AZKEN 10 SARRERAK

2014/01/03

MURUMENDI (861 m), KOADRILAREKIN URTEARI AMAIERA EMANEZ 2013/12/31

Badira hiru urte mendiak Iñigo eraman zuenetik eta, berarekin ospatu asmoz, badira hiru urte urtezahar egunean koadrilakok Murumendira joaten garela urteari amaiera emateko.

Mendi irteera soil batetik haratago lagun artean izateko egun berezia izaten da eta, nire kasuan, urteko balantzea egiteko ere balio izaten dit, motxila ireki eta urtean zehar bertan eramandakoak zeintzuk izan diren, zeintzuk diren eta, beharbada zeintzuk izan daitezken ere begiratuz eta, ahal den neurrian, mendian egiten dudan bezela, behar ez diren gauzak motxilan ez eramateko. Honetaz aparte, ditudan soka-lagunak baloratu eta joandakoak gogoan izateko ere aprobetsatzen dut.

Gure motxilen barnean begiratzen hasten zarenean konturatzen zara uste baino pisu handiagoa eramaten dugula. Gainera motxiletako pisua ez dugu ondo banatua eramaten behar ez ditugun gauza asko goiko partean eta beharrezkoak azpi-azpian, eskura izan gabe, eramaten ditugu eta. Honegatik, motxilak irekitzen ditugunean beharrezkoak ez diren gauzak bakarrik ikusten ditugu eta ez gara kapaz izaten beharrezkoak direnak bilatzen hasteko.

Mendira joaten naizen bakoitzean, eta egun honetan bereziki, beharrezkoak ez diren gauza hauek guztiak mendian uzten, edo gutxienez motxilaren pisua ongi banatzen saiatzen naiz beharrezkoak ez direnak beheko partera eta beharrezkoak goiko partera pasatuz. Modu honetan motxila erosoago eta arinago eramaten da.

Beharrezkoak diren gauzak eskura izatea egueroko lana da eta denborarekin konturatzen zara beharrezkoak ez direnak motxilatik erortzen joaten direla motxila ahalik eta gehiago arinduz. Eta eguneroko ibilbidean alboan soka-lagunak izatea ere garrantzitsua da.

2013ko abenduaren 31a ez zen ezberdina izan eta Ordiziatik Josu, Jon Ander, Igor eta laurok abiatu ginen. Ander, Oihana, Maren eta Jon Beasaingo Garin auzotik joango zirenez, Iñigori plaka jarri genion arkaitzean gelditu ginen.

Gure Ordizia maitea.


Nondik-norakoak ikusi ahal izateko hemen uzten dizuet igoeraren bideo-erreporra.


Igoera gozoa egin genuen eta bidean, beste urtebetez, mundua konpontzen aritu ginen jeje.


Ander eta Oihanarekin topa egiten.



Iñigo ere gure artean izan zen eta berak ere bere txanpain kopa izan zuen.


Eginiko esfortzua dela eta, badaezpada elikadura eta hidratazioa zaindu egin behar izan genuen.


Hamaiketakoaren ondoren txanpainaren tartea etorri zen...


... Batzuentzat beraien lehen eskaladarako ikastaroa...


... Baita Lekuk erakutsi digun Alberto Zenbatzailearena egiteko momentua ere.



Beste batzuk Ander eta Oihanak goiz osoan irakatsitakoa momentu batean amildegitik behera bota zuten...


... Dena umore ederrean.


Aurten izandakoen talde argazkia.


Eta amaitzeko, Igorrek gure mendiari eginiko argazki ederra.


Aurten ere egun ederra ospatu genuen, espero dut urteetan ohitura hau mantentzea.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina