AZKEN 10 SARRERAK

2010/08/25

GAVARNIE ZIRKOAREN GAILURRETAN ZEHAR 10/08/03

Abuztuak 2an Sarradets aterpera ailegatu ginen hemen lo egiteko asmoarekin. Honetarako kotxea Col de Tentes-en utzi genuen. Col de Tentes-era nola ailegatu behar denaren deskribapena hemen daukat jarria.

Col de Tentes-tik Sarradets aterpera doan bideak ez dauka misterio handirik eta oso ondo dago seinalizatua. Behin Bujaruelo portura ailegatzen garenean ekialderuntz doan bidexka hartu behar da.Beste aukera bat, Jaimitoren txistea bezela, jendeari jarraitzea da.

Col de Tentes-tik ateratzen


Behin Sarradets aterpera doan bidea hartu ondoren.


Bidea oso ongi dago markatua


Ibilbide osoak duen kontuz ibiltzeko puntu bakarra Taillonen glaziarretik datorren errekatxoa zeharkatzean dago, dena den, ibilibidea erraztu asmoz, kate batzuk jarrita daude pausu irristakorretan.

Taillonen glaziarretik datorren errekatxora hurbiltzen... Atzean igo behar den Sarradets lepoa ikusi daiteke.


...eta zeharkatzen. Atzean lagungarri diren kateak ikusi daitezke.


Guri pausu honek baino, hemendik gora zegoen elurtegiak eman zigun lana, oraindik, nahiz eta 11:30ak izan, gogorra baitzegoen ibilbidea zailduz. “oain hemen ostia bat hartzea behar deu” esan zuen Josué “bazpaere deabrua ez tentatu” erantzun nion.

Elurtegiaren erdian. Gainean Sarradets mendira doan hegoaldeko arista (AD-) ikusi daiteke.


Behin Sarradets lepora ailegatzerakoan malda guztiak bukatu eta ikuskizuna paregabea da: parean Gavarnieko ur-jauzia ikusten da eta honen gainean bera babesten duten hirumilako guztiak: Astazuak, Marbore, Ur-jauziaren tontorrak, Marbore bizkarra, dorrea eta kaskoa, eta amaitzeko Roland Bretxa. Guk ordea, ez genituen denak ikusi hodeiez estaliak zeuden eta.

Sarradets lepotik Gavarnie zirkora dauden bistak.


Atzera begirada, Sarradets lepoa eta Sarradets mendira doan hegoaldeko arista.


Aterpera denboraz lasai ailegatu ginen, eguerdiko hamabietarako, (gaurko gure etapa hona ailegatzea besterik ez zen) eta bertan izan ginen egun osoan denbora hala nola pasatuz.

Aterpera ailegatuta, gaurko eguna lasaia da.


Gavarnieko ur jauzia. Benetan ikusgarria da.


Sarradets aterpea oso ongi dago. 2589 metroetan dago eraikia eta Sarradets mendiak iparraldera eta Roland Bretxak hegoaldera babestenk dute. Aterpe batek eskaini ditzazken ”luxu” guztiak ditu (baina ez dauka dutxarik).

Sarradets aterpearen jangelaren erretabloa. Bertan Roland-ek Bretxa ireki zueneko momentua ikusi daiteke...


...eta honela utzi zuen.


Gu, lasai-lasai rehidratazioaz gozatzen.


Bapatean arratsaldeko 16:00tan ”Ze ostia da hori?” esan zuen Josuk ”Hay la ostia, trumoiak” Ikerrek. Ikerrek hau esatearekin batera kazkabarraren txalaparta hasi zen aterpearen kanpoan zeuden mendizale guztiak barrurantz uxatuz. Gu bitartea aterpeko jangelaren leiho batetik begira-begira aritu ginen ekaitzak irauten eta kazkabarrak bazter guztiak zuritzen zituen bitartean. “Ea guardak arrazoia duen eta biharko eguraldi ona eiten duen” esan nien, “ez dakit ba, baina egualdik asko aldatu beharko du” erantzun zuen Josuk.

Bapatean 16;00etan ekaitza hasi zen...


...eta Bretxaren bidea erabat zuri utzi zuen...


...baita inguruko mendiak...


...eta kanping dendak jartzen ari ziren guztiak ere.


Ekaitzak ordu t’erdi inguru iraun zuen, baina gaueko 21:00ak aldera, ohera joan aurretik, urdingune zabalak ireki ziren nahiz eta Gavarnie zirkoa laino tartean gelditu. “Bai biharko eguraldirako guardak asmatuko du” pentsatu nuen.

Paraje bera gaueko bederatzietan. Hau da aldaketa!!!!


Gure biharko asmoa Sarradets aterpetik abiatuz Kaskotik Marboré arteko hirumilako guztiak egitearena izango zen berriro ere Sarradets-era itzultzeko. Kasko-ra hegomendebale aurpegiaren lurrazpiko tximiniaren bidetik igoko ginen, beti ere honen irteeran elurrik ez balego.

SARRERA

Gavarnieko zirkoa babesten zazpi hirumilako ditugu: Marboré Kaskoa (3006 metro), Marboré Dorrea (3009 metro), Marboré Bizkarra (3073 metro), Ur jauziaren tontorrak (Mendebaldekoa -3095 metro-, Erdialdekoa -3106- eta Ekialdekoa -3161 metro) eta Marboré mendia (3248 metro). Marboré mendiaren ezkerrean azken bi hirumilako gelditzen dira: Petit Astazou (3012 metro) eta Grand Astazou (3071 metro), azkeneko hau zirkotik erabat aparte gelditzen delarik.

Zirkoaren inguruan dauden mendien inguruko informazio historiko lortzea oso zaila da, bakarrik Marboré eta Marboré Kaskoaren inguruko informazioa lortu dudalarik.

Marboré mendia. Pentsatzen da mendi hau lehen aldiz 1846 urtean Nemours-eko dukeak eta bere gida Sesquet-ek igo zutela, baina lehen aldi "ofiziala" eta honekin mendia izendatu zuen mendizalea Henry Russell izan zen. Berarekin batera Hippolyte Passet gida izan zen. Mendi hau eskaladako bidez josia dago eta bertan historiak eman dituen pirineista handienek ezarri dute beraien izenak: Celestin Passet, Jean Arlaud, Cadier nahiz Ravier anaiak, Henry Brulle, Jean Bazillac, Roger des Monts etab.

Marboré Kaskoa. Bere lehen igoera Henry Russell-ek egin zuen 1865 urteko azaroan. Baina beharbada mendi honetan bide gehien ireki dituen pirineista Jean Arlaud izan zen. Ireki zituen bideen artean 1931 urtearen irailak 3an hegomendebalde aurpegiko lurrazpiko tximiniarena Henry Le Bretón eta Jacques Lecrère-kin batera. Kuriositatez esan Sarrioen pasabidean dauden kateak 1929 urtean jarri zituztela Torlako gizon batzuek eta pasabide honek bere izena 1871 urtean jaso zuela.

DESKRIBAPENA

Sarradets aterpea, 2589 metro, goizeko 6:35ak. Goizeko seietako jaiki eta ederki gosaldu ondoren Roland Bretxara doan malda igotzeko prestatu ginen. Gau osoan zerua oskarbi mantendu zenez, elurra eta aurreko egunean botatako kazkabarra harria bezain gogorra topatu genuen gure ezusterako. Josuk kranpoirik gabeko lehen saiakeratxo bat egin eta ia lurrera erori ondoren kranpoiak jartzea erabaki genuen.

Iker GPS-a pizten eta irteteko prest.


Egunsentiaren atarian...


Sarradets aterpetik Roland Bretxara doan bidea oso ebidentea da, beharbada Piriniotan dauden bide zapalduenen artean egongo delarik. Dena den hauspoa ederki berotzeko moduko malda dago eta pazientziz hartu behar da. “Hau da egunsentie” esan zuen Josuk, “joder, egie, akojonantea da” Ikerrek. Egia esan izugarrizko egunsentia topatu genuen eta nahiko lan eman genien argazki kamarei.

Hau da egunsentie!!!


Roland Bretxa lehen eguzki izpiek argitua.


Atzera begirada.


Roland Bretxara ailegatzen...


...baina ezin egunsentiari begiratzeari utzi...


Roland Bretxa, 2807 metro, goizeko 7:20ak. Roland Bretxa zeharkatzeak beti zirrara berezi bat sortzen du, duen historia edo xarmagatik, Piriniotan bisitatu beharreko lekua baita.

Iker Roland Bretxa atzean utzi ondoren.


Gure lehenengo helburua Marboré Kaskoa hegomendebalde aurpegiko lurrazpiko tximiniatik igotzearena zen, baina grutaren gainean zegoen elur kantitatea ikusirik Marboré Kaskoa hegoaldetik inguratzen duen Sarrioen pasabidetik igotzea erabaki genuen. “Joder, hau da elur pila” esan nien lehen elurtegira ailegatzen nintzela.

Marboré Kaskoa. Gorriz hegomendebalde aurpegiko lurrazpiko tximiniaren bidea, urdinez, guk jarraitu genuena.


Sarrioen pasabidera ailegatzeko bi elurtegi pasa genituen. Elurtegien malda (40-45º inguru) eta elurraren gogortasuna kontutan izanda, kranpoiak eta pioleta atera genituen kontu handiz zeharkako trabesia bat egin genuelarik. Trabesia berean gure aurretik nahiko larri ibili ziren katalan batzuekin topo egin genuen, baina pixkanaka aurrera ondo ari zirela ikusirik gure bidea jarraitu genuen.“Urduritasun” momentu hauek pasa ondoren Sarrioen pasabide famatura ailegatu ginen.

Sarrioen pasabidearen hasieran. Atzean pasatako elurtegiak eta mendizale katalanak ikusi daitezke.


Pasabide honek ez dauka gauza handirik baina kontu handiz egin behar da erorketa bat larria izan daiteke eta. Pasabidearen pausu zailenetan kate bat dago jarria lagungarri gisa eta behin baino gehiagotan ederki eutsi genion. Pasabidea tarteka elurrarekin, tarteka izotzarekin eta tarteka garbi topatu genuen, denbora osoan kranpoiak jarri eta kendu aritu ginelarik.

Sarrioen pasabidean


Pasabidearen amaieran. Atzean Josu eta mendizale katalan bat ikusi daitezke.


Pasabidea Sarrioen lepoan (2759 metro) amaitzen da. “Hemen dagoeneko goraka joan behar geala dio GPSak” esan zuen Ikerrek. Honela, Sarrioen lepotik gora, Kaskoa eta Dorrearen artean, abiatu ginen ipar ipar-mendebalde norantzarekin Kaskoaren gailurraren bila.

Sarrioen lepotik gora (argazkian azpian) doan maldan.


Maldak hankak eta hauspoa ederki berotu zizkigun.


Bide osoa hitoz markatua dago. Guk hala ere, ahal genuen guztian elurretik gora abiatu ginen kranpoien laguntzaz azkarrago igotzen zen eta, elurraren baldintza paregabeak kontutan izanda. Bideak Sarrioen lepotik gora malda handia hartzen du. Hasiera batean nahiko zuzen hartzen du Kaskoruntz, baina azken momentuan Kaskoaren azken paretatxoa osatzen duen harkaitza hegoaldetik eskuin aldera inguratzen du krestaren bila.

Krestara ailegatu ginenean motxilak bertan utzi, zertxobait jan eta edan eta pixkanaka gailurrerantz abiatu ginen. Puntu honetatik gailurrera trepadatxo bat dago, baina esku nahiz oinetarako helduleko oso onak dauzka.

Iker motxilak utzi ondorengo trepadatxoan.


Josu eta biok trepadatxoa atzean utzi ondoren. Bistak izugarriak dira.


Honela lehen trepadatxo honen ondoren Kaskoaren gailurrera garamatzan lautadatxora ailegatu ginen.

Josu tontorrera daraman zabalgunean. Arzean Vignemale.


Marboré Kaskoa, 3006 metro, goizeko 8:45ak. Kaskoan gailur argazkia atera (nahiko lan izan nuen argazkiarekin automatikoan ateratzeko, gailur osoa izoztua baitzegoen eta kranpoiak motxilan gordeta) eta bistaz ederki gozatu ondoren, motxilak utzitako lekura itzuli ginen.

Marboré Kaskoa, 3006 metro.


Taillón eta Vignemale...


...eta Monte Perdido eskupidera agerian duela.


Sarradets aterpea eta mendia dagoeneko azpian gelditu dira.


Motxilak utzitako lekura ailegatzen


”Eta orain nundik dijo?” anaiak. ”Ba azpian ikusten den elurtegia zeharkatu eta parean dugun korridore antzeko hori igo behar deu” erantzun nion. ”Ostia, eta hortik igo behar gea?” anaiak. ”Bueno saiauko gea, eta ezin bada, ba buelta hartu eta beste lekuren batetik igoko gea” erantzun zion Josuk.

Motxilak berriro ere bizkarreratu ondoren Sarrioen leporuntz berriro ere jaitsi ginen Kaskoa eta Dorrearen arteko elurtegiaren bila. Izugarria da elurraren egoera nola aldatzen den momentu batean. Igotzeko garaian gogor-gogorra harrapatu genuen, orain berriz, eguzkiak jotako lekuan gure oinen azpian desegin egiten zen, etengabe harriak maldan bera botatzen genituelarik. Honegatik, kontu handiz jaitsi ginen elurtegia zeharkatuko genuen lekura.

Behin elurtegia zeharkatuko genuen lekura ailegatu ondoren berriro ere itzalean sartu ginen, itzalarekin batera elurra ere dexente hobetu zelarik. Korridorera hurbiltzen ginen heinean bere "pareta bertikala" malgutuz joan zela iruditu zitzaigun (korridoretan askotan gertatzen den bezela), honegatik gelditu gabe korridoretik gora abiatu ginen. Ez genuen zailtasun aipagarririk topatu korridore honetan. Aipatzeko gauza bakarra azken 5-6 metroak, metro hauetan korridoreak 50-55º hartzen zituelarik. Dena den azken metro hauek ekidin daitezke ezkerrera hartuz gero, baina guri hemendik igotzea seguruagoa zela iruditu zitzaigun.

Marboré Kaskoa eta Dorrearen arteko elurtegian. Gorriz jarraitutako bidea.


Atzera begirada. Kaskora doan bidea markatu dut.


Korridoretik gora. Goian elur erresaltea ikusi daiteke.


Iker korridorean sartuta


Korridorea igo ondoren bideak ezkerrera jotzen du trepada baten bila (dena hitoz markatua dago). Trepada honek 15-20 metro izango ditu eta ez dauka inongo zailtasunik, nahiz eta eskuak maiz erabili oso erraz egiten baita. Behin trepada pasa ondoren bideak eskuinera jotzen du arkaitz pareta baten azpitik Dorrearen gailurra osatzen duen zabalgunera pixkanaka hurbiltzen garelarik.

Korridorea igo ondoren bideak ezkerrera jotzen du...


...Trepada baten bila...


Josu trepadaren amaieran eta Iker eskuinera hartu eta gero.


Marboré Dorrea, 3009 metro, goizeko 10:00ak. Dorrean derrigorrezko ur tragoxka eta barrita jan, eta derrigorrezko gailur argazkia atera ondoren, hurrengo hirumilakoaren bila joan ginen: Marboré bizkarra.

Marboré Dorrea, 3009 metro.


Dorretik Bizkarrera doan bidea ere oso ongi dago markatua eta bide traza topatzea nahiko erraza da. Hasiera batean bidea kresterioa jarraituz doa.

Dorretik behera lehen metroetan. Ikusmira etengabe zoragarria da.


Gavarnieko ur jauzia eta Gavarnie herria.


Bidea jarraitzea ez da zaila eta hitoak non nahi aurkitu daitezke.


Atzera begirada, Vignemale... herenegun bertako mendiak igotzen aritu ginen.


Ur Jauziaren lepora ailegatzen garenean kresterioa utzi eta pixkanaka hego-ekialderunzko norantza hartzen du Bizkarraren pareta ezkerrean utziz eta bere gailurrera eramango gaituen trepadara ailegatuz. Guk denbora osoan elurtegi ezberdinak zeharkatuz ailegatu ginen leku honetara (pentsatzen dut elurrik ez dagoenean bide honen itxura erabat ezberdina izango dela) eta egia esan GPS-a eta batez ere Gorka Azkaratek utzitako track-a oso lagungarri izan zen guretzat.

Ur jauziaren lepoa atzean utzi ondoren kresta alde batera uzten da.


Elurtegi handiak pasa behar izan genuen. Parean Monte Perdido.


GPS-ak eta noizik eta behin ikusten ziren hitoak nora eramaten gintuen ikusita (Bizkarrera igotzeko igo behar den paretara) zerbait gaizki ote zegoen pentsatzen hasi ginen. ”Hortik al dijo bidea?” galdetu nion anaiari “GPS-ak hala esaten du” anaiak. Honela, zertxobait mesfidati, paretaren aurreko azken elurtegia zeharkatu genuen paretak emango zigun oztopo serio bakarrarekin topo egin genuelarik: “Joder hau da rimaya” Josuk, “Ba, bai, paretara ailegatzeko jauzi egin beharko deu” erantzun nion. Elurtegitik paretara jauzi egiteko ahalik eta lekurik hestuena topatu ondoren (metro bat inguruko zabalera izango zuen) bitan pentsatu gabe hito batetik gertu paretan zegoen erresalte batera jauzi egin genuen. “Hori da trepatzen hasi aurretik adrenalina igotzea” pentsatu nuen.

Marbore Bizkarrera igotzeko trepatu behar den paretara ailegatzen.


"Hortik al dijo bidea?" Gorriz guk jarraitutako bidea markatu dut.


Bizkarrerako trepada honek ez dauka gauza handirik. Ez dut uste II mailatik igoko denik, baina kontuz igotzeko lekua da behean uzten den “patioa” majoa baita. Igoera osoa hitoz oso ongi markatua dago. Hasiera batean bira bat hartzen da eskuin-ezker norantzan (pareta azpitik ikusita), gero trepadatxo baten ondoren errekatxo bat (guk igo genuenean ura zegoen, ez dakit elur gutxikin urik egongo ote den) eskuinera utziz, pixkanaka erresaltetxo ezberdinak igoz paretaren gainera ailegatuko gara. Guk igoera lasai hartu genuen, leku askotan oraindik elurra eta izotza baitzegoen nahiz eta eguzkiak jotzen hasi.

Eskuin-ezker norantzan doan biran. Azpian rimaya ikusi daiteke.


Lehen bira honen amaieran trepadatxo bat dago...


...jarraitu beharreko beste bira batera ailegatzeko.


Behin pareta igo ondoren iparmendebalderuntz doan hitoz markaturiko malda gozo bat jarraituz Marboré Bizkarrera ailegatuko gara inongo arazorik gabe.

Paretatik ateratzen.


Marboré Bizkarra, 3073 metro, goizeko 11:20. Ia gelditu gabe gailur argazkia atera eta Ur Jauziaren Mendebaldeko tontorreruntz abiatu ginen inongo eragozpenik ez daukan kresta zabal bat jarraituz.

Marboré Bizkarra, 3073 metro.


Ur Jauziaren Mendebaldeko tontorra, 3095 metro, goizeko 11:30. Hemen ere oraindik aurretik genuena ikusi ondoren, gailur argazkia atera, ur pixkat edan eta zuzenean abiatu ginen Ur Jauziaren Erdiko tontorreruntz.

Ur jauziaren mendebaldeko tontorra, 3095 metro. Atzean Taillon ikusi daiteke.


Ur Jauziaren Mendebaldeko eta Erdialdeko tontorren artean dagoen kresta zatiak ere ez dauka aparteko zailtasunik eta hitoz oso ondo dago markatua. Lehen metro batzuk aristatik gertu egin ondoren, bideak ezkerrera arista uzten joaten da hego-ekialde norantza hartuz hamar minutu inguru ibili ondoren destrepe batera ailegatzen den arte.

Ur jauziaren mendebaldeko tontorra utzi ondoren lehenengo metroetan. Parean gelditzen zaizkigun hiru mendiak ikusi daitezke.


Josu destrepearen sarreran. Parajea ikusgarria.


Destrepe honek 10-15 metro inguru izango ditu eta ez dauka gauza handirik, baina elurrak eta izotzak berriro ere destrepea zaildu egin zigun.

Destrepean.


Behin destrepe hau pasa ondoren berriro ere oso ondo markatu eta zapalduriko bide batera ateratzen gara zeta formadun bihurgune batzuk egin ondoren Ur Jauziaren Erdiko tontorrera ailegatu ginelarik.

Atzera begirada...


Ur Jauziaren Erdiko tontorra, 3106 metro, goizeko 11:55ak. Gailur argazkia atera eta ur eta barrita bat hartu ondoren: ”Ostras, ikusi dituzue Espainiatik sartzen ari diren hodei beltz horiek?” galdetu nien. ”Azkeneko bi ordutan erlojuko barometroa ikusten ari naiz eta presioa hamar puntu baino gehiago jaitsi da” esan zuen anaiak. ”Ez digu ba atzo bezelako erauntsie harrapatuko, ezta?” Josuk, ”ez dakit ba, baina Ordesa gaineko hodei horiek ez dute pinta onik” erantzun nion. ”Zenbat denbora tardauko genuke falta dienak egin eta berriz bueltatzeko?” galdetu zuen Ikerrek, ”ez dakit, baina beharbada bi ordu baino gehio bai” erantzun nion, ”eta gainera gero Sarradetseaino jun beharren gare”.
Denbora batean zer egin pentsatu ondoren (gelditzen zitzaizkigun bi mendiak -Ur Jauziaren Ekialdeko tontorra eta Marboré- egin edo buelta hartu), azkenean buelta hartzea erabaki genuen aurreko egunean botatako kazkabarra denok buruan genuen eta.

Ur Jauziaren Erdialdeko tontorra, 3106 metro.


Aurretik duguna, Zilindroa eta eskuinean erdi izkutuan Monte Perdido.


”Ostras, ikusi dituzue Espainiatik sartzen ari diren hodei beltz horiek?”


Honela, Montferrat menditik jaisten egin genuen bezela, eta ustezko ekaitzetik ihesi, hasiera batean ”turboari” eman genion erlojuari ahalik eta denbora gehien irabazteko.

Sarradets-era azkartxo bueltatzen.


Bueltatzeko, Sarradets-etik Marboré mendira doan bide ”normala” aukeratu genuen. Bide hau oso ongi dago hitoz markatua eta ez dauka galerarik, baina gu desbideratu puntu batean desbideratu ginela uste dugu (elurragatik hito batzuk estalita zeudelako eta GPSari baino zeruari gehiago begiratu geniolako) eta berriro zailtasun batekin topo egin genuen: Marboré Bizkarrera doan pareta destrepatu behar da. Destrepea di-da batean egin genuen (ekaitzaren beldurrez edo) eta konturatu ginenerako beran geunden rimayara jauzi egin eta gero. Behin pareta hau destrepatu ondoren, berriro ere bide normalarekin topo egin genuen.

Iker GPS-ari begira bide normalaren bila.


Dagoeneko bide normalean.


Bide "normala" gu goizean aukeratutako bidearen hegoaldetik doa eta ez dauka inongo zailtasunik, noizik eta behin egin behar den destrepe txiki erraz bat kenduta.

Josu hodeiak atzean dituela.


Bideak dituen destrepetxo batzura ailegatzen...


...eta destrepetxotik behera...


Sarrien pasabidera ailegatzear geundela atzera begiratu eta ekaitzak beste norabide bat hartu zuela ikusi genuen. ”Gainera presioa ere berriz igotzen ari da” esan zuen Ikerrek erlojuaren barometroari begira. ”Bueno, egin deun buelta kristona izan da, Troumousekoa baino gehio gustau zait” esan zuen Josuk. ”Ze egin behar deu ba, eguraldikin ezin beti asmau” erantzun nien atsekabe puntu batekin.

Sarrioen lepora ailegatzen.


Ekaitza aldenduta zegoela ikusirik eta dagoeneko lasai, Sarrioen pasabidea nahiko erraz pasa genuen nahiz eta ordurako elurra bigun egon zenbait puntutan.

Iker Sarrioen pasabidean...


...Josu eta ni aurretik...


...pixkanaka mendizalez betea dagoen Roland Bretxara ailegatzen.


Roland Bretxa, 2807 metro, arratsaldeko 14:00ak. Honela, arratsaldeko 14:00tan Roland Bretxara ailegatu ginen. Baina gauza guztiak ez ziren ongi bukatu behar eta Roland Bretxara ailegatzear geundela, harkaitz batekin irrist egin eta Josuri goiko ezpainean kranpoi baten punta sartu nion. Puntak egin zion ebakia ez zen oso handia izan, baina beharbada bai puntu bat emateko modukoa. ”Nahi dezu Gavarniera jun eta bertan jostea?” esan nion ”Ba, utzi jarridazu zeozer eta moldatuko naiz” Josuk. ”Baino marka geldituko zaizu” esan nion ”Igual dio” Josu. Botikina atera eta ahal izan nuen modurik txukunenean paperezko puntu batzuk jarri nizkion tirita batzuez babesturik.

Josuri paperezko puntuak jartzen...


...eta erizain lanak bukatu ondoren. Josu behintzat gustura gelditu zen.


Roland Bretxatik Espainia aldera dauden bistak ikusgarriak dira.


Eta ”istripu” honen ondoren harkaitz baten gainean eseri eta berriro ere jaten eta edaten aritu ginen lasai asko, azkenik arratsaldeko 15:30tan berriro Sarradets aterpera ailegatu ginelarik. Bertan beste gau bat hartuta genuenez, lasai deskantsatu bapo afaldu eta ederki lo egin genuen hurrengo egunean Col de Tentes-era itzultzeko asmoarekin.

Roland Bretxa atzean utzi ondoren.


Berriro Sarradets aterpean. Josu eta ni oso zoriontsu nahiz eta helburua erabat ez bete.


EGINIKO PROFILA

Profila Col de Tentes arteko desnibela markatzen du.



2 iruzkin:

  1. Que maravilla de recorrido smithy, y que bien planificado. Choca ver tanta nieve en agosto.
    Zorionak

    ErantzunEzabatu
  2. Milesker Andua,
    lo de la nieve, pese a que ya veníamos escarmentados después de andar en el Vignemale, sí que nos sorprendió, sobre todo lo dura que estaba a la mañana.

    ErantzunEzabatu