AZKEN 10 SARRERAK

2010/02/09

AKETEGI ERPINA NARDAGAIZTOTIK, "LEZE" IRTEERA 2010/02/07

2010eko urtarrilak elurte gozo batekin agurtu gintuen eta Otsailak zuri-zuri ere kaixo esan zuen. Honela, astebeteko tartea eman genuen Aizkorrin bildutako elurra egoera onean egongo zelako esperantzarekin.

Astean zehar euria egin zuen eta honek elurraren egoeraren inguruan zalantzak sortu zizkigun, baina larunbatetik igandera izotza egiteko iragarpenarekin batera gure itxaropenak ere gora egin zuen.

Dena den, hamabost egun genderamatzan irteera hau prestatzen Zieft (mendiak-eko foreroa), Josu, anaia eta lauok. Zieft-ekin egingo genuen lehen irteera zen guretzat eta gogo handiekin geunden. Baina azkenean Zieft ezin zela etorri esan zigun. Honekin batera Ikerrek ere kale egin zuen eta Josu, elurraren egoerarekin mesfidati, Txindoki aldera joango zela esan zidan. Baina azken momentuan, Asier (Josuren anaia) apuntatu zen irteera honetara.

Iaztik Aketegiren erdiko kanalera bueltatu nahi nuen dituen irteeretako beste batean sartzeko. Iaz kanal hau egin genuen eta Aketegira ateratzen den irteera aukeratu genuen (hemen klikatu erreportaia ikusteko). Oraingo honetan lezearen irteera nondik nora doan jakin nahi nuen egiteko posiblea den hala ez ikusteko. Plan hau Asierri planteatu nion eta berak oso gogotsu hartu zuen plana orain arte Aizkorrin pare bat kanal ezberdin eginak zituen eta.

IBILBIDEA

Goian azaldu bezela, gure asmoa Nardagaizto kanalatik sartzea zen, lezearen irteeratik ateratzeko (beti ere irteera hau topatzen bagenuen). Irteera honetatik genekien gauza bakarra zen leze irteera izena hartzen duela irteeran sortzen den elur kornisaren zehar zulo bat egin behar izaten delako kresteriora ateratzeko, eta irteera hau Aketegi Erpinaren tontorraren ezkerrera ateratzen dela. Dirudienez, 55 graduetako malda hartzen du gehienera jota (gero ikusiko genuen hau ez dela horrela). Azken datu hau erreferentzi bezela hartuta, ez genuen ez sokarik ezta kaskorik ere eraman (gero faltan botako genituela ere ez genekien).

Aizkorri mendilerroko kanal nagusiak. 2017an Zegamako mapa toponimikoa argitaratu eta kanal eta mendiei jatorriko izena eman zien, izenak argazkian bezala geldituz.


DESKRIBAPENA

Eginiko ibilbidea


Eginiko ibilbidea Zegamatik ikusita


Anaiari kotxea hartu eta Zegamako apeaderotik gora doan pistaren bukaeran dagoen Itzubiaga bordan utzi ondoren, goizeko bederatzietarako martxan hasi ginen.

Bidea PR GI-70 bidea jarraituz doa. PR markekin batera puntu horiak ere jarrita daude non-nahi, eta puntu hauek ere bide zuzenetik eramaten gaituzte. Bidea borda kokatuta dagoen pinudiaren ezker hertzetik doa zelai batetik, pagadira ailegatu arte.

Asier bidearen hasieran. Zuhaitzan PR markak eta puntu horia ikusi daitezke.


Lehengo elur arrastoak zapaltzearekin batera Josuk beharbada elurraren egoerarekin arrazoi izango zuela konturatu ginen ("Kaguen la letxe!!!!!!!!!!!").

Pinudia eta pagadiaren arteko mugan.


Gutxi gora behera hamar minutu-ordu laurden ibili ondoren ezkerretara pagadiaren barrena sartzen den bidezidor bat hartu behar da.

Bidezidorrean barrena.


Bidezidor hau hartu ondoren eta gutxi gora behera beste hamar minutu ailegatu ondoren pago berezi batera ailegatuko gara.

Pago berezia.


Pago honetatik 20-25 metroetara PR markak eta puntu horia duen harkaitz batera ailegatuko gara (harkaitz hau bide erdian dago). Puntu hau da eskuinera kanala hartzeko aukeratu genuen lekua kanala bertaraino ailegatzen baita.

Kanala hartzeko kontutan hartu behar den harkaitza.


Eta hemendik aurrera......dena goraka. Malda ez da oso gogorra, 35-40 gradu inguru izango ditu, baina elurraren egoera ez zen batere ona (Josu berriro ere gogoan) eta belaunarte sartuta ekin genion lanari. "Ea goien elurra hobe dagoen...." esan eta esan aritu ginen lehen metro hauetan.

Kanalaren lehen metroetan. Elur kantitaea handia zen, elur jauzien ondorioz.


Kanala pagadiaren erditik gora doa.


Elurrean pitzadura bat kanala alderik alde zeharkatuz. Elurraren egoeraren adierazgarri.


Kanalean hainbat metro egin ondoren (ez nituen kalkulatu igotzen nahiko lan genuen eta) lehenengo erresaltera ailegatu ginen.

Lehenengo erresaltera iristen.


Lehenengo erresaltea gertuagotik.


Lehenengo erresalte hau iaz bezela eskuin aldetik gainditu genuen sokarik ekarri ez genuen eta. Igoera, iaz bezela harkaitz eta zuhaixken adar nahiz sustraiei tiraka egin behar da, eta igoera hau oso bustia topatu genuen, bustia eta lokatzez betea, kristo eginda bigarren erresaltetxora iritsiz.

Erresaltea irabazten Dry-barring teknika praktikatuz...


...Ahal den guztiari helduz.


Erresaltea "irabazi" ondoren kranpoiak jartzea erabaki genuen bigarren erresalteari aurre egiteko, nahiz eta elurraren egoerarekin oso konbentzituta ez izan. Erresalte honek 10-15 metroetako luzera dauka bere osotasunean, baina berez bi erresaltez osatua dago.

Bigarren erresaltearen lehen zatiaren zatirik tentenean.


Lehen zati honen zatirik tentena "dominatzen".


Zati tentena amaitu ondoren baina tentsioa mantenduz.


Azken mugimenduak aurrikusten...


Aupa Asierrrr!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!


Erresaltearen bigarren zatia. Nik ezkerretik hartu nuen eta Asierrek eskuinetik. Ikusten denez, elurraren arrastorik ez zegoen. Dena den, paretatxo hauetan elurra oso gutxietan biltzen da.


Bigarren erresaltetik ateratzen. Hemendik aurrera elurra etengabe hasten zen.


Oraindik gelditzen zaiguna...


Hirugarren erresaltetxora hurbiltzen. Erresalte honek ez dauka aparteko zailtasunik. Argazkian elur jauzien ondorioak ikusi daitezke.


Erresaltetxoa gainditu ondoren. Hemen lasaitu ederra hartu genuen elurraren egoera ere hobea baitzen. Behintzat txorkatileraino bakarrik sartzen ginen...


Asier gozatzen. Ez zuen kanala hau ezagutzen.


"Orain datorren erresaltea ea zemuz dagoen" esan nion Asierri, "iaz izoztua zegoen eta erraz igo genuen, baina elurra biguna badago...ea nola moldatzen garen".

Azken erresaltea. Argazkian eskuinean ikusi daiteke. Erresaltetxo honek 3-4 metro inguru izango ditu.


Eta Murphy legearen aldekoek esango luketen bezela, erresalte honetako elurraren egoera kaxkarra topatu genuen, baina pare bat saiakeren ondoren azkenean gainditzea lortu genuen.

Erresaltea gainditu ondoren beste kanal bat egiten ari ginela zirudien, elurraren egoera asko hobetu baitzen. Puntu honetatik aurrera Asier aurrera pasatzea erabaki zuen bidea irekitzeko. Honegatik, hemendik aurrera bere ipurdia ikusiko da etengabe.

Azken erresaltea gainditu ondoreneko lehen metroetan.


Atzera begirada azken erresaltearen irteerara.


Pixkanaka pixkanaka ezkerretara jotzen hasi ginen lezearen irteerara hurbildu asmoz, baina gerora ikusiko genuen bezela azkarrena zuzen hartzea izango zen aukerarik egokiena.

Asier pixkanaka ezkerretara hartzen.


Eskuineko harkaitz hauek ere eskuinean utziko ditugu.


Atzera begirada...


...eta bitartean Asier bidea irekitzen parean ikusten diren bi harkaitzen artean topatuko dugun pasagunearen bila.


Argazkia gertuago aterata. Bi harkaitzen arteko pasagunea nabaritu daiteke. 2-3 metroetako erresalte bat da, zailtasunik gabekoa.


Erresaltetxoa pasa ondoren. Berriro eskuin aldera jo genuen kresteriora irteteko bide polit baten bila.


Igotako azken erresalte honen irteera.


Eta orain zer? hasi ginen galdezka parean genuen harkaitz hormaren azpiari begira. "Ezkerretik badirudi kanal errez bat badoala, parean baita ere, baina ez dakit ba..." esan nion Asierri. "Gainera, krokisa ongi badago eskuinagotik hartu beharko dugu irteera". "Eta parean ikusten den harkaitzaren atzetik sartzen bagea? Badirudi diagonalki korredore bat igo daitekela" esan zidan Asierrek. "Frogatu dezakegu, baina gauzak ez baditugu ongi ikusten ea buelta hartzerik badugun" esan nion.

Eta orain zer? Pareko harkaitzaren eskuin aldetik bordeatu genuen eskuinetik ezkerrera diagonalean joan ziteken kanal baten bila.


Harkaitzera hurbilduz...


"Hemen nahiko pinta ona duen kanal bat hasten da, eta gainera badirudi eskuinera beste kanal bat hasten dela" esan zidan Asierrek. "Tira ba, eman egurre" erantzun nion.

Kanaletik gora.


Goraxeago. Eskuinera hartuko genuen kanalaren hasiera somatu daiteke.


Eskuinera hartu eta hau topatu genuen...


"Joño, ziur lezearen irteera hau dela" esan nion. "Bai, baina eskuinetik edo ezkerretik?" esan zidan Asierrek. Eskuinetik errezagoa zela pentsatu genuen, gero konturatuko ginen ezkerretik hartu izan bagenu ageriko zeharkaldia ekidingo genuela, baina ez dakinak.....

Asier irteerara doan erresaltera hurbiltzen.


Baina askotan pasatzen den bezela, azpitik gauzak errezego ikusten ziren...

Asier lehenengo pausua ematen...


...Eta bigarren pausu bat...


Erresalteak dituen 2 metro bertikaletan...


...artista moduan gainditzen...


Asierrek etengabe botatzen zituen izotz pusketak zirela eta ezin nintzen kanalean sartu (eta kaskoa etxean utzi nuelako). "egoteko lekurik ba al dago?" galdetu nion Asierri. "Hemen badaukat lekutxo bat egitea elurra zapalduz" erantzun zidan.

Asier biok elkartuko ginen lekura iristen.


Elurra zapaldu eta izotz pusketen erorketa gelditu zenean goruntz abiatu nintzen. "Ostras hemen iltze bat dago" Asierrek. "Asunto txarra" pentsatu nuen, "iltze bat badago, irteera ez da gozoa izan behar".

Gure "bilgunean" zegoen iltzea.


Asier zegoen lekura iritsi nintzenean lezearen irteera nondik doan ikusi eta pentsatu nuen "ez dakit ba baina nahi baino neke gehiago eraman behar digu irteera honek". Gainera irteteko zeharkatuko genuen elur kornisa ez zen oso fundamentuzkoa ikusten eta elurraren kalitateak ere berriro ere behera egin zuen.

Lezearen irteeraren irteera.


Igotako "aldapatxoa".


Honelako egoeratan beti komentario berdinak egiten dira: soka ekarri izan bagenu, harri horretan friend bat sartuta... baina berriro ere lurrera bueltatzen zarenean egoera onartu eta planteamentu errealistak egin behar dira. "Ea zemuz dagoen harkaitza igotzeko, saiakera bat egin behar det" esan zidan Asierrek.

Asier lehen saiakeran.


Bi-hiru saiakera egin ondoren "gauzak ez ditut batere argi ikusten" esan zidan. "Berak ez badu ateratzen nik ez dut aterako" pentsatu nuen. "Ea ezkerretik zemuz dagoen, baina elur honekin.....ez dakit ba" esan zidan, "baina hasieran ezkerreko trepada hartu izan bagenu ez genuke zeharkaldi hau egin beharko". Honela, erresaltearen ezkerretik sartuta pixkanaka bistatik galtzen hasi nintzen, elurra botatzen zuen bitartean.

Ezkerraldera zeharkalditxoa eginez.


Ertzara iritsi zenean oihu bat bota eta ni abiatu nintzen. Hasieran harkaitzean saiakeratxo bat egin nuen baina erresalte hau igotzeko nire eguna ez zela ikusi ondoren zeharkaldian sartu nintzen. Zeharkaldia berez ez da zaila, baina bai oso agerikoa, gainera elurraren egoera ez zen batere ona pioletarekin ezin baitzen trakziorik egin. Baina tira, arnasa sakon hartu eta pixkanaka kresteriora irten nintzen. Irteera metalezko gurutze baten ondora egiten da. "Hemen ere bakarren bat..." esan zidan Asierrek.

Asier ertzan.


Eginiko irteera. Eskerrak azkenean elurrak ongi eutsi zigun...


Lezearen berezko irteera.


Oraindik sustoa pasa gabe Aketegi Erpinera hurbildu ginen.

Aketegi Erpina, 1545 metro.


Aketegi Erpinean argazkia egin ondoren, Aketegira abiatu ginen, Aketegi Erpinera ateratzen den irteera zuzenaren luze zailenaren egoera nolakoa zen ikusiz. "Eta hortik jendea sartzen da?"

Aketegi Erpinera irteten den irteera zuzena (krokisean 9 zenbakiduna).


Aketegi 1551 metro, Gipuzkoako mendirik altuena.


Jaisteko Aketegiren tontorratik behera eta ezkerruntz joanda Nardasakon kanalaren bila joan ginen, eta hemendik, dagoeneko gozo-gozo, kotxera.

Nardasakon kanalean.


Nardasakonen amaierara iristen...


Eta honela, ia bost ordu ibili ondoren, kotxera iritsi ginen zoriontsu eginiko bidearengatik, baina gauza asko ikasita. "Hurrengoan soka, kaskoa eta trasteak ekarri beharko ditugu".

KANAL HONETATIK BESTE IGOERA BATZUK

- 2009ko otsailak 15. Josu, Iker eta Trujikin. Aketegira irteera elurrarekin.
- 2010eko abenduak 11. Iker eta Lekurekin ia elurrik gabe.