AZKEN 10 SARRERAK

2009/12/21

TXINDOKI 2009KO LEHEN NEGU-IGOERA 2009/12/19

Urteroko legez, aurten ere lehenengo elurtea bota duela aprobetxatuz gure mendira, Txindokira hurbildu ginen Josu, anaia eta hiruok. Igoera gozoa zegoen, puntu batzuetan izotza zegoelarik, baina tximista-bidetik (espaineraz "el rayo") igotzeko oso ondo.

Bide normaletik jaitsi ginen, bazkaltzeko etxera bueltatu ginelarik. Ez dut bidea deskribatuko, oso ezaguna baita.

Larraitz inguruan larretan gelditzen diren azken zaldiak.


Larraitzetik gora doan pistatik gora.


Eguraldi onak iraungo duela zirudien....


Behin pista utzita, bidean gora. Bukaeran Ausa Gaztelu ikusi daiteke.


Lehenengo langara ailegatzen, atzean Ausa Gaztelu.


Lehenengo langatik gertu, atean Amezti eta honen gainean Txindokiko Arista.


Langa pasa ondoren dagoen pinudia zeharkatzen. Bidea oso zapaldua dagoela ikusi daiteke.


"Rayo"-tik igotzeko hartu behar den bidegurutzera ailegatzen. Aurretik doan "prozesioa" ikusi daiteke. Gure mendiak duen xarma.....


"Rayo"an sartuta. Ausa Gaztelu eta atzean Aizkorri, gure biharko helburua.


Hemen malda "potente" xamarra da eta ez da kantari igotzeko tarte handirik gelditzen...


...eta gainera...hotza.....


baina ttirri-ttarra, konturatu gabe tontorrera ailegatzen zara. Aupa Josu!!!!!!


....eta Aupa Mitz!!!!!!!!!!!


argazki gutxi batzuk atera ondoren (laino ederki zegoen sartuta) beherako bidea hartu genuen nahiz eta batzuk oraindik maldak igotzeko gogokin izan.


Behrako bidean. Behean Ausa Gaztelu ikusi daiteke, baita mendizaleak bidetik kanpo ez ibiltzeko jarri dituzten hesiak ere.


Noiz aurkituko dute bi "tipejo" hauek andregai bana??????


Eta orain nora begira ari zarete?


"Ba horra". Gure "eskalada klasikoko" lehen pausuak eman ditugun pareta. Udaberrirarte itxaron beharko du.


Eta kotxean aldatzen ari ginenean Goierriko "espezimen" berezi hau azaldu zen "Rayo"ko malda hiru alditan igo ondoren. Everest deitzen den mendi batera ba omen doa eta..... AUPA PEDRO!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!


Hala, eta gaur goiz ohera bihar Aizkorriko txanda izango da eta.

PROFILA





BIDE BERETIK EGINDAKO BESTE IGOERA BATZUK

- Natxorekin, 2014ko azaroaren 15ean.