AZKEN 10 SARRERAK

2010/05/23

BISAURIN (2670 metro), IPAR EKIALDEKO KORREDORETIK, 2010/05/17

Urtero Beasaingo festetan anaiak eta biok astelehenean jai dugula aprobetsatuz, mendiar joateko planaren bat egiten dugu. Oraingo honetan anaiarekin lana egiten duen Leku ere gurekin etortzeko asmoa adierazi zuen.

Aurten Swam korredorea egiteko asmoarekin abiatu ginen igande goizean Iker, Leku eta hiruok, baina Gavarniera ailegatu ginenean zaplazteko galanta hartu genuen, alde batetik elur bustia ari zuelako eta bestetik Swam korredorearen erdian elurolde baten arrastoak nabariak zirelako.

Honela momentuan zer edo zer erabaki beharra genuen eta Bisaurinen ipar ekialdeko korredorea egitea pentsatu genuen. Lizara deitu eta lekua zegoela baieztatu zigutenean, kotxea hartu eta zortzi ordu kotxean egin ondoren Lizara aterpera arratsaldeko 18:30tan ailegatu ginen.

Kotxean Lizarako bidean.


Ailegatu eta hurrengo egun osoan izango genuen protagonistarekin topo egin genuen: haizea. Eguraldi ederra zegoen, baina zebilen haizeteak tenperatura ederki jaisten zuen.

Lizarako aterpea. Ezkerrean Bisaurin eta eskuinean Bernera.


Goxo-goxo afaldu, Bernera aterperuntz doan bidegurutzea GPSan sartu, ilunabarraz gozatu, eta ohera joan ginen.

Bernera aterperuntz doan bidegurutzean. Atzean "Jainkoaren behatza" deitu genion hodeia.


SARRERA


958 urtean erromatarrek Mont Besauni izena jarri zioten mendi honi. Bere lehen igoera nork egin zuen ez dago batere argi mendeetan zehar artzain eta ehiztari asko ibili baita bere magaletan.

Dirudienez, bere ipar ekialde aristatik igo ziren lehenengoak Cadier anaiak izan ziren.

GURE BIDEA

Eginiko bidea. Argazkia Lizarako aterpean duten ipar aurpegiko argazki bati aterata da.


Guk aukeratutako bidea ipar ekialdeko korredorea izan zen. Korredore hau ipar ekialdeko aristaren eskuinetik doa. Oraindik ez dakigu nor edo nortzuk izan ziren hemendik igo ziren lehenengoak.

Korredore honetara ailegatzeko GR-11 bidea hartu behar da ipar ekialderuntz Bernera aterperaino. Behin aterpe hau pasa ondoren Plan Mistresara ailegatuko gara. Puntu honetan ipar mendebalderuntz hartu behar da Secus leporaino. Behin lepora ailegatzen garenean bestaldera pasa eta ipar ekialdeko arista erreferentziatzat hartuz bere eskuinera pasako gara korredorea igotzeko.

Korredorea AD inf. bezela dago katalogatua (50º inguruko elur maldak elur gutxi izanda III-ko pausuren bat izan daitekeelarik), beraz kranpoiak, bi piolet eta kaskoa besterik ez genuen eraman material "tekniko" bezela. Hasieran soka eta iltzeren bat eramatea pentsatu genuen baina largoak babesteko leku garbirik ez dagoela irakurri ondoren ez genituen hartu.

DESKRIBAPENA

Lizara, goizeko 5:30ak. Lizara aterpeko Josuk prestaturiko afari goxoaren ondoren goiz joan ginen ohera eta 4:30tan iratzargailuak esnatu ondoren, gosaldu eta 5:30etarako ateratzeko prest geunden. Plumiferoa ezik (motxilan sartu genuen badaezpada) gainean genuen erropa guztia jarri genuen kristoneko haize hotza zebilen eta.

Goizeko 4:50. Gosaltzen...


Irteteko prest. Hau da hotza egiten zuena!!!!!!!!!!!!


Lizara atzean utzi eta pixkanaka Bernera aterperuntz hurbiltzen joan ginen. Hasieran gorputza berotzea kosta zitzaigun haizeak ederki astintzen baitzituen bazter guztiak, lurretik elurra altsatu eta aurpegira botatzen zigularik.

Lehen metroetan... haizearen indarra nabaritu daiteke.


Bideak ez dauka inongo galerarik. Lizaratik abiatu eta 10-15 minutuetara eskuinera bidezidor bat ateratzen da (bertan hito bat dago). Hemendik aurrera bidea marka berde era horiz dago markatua lehenik Ordeica aterpea ezkerretara utzi (30-45 minutuetara) eta ondoren Bernera aterpera ailegatuko garelarik (ordu t'erdira gutxi gora behera).

Elurra ia etengabea hasten zen puntuan.


Marka berde eta horiak jarraitzen.


Bernera aterpera ailegatzen.


Bernera aterpea, goizeko 7:10. Aterpean atseden pixkat hartu, eta zer edo zer jan eta edan ondoren, berriro ere martxan jarri ginen Plana Mistresaruntz.

Bernera aterpea atzean utzita.


Bernera aterpetik Plana Mistresara 15 minutu eskas daude eta konturatu gabe egin genituen. "Pasus honetan ibiliz gero nahiko azkar ailegatuko gea Secus lepora" esan nien, gero elurra nola topatuko genuen jakin gabe.

Plana Mistresara ailegatzen.


Behin Plana Mistresara ailegatzerakoan ezkerreruntz hartu behar da Secus lepora ailegatu ahal izateko, baina kontuz, Plana Mistresatik ezkerrera ikusten den lepoa ez da Secus-ekoa. Guk hala pentsatu genuen eta elurrarekin borrokan egin ondoren (belaunetaraino sartzen ginen) bertara ailegatu eta benetazko Secus lepoa ikusi genuenean kriston neke sartu zitzaigun bapatean gure aurpegietatik irrifarrea joatearekin batera.

Leku Plana Mistresan guk Secus lepoa uste genuena non dagoen esanez.


Plana Mistresa zeharkatzen.


Lehen lepora ailegatzea gogorra egin zitzaigun elurra nahiko bigun zegoelako. Zati askotan mendizale klasikoak gogoratuz, bidea lau hanketan irekitzen aritu ginen.

Lehenengo leporuntz.


Iker irrifarra aurpegian duela.


Denbora osoan hirurok tarteka bidea irekitzen aritu ginen, horrek duen nekearekin. Oraingo honetan nire txanda izan zen.


Iker lau hanketan bidea irekitzen.


Lehen lepo honetara ailegatu ginenean benetazko Secus lepoa ikusi genuen. "Hemendik horrea oraindik beste ordu bete badeu" esan zuen Lekuk. "Gehiago e bai" esan zion Ikerrek. Ni denbora osoan ordugatik galdezka nebilen korredorera noiz sartuko gineneko denbora kontrolatzeko.

Lehen lepoa atzean utzita Secus leporako bidean.


Bidea irekitzen...


Leku dagoeneko ez dago hain zoriontsu...


...Iker ordea, oraindik irrifartsu doa...


Atzera begirada, ikusmira izugarria da...


Midi D'Ossau...


Secus lepoa bere ezkerretik irabazi genuen kriston kornisa baitzuen. Zati hau Lekuk ireki zuen.

Secus lepoa eskuinera utziz...


Secus lepoa zeharkatzen...


Honela goizeko 9:30tan, lau ordu ibili ondoren, Secus lepora ailegatu ginen uste baino gehiago nekatuta.

Secus lepoa, goizeko 9:30ak Kranpoiak jarri, bastoiak gorde eta pioletak atera eta zerbait jan eta edan ondoren korredoreruntz abiatu ginen.

Secus lepotik korredorearen bukaerara eginiko bidea.


Leku Secus lepoa atzean uzten.


Ni korredorearen sarreran. Ikusten denez, puntu honetan elurraren egoera hobea zen.


Lekuren lehen korredorea zenez, anaiari gora abiatzeko eskatu nion honela Lekuk laguntzarik beharrez gero ni berarekin geldituko nintzen. Dena den, artista baten moduan igo zen goraino.

Leku korredorearen sarrera hurbiltzen.


Anaia korredorearen lehen metroetan.


Hemendik aurrera anaiak irekiko zuen bide osoa goraino.


Korredorea lehen metroetan oso egoera onean topatu genuen. Piolet nahiz kranpoien puntak bakarrik sartzen ziren, batez ere itzaletan topatu genuelako, eta egia esan eskuetako behatz puntak ere hozten hasi zitzaizkidan. Baina eguzkietara atera ginenean elurraren egoera zertxobait ere petraldu zen nahiz eta egoera erabat txarra ere ez izan.

Leku lehen metroetaz gozatzen...


Anaia igoera kontrolatzen....


"Zemuz Leku?" galdetzen nion noizik eta behin. "Elegante!!!!" erantzuten zidan.

Leku artista moduan.


Nik ere korredorea egin nuen!!!!


Anaia itzalaren bila. Elurraren egoera itzalean asko hobetzen zen.


Leku atzean Castillo de Acher, Hiru Erregen Mahaia, Anie... behean utzita.


Korredorearen bi heren gutxi gora behera egin genituenean anaiari itxaroteko eskatu nion, honela hirurak elkartu, ur pixkat edan eta Leku zihoan erreztasuna ikusiz nire aurretik pasatzen utzi nion.

Korredorean egingo genuen ""bilerara"" ailegatzen.


Ekialdera bistak izugarriak dira....


....baina iparrekoek ez diote inongo enbidirik...


Anaia berriro ere bidea irekitzen. Puntu honetan eskuinera hartu zuen goian ikusten diren bi "punten" artetik ateratzeko.


Leku ederki gozatzen...


...eta aurrera jarraituz.


Anaia eta Leku korredoretik pixkanaka ateratzen...


...Azkeneko metroetan...


Lortu deu!!!!!!!!


Korredorea ez zitzaigun oso zaila iruditu. Gure erreferentziak zioten bezela, 50º inguru mantentzen du denbora osoan, gainera ez genuen inongo erresalterik topatu, beraz, uste baino errezago egin genuen.

Behin korredorea amaitu ondoren Bisaurinen gailurrera ailegatzeko kresteatzen joan behar da bertan egiten diren kornisa izugarriak ekidinez.

Anaia atzean kornisak dituela.


Bi anaiak korredorearen bukaeran.


...eta Leku Bisaurinen tontorra atzean duela.


Lehen esan bezela, korredorearen bukaeratik gailurrera kornisak ekidinez trabesia bat egin behar da, eta beharbada trabesia hau sekula egin dugun trabesiarik ikusgarri eta politena iruditu zitzaigun.

Iker eta Leku trabesiaren puntu batean.


Gailurraren aurreko gailurrera ailegatzen. Atzean gailurra ikusi daiteke.


Honela, goizeko 11:00tan, bost ordu t'erdi ibili ondoren, Bisaurin mendiaren (2670 metro) gailurra zapaldu genuen. Bertan anaia eta Lekuren lankide koadrila batekin topo egin genuen.

CAF extreme team.....


Mujika anaiak Bisaurin mendiaren gailurrean (2670 metro).


Tontorrean ia ordu erdi egon ondoren, Lizara aterpera Bisaurinera doan bide normaletik jaitsi ginen, hau da, Foraton lepora lehenik eta hemendik Lizara aterpera.

Iker jaisteko prest.


Bi anaiak Foraton leporuntz.


Aterpera 12:40tan ailegatu ginen gutxi gora behera (bost orduetako igoera ordu eskas batean jaitsi genuen). Bertan zerbait edan ondoren, kotxea hartu eta betiko legez eta ohiturari jarraituz, Iruñara joan ginen gure hanburgesa jatera.

Eginiko bidearen profila



..Baina gure bidea ez zen hemen bukatuko eta gure zoriontasunak momentu ilun bat biziko zuen oraindik. Yesa inguruan geundela Itzik deitu zidan Iñigo Ajuria, koadrilako laguna, mendi istripuz Picos de Europan zendu zela esanez. Gure irrifarrak bapatean ezabatu zitzaizkigun eta eginiko gailurrak ere zapore garratz bat hartu zuen.

Egun batzuk dira Iñigoren errautsak Txindokiko puntan bota genituenetik eta astea ez da oso erreza izan, baina jendeak esaten duen bezela bizia aurrera doa eta Felix Iñurrategin zioen bezela, "bihar ere eguzkia aterako dik". Gailur hau higatik zihok, Iñigo!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Gero arte Iñigo!!!!!!!!!!!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina