AZKEN 10 SARRERAK

2010/01/17

IRAULE, NARDASAKONETIK, ORRATZAREN IRTEERA 2010/01/16

Urtarrilaren 9ko asteburuan botatako elurtearen ondoren, astebete itxaron behar izan genuen Aizkorrira bueltatzeko, asteburuan nahiz eta elur kantitate handia izan ez baitzegoen egoera onean. Bagenekien elurra egoera onean topatuko genuela astean zehar eginiko hotza eta botariko euria dela eta.

Honela, Josu, Iker eta hiruok gelditu ginen Aizkorriko kanalaren batean saiotxoren bat egiteko. Hasiera batean Nardagaizto egiteko asmoa genuen, baina eguraldi iragarpena dela eta (larunbata eguerditik atzera euria iragarrita zegoen) Iraulera joteko erabakia hartu genuen. 2009ko Abenduan dagoeneko Nardasakoneko kanala eginda genuenez (klikatu hemen erreportaia ikusteko), Irauleko orratzaren irteera edo kanaletik igotzea erabaki genuen.

Igoera honen deskribapen osoa 2009ko Otsailaren 14ean Trujikin eginiko igoeraren erreportaian irakurri daiteke (erreportaia ikusteko hemen klikatu). Baina Trujikin igoera hau egin nuenetik bueltatzeko gogoa nuen, batez ere bide honen argazki gehiago atera nahi nituen eta.

Nardasakon kanala Iraule mendira doan kanal nagusia da, azkeneko urteotan aski ezaguna bihurtu dena kanal honetan lehiatzen baita Zegama-Aizkorriko kilometro bertikala. Ez dakit honek kanalaren igoeran eraginik izan duen baina azken urteotan Iralarrainardearekin batera gehien eskalatzen den kanala da. Eguzki izpi gutxien jasotzen duen kanala izanik, elurrak gehien irauten duen kanala da, baita egoera onean egoten dena ere.

Kanal hau igotzerakoan begiak ezinbestean Irauleren ipar hormatik zintzilik dagoen orratzera joango zaizkigu. Orratz hau lehen aldiz 1.955 urtean Juan San Martinek eskalatu zuen eta V mailako zailtasuna badu ere ez dirudi eskalada errazeko orratza denik. Harkaitz eskalada honetaz aparte, orratz honek badu gordeta Aizkorriko altxor ezkutuetako bat: orratzaren kanal mehartua.

Kronika honetan, argazkietan nabaria den bezala, anaia eta biok urtearen lehen elurte handien ondoren eginiko eskalada ikusteko aukera izango duzue.

IBILBIDEA

Ibilbidea Itzubiagako bordan hasi genuen. Bertatik gora doan lurrezko pista jarraitu eta larizti eta pagadia zeharkatu ondoren, Nardasakonen oinera iritsi ginen.

Behin Nardasakonen kanala jarraitzea besterik ez dago orratzaren azpira iritsi arte. Orratzaren kanal mehartura iristeko orratzaren eskuinetik (igoerako norabidean) sartu beharko dugu, aurretik belar, lur eta harkaitzez estalitako bi hormatxo eskalatuz. Lehenengo hormatxoa 5-6 metro ingurukoa, 60º eta II-III zailtasunaren baitan dago. Bigarren hormatxoa, 15-20 metro dituena, bietatik teknikoena da eta 65-70º eta III+ zailtasunera iristen bada ere, piolet eta kranpoiak lurrean sendo sartzeko aukera ematen du. Aukeran, nahiz eta auto-babeserako aukera gutxi dituen, hormatxo hau eskalatzeko soka-luze bat egin daiteke, orratzean dagoen bilgunean bilgunea muntatuz.

Behin orratzaren ondoan, honen eskuinetik (igoeraren norabidean) diagonalean gora doan kanal mehartua eskalatuko dugu. Kanal honetako zailtasunik handiena sarreran dago, elur mailaren arabera oso erraza edo zertxobait estutu behartuko dugulako. Sarrera zaila badago, soka luze bat egin daiteke.

Amaitzeko, kanala mehartuaren amaieran ezkerrera (igoeraren norabidean) doan arrail/tximinia estua gandorrera iritsi arte eskalatuko dugu. Tximinia honek bi zailtasun nagusi ditu, biak III-III+ ingurukoak: lehenengoa tximinian sartu arteko lehen 3-4 metroetan eta bigarrena gandorrera iristeko eskalatu beharreko azken koskan. Zailtasun hau elur asko eta gogorra dagoenean dezente murriztu daiteke. Tximiniaren irteeran harrizko gurutze handi bat topatuko dugu.

Jaitsierarik ohikoena Nardasakonetik egiten da. Nardasakonen irteerako hormatxoaren egoera ona ez denean aldiz, gomendagarriena Nardasakonen eskuin adarretik (kilometro bertikalak jarraitzen duen bidea, alegia) jaistea izaten da.

Aizkorri mendilerroko kanal nagusiak. 2017an Zegamako mapa toponimikoa argitaratu eta kanal eta mendiei jatorriko izena eman zien, izenak argazkian bezala geldituz.


Kanalaren krokisa.


Iraule mendiko kanalak. Guk hiru kanaletatik erdikoa hartu genuen. Argazkia 2009ko abenduak 20koa da.


Goizeko 9:30ak. Kotxea beti uzten dugun Itzubiaga bordaren ondoan aparkatu eta trasteak prestatu ondoren irteteko prest.


Ez ginen eguraldiarekin oso konfiatuak abiatu, 1200 metro inguruetatik gora gutxi gora behera lainoa zegoen eta.

Bordatik gora ateratzen den pistatik gora.


Pistatik eskuinera Nardasakon aldera zein momentuan hartu behar den jakiteko pinudiaren erdian dagoen harkaitz berezi bat hartu behar da erreferentzi bezela. Hurrengo hiru argazkietan harkaitz hau borobilduta azaltzen da.

Nardasakonera hartzen.


Pinudiaren erdian sartuta. Ondoan harkaitza.


Harkaitza atzean utzita.


Pinuditik gora goazela pare bat aldiz pista bat gurutzatu behar da.

Iker lehen pista gurutzatzeko prest.


Eta besteetan azaldu dudan bezela, pinudia amaitzen den momentuan pagadi batean sartzen gara.

Pagadiaren barrena. Arrasto ona izan genuen Orratzaren kanala hartzen den bidegurutzerarte.


Iker eta Josu pagaditik gora.


Nardasakon hasten den puntua. Orain arte konturatu gabe nengoen margoturiko harkaitz hau zegoela.


Kanala hasieran oso argia da eta pagadiaren erditik doa.


Baina momentu batean ezkerrera hartu behar da elur hobego baten bila.


Hemendik aurrera lainoa jaun eta jabe izan genuen eta argazkien kalitateen gain ere eragina izan zuen.

Anaia pagaditik ateratzen.


Eta Josu aurretik laino artean galdu aurretik.


Iker kanaletik gora.


Nardasakonera doan bidea ezkerrera utzi ondoren laino artean Orratzaren kanala hasten den lekuraino hurbildu ginen. Bertan elurra ongi zapaldu eta kranpoiak jazteko zabalune bat egin genuen hirurok ongi sartzeko. Gure "0 bilera" izango zena. Hemen kranpoiak jazten ari ginela momentu batez euria hasi zuen eta buelta hartzeko ere proposatu nien Josu eta anaiari, baina beraiek jarritako aurpegiak erantzunatzat hartuta, argi ikusi nuen gaur kanal hau egingo genuela. Gainera euriak 10 minutu iraun zituen.

Kranpoiak jazten eta pioletak motxilatik ateratzen.


Hemendik aurrera guri egokitu zitzaigun bidea irekitzea, ez baitzegoen inongo arrastorik. Kanalaren egoera ona ez denean lehenengo bilgunea jartzen den lekurarte bidea nik ireki nuen.

Iker eta Josu korridoretik gora lehen pausuak ematen.


Lehengo bilgunea muntatzen den zinta eta iltzeak. Puntu honetara ailegatzeko ez dago zergatik gu igo ginen lekutik igo behar. Orratzaren beste errepor honetan markatzen dudan bezela (gomendagarria izan daiteke errepor hau irakurtzea batez ere elurra egoera onean ez badago beste aukera bat izateko), argazkian ikusten den lekutik ere igo daiteke.


Iker bilgunera arrimatzen.


Xuabe-xuabe baina pixkanaka goruntz.


Josuri animoak ematen.


Iker bilgunera iristen.


Orain Josuren txanda.


Lehengo "luze" honen elurraren egoera ez zen perfektua baina nahiko ongi zegoen. "Bigarrengo luzea" egiteko kanalak eskuin aldera hartzen du. Hemengo elur egoera ere ez zen txarra (nahiz eta hobea izan zitekeen), baina goian jotzen zuen haizeteak eta tenperatutraren eraginez harkaitzetatik askatzen zen elurra etengabe buru gainean jotzen ziguela igo genuen, busti-busti bukatuz.

Josu eskuin aldera hartzen. Paretik doan kanaletik ere igo daiteke, baina zailtasuna gure mailarako handiegia da.


Bidegurutzean dagoen erresaltetxoa igotzen.


Erresaltetxoa igo ondoren.


"Bigarren luzea" amaitzen. Goian "argazkilari ofiziala" ikusi daiteke.


Orain anaiaren txanda.


Kanal honen giroa izugarria da.


Kanalaz gozatzen.


"Bigarren luze" hau bukatzen den puntuan ezkerrera hartu behar da ertzaren bila. Irteera hestua da eta elurra biguntzen hasita zegoenez, entretenigarria egin zitzaigun.

Iker "azken luzeari" aurre egiten.


Aleeeeeeeeee!!!!!!!!!!!!!!!!!!


Lehenengo pausuak gaindituta.


Azken "hestuasunean" sartzen.


Kanala amaitzen.


Eta orain Josuren txanda.


Lehen metroetan...


...igoerari "bariantetxo" bat eginaz.


Zati hestuan sartuta.


Josu Kanalaren irteera hurbiltzen.


Azken erresaltetxoan...


Azken erresaltetxo hau elurrez nahiko garbi zegoen, irteera oso erosoa egiten ez zuelarik.


Eta amaitzeko nire txanda...


...azken erresaltera hurbiltzen...


...hau da hau aurpegia, baina goitik erortzen ziren izotz pusketa txikiak etengabeak ziren.


Kanala amaitu ondoren, bapatean tenperaturak behera egin zuen Aizkorriko ertzan jotzen zuen haizetea dela eta. Anaiak esan zuen bezela, aurpegian mina ere egiten zuen eta kanalaren amaieran ateratako argazkietan ere nabaria da.

Iker eta Josu Kanala amaitu ondoren.


Eta Mujika anaiak. HAU DA HAIZEAAAAAAAA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!


Ezertarako gelditu gabe Nardasakonetik behera jaitsi ginen.

Iker Nardasakon kanalaren azken erresaltetxoa jaisten.


Eta Josu atzetik...


Sekula ikusi gabe negoen puntu honetan ere margoturiko harkaitz bat zegoela.


Lainoen artetik arrastoen atzetik etxera itzultzen...


Dena den Goierri eskualdea nahiko garbi ikusten zen...


...Goierri bakarrik ez, kostaldea eta Aiako Harriak baita ere.


Honela, 12:15ak aldera berriro ere kotxean geunden goiza ongi aprobetxatu genuela sinistuta.

PROFILA






IRAULE MENDIKO KANALEN BESTE IGOERA BATZUK

- Iraule Nardasakonetik, Iker, Truji eta Goia-kin. 2009/12/20.
- Iraule Iraule orratzaren kanaletik Trujirekin 2009/02/14.
- Iraule Iraule orratzaren kanaletik. Josu eta Bixkikin.  2012/02-11
- Iraule, Iraule orratzaren kanaletik Asier, Aitor, Leku eta Ikerrekin. Errepor honetan bilgunera ailegatzeko beste bide errazago bat non dagoen markatzen dut. 2012/02/25
- Iraule, orratzaren kanaletik, Zieft-ekin, bere Aizkorriko bataioa. 2013/12/07
- Iraule, orratzaren kanaletik, anaiarekin eskalatutakoa, bertan "track"-a deskargatzeko aukera izango duzue. 2018/01/28


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina