Urtearen amaierarekin batera, zortzigarren urtean jarraian jada, Rosaliaren mezua jaso nuen: "Aurten ere nonbaitera joan beharko dugu, ezta?".
Beraiek aurten zer egin oso argi ez zutenez eta Rosaliak beso bat hausi berria zuenez, igotzeko mendi erraza eta Iruña eta Ordizia artean izan zitekena bilatzen hasi nintzen. Hainbat mezu eta whatsapp-en ondoren Putxerrira Lizarrustitik igotzeko proposamena luzatu nien. Rosaliaren baiezkoa berehala jaso nuen.
Oraingoan, Piriniotan gora eta behera zegoen eta, Josuk kale egin zuen. Nahiz eta ez etorri, gure elkarrizketa eta gogoan izan zen.
Mendian sortzen diren adiskidetasunak iraunkorrak dira. Juanma eta Fermin, Balaitus mendiko Michaud lezetxoan ezagutu geniuen Ferminek istripu bat izan ondoren (adiskidetasun hau nola sortu zen jakin baduzue hemen klik egin). Orduz geroztik, urtero-urtero Eguberritan gelditzen gara mendi irteera bat egiteko.
Egun ederra izan zen, iragarritako haizetea ez zen azaldu eta plazer handia izan zen Fermin, Rosalia eta Juanmarekin elkarrizketa eta mendia konpartitzea, beti gertatzen zaidan bezela.
Juanma, Rosalia, Fermin eta laurok Putxerriko gailurrean.
Putxerrira doan bidearen ingurukoak beste errepor honetan azalduta ditudanez, ez naiz honen inguruko azalpenik emango eta bideo-erreporrari esteka utziko dizuet, espero dut gustuko izatea.
AZKEN 10 SARRERAK
2013/12/28
PUTXERRI (1296 m), LIZARRUSTITIK, 2013/12/27
Nork argitaratua:
Xabi "Smithy" Mujika
ordua:
12:41
Etiketak:
aralar,
lizarrusti,
mendia,
putterri,
putxerri
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina