Handik itzuli baino lehen Natxo eta Carok hurrengoan Euskal Herrian elkar ikusiko genuela zinegin ziguten, eta honela, malko artean, Buenos Aires-eko aireportua atzean utzi genuen.
2013 urtea hastearekin batera argentinarrek Euskal Herrira bisitan etorriko zirela esan eta bisitarekin batera ikusi nahi zituzten lekuen zerrenda bat ere bidali ziguten. Hemengon artean zerrenda banatu ondoren, niri Pirinioak erakusteko "erronka" egokitu zitzaidan. Ikerrekin hitzegin ondoren, besteen artean, Zuberoan dagoen Holtzarteko zubi ikusgarrira joateko plana egin genuen. "Hau ez bazaie gustatzen, akabo, eztakit ze gustauko zaien" esan zidan Ikerrek.
Holtzarteko zubian Olhadibia arroilaren gainean eraikitako zubi ikusgarria da. 1920 urtean eraiki zen inguruko basoetatik egurra atera ahal izateko. Olhado ibaiatik ia 200 metroetako altueran dago eta dituen 50 metro eta metro t'erdi inguruko zabalerak bisitari ausartenen bihotzak taupada batean jarriko ditu, nahi eta nahi ez bertan ibiltzerakoan zubia alde batera eta bestera mugitzen baita. Bertaraino doan bideak zailtasun eta malda berezirik ez dauka 45 minutu eta 2 kilometro inguruan 225 metro igotzen dira eta. Oso leku laiotza denez, urtean zehar puntu askotan bustia egoten da bertan irristatzeko arriskua dagoelarik.
GURE BIDEA
Sarreran azaldu bezela, besteen artean (Arbaiungo arroila, Otsagabia, Maule, Donibane Garazi eta Orreaga) Holtzarteko zubia izan zen gure helburu nagusia.
Natxo, Caro eta Iker Arbaiungo arroila atzean dutela.
Arbaiungo arroila. Argazki hau aski ezaguna da.
Holtzarteko zubira ailegatzeko biderik motzena Otsagabiatik Larraine mendatea igo
eta Zuberora pasa ondoren Larraine herrira joango gara. Larraine herria
pasa ondoren Mauleruntz joko dugu eta kilometro pare batera gutxi gora behera gure eskuinera
Holtzarteko arroil eta zubira doan bidegurutze bat topatuko dugu.
Errepidea metro batzuetan jarraitu ondoren,Olhadoko ibaia zeharkatzen duen zubi hestu bat zeharkatu eta kotxea uzteko Parking-era ailegatuko gara.
Parking-etik zubira doan bidea, Google Earth-etik ateratako argazki batean markatu dut.
DESKRIBAPENA
Larraineko mendatea itxita zegoela topatu ondoren, Orreagaraino joan, bertan bisitatxoa egin eta hemendik Donibane Garazi eta Maule hiriburuak atzean utzi ondoren, 17:30etan kotxean uzten den Parking-era ailegatu ginen.
17:40. Parking-a. Motxilak eta mendiko botak (lokatzagatik badaezpada eraman genituen) jantzi ondoren martxan jarri ginen.
Parking-etik irteten. Jarraitu beharreko bidea eskuinekoa da. Ezkerreko bidea ere jarraitu daiteke, sei orduetako ibilbide baten ondoren guk igotzeko jarraitutako bidetik berriro ere Parking-era ailegatuz.
Ibilbidearen hasieran indikazio panel hau topatuko dugu. Ibilbideak GR-10 bidea jarraitzen du (Pirinioak Frantziatik alderik alde zeharkatzen dituzten bidea).
Bideak denbora osoan Olhadoko ibaia eskuinean uzten du eta ikusten denez bide zabal eta ibilia da.
Bidea hasi eta hamar minutu eskasera (450 metro ingurura) egurrezko zubitxo bat zeharkatuko dugu.
Eta zubia zeharkatu ondoren, berehala errinozeronte baten buruaren itsura duen pago zahar bat topatuko dugu, nahiz eta argazkian oso garbi ez ikusi.
Bidea hasi eta ordulaurden eskasera bidearen "zailtasun" nagusienera ailegatuko gara, topatuko dugun malda bakarra. Ez da oso malda gogorra, baina pazientziz hartzea komeni da hauspoa behar dena baino gutxiago berotzeko.
Maldak duen zailtasuna ia urte osoan busti edota hezea egotean datza jaisterakoan irristatzeko aukera handiak daudelarik. Argazkian ikusten denez, badaezpada heldulekuak jarrita daude.
Maldaren ondoren, une batez pagaditik atera eta mendi zabalera irtengo gara.
Puntu honetan kolpe latza hartu genuen, mendiaren zati handi bat erreta zegoela ikusi genuen eta.
40 minuturen ondoren bideak ezkerreruntz bihurgune bat hart eta parez-pare Olhadibiako arroilak ikusiko ditugu, ezkerrekoan Holtzarteko zubia agertuz.
Zubia gertuago...
Caro zubira ailegatzen. Gu ailegatu ginenerako Iker eta Natxo dagoeneko alderik-alde zeharkatu zuten.
18:30, Holtzarteko zubia. Lasai-lasai eta motel-motel ibili ondoren bertara ailegatu ginen.
Natxo, Caro eta Iker zubiaren erdian.
Gertuago...
Zubira hurbiltzen. Caro bitartean zubia zeharkatzen. Natxo bertigo krisitxo bat izan eta gaurkoz nahiko izan zuela erabaki zuen.
Zubiaren sarrera.
Eta zubiaren bestaldea. Ikusten denez, 1920 urtean eraiki zen.
Zubiaren bestaldea.
Natxo zubiaren sarreran hala nola bertigoa pasatuz.
Bi gidak je,je,je.
Berriro ere sarreran.
Izugarria da zubia eraikita dagoen parajea.
Zubian aurrera eta atzera ordu laurden inguruan ibili ondoren, berriro ere kotxeruntz abiatu ginen.
Natxo eta Caro zubiaren sarreran. Argazki hau zubiaren erdian atera nahi izan nuen baina Natxo ez zegoen txantxetarako eta hau izan zen zubira gehien hurbiltzera lortu genuena.
Zubiari azken begiradatxoa.
Mendia erreta dagoen lekuan.
Erretako mendi zatia amaitzen.
Maldaren hasieran (jaitsierako norantzan noski).
Malda jaitsi ondoren. Jaisterakoan Carok irrist egin eta ipurdiko galanta hartu zuen.
Egurrezko zubitxoan.
Berriro ere Parking-ean. Egia esan liluratuta ailegatu ziren, zubiagatik, ibaiagatik, kolore berdeagatik...
AZKEN 10 SARRERAK
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina