AZKEN 10 SARRERAK

2009/12/22

IRAULE, NARDASAKONETIK 2009/12/20

Abenduak 19an Txindokin negu denboraldia estreinatu ondoren, igandean Aizkorrira joatea pentsatu genuen bertako korridore baten sartzeko asmoarekin. Aurreko egunetan botatako elurteak eta eginiko hotzak animatu gintuzten, baina ez ginen oso seguru elurraren kalitatearekin, ez baikenuen uste oraindik eraldatua izango zenik.

Oraingo honetan Truji, Goia, Iker eta ni animatu ginen neguko lehen korridorea egiteko.

Hasiera batean Aizkorriko Iralarrainardea egitea pentsatu genuen, baina azkenean Iraule mendira doan Nardasakon Kanala egitea erabaki genuen. Kanala hau Trujikin Otsailaren 14ean egina nuen Irauleko Orratzatik doan bariantetik (erreportaia ikusteko hemen klikatu) eta bide bera jarraituko genuela erabaki genuen beti ere elurraren kalitatea ona bazen. Gainera, Goia kanal osoa eskiekin jaisteko asmoarekin joan zen.

Ibilbidearen deskribapena Otsailak 14ean eginiko ibilbidean dagoenez, ez dut hemen deskribapenik egingo, argazkiak bakarrik komentatuko ditut.

Aizkorri mendilerroko kanal nagusiak. 2017an Zegamako mapa toponimikoa argitaratu eta kanal eta mendiei jatorriko izena eman zien, izenak argazkian bezala geldituz.


Nardasakon kanalaren nondik norakoak.


Zegamako apeaderora doan errepidetik.


Apeaderotik gora doan pistatik. "Lagun" hauek tarte luze batean izan genituen aurretik.


Ikerren 4X4arekin ezin izan ginen Itzubiagara iritsi. Honela, bordatik 15 bat minutuetara kotxea utzi genuen.

Trasteak prestatzen.


Itzubiagara dauden 15 minuturen ondoren arropa kentzen hasi ginen. Argazkian Goia eta Iker.


Truji bordaren ondoan.


Bordatik gora pinudi bat zeharkatu behar da pagadi batera iritsi arte. Pinudia zeharkatzen ari ginela ikusten zen elurra erabat eraldatu gabe zegoela...

Pinudia zeharkatu ondorengo pagadian, Truji bidea irekitzen.


Kanalaren hasiera pagadiaren bukaerarekin batera hasten da pagadiak "pasillo" bat egiten duelarik. Puntu honetan elurra oso bigun zegoen eta belaunetatik gora sartzen ginen etengabe.

Truji kanalaren hasieran.


Atzetik anaia eta Goia.


Truji pagadia bukatzen den puntuan.....


.....ia gerriraino borrokan eta borrokan....


...guri bidea irekitzen...


Pagadia bukatzen zen puntutik gora elurraren egoera ere zertxobait hobetu zen, baina hala ere leku batzuetan, haizearen eraginez, belaunetaraino sartzen ginen. Honegatik txirralla eta harkaitzak dauden lekura pasa ginen elurraren maila baxuagoa baitzen.

Truji txillarra dagoen lekura joateko ibilbide baten bila.


Txillarra eta harkaitzetatik gora.


Honela, kanalaren punturik zabalenera ailegatzen da. Puntu honetan hiru kanal hartzeko aukera daude: Sakon Handi, Iraule Orratzeko bariantea eta eskuinetik diagonalean Irauleko tontorrera doan kanala.

Argazkian hiru kanalak ikusi daitezke. Guk hiru kanaletatik ezkerrekoa hartu genuen.


Truji igoeraz disfrutatzen.


...baina oraindik malda majoa dugu kanalaren irteera arte...


..eta denak begira daude...


...orain bidea irekitzea tokatzen zaionari.


Kanalaren irteera estua da eta 3-4 metroetako erresaltetxo bat igotzea besterik ez da. Elurra egoera onean dagoenean oso errez egiten da, baina oraingo honetan elurra oso aske zegoen eta izerdi pixkat bota genuen erresaltetxoa igotzeko.

Goia eta Truji erresaltetxoari egurra ematen.


Goia okerrena pasata.


...ondoren Truji...


...eta atzetik Iker...


EEEEEEuuuuuuuufffffffffff!!!!!!!!!!


Honela, Irauleko orratzeko kanalaren amaieran dagoen gurutzeraino igo ginen...


...beste mendizale batzuk haizearekin borrokan ari ziren bitartean...


...derrigorrezko argazkiak ateratzeko...


...beste batzuen borrokak segitzen zuen bitartean...


Argazkiak atera eta berriro ere erresaltetxoa jaisteko pronto jarri ginen.

Iker eta Truji erresaltetxoa jaisteko prestatzen...


Erresaltetxotik behera...animo, animo!!!!!!


nola ez, gure mendiaren derrigorrezko argazkia.


Baina irteeraren punturik ikusgarriena hasteko zegoen. Goiak eskiak jarri zituen kanala jaisteko asmoarekin.

Goia jaisteko prest.


lehengo "jiroa"


Zist,


Zast,


Zost,


Honela xorro-xorro eskiatzen Otzaurteko bidean Zegamako apeaderora joateko bidegurutzerarte joan zen. IKUSGARRIA BENETAN!!!!!!!!

Bitartean gu pinudian geunden argazkiak ateratzen.


Eta trasteak jaso eta te bero-beroa edaten...


Eta hauxe izan da guztia. Honelakoetan pasatzen den bezela, dagoeneko Aizkorrin egingo dugun hurrengo kanalerako planak egiten bukatu genuen.

Ea egiten ditugun....

PROFILA


Profil hau Zegama herritik dago neurtua.


NARDASAKONETIK EGINDAKO BESTE IGOERA BATZUK

- Iraule Nardasakonetik Haritzekin: 2014/12/12


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina