AZKEN 10 SARRERAK

2012/10/05

AMUNDARAIN ERREKAREN ITURBURUA OLAKOSAITIK (ZALDIBIA) 2012-10-01


Amundarain edo Amondarain, Aralar barrenean jaio, urazpiko zulo batetik atera eta Zaldibia herritik pasa ondoren, Ordizia eta Arama herrien artean, Oria ibaiara bere urak isurtzen dituen erreka da.

Haur ginela, Amundarain errekara txirrinduz askotan joaten ginen bertara arrantzan aritzera edota bainu jantziaz armaturik, Zaldibitik gora dagoen Jupiter presatik jauzi egitera. Urte horietan amurrain asko ikusten zen Amundarain errekan, baina tamalez, urtero Bilore xaboi lantegitik isuriren bat edo beste "galdu" eta erreka "erretzen" zen amuarrainen populazioa ere asko murrizten zelarik, "Hauei merkego ateatzen zaie multea ordaintzea, depuradorea jartzea baño" esaten zuten goierritar askok. Bilore lantegia, egoera ekonomikoak jota, samin eta liskar handien ondoren 2003 urtean itxi egin zen. Egun, erdi eroritako eraikina, Zaldibia herrian hain garrantzitsu izan zen lantegiaren mamua besterik ez da.


Erreka honetan, Arkaka bailaran, Arkakako interpretazio zentrua dago. Interpretazio zentru hau, mahai baten moduan, lau oinarriz osatua dago:
  • Arkakako pasabidea: Zaldibia herriaren gunetik irten eta Amundarain errekaren ondotik Arkakaraino doan ibilbidea.
  • CAF lantegiaren zentral hidroelektrikoa. Ehun urte baino gehiago martxan ari dena.
  • Arrantza eskola.
  • Uraren interpretazio gunea. Zentral hidroelektrikoan dago eta benetan merezi du bisitatxo bat egin eta bertako ikusentzutekoa dastatzea.
Arkako gunearen informazio gehiago nahi izanez gero, Zaldibiko udalaren web orrian topatu daiteke.

GURE BIDEA

Gure bidearen helburua Amundarainen iturburuaino ailegatzea da, David Livingstone Nilokin egin zuen bezela, baina modu errez eta arinago batean, jejeje

Amundarainen iturburura ailegatzeko modu ezberdinak daude, baina bi izan ohi dira erabilienak: Lehenengoa eta "bustiena" kotxez Arkakaraino joan eta erreka goruntz jarraitzea putzu ezberdinak zeharkatuz. Bigarren aukera Zaldibiko Olakosai gunean kotxea utzi eta CAF lantegiko deposituetan hasten den kanalaren amaierarte jarraitzea da, kanal honen amaieran iturburua topatuko dugularik.

Kanala jarraitzeak duen xarmagatik, bigarren aukera deskribatuko dut.

Ibilbide hau aukera ona izan daiteke goiz edo arratsalde pasarako, ez da oso luzea (Olakosaitik joan etorriak 7 kilometro inguru izango ditu). Kanalaren ibilbideak ere zailtasun handirik ez dauka, baina inongo hesirik ez izatea eta puntu batzuetan altuera handia hartzen duenez, haurrekin joan ezkero, kontuz ibiltzeko lekua da. Puntu askotan goroldioa topatuko dugu, beraz, euria bota badu, puntu batzuetan irristakorra egon daiteke.

Kanal honetan barrena lehen aldiz, osaba Miguel Angel-en eskutik, duela 25 urte baino gehiago ibili nintzen. Orduan Eniriotik behera jaitsi, Deposituetan hamaiketako ederra hartu (oraindik gogoan ditut jan genituen arraultz eta txistorra prejituak) eta kanala jarraitu ondoren, iturburura ailegatu gabe, Arkakara jaitsi ginen.

 Kanalean murgildu nintzen bigarren aldia duela urte pare bat izan zen. Orduan, Haitzarteko eskalada eskolara joan ginen bertako bideak probatzera.

Iturbururaino ailegatzeko helburuarekin kanalera hurbildu nintzen hirugarren aldi bat ere izan nuen. Aurten, Itziren laguntzarekin kanalean zehar murgildu ginen, baina ez ginen iturbururaino ailegatu.

Azkenik, eta aspalditik nuen arantzatxo hau kentzeko asmoarekin, Ikerrekin gelditu eta iturbururaino ailegatzeko helburuarekin segidan deskribatzen dudan irteeratxoa egin genuen. Gainera, ibilbide luzea ez denez, nire sorbaldarako ere primerakoa izango litzateke.

DESKRIBAPENA

Ibilbide propioarekin hasi baino lehen, lehenik Olakosai-ra nola ailegatzen den deskribatuko dut, kotxea bertan utziko dugu eta. Honetarako, lehenik N-1 errepidetik atera eta Ordizia herritik Zaldibira doan GI-2133 bidea hartuko dut erreferentzi gisa.

Ordiziatik Zaldibira doan GI-2133 errepidea jarraituz ikusmira hau izango dugu denbora luzean...


Zaldibia herrira ailegatzen garenean, Abaltzisketa, Larraitz eta Arkakaruntz joateko bidea markatzen duen seinalea topatuko dugu.

Zaldibia herriaren sarreran dagoen seinalea erdi izkutuan, atzean Bilore lantegiaren eraikina ikusi daiteke.


Arkaka, Larraitz nahiz Abaltzisketara eramango gaituen bidegurutzean, hemen ezkerrera hartuko dugu.


Bidegurutze hau hartu ondoren Zaldibia herria kanpotik zeharkatuko dugu bertan beste seinale hau topatuko dugularik.


Aurreko seinaleak agindu bezela, Arkakaruntz eta herriaren guneruntz doan bidegurutzea hartuko dugu.


Behin herri-gunean sartu ondoren ezkerrera bihurgune bat hartu (gure ezkerrean Arrese jatetxea geldituko da) eta Arkakara doan GI-3781 errepidea metro batzuetan jarraitu ondoren, etxe hori baten ondoan,  ezkerreruntz abiatzen den bidea hartuko dugu.

Etxe horia eta Olakosaira eramango gaituen bidegurutzea.


Hemendik gora doan bidea oso-oso tentea da, hestua, baina ongi zementatua. 2-3 kilometro ondoren Olakosaira ailegatuko gara.

Olakosaira ailegatzen. Argazkian, Txindoki eta Ausa Gaztelu ikusi daitezke, baita zuhaitz artean Akapulko elkartea ere. Eskuinean kotxeak dauden lekuan aparkaleku txiki bat dago.



Satelite argaki honetan Zaldibiatik Olakosaira joateko bidea marraztu dut (gorriz). Urdinez Larraitzera doan bidea markatu dut eta orlegiz Arkakara doana.


17:30, Olakosai. Olakosai guneak aukera ezberdinak eskeintzen dizkigu: bertan egurrezko mahai eta bankuak jarrita daude. Akapulko elkartearen ondoan ere iturri bat topatu dezakegu. Gure helburua ibilbidetxo bat egitea bada, bertatik Ausa Gaztelu mendira igo gaitezke. Igoera hau ederra da eta mendi bizikletarekin joan ezkero Gazteluren azken malda arte pista bat jarraituz igo daiteke. Behin Gazteluren azpian gaudela aukerak anitzak ditugu Aralar ezagutu ahal izateko. CAF lantegiaren deposituetara joan ezkero (guk jarraituko dugun bidea) hemendik erromatar galtzada bat jarraituz Eniriora ailegatuko gara, bidean gure laguna den Joseba Insausti artzain ordiziarraren bordatik pasako garelarik.

Irteteko prest, Olakosai guneak Aralar ezagutzeko aukera ezberdinak eskeintzen dizkigu. Guk Deposituetara doan bidea (eskuinekoa) jarraituko dugu.


Sateliteko argazki honetan Zaldibitik gora doazen hiru errepideak markatu ditut: urdinez Larraitzera doan bidea, berdez Arkaka doana eta gorriz Olakosaira doana.


Deposituetara doan bidea zementu bide bat da eta ez dauka inongo galerarik.

Ibilbidea hasi eta berehala Ausoegi baserrira doan bidegurutzea topatuko dugu. Guk ezkerreko bidea jarraituko dugu.


Olakosaitik 8-10 minutu ingurura Deposituetara (gune hau Arkaka txiki izenez ere ezagutua da) ailegatuko gara.

Iker Deposituetara ailegatzen.


17:38, Deposituak. Deposituetan kotxeak uzteko leku txiki bat dago baina askotan kotxeak izaten direnez, nire gusturako kotxea hobe Olakosain uzten badugu. Hemen bi aukera izango ditugu: bidea bukatzen den puntura joan eta Eniriora doan bidea hartu, bertan erromatar galtzada aurkituko dugularik. Bigarren aukera Depositura doan bidea hartzea da, hemendik aurrera jarraitu ezkero kanalaren amaiera topatuko dugularik.

Deposituetan ditugun bi aukerak, guk eskuinekoa hartu genuen.


Langatxo bat pasa (pasatakoan itxi) eta zelai batetik behera joanez ur putzu batzuetara ailegatuko gara.

Iker langa pasatzen...


Eta zelaian behera doan bidexkatik...Eskuinean ur putzua ikusi daiteke.


Ur putzu hauetan ura biltzen da eta bertatik, hodi zabal batzuen bidez, Arkakan dagoen zentral hidroelektrikora jaisten da han dauden turbinak mugitu eta elektrizitatea sortuz.

Putzuaren ezkerrean etxolatxo bat topatuko dugu. Etxolatxo hau eskuinetik inguratu ondoren kanalaren bukaerara ailegatuko gara.

Etxolatxoaren ondoan, bidea nondik jarraitu behar den markatu dut.


Etxolatxoa inguratzen, kanalaren bukaera ikusi daiteke.


17:40, Kanalaren bukaera (guretzat hasiera izango dena). Hemendik aurrera kanala jarraitzea besterik ez da, ez dauka beste misteriorik.

Iker Kanalaren lehen metroetan.


Kanalaren bidea orokorrean nahiko erreza da, zulo gutxi dituena eta 40-50 zm inguruko zabalera izango du. Kanalaren ezkerretik doa ia denbora osoan eta puntu batzuetan xamurra ez den altuera ere irabazten du. Mendi eta basoen erdian dagoenez, ez da arraroa izaten bertan itotako animali ezberdinak topatzea: kata-jinetak, trikuak, xaguak... Basurde edo orkatzik topatu duena ere bada.

"Zer da hori?" Ikerrek.


"Eztakit baña kattagorrie dirudi" nik.


Kanala hasi eta bost-sei minutu ingurura kanalaren ondoko paretan pintada batzuk topatuko ditugu. Pareta berean duela urteak irekitako eskalada bide pare bat ere topatuko ditugu. Graduazioa ez dakit baina potente izatearen itxura dute.

Iker eskalada bideei begira.


Eskalada bide hauen ondoren ibilbidea zertxobait hestutzen da metro gutxi batzuetan...


... Baina berehala zabalduko da berriro ere.


17:50, Haitzarte eskalada eskolara eramaten duen bidegurutzea. Kanala hasi dugunetik hamar minutu ingurura eskola txiki honetara eramango gaituen bidegurutzea topatuko dugu. Bidegurutzea pinu batzuen aurretik dago eta belar eta elorri artean doan bidexka erdi izkutu bat jarraitzea besterik ez da. Ormak kanaletik ikusiko ditugu.

Esan bezela, eskalada eskola txikia da eta dituen bideak "gradua ondo jarrita dute". Mikel Saez de Urabain alpinista goierritarraren blogean eskola honen deskribapen zehatza topatuko duzue beste eskola batzuen artean. Erramun Irastorza, Iñigo Zeberio eta Mikelek bultzada majoa eman diote eskolatxo honi urteetan zehar.

Iker Haitzarte eskolara eramango gaituen bidegurutzean.


Eskalatzaile batzuk eskolaren sektore batean egurra ematen.


Baina gu gaur ez gara eskalatzera etorri eta kanalean zehar jarraituko dugu.


Pasagunetxo batean.


17:53, lehenengo pista. Kanalaren bidean zehar bi pista zeharkatuko ditugu. Lehenengoa Kanalaren sarreratik ordu laurden eskasera topatuko dugu.

Lehenengo pista zeharkatzeko prest.


Inguru honetan pinudi baten erdian murgilduko gara...


... Nahiz eta zelai-guneren bat ere noizik eta behin topatu.


Oraingoz kanalak ez du altuera handirik hartzen, baina zelai-gunearen ondoren altuera pixkat irabazten du, beraz, kontuz ibiltzeko lekua.

Kanalak altuera irabazten duen lekuetako batean.


Berriro ere basoan, hemen pagoa da nagusi.


Bigarren pistaren zeharkaldira ailegatzen, eskuinean pista ikusi daiteke.


18:01, bigarren pista. Kanalaren sarreratik 15-20 minutu ingurura bigarren pista zeharkatuko dugu. Pista erdi zementatua dago eta berau jarraitu ezkero Arkakara ailegatuko gara.

Bigarren pista zeharkatzen.


Hemendik aurrera kanalak tarte batzuetan berriro ere altuera irabaziko du.


Kanala hasi dugunetik 40-45 minutu ingurura "kobatxo" batera ailegatuko gara.

Iker "kobatxoa" aurrean duela...


... Eta bertara ailegatzen.


18:19, "kobatxoa". Nik kobatxo izena eman diot baina berez kanala pasa ahal izateko arkaitz batean egindako zulo bat besterik ez da.

Kobatxora sartzeko prest.


"Kobatxoa".


Bertatik ateratzen, kontuz buruekin baxua da eta.


Kanala ia amaituta daukagu. Kobatxoa atzean utzi eta metro batzuetara etxola bat topatuko dugu, berau eskuinetik pasako dugularik.

Etxolara ailegatzen.


Azkenik, etxola hau atzean utzi eta 50 metro ingurura kanalaren hasierara ailegatuko gara (guretzat amaiera), bertan Amundarain errekaren iturburua topatuko dugularik.

Kanalaren azken metroetan...


... Eta ibilbidearen amaieran.


18:21, Amundarain errekaren iturburua. Kotxetik atera eta ordu bete eskasera Amundarainen iturburura ailegatuko gara. Hasieran azaldu bezela, erreka urazpiko zulo batetik irteten da. Esaten dutenez, hemendik barrura submarinismo materialarekin jendea sartuta omen dago erreka nondik datorren jakin asmoz, baina dirudienez ez zen jatorririk topatu. Hala ere barruan izugarrizko leze puska omen dagoela esan ohi da.

Iker Amundarainen iturburuan. Urazpiko zuloa nolabait nabaritu daiteke.


Minutu batzuetan hemen izan eta hozten hasi ginenean bueltako bidea hartu genuen.

Bueltako bidean...


Iturburutik gertu dagoen etxola inguratzen.


"Kobatxoan"


Argazki honetan ibilbide osoan topatuko ditugun babeserako posteak ikusi daitezke.


Haitzarteko ormari begira...


... Gertuago, eskalatzaileak oraindik jo eta su.


Deposituetara bueltatzen.