AZKEN 10 SARRERAK

2009/10/07

GABIETO (Mend.) (3036 m.), GABIETO (Ek.) (3034 m.) ETA TAILLON (3144 m.) 09/10/03

Abuztuan mendi-alperkerian ibili ondoren, agendan nuen proiektutxo bat anaiari egitea proposatu nion helburu ezberdinekin: Ordesa inguruan dauden hirumilakoetatik aparte gelditzen diren hiru hauek egin, egun berean egiteko aukera, desnibel eramangarria eta, beharbada garrantzitsuena, Roland bretxatik pasako ginen lehen aldia izango zela.

Hasieran Irailak 19ko astebururako gelditu ginen, baina eguraldi kaxkarra dela eta Urriak 3rako utzi genuen. Oraingo honetan lagun berri batzuk apuntatuko ziren proiektutxo honetara: Haritz (nire emaztearen lehengusua) eta bere neska Goretti.

Honela, Urriak 2an, ostirala, arratsaldeko 15:30tan Donostiako merkatal gune bateko aparkalekuan gelditu ondoren, Gavarnie aldera abiatu ginen Grange de Holle aterpean afaldu eta gaua pasatzeko asmoarekin.

Lehenengo estuasuna Irungo mugan pasa genuen, Guardia Zibilen kontrola. Ez dakit, baina beti gelditzen gaituzte. Oraingo honetan ere derrigorrezko 15 minutuetako tentsio uneak pasa ondoren, muga pasa eta arratsaldeko 19:15ak aldera aterpera ailegatu ginen.

Aterpea ederra da: Hori bai, afariak 19:30etan ematen dituzte, eta ordurako han egon behar da. Aterpera ailegatzeko, Gavarnie herria zeharkatu eta Les Espécières ski pistara doan bidea hartu behar da. Bi kurba itxiren ondoren (bat ezkerrera eta bigarrena eskuinera) aterpearen ondoko aparkalekura ailegatuko gara (gutxi gora behera Gavarnietik kilometro pare batera). Erreferentzi bezela arkaitz baten gainean dagoen amabirjina hartu daiteke.

Aurrera jarraitu aurretik, igerturi eskertu beharra diot bere blogean ibilbide honen inguruan eginiko deskribapenarengatik eta bere track-arengatik.

SARRERA

Gabietoen inguruan ez da informazio gehiegirik aurkitzen, ondoan duten Taillon mendiaren itzalaren azpian gelditzen baitira. 1874 urtean Henry Russell eta Célestin Passet Ekialdeko Gabietoa igo zuten lehen aldiz. Mendebaldeko Gabietoa Henry Brulle, Célestin Passet, Jean-Marie Bordenave eta Jean Bazillac-ek igo zuten 1881 urtean.

Taillon mendiaren inguruan informazio gehiago aurkitu daiteke. Uste da Herediak 1791 urtean igo zuela lehen aldiz. Bere ipar aurpegia (AD sup.) lehen aldiz 1954 urtean izan zen gainditua Clos, Sautona eta Escalona izan zirelarik protagonistak. Bide normaletik dituen erreztasunengatik (eta Col de Tentes-tik hiru ordu t'erditan tontorrean zaudela ikusirik) mendi oso bisitatua da. Gainera, dituen bistak ederrak dira.


GURE BIDEA

Hiru hirumilako hauek gainditzeko aukeratu dugun ibilbidea 1881 urtean Henry Brulle, Célestin Passet, Jean-Marie Bordenave eta Jean Bazillac-ek aukeratutako bide bera izan da. Col de Tentes-tik abiatu eta Bujaruelo aldera pasa ondoren Forqueta de Gabietora igo eta Gabietoen amildegira pasatzen da. Amildegitik zuzen hartzen da mendebaldeko Gabietoaren hego-mendebaldeko aristarekin (PD) bat egin arte. Hemendik aurrera, Taillon mendirarte kresteatzen da eta Taillon menditik behera honen bide normaletik jaisten da berriro Col de Tentes-era.

Ibilbidearen zati "konplikatu" bakarra mendebaldeko Gabietoaren hego-mendebaldeko arista da. Arista hau PD bezela dago katalogatua eta II-ko pausuak ditu. Dena den pausu zailenak beti ekidin daitezke ipar nahiz hegoaldetik.

Oso ibilbide lasaia da. Guk ez genuen inor ikusi bide osoan.

ERAMANDAKO MATERIALA

Ibilbide hau burutzeko ez genuen bestelako materialik eraman. Mendira egun bateko ibilbidera eramango genuke materialari KASKOA batu genion, batez ere arista nahiko puskatua baitago.

DESKRIBAPENA

Grange de Holle aterpean goizeko sei t'erditean ederki gosaldu ondoren, Col de Tentes-era abiatu ginen. Aterperaino eraman gaituen errepidea jarraitze besterik ez da, errepidea bukatzen den arte. Eguna zoragarria dator, zerua garbi-garbi eta izarrez betea.

07:40. Col de Tentes, 2210 metro. Botak jantzi ondoren, Col de Tentes-tik hegoalderara Bujaruelo portura doan pistatik gora abiatu ginen pista bukatzen den punturaino.

Irtetzeko prest


08:00. Bujaruelo portua, 2275 metro. Bujaruelo portuan ezkerrera Sarradets aterpera doan bide markatua utzi (gero bertatik jaitsiko ginen) eta Bujarueloruntz (hegoruntz) metro batzuetan jarraitu genuen beste bide markatu batetik pixkanaka mendebalderuntz hartzeko, Gabietoen mendebaldeko pareta gure ezkerrera uzten genuelarik.

Bujaruelo portuan. Sarradets-era doan bidea ikusi daiteke.


Hegoalderuntz begirada Bujaruelo portutik. Atzean Tendereña ikusi daiteke


Denak zoriontsu egunsentiaren freskura alde dugula.


Bujarueloko portutik hego-mendebaldera doan bidea hartuta.


Dagoeneko mendebaldera jotzen duen bide hau hartu eta 10-15 minutura, bapatean tximini antzeko bat igo beharko dugu.

Iker tximinia atzean duela.


Tximiniatik gora.


Behin tximinia hau igo ondoren, bidea lau-laua da Forqueta de Gabietos-era igotzeko malda hasten den arte.

Bideaz gozatzen.


Gabietoen mendebal aurpegia.


Aurrean ikusten den arkaitza eskuinetik inguratu ondoren hasten da Forqueta de Gabietoserako igoera.


Forqueta de Gabietosera doan malda ez da oso gogorra, baina hauspoa berotzeko nahikoa da.

Forqueta de Gabietosen igoeraren hasiera.


Mendebaleko Gabietoaren hego-mendebalde aurpegia.


Malda amaitzen.


Oraingoz ederki goaz.


09:00. Forqueta de Gabieto, 2525 metro. Lasai-lasai igo ondoren, arroparen bat kendu eta ura edateko aprobetxatzen dugu 10 minutu inguru.

Iker Forqueta de Gabieton. Atzean mendebaleko Gabietoaren mendebaleko arista ikusi daiteke (AD sup.).


Forqueta de Gabietotik berriro ere pixkat behera jaitsi behar da, berriro ere zakar mendebalderuntz hartzeko. Honela, apenas altuerarik galdu gabe, zeharka-zeharka Gabietoen amildegian sartuko gara.

Forqueta de Gabietotik mendebaldera hartzen den puntuan.


Zeharka-zeharka.


Honela, 10-15 minutu ibili ondoren, Gabietoen amildegiaren hasiera iritsiko gara. Puntu honetan orain arteko bide zapaldua uzten dugu eta gora begira dugun kresterioko lepo gris argira igo beharko dugu.

Bidea uzten den tokia. Goian lepoa ikusi daiteke.


Amildegiaren malda nahiko gogorra egiten da, baina batez ere malda gogortzen duena dituen harri askeak dira. Leku batzuetan pausu bat gora eta bi behera ematen ari direla dirudi. Dena den, guk lasai-lasai hartu genuen.

Atzera begirada.


Haritz eta Goretti amildegiaren hasieran.


Iker lehenengo metroei gogor ematen.


Bloke marroiak amaitzen diren puntuan. Hemen hasten da zatirik zikinena.


10:05. Hego-mendebaldeko aristaren lepoa, 2855 metro. Ttirri-ttarra igo ondoren, nahiko frexko ailegatzen gara lepora. Hemen lehen aldiz, eguzkiak joko gaitu eta momentu hau aprobetsatzen dugu ura edan, barritaren bat jan, eguzkitako betaurrekoak eta kaskoa jarri, eta, nola ez klik, klik, klik, argazkiak ateratzeko nonnahi.

Lepoan deskantsatzen. Atzean igo beharreko arista ikusi daiteke.


Ehiztari ehizatua.


Lehen aldiz Monte Perdidoa ikusiko dugu lepotik.


Ordu laurden inguru deskantsuan egon ondoren, hainbeste itxaron dugun unea ailegatu da: TREPADAAAAAAAAA!!!!!!!!!!!!!!! Honela ba 10:20 aldera aristari aurre egiteko pronto gaude. Egia esan errespetu dexentekin etorri ginen arista honetara, beti bezela, ez baikenekien zer topatuko genuen. Baina igerturen erreportaiak asko lagundu gintuen tentsio pixkat kentzeko eta gauzak argi edukitzeko.

Arista hasieran eskuinetik doan bidezidor batetik hartzen da, arkaitz grisa bukatzen den arte.

Berez trepada hasten den lekutik leporuntz begirada. Bidezidorra ikusi daiteke.


Hemendik aurrera, arkaitzak kolore marroi horixka bat hartzen du eta benetako trepada-destrepada hasten da.
Nahiz eta irakurrita nituen deskribapenetan arista oso hautsita dagoela esan, niri ez zitzaidan hainbesterainoko iruditu.
Arkaitza ederra da, adherentzi handikoa eta esku nahiz oinentzako helduleko paregabeak dauzka. Hasieran anaia eta biok leku errezenen bila joan ginen, baina arkaitzaren adherentzia ikusirik, zenbait momentuetan leku zailegotan sartzera ausartu ginen.
igertuk bere deskribapenean dioen bezela, aristaren erdialdean gutxi gora behera, aristaren ezkerrera pasa behar da, baina pausu hau hitoz markatua dago.

Lehenengo paretatxo-bretxa igotzen.


Lehenengo paretatxoa amaitzen.


Lehenengo paretatxoa.


Bigarren paretatxoan bide zailago baten bila.


Iker paretatxo berean anaiaren aztarnen atzetik.


Paretatxo honen azken pausutxoan.


Haritz eta Goretti aurretik. Mila aldiz gogoratu genien ez zutela kaskorik eraman.


Goretti gozatzen. Atzean Taillon.


Beste paretatxo batean. Goretti errezenetik, anaia eta biok bide berriak esploratzen.


Hau da hau gozamena!!!!


Anaia zati berean.


Apokalipsiko lau zaldunak.


Destrepetxo expuesto xamarra.


Hau da aristaren ezkerrera pasa behar den pausua.


Iker pausua hasi aurretik.


Beste orratzatxo bat. Aristan etengabe gora eta behera zoaz.


Ttirri-ttarra goraka.


Dagoeneko zati ttenttena amaitu ondoren.


Anaia zoriontsu Vignemale atzean duela.


Nahiz eta zati zailena amaitu, nik gehiago nahi nuen!!!!!!!!


Goretti zati errezetik...


..Eta Iker anaiaren pausuak jarraituz, arista-aristatik.


Zatitxoa amaitzen...


Eta bitartean Haritz eta Goretti gure zain.


Gaurko zelataria...Vignemale handia.


Anaia zailtasun guztiak amaituta.


Benga!!!! Goazen!!!! Atzean Taillon ikusi daiteke.


Gaurko trepada gehienak amaituta...


...Edo ez?


Honela, ia konturatu gabe, 11:20tan Mendebaldeko Gabietoren tontorra zapaldu genuen.

11:20. Mendebaldeko Gabieto, 3036 metro. Tontorreko argazkiak atera eta apenas gailurrean egon gabe ekialdeko Gabietoruntz abiatu ginen.

Mendebaldeko Gabietoa, talde argazkia.


Anaien argazkia atzean Taillon dugula...


...Eta bikotetxoarena..


Mendebaldeko Gabietotik Ekialdekora doan aristak ez dauka inongo misteriorik, di-da batean egiten da eta ez dauka inongo zailtasunik. Bukaeran trepadatxo interesgarri bat dauka.

Mendebaldeko Gabietotik jaisten. Ezkerrera Ekialdekoa ikusi daiteke.


Haritz eta Goretti badoaz...



Mendebaldeko Gabietotik jaisten.


Panoa atzeruntz. Eskuinera Vignemale handia ikusi daiteke.


Ailegatzen...


Ekialdeko Gabietora ailegatzeko trepadatxoa.


11:40. Ekaildeko Gabietoa, 3034 metro. Hemen ere ez ginen denbora luzean egon. Argazki batzuk atera, ur pixkat edan eta Tailloneruntz abiatu ginen.

Gaurko bigarren hirumilakoa ospatzen...


Talde argazkia, atzean Taillon dugula.


Eta orain Taillonen gailurraruntz. Hasieran arista jarraitu genuen garbi-garbi.


Taillon mendia. Hona igotzeko bidea hitoz markatua dago. Hasiera batean aristaren eskuinetik doa, arista bertikal xamarra jartzen den arte. Puntu honetan, argazkian ikusten den bezela, eskuinera faja bat ateratzen da, arista irabazteko.


Gabietoen glaziarraren ondarrak Gabieto lepotik (2938 metro)


Atzera begirada eta orain arte eginiko arista.


Taillon mendira igotzeko lehen azaldutako fajara ailegatu ginenean, neberotxo bat bidea oztopatzen zuela ikusi genuen. Eta gu kranpoirik gabe!!!!!!!! Honela, ezkerrera abiatzen zen tximinia erraz bat hartu eta Taillon mendiaren hego-ekialdeko krestara atera ginen.

Tximinia hartu genuen lekuan. Atzean neberotxoa ikusi daiteke.


Tximiniatik gora.


Eta tximinitatik atera eta...... hau da parajea!!!!!!!!!!!!


Argazki honetan orain arte eginik bide osoa ikusi daiteke hasieratik.


Ekialdeko Gabietoa.


Behin ego-ekialdeko "kresta" edo hobe esanda, maldara irten ginenean, bide erraza bat jarraitzea besterik ez da Taillon mendiaren gailurra zapaltzeko.

12:35. Taillon mendia, 3144 metro. Baina nondik atera da jendetza hau? Uste dut hauxe denok pentsatu genuela. Gailurra jendez betea zegoen, eta egia esan, orain arte bizitako ixiltasun eta lasaitasunarekin alderatuta, kontraste handia izan zen. Baina, euskaldunok gehienetan egiten dugun bezela, hau guztia hamaiketako eder batekin ito genuen, gailurreko argazki "ofizialak" atera aurretik.

Amaiketakoa prestatzen.


Zer Haritz? Gosekin???


Hamaiketakoaren ondoren anaien argazkia gaurko azken hirumilakoan.


Haritz eta Goretti...


...Eta espedizio osoarena.


Cascoa, Cascada pikoak, Marbore, Monte Perdido... hemengo bistak zoragarriak dira.


Honela, gailurrean ordu erdi pasatxo egon ondoren, 13:10ak aldera Roland bretxaruntz abiatu ginen.

Jaitsieraren haseran.


Monte Perdido eta Cilindroa.


Taillon mendira igotzeko azken malda Bretxatik igoz gero.


Taillon behatzera ailegatzen.


Taillon behatzaren zeharkatu aurretik. Ezkerretik zeharkatzen da.


Iker behatzaren igarobidean dagoen koban sartuta.


Behatza pasa ondoren. Atzean Taillon mendia.


Eta azkenean, ni eta nire anaientzako eguneko momentu majikoa izango zena ailegatu zen... Roland Bretxa ikusi eta zeharkatzea.

Roland Bretxara ailegatzen.


Azken metroak, eskuinean Cascoa dugularik.


14:00. Roland Bretxa, 2807 metro. Hemen ere, turisten moduan, nonnahi argazkiak atera eta atera aritu ginen.

Mujika anaiak Bretxa atzean dugularik.


Iker eta Goretti.


Bretxaren tamaina benetan liluragarria da.


Haritz eta Goretti Bretxaren Frantzia aldean.


Bretxatik Sarradets aterpera jaisteko dagoen bideak ez dauka inongo misteriorik. Dena den, bidean dagoen glaziarraren ondarra erabat izoztua zegoen eta bertan irrist eta sustutxoren bat ere izan genuen.

Anaia glaziarraren ondarrak pasa ondoren.


Sarradets aterpera oraindik beheran ikusten da...


..eta eskuinera Cascadaren pikoak, Marbore eta Gavarnieko urjauzia.


Aterpera hurbiltzeko azken pausuak ematen.


Goretti Sarradets aterpera hurbiltzen.


14:30. Sarradets aterpea, 2587 metro. Aterpean ia ez ginen gelditu ere egin. Argazki batzuk atera eta Col de Tentes-runtz abiatu ginen. Bideak ez dauka inongo galerarik: hasieran Sarradets lepora igo behar da, hemendik behera jaisteko gero bukaezin dirudien bide batetik Bujaruelo portura berriro ere ailegatzeko. Guk puntu zailtxo bat topatu genuen, Taillon menditik jaisten den errekatxoa zeharkatzeko garaian, izoztua baitzegoen, baina arkaitzen gainetik erraz pasa genuen.

Anaia aterpetik irteten.


Sarradets aterpea izen bereko lepotik. Parajea, edozein filmetakoa.


Sarradets lepoan. Atzean aparkalekua gertu ikusi daiteke...baina izugarrizko buelta eman behar da bertara ailegatzeko.


Bitartean Haritz eta Goretti badoaz behera galduezin dirudien bidetik.


Taillonen glaziarraren ondarrak.


Oraindik maldan behera, Vignemale atzean dudala.


Maldatxoa amaitu ondoren. Nabaritu daiteke aparkalekura ailegatzeko egin behar den zeharkaldia.


15:40. Col de Tentes, 2210 metro. Zortzi orduko buelta egin ondoren, berriro ere kotxera ailegatu ginen. Erropa aldatu, eta nola ez, bigarren hamaiketakoa egin genuen.

Bigarren hamaiketakotxoa egiten.


Col de Tentes-en dagoen panel adierazgarria...


..Baina ederragoa da panel naturala...


Anaia erabat txunditu zuen Taillonaren ipar aurpegia atzean duela.


Eta honela, 15:30ak aldera berriro ere Gipuzkoaruntz abiatu ginen, bidean argazkiren bat atera genuelarik.

Astazuak eta Swan korridorea.


Astazuak eta Marboré.


Agur Russell jauna, hurrengorarte!!!!!!!!!!!


Eta honela, eta ohiturari gogor eutsiz, arratsaldeko 19:45ak aldera hanburgesa zikin baten atzean geunden, gure eguneko bueltatxoa mahai inguruan ospatzen.

Laburtuz, ibilbide ederra, uste baino errazagoa. Egia esan II gradua edukitzeko erreza iruditu zitzaigun, hori bai, zenbait lekuetan azpian dagoen patioa garrantzitsua da.
Ibilbide osoan pasa genuen estuasun bakarra, kotxez Gavarniera gindoazela Irungo mugan Guardia Zibilek egin ziguten kontrola izan zen. Beraiek pasarazi gintuzten estuasunak 8c mailakoak baloratuko nituzke.

Eta ahaztu aurretik, izan genuen konpainia ere mundiala. Milesker Haritz eta Goretti, gurekin momentu majiko hauek konpartitzeagatik. Muxu handi bat bioi.

PROFILA




3 iruzkin:

  1. Aupa laukote,

    Pozten naiz dena ondo joan izatea, eta gu beste gozatu izana.

    Baina gehien pozten nauana inorentzat nire deskribapenak erabilgarriak izatea ;)

    Horretaz gain kriston erreportai originala egin duzu (argazki ederrak daude ere)

    Goraintziak Bilbo aldetik

    ErantzunEzabatu
  2. Aupa laukote,

    Pozten naiz dena ondo joan izatea, eta gu beste gozatu izana.

    Baina gehien pozten nauana inorentzat nire deskribapenak erabilgarriak izatea ;)

    Horretaz gain kriston erreportai originala egin duzu (argazki ederrak daude ere)

    Goraintziak Bilbo aldetik

    ErantzunEzabatu
  3. Milesker igertu,

    ohore handia da zugandik eskerrak jasotzea.

    Ziur izan zure deskribapenak etorkizunerako ere erabiliko ditudala.

    Milesker berriro ere.

    ErantzunEzabatu