Aspaldi Haritzi hitza emanda genion egunen batean Aizkorriko kanaletara joateko, baina lana ez zenean bazen zerbait elkarrekin planik ez adosteko.
Abenduko lehen elurtearen ondoren, beharbada momentu hau iritsi zela adostu genuen. Abenduaren 7an egin genuen ibilaldiaren ondoren, Aizkorriko mendilerroa aste osoan zehar lainoarengatik estalita egon zen, lainoak bere azpian gertatzen ari zena izkutatu nahiko balu bezela. Honegatik, Haritzek ostegunean whatsapp-ez "elurrik ba al da?" Galdetu zidanean nik "biharkoa inkognita haundie" zela erantzun nion.
Bazpare, zer edo zer interesgarria egiteko elur nahikoa izango zenaren esperantzan, piolet teknikoak eta kaskoa hartzeko adostu eta ostiral goizean Zegamaruntz jo genuen. Gure lehen asmoa Iralarrainardea igotzea zen, baina badaezpada, elurra ziurtatuta izango genuenaren ustetan, Nardasakonera hubiltzea proposatu nion.
IBILBIDEA
Azkenean orratzeko kanala egiteko nahiko elurrik ez zegoenez, Nardasakonetik igo eta Irauleko eskuineko kanaletik jaitsi egin ginen, nolabaiteko ibilbide zirkular bat eginez.
Argazki honetan gorriz igoeran jarraitutako bidea eta urdinez beherakoan jarraitutakoa margotu ditut. Ikusten denez, ez genuen elur askorik topatu.
DESKRIBAPENA
Kotxea Itzubiagako bordan utzi eta, egunsentiarekin batera, pinudian gora hasi ginen. Harritu ninduen lehen gauza bordatik gora doan pista lehorra topatzea izan zen, gehienetan bustia topatzen dugu eta.
Pinudia zeharkatu, pagadian sartu, eta oraindik elurri ez zegoela ikusita, gainean neraman esperantza pixkanaka erortzen hasi zitzaidan, eskuartean mantendu nahi den uraren antzera.
Nardasakonen azpira iristerakoan aurretik ikusi genuena gaur egunik onena ez zela baieztatu zidan.
Haritz kanalaren hasieran, honelakoetan berdea zuriaren gainetik nagusi denean ezin da gauza handirik espero.
Kanalari metroak irabazi ahala, zuria nagusitzen hasi zen, baina elurraren kalitatea arraindegietan arrainen azpian izaten den izotzaren antzerakoa zen, pausu bakoitzero gure azpiko elurra hausiz.
Poliki-poliki kanaletik atera eta Irauleren ipar hormaren azpian dagoen zabalunera iritsi ginen, orain arte genituen susmo txar guztiak betez. Definitiboki gaur ez zen egunk aproposena kanaletara etortzeko.
Zabalunetik gora egindako argazki honetan Iraule mendiaren ipar aurpegiaren egoera nolakoa den ikusi daiteke. Gorriz igoerako bidea eta urdinez jaitsierakoa ikusi daitezke.
Argazkian ikusten den bezela, orratzeko kanala elurrik gabe zegoela ikusita, berehala deskartatu genuen. Kanal hau eskalatzeko jarraitu behar den bidea ikusi daiteke.
Haritz 2015eko maiatzean malda hauetan egingo den kilometro bertikaletaz hizketan joan zen, Zegamako apeaderoan hasi eta Aketegiko gailurrean amaituko dena. Hizketan ari ginela, Nardasakonen ezkerraldean bidea banderatxodun makilaz dagoeneko balizatuta dagoela ikusi genuen. "Eta maiatzean izan behar den froga dagoeneko markau due?" Galdetu nion. "Ba bai" erantzun zidan "antolatzailetako batek hala esan dit". Makil gehienek banderatxoa galduta zutela ikusi genuen, ziurrenik elurraren indarragatik edo, eta oraindik botako dituen elurrak kontutan izanda, maiatzaraino zenbat makil iritsiko direnaren zalantzarekin goruntz jarraitu genuen.
Haritz banderadun makil baten ondoan.
Makil berari Haritzek egindako argazkia.
Ni Irauleren ipar aurpegiaren handitasunean galduta. Argazkia Haritzek egina da.
Aurretik genuen "panorama" ikusita, Nardasakonetik igo eta eskuin kanaletik jaistea adostu genuen, modu honetan ipar aurpegi honetan dauden bi kanal errazenak jarraituz.
Ahalik eta elur gehiena zapaltzen, maldari metroak irabazten joan ginen, igotzen ginen ehinean elurra pixkanaka gogortuz, baina inongo momentuan kranpoi nahiz pioletak ateratzeko elurrik ez genuen topatu. Argazkia Haritzek egina da.
Haritz Nardasakonen amaieran egiten den elur-erlaitzera hurbiltzen.
Bideo honetan Haritz Nardasakonean gora ikusteko aukera duzue, baita ertz-lerrora irteteko dagoen erresaltearen egoera. Nahiz eta beharrik ez izan Haritzen azken metro hauetarako pioletak atera zituen "behin honaino ekarrita atera beharko ditteu" esan zuen irrifar batekin.
Erlaitzean atseden txiki bat hartu, haizeagatik babesteko arropa jantzi, eta erresalteak duen trepadatxo errazaren ondoren goian zegoen haizetera irten ginen, Irauleren gailurrera iritsi, azkar-azkar argazki pare bat egin eta berriro eskuineko kanalak eman zigun babesera itzultzeko.
Irauleren gailurrean, 1511 metro.
Irauleko eskuineko kanala goitik ikusita.
Hasieran kanalean behera joateko kranpoiak jarri beharko genituen hala ez zalantzan izan ginen baina lehen metroak jaitsi eta boten orpoak elurretan ederki sartzen zirela ikusita, kranpoirik gabe jarraitzea erabaki genuen.
Haritz jaitsieraren lehen metroetan.
Zegama eta Txindoki handia atzean, duela hilabete eskas bertan izan ginen Natxorekin.
Jaitsieran goruntz zihoan mendizale bat topatu genuen, ibilbide osoan topatu genuen mendizale bakarra, eta elkar agurtu ondoren bakoitzak bere bideari ekin zion.
Kotxera itzuli, trasteak jaso eta beherunzko bidea hartu genuen.
Pena handia ema zidan Haritzen estreinu gazi-gozo hau, ez da Aizkorriko kanalak ezagutzeko modurik "elegantearena", baina mendian badakigu nork agintzen duen eta bere menpe izaten gara.
Itzuleran pare bat lekuetan kanalei argazkiak egiteko gelditu ginen. Segidan egindako argazki batzuk jartzen dizuet, momentuan zein egoeratan daudenaren ideia egiteko.
Aizkorriko mendi eta kanalak.
Aketegi eta Arbelaitz arteko tartea eta bertako Nardasakon kanal nagusia.
Aketegi aldea eta Nardagaizto kanalaren kokalekua.
Aizkorri aldea. Argazkian Iralarrainardea eta Sakonaundi (jaitsieretarako jarraitu izan duguna) kanalak ikusi daitezke.
Aizkorriko kanalak, oraingoan Zegama herritik.
Aizkorriko gurutzea eta Aitxuri arteko aldea, Iralarrainardea eta Sakonaundi protagonista dituela.
Aketegi Erpinaren ezkerraldeko aldea eta bertako ezkerreko kanala, hainbat irteeretarako eskalatu duguna.
Aketegi aldea, erdian goitik behera Nardagaizto ikusi daiteke.
Orokorrean kanaletan sartzeko egoera oraindik ez da ona. Elurra etengabe eta fundamentu pixkatekin 1400 metro ingurutik gora hasten da eta hemendik behera kalitatea ez da batere ona. Erresalte gehienak elurrik gabe daude eta honelakoetan irteera izugarri zailtzen dira. Laburtuz, Itoizen kantak dioen bezela, hurrengo elurterarte itxaron beharko dugu.
AZKEN 10 SARRERAK
2014/12/13
IRAULE NARDASAKONETIK, EGUN GAZI-GOZOA 2014/12/12
Nork argitaratua:
Xabi "Smithy" Mujika
ordua:
17:23
Etiketak:
Aizkorri,
iraule,
nardasakon,
negua,
sakonaundi
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina