AZKEN 10 SARRERAK

2011/08/04

PIC DE COMALESBIENES (2993 metro) eta PUNTA ALTA DE COMALESBIENES (3014 metro) CAVALLERS URTEGITIK 2011/07/24

"Ring!!!Ring!!!Ring!!!" Goizeko 5:50ak. Gaur ordubete gehiago lo egin dugu baina atzoko nekea oraindik sentitzen da. Oheari azken segunduak kendu ondoren jaiki eta Lekurengana joan nintzen. "Zemuz zaude?", "Ez zekiat ba, baina ondo esango nikek, gainera kozkorroa dexente jatsi zaiak eta mina ere gutxi zeukeat" erantzun zidan. "Nola ikusten dek gaurko irteera?" galdetu nion, "Prueba egin behar diat. Gero, ezin badiat, kotxera itzuliko neok". "Dena den, gosarikin batera antiinflamatorio bat hartu ezazu bazpaere" eskatu nion. Berri on honen ondoren Iker eta Josu esnatu eta gosaltzeari ekin genion.

Gauzak guztiak jaso ondoren kotxea hartu eta Erill la Vall herria atzean utzi genuen Cavallers urtegiko Parking-aren bila.

GURE BIDEA

Gaurko helburua Punta Alta de Comalesbienes mendia zen. Honetarako Barranc de Comalesbienes amildegitik gora eta Estanys de Comalesbienes lakuen mendebaldetik doan bide normaletik igotzeko asmoa genuen, baina "akats" bat dela eta Comalesbienes mendia igo ondoren, bi mendien arteko arista burutu genuen.

Jaisteko Joan Ventosa i Calvell aterpera joateko asmoa genuen, hemendik Pletiu de Riumalora jaitsi eta Cavallers urtegira ailegatzeko, baina Lekurentzat hainbeste ordu ibiltzeak kalte egingo ziolakoan aukera hau baztertu eta hasiera batean Punta Altara igotzeko jarraitu nahi genuen bidetik behera Cavallers urtegira itzuli ginen.

DESKRIBAPENA

7:00, Cavallers urtegiko Parking-a, 1700 metro. "Joño, gaur hotza eta haizea zeok" Lekuk, "bai, pinuk ederki mugitzen die" Ikerrek. Ia Aralarren negurako erabiltzen dugun arropa jantzi eta motxilan sartu ondoren, goranzko bidea hartu genuen.

Kotxea utzi genuen Parking-etik irteten.


Jarraitu beharreko bidea, atzo bezela, Cavallers urtegira doan errepidea da metro batzuetan zehar.


Hamar minutu baino gutxiago ibili ondoren errepidearen bi aldeetan bi trafiko seinale topatuko ditugu eskuinean dagoen egurrezko hesi baten ondoan. Hesi hau zeharkatu eta hemen hasten den pista batetik gora igoko gara gutxi gora behera ordu laurden batean.

Hesia eta trafiko seinaleak.


Egurrezko hesia pasa ondoren.


7:25, Barranc de Comalesbienesera igotzeko bidegurutzea, 1800 metro. Cavallers urtegitik atera eta 25 minutu ingurura, pistaren eskuinean hito bat topatuko dugu hemendik aurrera eskuinera hartu beharko dugularik Barranc de Comalesbienes amildegia igotzeko. Kontuz joan behar da hitoa ez baita oso handia eta bidegurutzea ere ez da oso argia.

Barranc de Comaesbienes amildegitik gora joateko hartu behar den bidegurutzean.


Behin bidegurutzea hartu ondoren benetako malda hasiko da Comalesbienes amildegia irabazteko: bide arrasto batetik metro batzuk egin ondoren harrikara batean sartuko gara.

Harrikararen aurretik dagoen bide arrastoan.


Iker eta biok harrikaratik gora dagoen bide arrastotik igo ginen gure iztarren kalterako, Josu eta Lekuk aldiz harrikarrean metro batzuk egin ondoren, ezkerrean dagoen bidexka erosoago batetik gora jo zuten. Mendi honetara berriro itzultzen banaiz, beraiek jarraitutako bidea segiko dut dudarik gabe.

Harrikaran gora.


Bakoitzak ahal duen bezela igo zuen, harria oso askea dago eta.


Harrikaran gora zazpi bat minutu ibili ondoren atseden hartzeko erabili genuen zementu eta harrizko errepisa batera ailegatu ginen. Bertan erropa kendu eta ur pixkat hartzeko aprobetsatu genuen. "Zemuz Leku?" galdetu zion Josuk "Ondo, molestia pixkat baina, kolpena baino, zaurina dek" Lekuk.

Atsedena hartu genuen zementu eta harrizko errepisan. Harrikarak nondik jarraitzen duen ikusi daiteke.


Motxilak berriro jantzi eta gorunzko bidea hartu genuen oraingo honetan harrikaratik gora. Errepisa honetatik gora nahiz eta malda handia izan harriaren kalitatea zertxobait (zerbait esateagatik) hobetzen da igoera erosoagoa (berriro ere zertxobait esateagatik) egiten delarik.

Errepisatik atera ondoren.


Bideak momentu batean harrikara utzi eta honen eskuinetik jarraitzen du bidexka batetik.

Harrikara utzi eta bidexkara sasrtzen. Bidea hitoz markatua dago.


Hemen bidea erosoago bihurtzen da...


...nahiz eta maldaren gogortasuna ez jaitsi.


8:00, amildegia ezkerrean uzteko bihurgunea. Amildegiaren amaieran dagoen paretaren kontra jo behar dugula dirudienean bideak eskuinera hartzen du. Bihurgune honetan arkaitz batean gezi gorri bat dago marraztua bidearen norantza adieraziz.

Josu eta Leku eskuinera hartu ondoren. Arkaitzean margotuta dagoen gezi gorria markatu dut.


Gezi gorria gertuago...


Bihurgunea hartu eta metro batzuetara paso interes batekin topo egingo dugu. Pausua ez da zaila baina neguan berea izango du.

Leku pausuan...


...eta Josu pausua gainditu ondoren.


Pausu hau pasa ondoren, bidea pinudi eta harri blokeen artean doa, tarteka bidexka arrastorik ere azaltzen delarik. Orain artean jarraitutako bideak ez dauka galtzeko inongo arriskurik.

Pinuen artean bidexka jarraituz...


...Nahiz eta batzuetan pinuen artean arkaitz blokeak ere azaldu.


Berriro ere pinudiaren erdian.


8:15ak aldera pinudia atzean utzi eta belar eta arkaitz blokeak tartekatuta dauden leku batera ailegatuko gara. Leku honetan malda ez da oso handia, eta metroak erraz irabazten dira.

Josu arkaitz bloke eta belarra tartekatuta dagoen lekura ateratzen. Lehen planoan hito bat ikusi daiteke.


Badirudi hodeiek inguruko mendiak ikusten utziko digutela une batez. Gurutze gorriko batek gero esango zigun mendi hauetan neguan korredorre ederrak sortzen direla.


Arkaitz blokeak eta belar arrastoen gainetik etengabe ibiltzen da.


Ikusiko ditugun millaka hitoetako bat. Badirudi gaur Besiberrien aldea ez dela garbituko.


Gaur, arazorik gabe, giro onean goaz.


Belar arrastoak amaitzen direnean, guri hainbeste gustatzen zaigun harrikara bat topatuko dugu gure iztarren kalterako. Hemendik aurrera maldak berriro ere gora joko du.

Harrikaran sartuta. Ikusiko ditugun azken pinuak eskuinean gelditzen dira.


Gure aurpegietan argi ikusten denez, ez zaigu harrikaretatik ibiltzea batere gustatzen.


Orain arte bezela, eta argazkian ikusten denez, hitoei jarraika aritu ginen.


Zati honetatik gora ari ginela haizea indartu eta hotz handia egiten hasi zen. Hau ikusita, eta arropa gehiago jartzeko aitzakiarekin, arkaitz bloke handi baten babespean atsedentxo bat hartu genuen. "Leku, Zemuz zoaz?" galdetu genion, "ondo, zauriak pixkat erretzen dik, baina atzoko minen arrastoik ez" esan zigun. Kuriosoa da gorputzak batzuetan duen errekuperazio ahalmena.

Atseden honen ondoren goiko bideari berrekin genion. Bapatean harrikararen ezkerrean belar zati bat zegoela ikusi genuen. Malda gogorragoa zela ikusirik, belar zati honetara joan ginen zuzen-zuzen bitan pentsatu gabe.

Josu eta Leku belar zati honetan. Gutxi gora behera jarraitu genuen bidea markatu dut.


Bi anaiak leku berera ailegatzen harrietatik ihesi.


Bizitzan pasatzen den bezela hemen ere zoriona ez zen betirako izan eta azkenean berriro ere arkaitz blokeetara pasatzera besterik ez genuen izan.

Josu belar azken arrastoak disfrutatzen.


Berriro ere arkaitz-itsasoan igeri.


Ni ere blokeen artean belar zatia atzean utzi ondoren.


Esan beharra da blokeen zati honetan hitoen kopurua laukoiztu egiten dela eta askotan bide ezberdinak markatuta daudela ikusi daiteke. Dena den, bide guztiek leku berera daramate.

Josu aurretik bidali genuen gidari moduan.


Uste dut bi punta horiek Pic de la Pala Gespadera (ezkerrekoa) eta Bony d'Aigüissi (eskuinekoa) direla.


Anaia eta biok hala nola blokeen artean.


Amildegitxo baten hertzera ailegatu behar garenean bloke baten gainean poste erdoildu bat topatuko dugu. Puntu honetan bideak ezkerrera hartzen du harrikara atzean utzi eta mendiaren bestaldera pasaz.

Harrikara uzten. Amildegitxoaren hertzean dagoen postea non den markatu dut.


Mendiaren bestaldera pasa ondoren. Bidea nondik doan markatu dut.


Aurreko argazkian ikusten ziren blokeak zeharkatzen.


Harrikara hau gurutzatu ondoren, bidea berriro ere arkaitzak eta belarra tartekatuz doa malda handia ez delarik.

Harrikara gurutzatu ondoren.


Eskertzen da noizik eta behin belarra zapaltzea.


9:35, Comalesbienes mendira igotzeko bidegurutzea, 2220 metro. Belar eta arkaitz zati hontatik gora goazela leku klabe batera ailegatuko gara: bere tontorrean poste bat duen 2651 metroetako mendixka bat. Bidea ez da mendixka honetara igotzen, bere ezkerretik pasatzen da, behin mendixka gure ezkerrean dugula bi aukera ditugularik: bidea zuzen jarraitu Estany de Comalesbienes lakuetatik zehar Punta Altara igotzeko, edo gure ezkerrean dugun harrikara gurutzatu eta ezker-eskuin gora doan zelai maldatsu batetik gora joan Comalesbienes mendiaren bila. Guk igotzeko bigarren aukera hau hartu genuen. Jaisteko ordea, beste bidea aukeratuko dugu.

Bidegurutzera ailegatzen.


Behin Comalesbienes mendira doan bidegurutzea hartu ondoren, gurutzatu behar den harrikara gurutzatzen. Hemendik gora bidea gutxi gora behera nondik doan markatu dut.


Malda hemen berriro gogortzen da.


Ezker-eskuin doan malda amaitzerakoan bideak ezkerrera jotzen du mendiaren hertzetik. Hemen ere hitoak daude eta ez dauka inongo galerarik.

Ezker-eskuin malda amaitzen.


Josu ezkerrera hartu beharreko puntuan. Azpian Estany de Comalesbienesetako bat ikusi daite (gero jaisteko garaian pasako dugun bigarrena).


Hemendik gora bidea interesgarriagoa jartzen da, baina hotzak ez zuen disfrutatzeko aukera handirk eman.


Ikusten denez, malda oinak ederki berotzen dituen horietakoa da.


Momentu batean bideak eskuinerako joera hartzen du Comalesbienes mendiaren aurretik dagoen beste gailur baterarte.

Bideak eskuinaldera hartzen duen puntuan.


Comalesbienes mendiaren aurretik dagoen gailurra ikusi daiteke.


Gailurtxo hau igotzeko azken metroetan.


10:15, Comalesbienes mendiaren aurretik dagoen gailurtxoa. Hemen gelditu gabe, aurreruntz jarraitu genuen. Gailurtxo honetatik arkaitz artean lepo batera jaitsi beharko dugu. Jaitsiera honek ez dauka inongo arrisku eta zailtasunik.

Josu lepora ailegatzen.


Leku eta biok gailurtxotik behera.


Josu lepoan gure zai.


Behin lepo honetara ailegatzerakoan arrasto oneko bide bat jarraitu beharra dago azken arkaitz batzuetara ailegatu arte. Arkaitz hauek igo ondoren, Comalesbienes mendiaren gailurrera ailegatuko gara.

Lepotik gora. Esan bezela, hotz handia egiten zuen, belarra ere izoztua zegoelarik.


Comalesbienes mendiaren gailurrera eramango gaituen azken arkaitzak igotzen.


10:25, Pic de Comalesbienes, 2993 metro. Hemen eguneko bitxikeria pasa zitzaigun, Punta Altan mendiaren geundelako ustetan. "Toma!!! azken hirumilakoa", "Ederra!!!!", oihu eta algaren artean bapatean Ikerrek GPSa atera eta "Eh!! Hau ez da Punta Alta" aurpegira bota zigun. "Zer? No jodas!!! Josuk, "Ilea hartzen ari haiz" Lekuk. "Ezetz, ez dela Punta Alta, begiratu GPSa", Ikerrek. Laurok GPSaren pantailaren ingurura hurbildu eta gure ustez Punta Alta zena berez Comalesbienes mendia zela ikusi genuen.

Pic de Comalesbienes, 2993 metro.


Gure euforia momentua zertobait zapuztu ondoren, motxilak berriro bizkarrean jarri eta Punta Altako bidea hartu genuen.

Leku Comalesbienes gailurra atzean utzi ondoren.


Comalesbienes eta Punta Alta de Comalesbienes mendien artean dagoen aristak ez dauka zailtasun handirik. Lehenik destrepe erraz bat (I) egin behar da lepo baterarte.

Leku lepora eramango gaituen destrepean...


...baita Iker eta biok ere.


Josu eta Iker lepora ailegatzen. Atzean destrepaturikoa ikusi daiteke.


Lepo honetara ailegatu ondoren Punta Altaren aurretik dagoen bigarren mailako gailur batera igo beharko dugu. Igoerak ere ez dauka inongo zailtasunik, eskuak noizik eta behin jarri behar direlarik.

Leku bigarren mailako gailur honen igoeran.


Bigarren mailako gailur honetara ailegatzen, lepoa behean gelditzen da.


Bigarren mailako gailur hau pasa ondoren beste lepo batera ailegatuko gara. Lepo honetara Comalesbienes lakuetatik gora datorren bidearekin topo egingo dugu (goizean utzi dugun bidea).

Leku bigarren mailako gailurretik behera. Behean Comalesbienes lakuetatik datorren bidearekin topo egingo dugun lepoa ikusi daiteke (Lakuetatik datorren bidea eskuinetik dator).


Bigarren mailako gailurretik behera.


Lepo honetatik gora arista interesgarriagoa bihurtzen da. Hitoak jarraituz hamar-hamabost minutuetan Punta Alta de Comalesbienes mendiaren gailurrera ailegatuko gara.

Iker azken lepoan. Atzean azken trepada nabaritu daiteke.


Iker eta biok lepoan. Ikusten denez igoera hau ere hitoez markatua dago.


Josu azken esfortzuan.


11:00, Punta Alta de Comalesbienes, 3014 metro. "Orain bai, toma!!!" Ikerrek. Gailurrera ailegatu eta haizearen eta bertan zeuden kataluniar batzuen babesean jarri ginen hamaiketakoa egiteko prest.

Punta Alta de Comalesbienes, 3014 metro.


Indarrak berreskuratu ondoren, gailur argazkia atera eta itzulerako buelta hartu genuen.

Gailurretik behera, leporako bidean.


Behin lepora ailegatutakoan ezkerrera hartu beharra daukagu, hego-ekialderuntz, Estanys de Comalesbienes lakuetaruntz.

Lepotik behera.


Jaitsiera harrien artean egiten da, baina bidea nahiko ondo zapaldua dago.


Bapatean, Comalesbienes lakuetara jaisten ari ginela, atzo Besiberri Sud mendian topatutako euskal mendi taldea berriro ere topatu genuen. Derrigorrezko agurrak eta "gora Euskadi"ak bota ondoren beheruntz jarraitu genuen. Oso harrituta gelditu ziren Leku goitik behera lasai asko zetorrela ikusi ondoren.

Atzera begirada, euskal mendi taldea non doan ikusi daiteke.


Azken euskaldunak eta Comalesbienes lehen lakuraino eginiko bidea.


Lehen lakuaren parean.


Bigarren lakura ailegatzeko gutxi gora behera jarraitutako bidea.


Hitoak non nahi eta bide arrastoak ere topatu ditzazkegu.


Bigarren lakua bere eskuinetik pasatzen da.


Bigarren lakutik 5 minutuetara, goizean Comalesbienes mendira igotzeko hartu dugun bidegurutzera ailegatuko gara.

Bidegurutzera ailegatzen, goizean ikusi ez dugun postedun mendixka ikusi daiteke (2651 metro dituena). Eskuinean, goizean igo dugun belar malda ikusi daiteke Ikerren buruaren parean.


...eta bidegurutze honetatik behera igoerarako erabili dugun bide bera jarraitu genuen...


...berriro ere harrikaratik behera...


...azken belar zati maldatsura ailegatzen...


...atzo inguru horietan ibili ginen...


...berriro ere pinudian...


...Comalesbienes amildegira ailegatzen...


...eta Comalesbienes amildegitik behera berriro Parking-era itzultzen.


Azkenean, 14:00etan kotxera itzuli ginen, zazpi orduetako ibilbidearen ondoren. Denak zoriontsu, Leku batez ere, atzoko kolpearen ondoren gaurko ibilbidea nola egingo zuen ez zekien eta.

PROFILA




2 iruzkin:

  1. Kaixo Smithy,ya veo que seguis dandole a los tresmiles,estais fuertes.El gran Huber sigue en forma dandole a todo.Un saludo desde Peru de los bixkis

    ErantzunEzabatu
  2. Aupa artistas!!!!

    Un paájaro ya me había contado que habiais ido a Sudamérica de "turismo". El gran Huber está en Dolomitas con su hermano dándole a las ferratas. Os respondo tan tarde porque hemos estado el hermano y yo dándole a otros tresmiles.
    A ver cuando os doy el libro de Ordesa que lo tengo hace ya muuuchoooos meses!!!!
    Un saludo. Ya contareis cuando volvais.

    ErantzunEzabatu