Duela hiru urte lehen aldiz mendi honetara igo nintzen Josu eta Andoitzekin Atxarte abiapuntu bezela hartuta. Orduan Anbotora igo, eta jaisteko Alluitz mendiraino doan arista jarraitu genuen. Baina egun hartan izugarrizko behe-lainoa topatu genuen eta bai Anbotok eta baita bere aristak eskeintzen dituen bistaz ezin izan genuen gozatu.
Hiru urte beranduago, 2011ko Urtarrilak 22an Leku, anaia eta hiruok hiru urte lehenago mendi honetara ekarri ninduen asmo berarekin Anbotora igo ginen, baina oraingo honetan, behe-lainoak eta arkaitzean zegoen izotz eta elur arrastoek ez ziguten arista egiten utzi.
Hamabost egun beranduago, Otsailak 6ean, eguraldi paregabea iragarrita zegoela aprobetsatuz, Josu eta biok hiru urte lehenago bete ez genuen ametsa bete genuen.
Honako erreportaitxo hau 2011an eginiko bi irteera hauen nahasketa bat da Atxartetik Anbotora doan bidea deskribatzeko.
Anbototik Alluitz mendira doan aristaren deskribapena beste errepor baterako utziko dut.
DESKRIBAPENA
Goian aipatu bezela, gure abiapuntua Atxarte izango da. Atxartera ailegatzeko Elorrio herrian Mendiola auzoa markatzen duen bidegurutzea jarraitu behar da kantera arte. Kanteraren azpian dagoen zubi bat gurutzatu eta 200 bat metroetara kotxea uzteko Parking txiki bat topatuko dugu zementuzko bidearen ezkerrean. Kotxea Parking txiki honetan utziko dugu. Komeni da parking honetara goiz ailegatzea leku gutxi 8 bat kotxe bakarrik sartzen baitira.
Kotxetik trasteak hartu ondoren martxan hasteko prest. Hartu beharreko bidea kotxearen ondoan ikusi daitekena da.
Josu ere irteteko prest.
Egurrezko atetxo bat pasa ondoren bidea pixkanaka pagadi batera eramango gaitu.
Bidearen lehen metroetan, Leku zoriontsu.
Atzera begirada, Urresteira doan arista ikusi daiteke. Ea noiz hurbiltzen garen bertako arkaitza probatzera.
Josu ere lehen metroetan oinak berotzen...
...bitartean Leku eta Iker pagadira ailegatzen ari dira...
...Josu atzetik dituela...
Pagadia bukatzen den lekuan Euskal Herrian nonahi topatu daiteken pinudi batean sartuko gara.
Abiapuntutik 10-15 minutu ibili ondoren Artola lepora eramaten gaituen bidegurutzera ailegatuko gara. Guk bidegurutzea utzi eta bide "nagusia" jarraituko dugu.
Leku eta Iker Artolara doan bidegurutzean (hitoa duena).
Pinudia amaitzen den lekuan eta parking-etik 20-25 minutu inguru ibili ondoren, indikazio ezberdinak dituen poste bat topatuko dugu.
Indikazio postera ailegatzen... Atzean Alluitz eta Aitz Txiki ikusi daitezke.
Leku eta ni indikazio postearen gerizpean.
Postea gertuagotik...hurrengo geltokia, Asuntza...
...Eta Asuntzaruntz doa zuzen-zuzen Josu posteari kasu handirik egin gabe.
Leku indikazio postea atzean utzi ondoren atzean Untzillatx eta Aitz Txiki dituela.
Atzera begirada: Urrestei eta Untzillatx.
Parking-etik 40 bat minutu ibili ondoren, pagadi baten erdian dagoen Amilla iturrira ailegatuko gara.
Amilla dagoen pagadia atzean utzi ondoren.
Ordubete eskas ibili ondoren, Asuntzara ailegatu baino lehen dagoen beste iturri bat topatuko dugu.
Iker eta Leku iturrira ailegatzen...
...eta Josu gelditu gabe iturria atzean uzten...
Bigarren iturri hau atzean utzi eta bost minutuetara Asuntzara ailegatuko gara, bertan beste indikazio poste bat topatuko dugularik.
Bi anai postearen azpian.
Postea gertutik...
Hemendik aurrera Urkiolatik datorren bidearekin bat egingo dugu eta orain arte ikusitako medizale kopuru txikia laukoiztu egingo da bidea pista zabal bat bihurtzen delarik.
Josu pistaren lehen metroetan Urkiolatik datorren erromeriaren atzetik...
...baina dirudienez, eguraldia ona ez denean ez da erromeriarik antolatzen.
Dagoeneko gure gaurko helburua ikusi daiteke, baita gure hurrengo helburutxoa den Pagozelai lepoa ere. Hemen beste indikazio poste bat topatuko dugu.
Ordubete eta hogei minutu ibili ondoren Pagozelaira ailegatuko gara.
Anaia eta Leku Pagozelain dagoen indikazio postean.
Postea gertuagotik, Anboto atzean ikusi daiteke.
Pagozelaitik gora hasten da benetako igoera eta benetako izerdiak botaraziko gaituena. Bideak, doan pagadia dela eta, Aizkorrira doan kalbario bidearekin antza handia dauka.
Josu lehen malda serioetara zuzenduz.
Hemendik aurrera bidea modu ezberdinetan jarraitu daiteke:
Jendeari jarraituz...
...hitoak jarraituz...
...edo arkaitzetan dauden margo markak jarraituz.
Pagadia amaitzen denean arkaitza da nagusi lehen trepadatxo eta pausu interesgarriak hasten direlarik, pixkanaka Anbotora eramango gaituen aristara ailegatuko garelarik.
Leku pausu interesgarri batera ailegatzen.
Iker eta biok aristara ateratzen...
...eta bertako pausu interesgarrietako bat girotuz. Pausu hau ez da Iker egiten ari den bezela egiten (badaezpada hau azaldu behar da), azpitik pasatzen da eskuak inon jarri gabe.
... eta honela, kotxea utzi dugun lekutik bi ordu inguru ibili ondoren, Anbotoko gailurrean dagoen aizkorara ailegatuko gara.
Leku aizkoran aritzen Donato Larretxea moduan.
Urtarrilak 22an igo ginen hirukotea. Eta Josu non dago?
Hooooortxe!!!!!! Aupa Josu!!!!
Urtarrilak 22an di-da batean beherunzko bidea hartu genuen ez baitzen ezer ikusten. Gainera kristoneko hotza egiten zuen (tontorrean -3 gradu neurtu genuen). Otsailak 6ean ordea, ordu erdi baino gehiago izan ginen tontorrean lasai bazkaltzen eta bistaz gozatzen, bazkaldu ondoren, aristaz gozatu ahal izateko.
Anbotik ikusi daitekena...
...Gorbea eta Anbotoko gailurra...
...eta Ullibarri urtegia eta Gasteiz laino artean besteak beste.
AZKEN 10 SARRERAK
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Politta gure Anboto, Ia egunen baten zerbait hamendik antolatzen deun.
ErantzunEzabatuErreportaia Kuriosoa! segi gogor motel!
Ea egie den, gainera tratua egin beharrean gaude, zu Txindokira etorri eta gu Udalaitz aldera joanda.
ErantzunEzabatuHori egina zeok, bazkai ta guzti, baino lehengo ondo errekuperatu behar dut, pu.. pasa ditut eta.
ErantzunEzabatuOndo izan!