AZKEN 10 SARRERAK

2014/09/07

MONTPLÁ (310 m) ETA CASTELL DE MONTGRÍ (303 m) L'ESTARTIT HERRITIK

Torre Moratxa eta Roca Maura Gironako L'Estartit herritik gertuen dauden mendiak dira. Bi mendi hauen mendebaldean, Torroella de Montgrí herriaren gainean, Montgrí mendigunea osatzen duten beste mendiak gelditzen dira, hauen artean, beharbada ikusgarrienak, Montplá (Montgrí mendiguneko mendirik altuena) eta Castell de Montgrí.

Tore Moratxa eta Roca Maura mendietara igotzeko ibilbidearen erreporrean esan nuen bezela, hiru-lau egun kosta zitzaidan Montplá eta Castell de Montgrí mendietara doan ibilbide zuzen eta logikoena topatzen. Egun batean Torre Vella urbanizazioaren sarean erori eta gora eta behera aritu nintzen urbanizaziotik atera nahian. Beste egun batean duna kontinentalean galduta ibili nintzen, beste batean Torre Moratxa eta Coll de les Sorres lepoko atseden-lekuaren artean dauden pistetan aurrera eta atzera aritu nintzen. Eroriz ibiltzen ikasten dela esaerak dioen bezela, hainbat eguntean bidea aurkitu nahien erori ondoren, azkenean nahi nuen bide hori topatu nuen.

Nire ustez izan daiteken bide zuzen hori izango da errepor honetan deskribatuko dizuetena.


EGINDAKO IBILBIDEA

Ibilbide honek, nola ez, L'Estartit herriaren sarreran dagoen biribilgune handian dauka abiapuntu eta helmuga. Torre Moratxa mendira doan SL-C19 ibilbidea jarraituko dugu mendi honetara igotzeko deskribatutako erreporrean "Bidegurutze garrantzitsu" bezela izendatu nuen bidegurutzeraino.

Bidegurutze honetako ezkerreko bidea jarraituz pista batera iritsi eta, hemendik aurrera, mendebalderuntz hartuko dugu Torre Vella urbanizaziora iritsi arte. Hemendik aurrera GR-92 ibilbidearen markak jarraituko ditugu Montplá mendiraino lehenik eta Castell de Montgrí gaztelura ondoren. Bidean Coll de les Sorres lepoan dagoen atseden-lekua zeharkatuko dugu bertako iturrian freskatuz.

Itzultzeko bide bera jarraituko dugu "bidegurutze garrantzitsuraino". Hemen zuzenean igoerako bidetik L'Estartit herrira itzultzeko aukera dugu, baina ibilbidea biribildu nahi badugu, Torre Moratxa lehenik eta Roca Maura mendiak igotzea gomendatzen dizuet.

Mapa honetan ibilbidea nondik doan gutxi gora behera margotu dut. Gorriz joandako bidea eta urdinez itzulerakoa, joandako bidetik ezberdintzen den puntutik aurrera.



Ibilbidearen track-a deskargatu nahi izanez gero.

Powered by Wikiloc



IBILBIDEAREN DATU BATZUK

- Ibilbidearen luzera: 15,5 km.
- Abiapuntua: L'Estartit, 0 metro.
- Amaiera: L'Estartit, 0 metro.
- Altuera minimoa: L'Estartit, 0 metro.
- Altuera maximoa: Montplá, 310 metro.
- Desnibel positiboa osora: 770 metro.
- Zailtasuna: Erraza. Hala ere bidea ez da oso erosoa ibiltzeko harri eta harkaitz asko dago eta, batez ere Torre Moratxa eta Roca Maura mendien artean.Castell de Montgrí-rako igoera oso labainkorra da, kontuz jaitsieran eta batez ere bustia badago, ipurdiko bat hartzeko arriskua dago eta.
- Igotako mendiak: 4.
- Egindako denbora: Hiru ordu atsedenaldiak barne.
- Ura: Coll de les Sorres lepoko atsedengunean ibilbide osoko iturri bakarra topatuko dugu.

DESKRIBAPENA

07:45, L'Estartit-en sarreran dagoen biribilgunea, 0 metro. Ibilbidea leku estrategiko honetan hasiko dugu. Hemendik Torre Moratxa eta Roca Maura mendietara igotzeko deskribatu nuen ibilbidea jarraituko dugu "Bidegurutze garrantzitsuraino".

08:10, "Bidegurutze garrantzitsua", 150 metro inguru. Oraingoan zuzen jarraitu beharrean (aukera hau itzultzerakoan jarraituko dugu) ezkerreruntz hartuko dugu.

Argazki honetan hiru bide ikusten dira: Eskuinekoa ez dugu jarraitu behar, bidea margotuta dagoena itzultzerakoan jarraituko duguna izango da eta ezkerrekoa (Castell de Montgrí idatzita dagoena) orain jarraituko duguna izango da.



Bidegurutze garrantzitsuan ezkerreko bidea hartu ondoren, metro gutxietara topatuko dugun bidegurutzean eskuineko bidea hartu eta minutu eskas batean pista batera iritsiko gara.

Bidegurutze garrantzitsua atzean utzi ondoren topatuko dugun bidegurutzea.



Pistara iritsi eta ezkerreruntz (mendebalderuntz) joko dugu. Bidegurutze honetan argi ibili beharra dugu, batez ere itzultzerakoan ez galtzeko, bertan, sasi artean dagoen zementutzko poste batean marka hori eta berde bat dago eta.

Pistara iristen. Eskuinean adierazi dudan zementuzko postean marka bat margotuta dago. Kontuz puntu honetan itzultzerakoan adi ez bagoaz atzean utzi dezakegu eta.



Hemendik aurrera, ikusiko duzuen bezela, aurretik topatuko ditugun bidegurutzetan zalantzarik izanez gero beti ezkerreko bidea hartu beharko dugu. Edo gutxienez gehienetan jejeje.

Pista korrikan aritzeko aukera aparta emango digu eta ttirri-ttarra metroak erraz egingo ditugu, goiz jeikitzearen ondorioz basoak oparituko digun pakeaz disfrutatuz. Lehen metroetan pista oker xamarra dago eta  aldapatxo bat  jaitsi ondoren bidegurutze batera iritsiko gara.

Pistaren lehen metroetan.


Bidegurutze honetan zuzen jarraituko dugu eskuineruntz doan aukera baztertuz.

Lehenengo bidegurutzean jarraitu beharreko bidea.


Lehen bidegurutzea atzean utzi eta denbora gutxira bigarren bidegurutze bat topatuko dugu. Bertan eraikin bat izandako testigantza ematen duen harkaitz-muino bat topatuko dugu.

Bigarren bidegurutzea. Bidegurutzean harkaitz-muinoa ikusi daiteke.



Maldatxo bat igo eta eskuinerantz doan bihurgune baten ondoren malda bat jaitsi eta belar artean dagoen pinudi batera iritsiko gara, eguneko hirugarren bidegurutzea topatuz. Joateko bidean hain erraz jaisten dugun malda hau etortzerakoan izerdi tanta bat baino gehiago isuraraziko digu.

Argakian ez da batere nabaritzen baina pistak hemen goruntz jotzen du.


Eta bidegurutze honetan zein bide hartuko dugu? Ba, ezkerrekoa noski jejeje.

Pinudian dagoen bidegurutzea eta jarraitu beharreko bidea.


Pinudiaren amaierara iristear gaudela beste bidegurutze bat topauko dugu,, hemen berriro ere ezkerreko bidea (kasu honetan zuzen doana) hartuz, argazkian ikusten den bezela.



Azken bidegurutze honetatik 30 metro ingurura katedun hesi batera iritsiko gara. Kate honetara iristen bazarete, ongi zoazten seinale izango da, hemendik aurrera galtzeko arrisku handirik ez dago eta. Duela urte batzuk arraroa izaten zen paraje hauetan mendizaleak ikustea, baina azkenaldian geroz eta gehiago ikusteko aukera dago, batez ere, non edo zerbaitegatik ihesi doazela diruditen motxila txikidun mendi korrikalariak.

Katedun hesia.



Katedun hesia atzean utzi ondoren, basoa erabat aldatu egiten da eta metro batzuetan pinu handiek pinu txiki eta sastrakei lekua ematen diete. Kuriosoa da baina tarte honetan pistaren kolorea ere aldatu egiten da, kolore marroi batetik zuri batera pasatuz.

Metro hauen ondoren baso berri batean sartu eta bidegurutze berri bat topatuko dugu. Hemendik, bertan dagoen egurrezko karteltxoak dioen bezela, "Ruta del Vent" ibilbidea jarraitzeko aukera dugu, mendiko bizikletan egiteko primerakoa dena. Guk zuzen jarraituko dugu (mendebalderuntz), mendiko bizikletentzat 43 zenbakidun ibilbidea jarraituz.

"Ruta del Vent" bidearekin bat egiten den bidegurutzea atzean utzi ondoren. Nondik gatotzen margotu dut.



"Bidegurutze garrantzitsuatik" 15-20 minutu ingurura basoaren erdian dagoen zabalune batera iritsiko gara. Zabalune hau oso berezia eta identifikatzeko erraza da, erdian bi pinu handi eta bereziek zaitnzen dute eta.

Zabalunera iristen, parean bi pinuak ikusi daitezke. Argazkian ikusten denez, azken metroak mendiko bizikletan egiteko markatuta dagoen 43. bidea jarraituz egin ditugu.



Zabalunean pista utzi eta gure ezkerretik, pinudiaren hertzetik doan bidea 40 metro inguru jarraituko dugu, inguruko nekazariek XVII-XIX mende artean erabiltzen zuten eraikin batera iritsiz.

Zabalunean jarraitu beharreko bidea. Amaieran, bidearen eskuinean, eraikina ikusi daiteke.


Eraikinira iristen eta hemendik aurrera jarraitu beharreko bidea. Hemen SL marka batzuk ikusteko aukera izango dugu, baina ez dakit zein bideari dagozkion.


Eraikinaren aurrean dagoen kartela.


Eraikinatik aurrera, bdie asko hestutzen da eta  metro batzuetan "Ruta del vent" bidearekin bat egingo dugu.

Bidexka basoan sartu da eta berehala bidegurutze bat topatuko dugu. Hemen, argazkian ikusten den bezela, zuzen jarraituko dugu, zapalduen dagoen bidexkatik, ezkerrekoa alde batera utziz.



Metro gutxien barruan karobi batera iritsiko gara.

Karobian dagoen informaziorako kartela.



Atzera begirada. Argazkian karobia eta gatozen bidea ikusi daitezke.



Karobia atzean utzi eta 200 metro eskasera berriro ere pista batekin topo egingo dugu. Bidegurutze honetan, nola ez, ezkerreko aukera hartuko dugu. Hemendik aurrera, GR-92 ibilbidea jarraituko dugu Castell de Montgrí gazteluraino.

Pistarekin elkartzen den bidegurutzean eta hemendik aurrera jarraitu beharreko bidea.


Bidegurutzetik atzera egindako argazkia. "Ruta del Vent" ibilbidearekin bat doan bidexka hortatik gatoz.



Eta pista hau 200 metro inguru jarraituz "Torre Vella" urbanizazioaren iparraldean dauden azken etxeetara iritsiko gara.


"Torre Vella" urbanizaziora iristen.



08:30, "Torre Vella" urbanizazioa, 80 metro inguru. GR-92 ibilbideak urbanizazioa iparraldetik inguratzen du, etxebizitzak gure ezkerrean utziz, bertako biztanleak molestatu nahiko ez balu bezela. Pista jarraituz, ur depositu baten ondotik pasa eta egurrezko langa batera iritsiko gara.


"Torre Vella" urbanizazioa inguratzen, parean igoko dugun lehen mendia: Montplá.


Urbanizazioaren amaieran. Parean, pinuen artean ikusten den eraikina ur depositu bat da.


Langara iristen. Langan GR marka bat ikusi daiteke.



Kotxeei pausua ixten dien langa honek Duna kontinentalaren atea irekiko digu, argazkian irakurri daiteken bezela.



Langatik aurrera pistak ongi asfaltatutako errepide bati txanda emango dio.

Aldapatxo baten ondoren bidegurutze batera iritsiko gara. Bidegurutze honetan, erabaki zuzena hartzen laguntzeko, indikazio poste bat topatuko dugu.  Guk  zuzen jarraituko dugu ezkerreruntz doan bideari kasurik egin gabe.

Bidegurutzea eta indikazio postea.


Indikazio postea gertuago. Guk GR-92 bidea jarraituko dugu.



Indikazio postea atzean utzi eta bost minutu eskasera Coll de les Sorres lepoan dagoen atseden-lekura iritsiko gara. 

Coll de les Sorres lepoko atsedenlekura iristen.



08:40, Coll de les Sorres, 100 metro inguru. Bertako atseden-lekuan ibilbide osoko iturri bakarra topatuko dugu. Iturritik aparte, egurrezko mahai eta bankuak eta zaborrak botatzeko edukiontzi handi batzuk daude.

Iturriko urak gustu berezi bat dauka, ez dakit erabat hotza ez delako edo, baina ez da oso goxoa. Dena den, nahiz eta ura oso gustu onekoa ez izan ederki sartzen da, batez ere itzulerako bidean eguzkitik ihesi gatozenean.

Atseden-lekuko iturria.



Ur "frexkoa" edan ondoren, ibilbideak atseden-lekua zeharkatu eta honen mendebaldean dagoen bidegurutzean parean dugun bidea jarraitzen du. Bidegurutzean informazio panel bat topatuko dugu, zuhaitz batean margotutako GR marka bat eta baita indikazio poste bat ere.

Atsedenlekutik gora jarraitu behar den bidea. Argazkian informazio panela eta GR marka ikusi daitezke.


Bidegurutzeko indikazio postea, guk GR-92 ibilbidea jarraituko dugu.


Basoan metro batzuk egin ondoren Montplá mendira eramango gaituen maldaren hasierara iritsiko gara. Hemendik aurrera ez dugu itzalik topatuko eta eguzkiak gogor jotzen duen egunetan ederki sufritu daiteke. Honegatik guztiagatik hobe da malda hau pazientziz hartzea.

Maldaren hasieran eta hemendik gora egingo dugun bidea.


Malda nahiko zuzen doa (mendebaldeko norantza mantenduz) Montplá mendiaren hegoaldeko hormaraino. Hemen ipar-mendebaldeko norantza hartzen du Puig Rodó eta Montplá mendien arteko lepora iritsiz.

Bideak ipar-mendebalderuntz hartzen duen lekuan badago zuzen jarraitzea, trepadatxo erraz batzuen ondoren horma gainditu eta Montplá mendiaren gailurreraino iristeko, baina ez dizuet gomendatzen, zuen hankak asko maite badituzue behintza, sastraken egingo dizkizuen laztanaz ederki gogoratuko baitzarete itsasoan edota dutxan sartzerakoan.

Bideak ipar-mendebalderuntz hartzen duen lekuan.


Montplá eta Puig Rodó mendien arteko lepora iristerakoan ezkerreruntz (hegoalderuntz) hartuko dugu GR markak jarraituz.

Puig Rodó eta Montplá mendien arteko lepoan, hemen ezkerreruntz (hegoalderuntz) jarraituko dugu.




Lepotik gora egindako argazkia honetan GR marka bat ikusi daiteke.



Azken maldatxo baten ondoren, gure ezkerrean basozainek zaintzarako duten eraikina utzi eta Montplá mendiak duen goi-lautadara iritsiko gara.

Basozainen eraikina eta guk jarraitutako bidea.


Atzera begirada, Roca Maura eta Illes Medes.



Lautadatxo hau igotako maldaren ondoren eskertu egiten da, atsedentxo bat hartzeko aukera ematen du eta. Hemen berriro ere, korrikan aritu nahiez gero, aukera handia dugu, nahiz eta zorua oso erregularra ez izan. Goi-lautada honetan hito handi bat topatuko dugu eta urrutian Castell de Montgrí gaztelua ikusiko dugu.

Goi-lautadan dagoen hitoa eta parez-pare Castell de Montgrí gaztelua.



Goi-lautada hego-mendebalde norantzaz zeharkatu ondoren, Montplá mendiaren gailurrera iritsiko gara.

09:00, Montplá, 310 metro. Montplá mendiaren gailurra goi-lautadaren amaieran dago, beheruntz jo behar dugunean ezkerrean. Bertan haga bat (ez dakit egun jakinetan bertan banderaren bat jarriko den) eta plaka bat topatuko ditugu.

Montplá mendiaren gailurra, 310 metro, banderarik gabeko hagarekin. Atzean Castell de Montgrí.


Gailurrean dagoen plaka.



Hemendik aurrera bideak ez dauka galtzeko inongo arriskurik, Montplá eta Castell de Montgrí arteko Coll d'en Garrigàs leporaino bide bakarra baitago. Jaitsiera teknikoki ez da zaila baina bidean harri aske asko dago, honegatik, arin-arin jaisten diren horietakoak bazarete, kontuz ibili.

Montplá mendiaren gailurretik jarraitu behar den bidea.


Coll d'en Garrigàs lepotik gertu egindako argazkia. Bertan Castell de Montgrí-ra igotzeko bidea margotu dut.


Coll d'en Garrigàs lepora iristerakoan, Castell de Montgrí-ra igotzeko GR markak jarraitzea besterik ez dugu. Lepo honetan eskuineruntz hartzen badugu Santa Caterina baselizara eta ezkerreruntz hartzen badugu Torroella de Montgrí herriraino iritsiko gara.

Lepotik gaztelura doan maldak misterio handirik ez dauka baina kontu handiz ibili behar da, batez ere jaitsieran, marruskaduraren ondorioz, harkaitza oso labainkorra dago eta.

Hamar minutura iritsiko ez den igoeraren ondoren  Castell de Montgrí gaztelura iritsiko gara.

Castell de Montgrí-ra iristen.



Atzera begirada, Montplá eta Coll d'en Garrigàs lepoaren arteko bidea ikusi daiteke.



09:15, Castell de Montgrí, 303 metro.  Gaztelua barrutik hutsik dago eta zutik lau paretak bakarrik mantentzen ditu, mendeetan iraun duen kondairaren moduan. Ipar mendebaldeko kantoian hormen goikaldera igotzeko aukera emango digun birako eskilara bat topatuko dugu.

Bideo honetan gaztelua hobe ikusteko aukera izango duzue.




Bertigorik ez baduzue behintzat, merzi du gazteluko goikaldera igotzea. Gaztelutik alde guztietara dagoen ikusmira izugarria da eta pentsatzen dut hemengo egunsenti eta ilunabarrak izugarri eta magikoak izango direla.

Gaztelutik ekialderuntz egindako argazkia. 


Hau aldiz, ipar mendebalderuntz egina da. Argazkian Puig Rodó edo Muntany d'Ulla mendia ikusi daiteke.


Gazteluaren barruan dagoen panelak dioen bezela, gaztelua 1294 eta 1301 urteen artean eraiki zen Ampuria eta Bartzelonako kondeak eta Aragoiko Erregeen arteko liskarren ondorioz. Jaume Erregeak gaztelu hau eraikitzeko agindua eman zuen Ampurias-eko kondea kontrolatzeko asmoz, baina nahiz eta 1294 urtean hasi, eraikuntza ez zen amaitu, gazteluaren garrantzi militar eta estrategikoa galduz.

Orduaren ere burbuila inmobiliarioa izango zen mediterraneo aldean?


Gazteluaren azpitik Roca Maura eta Illes Medes aldera egindako argazkia.


Gazteluan atseden txiki bat eta bertako ikusmiraz gozatzeko denbora hartu ondoren igoerarako jarraitutako bide bera jarraituko dugu "Bidegurutze garrantzitsuraino". Gaztelutik bidegurutze honetaraino 50 minutu inguru egiten nituen, Coll de les Sorres lepoko iturrian berriro ere frexkatzek denbora ere hartuz.


Lehen pistaraino eraman gintuen pistaren bidegurutzean. Argazki honetan marka hori eta orlegia ondo ikusten da. Hasieran esan bezela bidegurutze honetan kontuz ibili adi joaten ez bagara paretik pasako dugu eta.


"Bidegurutze garrantzitsutik" bost-sei minutu pasatxoan Torre Moratxa mendira iritsiko gara.

10:20, Torre Moratxa, 220 metro. Hemendik aurrera hemen deskribatutako bidea jarraituz, 10 minutu eskasean Roca Maura mendira iritsiko gara.

10:30, Roca Maura, 225 metro. Eta hemendik aurretik deskribatutako bide bera jarraituz, 20 minutu eskasean berriro ere L'Estartit herriaren hasieran dagoen biribilgunera iritsiko gara.

10:45, L'Estartit-en sarreran dagoen biribilgunea, 0 metro. Nahiz eta biribilgunean amaiera jarri, amaiera ederra nik egiten dudana izan daiteke: hondartzara joan, bainu jantzia jantzi eta Mediterraneoko uretan merezitako bainu lasaigarria hartu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina