Ostiralean ohikoa denez Josuk deitu zidan asteburuko planak egiteko. Berak larunbatean koadrilako Jon Anderrekin gelditu zen Ataungo Troskaeta lezera joateko. Nik ordea Aizkorriko "monoa" nuela esan nion, eta anaiarekin joango nintzela komentatu nion. Igandean Aizkorrira batera joateko planak egin genituen, beti ere nik elurra egoera onean topatuko banu.
Ring, ring, ring, ring, ring... telefonoaren hotsa. Beti egiten dudan bezela hamargarren tonua jo zuenean, telefonoa eskegi nuen. "Honek gaur ere juerga egin duela ziur..." pentsatu nuen. "Behintzat mezu bat bidaliko diot kotxea non utzi duen esan diezadan". Pip-pip, pip-pip, goizeko seietan jaso nuen erantzuna: "CAFen dago aparkatua". Argi zegoen anaia ez zela gaurko honetan mendira etorriko eta beraz, bakarrik joango nintzela.
IBILBIDEA
Baina... nora joango naiz? Argi nuen Aizkorrira joan nahi nuela eta argi nuen bertako kanalaren batean sartu nahi nuela, baina zein kanaletan? Aizkorrik dituen kanal "nagusietatik" Aketegiko ezker kanala falta nuen egiteko. Gainera Zegamatik Sakonaunditik eskuinera ikusten da argi eta garbi eta itsuraz ez dirudi oso zaila. Honegatik kanal hau hartu nuen helburutzat. "Nonbaiten asuntoa ez badut garbi ikusten buelta hartu eta bihar Josurekin trasteak eta sokarekin aterako dugu" pentsatu nuen.
Honela, anaiaren kotxea zortzirak laurden gutxitan hartu eta Zegamaruntz abiatu nintzen. Eguna oso hotza eta garbia esnatu zen eta honek animatu ninduen: "ea elurra fundamentuarekin topatzen dudan", pentsatu nuen.
Zegamako apeaderotik gora doan pistan sartu nintzenean eta Aizkorri hodeirik gabe, garbi-garbi ikusi nuenean ezin izan nion tentazioari ezetzik esan eta kotxea gelditu ondoren mendiari argazki pila atera nizkion.
Hau da parajea...
DESKRIBAPENA
Aizkorri mendilerroko kanal nagusiak. 2017an Zegamako mapa toponimikoa argitaratu eta kanal eta mendiei jatorriko izena eman zien, izenak argazkian bezala geldituz.
Eginiko ibilbidea.
Deskbribapenarekin jarraitu aurretik, esan "bakarka" izena nik asmatua dela, Aizkorrin eskalatzen ditugun kanaletako beste irteeretatik nolabait ezberdintzeko.
Goizeko 8:45 aldera kotxea utzi eta kanalaruntz abiatu nintzen.
Kotxea utzi nuen lekuan dugun bidegurutzea.
Ezker bidea hartu ondoren 100-150 metroetara dagoen katea.
Bidea basoaren ezker ertzetik doa eta oso ondo dago markatua.
Bidea pagadian sartzen den tokia. Hemen bidea dexente hestutzen bada ere, PR markak jarraitzen dute.
Ez nuen oso argi kanalaren hasiera zein puntutan hartu beharko nuen, argi nuen gauza bakarra PR GI-70 bidea jarraitu behar nuela, punturen batean paretaruntz abiatzeko. Honela, bidan zehar kontuak egiten joan nintzen: "kotxea uzten den lekutik Aketegiko Nardagaiztoren hasierarte 15-20 minutu badare, ezkerreko kanala hartu behar den puntua beste hamar-hamabost minutu ibili ondoren egongo da". Dena den, badaezpada zeharka paretari begira joan nintzen ea leku edo arkaitz ezagunen bat ikusten nuen erreferentzitzat hartzeko.
25-30 minutu ibili ondoren pagadiaren argiune batera irtsi nintzen. Argiune honetan paretari begira jarri nintzen eta harkaitz "ezagun" bat ikusi nuen. Harkaitz hau baieztatzeko argazki kamera atera eta goizean egindako argazkietan harkaitza lokalizatu nuen. "Ederra, hantxe ikusten den harkaitza bera da". Harkaitzarekin batera ehiza postu bat ere ikusi nuen pagoen artean eta ehiza postu honetatik gora bidea joan zitekela pentsatu nuen.
Basoaren argiunean. Ehiza postua ikusi daiteke.
PR-a metro batzuetan jarraitu eta bidearen zoruan dagoen harkaitz bateara ailegatu aurretik eskuinera hartu nuen ehiza postuaren bila.
Argiunea utzi ondoren bidean topatu daiteken harri edo harkaitz berezia.
Bidetik ikusita aurretik dugun malda.
Maldan gora metro batzuk egin ondoren ehiza postura iritsi nintzen.
Gelditu gabe gora jarraitu eta ehiza postutik 50 metro ingurura bigarren ehiza postu bat topatu nuen. Bigarren ehiza postu honi ere ez nion kasu handirik egin eta gora jarraitu nuen beste 150-200 metroetan harkaitz pareta batekin topo egin nuen arte.
Bigarren ehiza postua.
"Gutxienez paretaren eskuinetik pagadiak jarraitzen du nolabait", pentsatu nuen. Honela, makilak motxilan sartu ondoren eta urritza eta pagoen adarrez lagundurik, pixkanaka paretari metroak irabazten hasi nintzen.... pagadia amaitu eta dena harkaitza bihurtu zen arte.
Paretari metroak irabazten. Atzean Txindoki ikusi daiteke.
"Eta orain zer?" pentsatu nuen. Patxadaz pareta aztertzen hasi nintzen eta ezkerrera jo nuen pasaleku baten bila. Honela, 50 metro inguru ezkerrera joan ondoren 15-20 metroetako tximinia antzeko pasaleku bat topatu nuen.
Paretara hurbildu eta helduleku paregabeak zituela ikusirik, bitan pentsatu gabe trepatzen hasi nintzen goian zer topatuko nuen kuriositatez.
Bigarren "pareta" hau gainditu ondoren, zelai batera iritsi nintzen. Zelai honen ezker aldera hurbilduz Sakonaundiren sarrera ikusi daiteke: "Ondo nijo, ziur kanala ederki topatzen dudala". Honela, zelaia zeharkatzen hasi eta hogeibat metroetara kanalaren sarrera ikusi nuen. Sarrerara hurbildu eta tentuz elurra ukitzen hasi nintzen "Joño, kriston gogorra dago, azkenen gaur izugarri disfrutatu behar dut" pentsatu nuen.
"Tximinia" pasa ondorengo zelaian. Eskuinean kanalaren hasiera ikusi daiteke, ezkerrean berriz Sakonaundi sartuta doan lekua.
Kranpoiak jantzi, pioletak atera eta ur pixkat edan ondoren, pixkanaka kanalatik gora abiatu nintzen. Kanala lehen metroetan 35-40 gradu izango ditu, baina berehala tentetzen da. Ez da enkajonatua doan kanal bat ezta zabala ere, baina bai maldatxua, baina elurraren gogortasunak igoera asko errazten zuen... nire hanketako bolen kaltetarako. Gainera inoren arrastorik ez zegoen kanal osoan eta bidea ireki behar izan nuen etengabe.
Hasiera honetan kanala elur-jausien eraginez okerturiko pagoen artean doa.
Kanalaren lehen metroetan, beheran Zegama eta atzean Txindoki.
Leku berean gora ateratako argazkia.
"Hau gozamena, hau elurra, denboraldi honetan topatu dudan onena" pentsatzen nindoan noizik eta behin gelditu eta argazki bat ateratzeko aitzakiarekin nire bolek atseden hartzen zuten bitartean. "Eguraldia ederra, elurra akojonantea, zer gehiago behar det?".
Pagoen amaierarekin batera kanala zabaldu egiten da eta malda ere 45 graduetara igotzen da, punturen batean 50 graduetara ere ailegatuko delarik.
Pagoen amaieran.
Azken pagoa...
Kanalak ez dauka inongo zailtasunik. Bi "erresaltetxo" (zerbait esateagatik) topatu nituen bide honen hasieran, baina inongo zailtasunik gabe.
Atzean utzitako lehen "erresaltetxoa"...
Bigarrena...
Bi "erresaltetxo" hauek pasa ondoren kanala oraindik ere gehiago zabaltzen da.
Kanala gehiago zabaltzen den tokia.
Hemendik gorako bidea oso nabaria da eta kanal honek duen irteera erraza ere ongi ikusi daiteke. "Eta honeraino iritsi banaiz bide errezatik irten behar naiz?" pentsatu nuen. Honela, eta bide errezak inongo zailtasunik ez zuela ikusita, kanalatik eskuinera desbideratu nintzen kresterioa osatzen duten harkaitzen bila.
Bide "normala" eta nik jarraiturikoa. Bide normalaren ezkerrera Zegamatik ikusi daiteken harkaitz "ezaguna" ikusi daiteke.
Harkaitz hormara malda oraindik eta gehiago gogortzen da puntu batzuetan 50 graduetara iritsiko delarik. "Ez badut argi ikusten, buelta hartu eta bide normalera joan naiz" joan nintzen denbora osoan nire burua konbentzitu nahian.
Elurraren gogortasunaren irudia.
Harkaitz "ezaguna" pixkanaka atzean uzten. Kanala "normala" nondik doan ikusi daiteke.
Harkaitz paretara hurbiltzen.
Atzera begirada, malda nabaritu daiteke.
Harkaitz hormara iritsi nintzenean, aspaldi krokis batean irakurritakoa zetorkidan burura: "irteera interesgarriak eskeintzen dituen kanala da". "Irteera interesgarririk badu, ziur nire maila eskaserako bateren bat topatuko dudala" pentsatu nuen, "hori bai, inongo marroitan sartu gabe".
Honela, harkaitz horma eskuinetik ezkerrera aztertzen hasi nintzen sarrera baten bila. 30 metro inguru zeharkatu nituenean erreza zirudien eskaladatxoaren sarrera bat topatu nuen.
Nik hartutako sarreratik egindako argazkia. Azpian harkaitz "ezaguna".
Nik hartutako sarrera. Argazkia martxoak 7an hartutakoa da eta oraindik nire arrastoa ikusi daiteke.
Nik hartutako bideak hiru zatitan banatu daiteke: hasieran zailtasun handirik ez duen eskaladatxoa dauka (gainera pioletan ederki sartzen ziren elur nahiz lokatzean), gero 55 graduetara iritsiko den elur pala bat dator eta amaitzeko harkaitzari pega-pega eginda eskuinetik ezkerrera doan korredore hestu bat ikusi daiteke.
Lehenengo eskaladatxoa atzean utzi ondoren.
Elur pala.
Eskuinetik ezkerrera diagonalean doan kanala.
Nik diagonalean doan kanaltxo hau azpitik hartu beharrean elur pala amaitzen den punturarte joan nintzen handik zer ikusten den ikertu nahi nuen eta.
Elur palaren amaiera. Eskuinean diagonalean doan kanaltxoa.
Elur palaren amaierara iritsi eta "Ostras, Aizkorri!!!!" esan nuen nire barnean.
Argazkia egin eta zeharka diagonalean doan kanaltxora hurbildu nintzen nora irtengo nintzen kuriositatez.
Diagonalean doan kanaltxotik behera begirada. Nondik ibili naizen somatu daiteke.
Diagonalean doan kanala hau gainditzen denean bi alternatiba topatu nituen:
Parez-pare elur palatxo hau....
...edo eskuinera beste orratzaren eskuinetik doan eskaladatxo hau.
Bitan pentsatu gabe eta irteera hurbiltzen zela somaturik eskaladatxoaren aukera hartu nuen irteerari emozio pixkat emateko asmoarekin.
Eskaladatxoaren ondoren. Orratza behean gelditzen da.
Honela, eta eskaladatxo erraz baten ondoren, ertzara irten nintzen zorionez betea.
Aizkorri eta atzean Aratz irteera puntutik. Aizkorriko Ilarrainardeko irteera posibleak ikusi daitezke.
Irteera puntuan ur pixkat edan ondoren Aketegi Erpinara abiatu nintzen ertza jarraituz eta, era berean, beste irteera posible batzuk apuntatuz.
Aketegi Erpina.
Aketegi Erpinatik Aketegira ere ertza "inbestigatuz" joan nintzen.
Aketegi.
Eta Aketegiren tontorretik iparraldera jo eta pixkanaka Nardasakonera abiatu nintzen kotxearen bila.
Nardasakon. Bistan dituen hiru irteerak ikusi daitezke.
Elurra oraindik gogor-gogorra zegoen eta tarteren batean maldari begira ere jaitsi behar izan nuen pioletez lagundurik.
Handik nator.
Behin Nardasakonen sartu ondoren gozo-gozo jaitsi nintzen pagadiraino.
Nork esaten du Aizkorrin ez direla elur-jausiak izaten?
Kotxean trasteak sartu, berriro ere ura edan eta poliki-poliki etxeruntz abiatu nintzen kristoneko zoriontasunarekin bihar Josurekin egingo nuen kanalarekin dagoeneko ametsetan.
Nardagaizto Zegamako apeadero ingurutik. Bere ezkerrean nik eginikoa ikusi daiteke.
Aizkorri Zegama herritik. Argazkiaren erdian dagoen adarrak Nardagaizto adierazten du.
AZKEN 10 SARRERAK
2010/03/08
AKETEGI ERPINA EZKERREKO KANALATIK, "BAKARKA" IRTEERA 2010/03/06
Nork argitaratua:
Xabi "Smithy" Mujika
ordua:
21:27
Etiketak:
Aizkorri,
aketegi,
eskalada,
kanala,
kanalak,
mendia,
nardagaizto,
nardasakon
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina