AZKEN 10 SARRERAK

2013/12/22

IRAULE ORRATZEKO KANALEKO SARRERA ZUZENETIK, 2013/12/07

Duela urte batzuk, mendiak.net-eko lagunek eginiko KDD batean Javi (mendiak-en "Zieft") ezagutu genuen. Orduz geroztik gure harremana birtuala bihurtu zen internet bidez harremana mantenduz.

Baziren bi urte Javirekin gelditzekotan ginela Aizkorriko kanalen bat egiteko. Gauza batengatik edo bestegatik beti zerbait izaten zen irteera atzeratzeko eta, egia esan, egunen batean zerbait batera egingo genuenarekin oso baikor ez nintzen.

Duela hamabost bat egun bere mezu bat jaso nuen. Abenduaren 7an eguna hartzeko aukera zuen eta azken egunetako elurraren egoera ona zela eta Aizkorrira lehen aldiz hurbiltzeko gelditu ginen. Bere bataiorako Irauleko orratzaren kanal aukeratu genuen, batez ere duen balio estetikoarengatik. Honelako lekuetan nola ibiliko zen ez genekienez, badaezpada eskaladako materiala eraman genuen, baina, lehen aldia izateko, oso eroso ikusi genuen denbora osoan eta ez genuen motxilatik soka atera ere egin. Jaitsiera Nardasakonetik egin genuen.

Argazki honetan igoera (urdinez) eta jaitsiera (gorriz) ikusteko aukera duzue.


Egun ederra izan zen eta denok asko disfrutatu genuen, ea etorkizunean beste planik egiten dugun.

Irteerako lau protagonistak.


Irteera honen inguruan berak eginiko deskribapena hemen irakurri dezakezue.

Nire kasuan, irteera honen inguruko zehaztasunak hemen irakurtzeko aukera duzuenez, Javirekin eginiko irteeraren bideo-erreporra bakarrik ikusteko aukera utziko dizuet, espero dut gustuko izatea.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina