Larunbatean topatu genuen elurraren kalitatea eta honelako aukerak pasatzen utzi behar ez direla kontutan izanda, iganderako berriro ere gelditu ginen, oraingo honetan Iker, Asier eta hiruok.
Aspaldian Aketegiren gailurraren mendebaldean dagoen Aketegibekoaren (bigarren mailako gailur bat) horman amaitzen den kanal bat begiak jota nuen. Kanal hau Zegamatik argi ikusten da, baina Nardasakonera hurbiltzen garen heinean begi bistatik galdu egiten da izkutuan geldituz. Honek aurkitzea zaila egiten du, pago artean ez baita argi ikusten.
Nire planen berri Iker eta Asierri eman nienean ez batak ezta besteak ere ez zuten ezetzik esan. Gure helburua kanal honen sarrera aurkitu eta bukaerartea eskalatzea izango zen, eta bide batez Aketegiren gailurrera iritsiko bagina hobe.
IBILBIDEA
Goian aipatu bezela, kanal hau Zegamatik argi eta garbi ikusten da. Nardagaiztoren eskuinean doa zuzen, pixkanaka eskuineruntz desbideratzen joaten delarik argazkian argi ikusten den bezela.
Dena den, eta guk jarraitutako ibilbidea ikusi ondoren, konturatuko zarete ez dela oso erraz topatzen den horietako bat. Pagadian galduta ibili ondoren azkenean kanalaren azken bi herenak bete genituen. Bueltatzeko aitzakia badugu.
Jarraitutako bidea.
Argazki honetan ikusten den bezela, iparreruntz goazen ehinean kanala pixkanaka izkutatzen joaten da eta ez da hain garbi ikusten.
DESKRIBAPENA
Itzubiagako borda, 8:15. Aurten bigarrengoz honaino iritsi ondoren, traste guztiak hartu eta martxan jarri ginen. Nahiz eta putzuetan izotzik ez izan, behe lainogatik edo, hotz handiagoa somatu genuen.
Irteteko prest
Kotxetik irten ginenean hasiera batean Nardagaiztora eramaten gaituen bidea jarraitu genuen kotxea uzten den pinudia inguratuz. Normalean, Nardagaiztora joaten garenean momentu batean pinudia utzi eta Zegamako maratoiaren bidea jarraitu beharrean gaude. Oraingo honetan bidegurutze hau ez genuen hartu pinudiaren ertzetik gora zuzen jarraituz.
Nardagaiztora doan bidegurutzea utzi ondoren, 8:25.
Pinudia bere ertzetik jarraitu ondoren, 15-20 minutu ingurura eta malda tente bat igo ondoren inguruko ehiztariek eginiko etxola batera ailegatuko gara.
Ehiztarien etxola parean.
Hemendik aurrera leku ezezagun batean sartu ginen. Guk ekialderuntz hartu genuen harkaitz harresi baten azpitik. Etxolatik kanalaren sarrerara gutxi gora behera hirurehun bat metro izango zirela kalkulatuak genituen, beraz, distantzia hau hasi ginen betetzen gure eskuinean horma utziz.
Horma nondik irabazi argi ikusten ez genuenez, hirurehun metroak ia laurehun metroetan bihurtu ziren horma zabaltzen den puntu batera iritsi ginelarik. Ordua? 8:45.
Bertan makilak jaso eta piolet bat atera genuen maldan gora igotzen laguntzeko. Pioletaz gain kaskoak ere jarri genituen gure gainean ahuntzak alde batera eta bestera korrika eta harriak botatzen ari baitziren. Igoera honelako lekuetan egiten den horietakoa da: zuhaitzen arteko trepadak, pioletarekin zuhaitzen sustrai, adar eta enborretan trakzionatzen edo lurrean sartzen eta pixkanaka goruntz igotzen.
Zuhaitzen arteko trepadaren lehen trepadetan.
Oraingo honetan pioleta lurrean sartuz igotzen laguntzeko.
Ikusten denez edozer gauza da lagungarria igotzen joateko.
Iker zelaia dagoen azken metroetan.
Lehenengo metro hauek igo ondoren arkaitz erresaltetxo bat topatu genuen.
Iker erresaltetik ateratzen.
Harkaitz erresalte hau igo ondoren maldak behera erabat egiten du. Ideia bat egiteko, momentu honetan Nardagaiztoko lehenengo bi erresalteen arteko altuera berean gaude.
"Eta oain ze?" Ikerrek. "Kontutan eukita kanaletik ezkerrera gaudela eskubira jun beharko deu" komentatu nien. Honela, pixkanaka eskuineruntz zeharka hasi ginen.
Zeharkaldia hasi eta berehala erresaltetxo erraz bat topatu genuen.
Tarteka goraka...
...eta tarteka eskuin aldera (igotzeko norantzan) hartu genuen.
Momentu batean kanal baten sarrera topatu genuen: "ez al da hau izango?" Asierrek. "Ez dakit ba, baina esango nuke oaindik eskubirago jun beharra daukeula" erantzun nion. "Bazpare, GPSan lekue markau ta gero etxen ikusiko deu" komentatu nion Ikerri. Ikerrek puntua markatu ondoren, eskuinera jarraitu genuen. Gero etxean ikusiko genuen (eginiko bidean ikusten den bezela) eskuinegi joan ginela eta markatutako puntu hau erdialdeko kanalaren sarrera zela.
Eskuinera zeharkaldian...
Momentu batean Ikerrek "azpiko pinudi hoi ez al da kotxea utzi deuna?". Beheruntz begiratu eta pinudia zela ikusi ondoren... "joer eskubiegi sartu gea!!!" komentatu nien. "Beno gaurko helburue kanala topatzea zen ezta?" esan nien. "Bai, behintzat ea kanala topatzen deun" esan zuen Asierrek. Gora igotzeko aukera ematen zigun tarte bat igo ondoren, ezkerrera (igotzeko norantzan) lotsagabe hartu genuen punturen batean kanala topatuko genuenaren esperantzarekin.
Honela metro batzuk ezkerreko trabesian egin ondoren,, 10:15ak aldera gure eskuinean 3 metro inguruko erresalte bat ikusi genuen. "Ez da ba hemendik gora izango ezta?" Komentatu nien. "Ez dakit baina azpitik ere kanal bat dator" Asierrek. Dagoeneko erdiko kanalean izango ginenaren susmoarekin gora hasi nintzen erresaltea zer nolakoa zen ikusteko asmoarekin. "Zemuz?" Asierrek. "Bueeeeno, hobe bilgunea jartzen badeu" komentatu nien.
Erresaltera ailegatu eta badaezpada pausua aseguratzea gauza onena zela adostu ondoren, pago batean bilgunea jarri eta 10:25tan Iker abiatu zen konfidantza osoz.
Erresalteak bi leku ditu friends-ak sartzeko: lehenengoa argazkian azaltzen dena, bertan lincam gorria sartu zuen.
Orain, buru parean Alien horia sartu zuen.
Bizkarra eskuineko paretan blokeatu ondoren...
...Ikerrek pausua erraz atera zuen.
Erresaltetik 15 metro ingurura dagoen pago batean bilgunea jarri ondoren Asier eta biok abiatu ginen.
Asier erresaltearen pausu "arraroan" (bizkarra enpotratuz ateratzen dena).
..oinentzat tokia bilatzen...
...oinak ondo jarri ondoren...
...erresaltetik ateratzen...
...eta erresaltetik kanpo.
Erresaltearen amaierara iritsi eta gauzak jasotzen ari ginela Asierri bi eskularruak erori zitzaizkion. hau ikusita, bilgunera berriro ere jarri, erresaltea rapelatu, bi eskularruetatik bakarra berreskuratu eta erresaltea berriro igo zuen. "guante bakarra hartuko nula jakingo banu, ez nintze jaitsiko" esan zigun Asierrek bigarren aldiz erresaltea igo zuenean. "Arazotxo" honen ondoren, eta soka berriro ere motxilan jaso ondoren, 11:05ak aldera goruntz abiatu ginen.
Erresaltetik gora, atzo bezela, paregabeko elurra topatu genuen gure gozamenerako baita gure bikien kalterako ere. Argazkian Iker lehen metroetan ikusi daiteke.
...ni gorago...
Bideak zuzen jarraitzen du.
Malda majoa da eta bikiak ederki berotu ziren. Argazkian Iker eta beherago Asier ikusi daitezke.
Ale, ale!!!!!!
Batzuetan ere atsedentxo bat edo beste hartu behar izan genuen bikien mesederako.
Hala ere Asier ziztu bizian igo zen oso indartsu dagoenaren seinale.
The machine!!!!
Kanaletik irten baino lehen erresaltetxo bat topatu genuen.
Erresaltearen zatirik tentenean.
Asier eta biok erresaltetxo berean...
...eta bertatik atera ondoren.
Atsedentxoa hartzen gora jo aurretik. Gainean kanalaren irteera ikusi daiteke.
Irteerara.
Kanaletik irteteko azken erresaltetxo bat topatuko dugu. Hemendik nola atera hurrengo lau argazkietan ikusiko dugu:
Bat...
...bi...
...hiru...
...eta lau.
Erresaltetik atera ondoren, Asier eta biok zoriontsu.
Aurretik duguna. Goian Aketegibekoaren ipar horma ikusi daiteke.
Iker oso zoriontsu hormara eramango gaituen azken metroetan.
Iker eta Asier hormaren azpian. Horman alde batera eta bestera ibili ginen etorkizunerako irteera baten bila, baina denbora aurrera zihoala ikusita beherako bidea hartzea erabaki genuen.
Beheko bidean, parean Iraule, Arbelaitz eta Nardasakon, jaisteko jarraituko dugun kanala.
Gutxi gora behera Nardasakonera nondik jaitsi ginen markatu dut.
Nardasakonera eramango gaituen azken maldaren hasieran...
...eta erdialdean.
Dagoeneko Nardasakonen...
...eta Nardasakonetik behera.
Aizkorriko kanalak Zegamatik begiratuta. Hemendik Nardasakon izkutuan gelditzen da Aketegi mendiaren ezkuinean.
AZKEN 10 SARRERAK
2012/03/18
AKETEGI (1551 m.), AKETEGIBEKOAREN ERDIKO KANALETIK 2012/03/11
Nork argitaratua:
Xabi "Smithy" Mujika
ordua:
09:27
Etiketak:
Aitxuri,
Aizkorri,
aketegi,
eskalada,
invernal,
kanalak,
korridoreak,
mendia,
nardagaizto,
nardasakon
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina