AZKEN 10 SARRERAK

2017/12/01

AIZKORRIKO KANALEN TXOKOA

Aizkorriko kanalen txokora sartzeko argazkia, argazkia Carlos Mediavilla urretxuarrarena da.



Aspaldi nenbilen Aizkorriko kanaletan egindako eskaladak leku berean biltzeko ideiarekin, “klik” bakarraz kanal eta irteera guztiak eskuragarri izateko. Ideia hau txoko honetan gauzatu da. Txoko honetan jasotakoa 2005ean hasitako lanaren fruitua da, mendi irteera askoren fruitua, irteera berrien bilaketan etxera esku hutsik itzulitako egun askoren fruitua. Bertan krokis, bideo, kronika, argazki eta bestelakoak topatuko dituzue.

Honen berri 2017ko Ordiziako mendi astean eman nuen. "Aizkorri neguan: alpinismoa Goierriko bihotzean" izenburupean Aizkorriren ipar horma eta kanaletan zehar bidaia egin genuen. Hitzaldirako "primiziaren" bat gordetzeko esan zidatenez, ekainetik lanean nenbilen txoko hau amaitu eta aurkeztea bururatu zitzaidan, modu honetan hitzaldiari nolabaiteko jarraipena eman asmoz. Hitzaldira hurbildu zirenei eskerrak, hitzaldi osoan gustura gelditu nintzen eta Goierrin dugun altxor honen berri ahalik eta errazenen azaltzen saiatu nintzen.

2017ko Ordiziako mendi astearen kartela.


Txokorako sarrera blogaren orri nagusitik izango da, Carlos Mediavillaren argazkiaren gainean klik eginez, hain zuzen ere. Argazki hau blogaren eskuineko zutabean topatuko duzue. Bertan, Aizkorrin neguan eskalatutako bide gehienak (pare bat izan ezik) ikusteko aukera eta 2005ean hasitako bidea pixkanaka eguneratuz joango naiz, ahalik eta informazio zabalena emateko asmoz.

Argazkia ez baduuze topatzen, hemen klik eginez gero ere txokora sartzeko aukera izango duzue. Espero dut txoko hau zuen Aizkorriko ametsak betetzeko baliagarri izatea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina