AZKEN 10 SARRERAK

2023/03/01

AKETEGI (ETA AKETEGIBEKOA): "HIRE AMAK BALEKI" BIDEA, M6. 2023/02/05.


Traductor al catalá, galego, castellano, english traslator, traducteur française.


Akertegi” bidearen nondik norakoak jaso eta hurrengo egunean Unairen mezu berri bat nuen postontzian: “atzo esan bezala hemen natorkizu berriz, beste bide batekin.[…]Krokise bidaltzen dizut, eta aurrekon bezela, luzeen deskribapen txiki bat eta argazki batzuk”. Oraingoan bidea Unai eta Joseba Iztuetak sinatzen zuten: “bufff, bi hauek elkartu badie bide potentea izangoa” pentsatu nuen.

Zuzenean jo nuen krokisa ikustera. Argazkiaren gainean bidearen nortasuna adierazten duen testu argigarri bat: “Hire amak baleki”, M6. Aketegik iparrean osatzen duen muturra (Aketegibekoa izenekoa) lerro batek goitik behera erdibitzen zuen, zerutik eroritako lerro beltz bertikal eta estu batek. Hau gutxi ez bada, lerro beltzak Aketegibekoa atzean utzi eta Aketegiren azpiko hormatik (Aketegiko Damaren zuloa kokatzen dena) zuzen igotzen jarraitzen zuen, horma pitzatu eta zotina kentzen duen tximini estu eta bertikal horietako batetik.

Mezuan txertatutako argazkiak Eskoziako Ben Nevis mendian eginak ziruditen: bertikalak, ikusgarriak, izugarriak. Nork esango luke etxe-ondoan eginak zeudela?

Unairen mezuko hitzek Aizkorriko kanalak eskalatzen hasi gineneko grina sentiarazi zidaten, “hortik igotzea posible izango da?” galderari erantzuna ematera eraman gaituena urteetan zehar. Goierritar alpinista eta eskalatzaile belaunaldi berri honi esker, grina piztu zigun galderak baiezko erantzun berriak ditu.

BIDEAREN DATU BATZUK

- Luzera: 330 metro inguru.
- Luze kopurua: 5.
- Nork irekia: Unai Cobos eta Joseba Iztuetak 2023ko otsailak 5an.
- Zailtasuna: M6. Luzez-luze: 1ºL: M4+ (50 m), 2ºL: M5+ (40 m), 3ºL: M4 (55 m), 4ºL: Oinez (100 m) eta 5ºL: M6 (40 m).
- Orientazioa: Iparraldea.
- Ura: Zegaman eta Itzubiagako iturrian (Zegamako tren geralekutik igotzen bada) hartu daiteke.
- Hurbilketa: Aketegi sektoreko kanaletara iristeko bidetik (Zegama - Aizkorri maratoiaren kilometro bertikaletik doana) edo Iraule - Arbelaitz sektorera iristeko bidetik. Hemen duzue hurbilketarako bi bide hauek ikusi eta deskargatzeko aukera.
- Jaitsiera: Aukera ezberdinak daude, baina erraz, azkar eta erosoena Nardasakon kanalera hurbiltzea da bertatik jaitsi eta igoerako bidearekin bat egiteko.
- Eramandako materiala: 60 metroko bi soka, luzera ezberdineko 10-12 express zinta, 2 Totem sorta, 3 eta 4 zenbakiko Camalot-a, artaka-trabagailu sorta eta luzera ezberdinetako zinta-uztaiak harkaitz-zubi eta blokeetatik pasatu eta bilguneak muntatzeko.

BIDEAREN KROKISA

Bidearen krokisa.

DESKRIBAPENA

Akertegi” bidearen kronikan egin nuen moduan, deskribapena Unaik bidali didan testura sinplifikatuko dut, berak esaten duen moduan, errepikatu nahi dutenek bideak duen abentura galdu ez dezaten.

Hire Amak Baleki - M6.

- Lehenengo luzea, 50metro, M4+. Hasiera bertikala, gero kanal errex batetik jarraitu sabai moduko batea iritsi arte. Sabaiko pausoa kordino batez babestu da. Sabaitik ezkerrea egin eta bilera muntatu.

- Bigarren luzea, 40 metro, M5+. Bi erresalte errexen ostean, kanal nagusiko irteera da zailtasun nagusia. Pauso polita, izotza ez badago oso zaila izan daiteke. Iltze batekin babestu da. Ondoren, 5m-ko tximinia ikusgarri bat. Motxila kentzea gomendatzen da. Bilera tontorrean.

- Hirugarren luzea, 55 metro, M4. Aristara modurik errexenean igo eta goitik jarraitu. Pare bat pauso dauzka. Bilera arista bukatutakoan.

- Laugarren luzea, 100 metro, 40-50º. Oinez ensanblean.

- Bosgarren luzea, 40 metro, M6. Gantxeo onak dauzkan tximinia bertikala eta fisikoa. Friend handiak eskatzen ditu orokorrean, 5ekoa eraman ezkero erabiliko da. Goran dagoen bilera udarako beste bide batekoa da, hau atzean utzi. Bilera goran.


Eskalada honen inguruan Unaik bidalitako argazkiak:

.

.

.

.

.

.

.

.

.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina