AZKEN 10 SARRERAK

2011/03/12

LARRUNARRI (TXINDOKI) (1341 m): HIRU KANAL BATEAN: ASPALDIKO AMETSA 2011/03/05

Aurtengo negua ez da ihaz bezain oparoa izan elur asuntoan, honegatik sekula baino gutxiago joan gara Aizkorriko mendikatera bertako kanaletan sartzea, eta are eta gutxiago Larrunarrira. Gure esperantzak bukatzear zeudela eta dagoeneko Pirinioekin amesten ari ginela, neguak azken elurte bat eman zigun. Ez zen elurte potente horietako bat, baina 800-900 metroetatik gora dexente bota zuen.

Ostirala arratsaldean Ikerrekin Amezketa aldera jona nintzen Larrunarri ipar aurpegia goitik behera katalejuekin aztertzeko. Elurra guk nahi baino gorago hasten zela ikusi genuen, baina goikaldean dexente zegoela nabaritzen zen. Honegatik, eta jakinda Aizkorrin kristoneko elurtea botata zegoela, Larrunarriko ipar aurpegian aspaldian nuen proiektutxo bat betetzeko asmoz Leku, Iker eta hiruok gelditu ginen.

GURE BIDEA

Larunbata goizean Ikerren mezu bat jaso nuen ez zetorrela esanez, honela ametsa betetzeko Leku eta biok gelditu ginen.

Larraitzeko bidean gindoazela lekuri nire proiektutxoaren berri eman nion "Muitzeko gurutzetik gora doan kanala hartu, kanal honen bukaeran hasten den bigarren kanal batetik gora jo eta bigarren kanal hau igo ondoren eskuinera Larrunarriko gailurra zeharkatuz, Erlabeltzeko puntara irteten den kanala egin".

Larraitzera ailegatu ginenean ibilbiderako hil hala bizikoa izango zen galdera egin nion Lekuri: "ocho-kin aseguratzen badakizu?", "Ze ba?", "Reverso bakarra dago, eta badaezpada ocho bat hartu det. Ez badakizu aseguratzen ez dugu sokarik eramango, bestela bai" esan nio, "lasai, kobatan sartuta ibili izan garenetan beti ocho-rekin aritu gea". Honela, gerora ezinbesteko egingo zitzaizkigun soka eta traste guztiak hartu genituen.

OHARRA

Ugatzaren presentziagatik eta hegazti hau babesteko asmoz gaur egun Larrunarriko ipar horman urte osoan eskalatzea debekatua dago.

DESKRIBAPENA

Eginiko lehen bi kanalen krokisa. Argazkia 2010eko abenduak 4koa da.


Larraitzetik atera eta ordubete eskasera Muitzen dagoen gurutzera ailegatzen da. "Gurutzea aprobetsatuz 0 Bilgunea jarriko deu". Gurutzean traste guztiak atera, arnesak eta kaskoak jarri eta txintxilikario guztiak arnesaren alde batean eta bestean jarri ondoren, lehenengo kanalaren sarrerara abiatu nintzen.

- Lehen kanala. Lehen kanalaren sarrerak 2-2,5 metro inguruko hiru erresalte ditu. Lehenengo erresaltea ez da erabat bertikala, baina gora joateko belar eta zuhaixka batzuetatik tira egin behar da. Azpitik erresalte erraza dirudi, baina batere ez fidatu. Bigarren erresaltean uste baino izerdi gehiago bota nituen. Erresaltea harkaitzetik egiten da, uraren ondorioz heldulekurik gabeko harkaitzetik. Gainera harkaitza bustia topatu genuen igoera ahalik eta gehiago zailduz. Erresaltearen amaieran enbor majoa duen hagin bat dago baina erresalte hasieratik hurrun gelditzen da. Hainbat saiakera antzuren ondoren ideia bat burutu zitzaidan: Bastoi baten laguntzaz, haginaren aurrean dagoen zuhaixka batetik baga luze bat pasatu nuen. Nahiz eta bagara behatz puntekin ailegatu expres luze bat jartzeko nahikoa ailegatu nintzen. Hau egin eta gero soka expresetik pasa eta expresetik tiraka erresaltea irabazi nuen. Erresaltea pasa ondoren, zuhaixkako baga haginaren inguruan jarri eta pausua gehiago aseguratu nuen. Hau guztia Lekuren animoez egin nuen, benetan eskertzen dira honelako animoak honelako egoeratan. Hirugarren erresaltea diagonalean doan ezkerrera bigarren hagin baten atzetik eta ez dauka inongo zailtasunik.

1 Bilgunea kanalean sartu eta eskuinean erdi-izkutuan dagoen arkaitz zubi batean jarri nuen.

Lehenengo kanalaren sarrera.


Lehenengo erresaltera hurbiltzen.


0 Bilgunea.


Ez dakit soka goitik eramateak ematen duen konfidantzagatik edo, baina Leku dí-da batean igo zen nire ondora, pausu zailenean sokari tiraz.

Leku hirugarren erresaltetik ateratzen.


1 Bilgunea


Leku bilgunera ailegatu zenean eta soka jasotzen denbora ez galtzeko helburuarekin, berak aurrera jarraitzea adostu genuen kanalak duen lehen erresaltetxo bat arte.

1 bilgunetik ateratzen.


Atzera begirada...


Lehen erresaltearen sarreran, eta batez ere kanalean zegoen elur eskasa ikusirik, soka motxilan gordetzea erabaki genuen, laguntza bain enbarazu gehiago izango baitzen.

Leku lehen erresaltetxoaren sarreran.


Lehen erresaltean. Ikusten den bezela, ia kanal osoa "belarrring" teknika erabiliz igo beharko genuen, belarren sustraiengan konfidantza osoa jarriz.


Leku lehen erresaltetik ateratzen.


Hemendik aurrera, erresalte ezberdinak irabazten doa bidea. Pentsatzen dut egoera onean erresalte hauek guztiak elurraz estalirik egongo direla eta errazago izango dela igotzea. Egia esan erresalteren batean baino gehiagotan tentsio momenturen bat ere pasa genuen, belarraren eta arkaitzaren egoera ez baitzen oso fundamentuzkoa.

Lehenengo erresaltetxotik gora duguna. Gainean erresalte gehiago ikusi daitezke.


Beste erresalte bat igaro ondoren.


Tentsio momentu pixkat pasa genuen lehen erresaltea. Arkaitzetik eskuinera diagonal bat eginez pasa genuen, zuzen, lur eta belarraren egoera ez baitzen oso konpaktoa.


Erresaltea eskuinaledera pasatzen. Oinak non jarri ondo ikusi behar zen.


Leku erresaltea pasa ondoren.


...atzera begirada...


Hau da tentsiorik handiena pasa genuen erresaltea. Nik zuzen eman nion eta momentu batea ez aurrera ez atzera gelditu nintzen. Lekuk aldiz eskuinetik pasa zuen piolon laguntzekin. Bere aukera hobea da dudarik gabe.


Eskuinera dugun aristara begirada. Hemen ibili ginen Josu eta biok duela gutxi.


Leku erresalte "kabroi" honetatik irteten.


Hemendik aurrerako erresalteak askoz errezagoak dira. Badaezpada bi pioloak atera genituen lurrean sartuta igoera errazteko asmoarekin, elurraren kantitate eta kalitatea penagarria baitzen.

Beste erresalte batean...


...eta bere amaieran.


Oraindik aurretik duguna. Nahiz eta elurra ikusi, oso bigun topatu genuen.


Lehen kanalaren azken metroetan...


...baita Leku ere.


Lehen eta bigarren kanalaren artean. Atzean bigarren kanala ikusi daiteke.


Leku lehen kanaletik kanpo.


"Ostia, momentu batzutan tentsioa pasa diat erresaltetan" Lekuk, "baita nik ere, kanalaren sarreratik gainera", nik.

- Bigarren kanala. Lehen eta bigarren arteko kanalaren elurra gogorxeago zegoela ikusirik, proiektutxoarekin jarraitzea erabaki genuen.

Bigarren kanala sarreratik.


Bigarren kanal hau elur gabe egina nuen eta banekien ez duela aparteko zailtasunik. Baina kanalaren hasieratik bertako elurrak nahi baino lan gehiago emango zigula ikusi genuen, leku askotan belaunetaraino sartzen ginelarik. Gainera, elurra oraindik ez zengoen azpiko belarrara eutsita eta maiz irrist egiten genuen.

Kanalaren sarreran.


Lehen metroetan. Elurra hemen eramangarria zegoen.


Leku ere lehen metroetan. Azpian eguzkipean lehen kanalaren irteera ikusi daiteke.


Aurretik duguna. Ikusten denez, kanala nahiko konstantea da, nahiz eta bertatik irteteko erresalte bat igo behar den.


Leku erresaltetxo bat igotzen. Elurra belarratik askatzen zela nabaritu daiteke.


Hemen dagoeneko elurra bigunagoa da.


Leku kanalaren amaiera eramango gaituen azken erresaltearen lehen zatian.


Lehen zati honetatik ateratzen.


...atzera begirada...


Erresaltearen azken metroetan...


...kanala amaitzen...


...baita Leku ere...


Bigarren kanalaren ondoren bi aukera ditugu: aurrera jarraitu Txindoki gailurraren azken metroetararte, edota eskuin aldera joan Larrunarri zeharkatzen Erlabeltzeko puntaren kanalarte.

Bigarren kanalaren irteeran. Zuzen jarraituz guk parean ikusten den elur malda utzi eta mendia eskuinetik inguratu genuen.


Bidea zuzen jarraitu izan bagenu, hau da bidearen irteera. Argazkia jaitsieran aterata dago. Azpian igoerako arrastoak ikusi daitezke.


Erlabeltzeko puntaren kanalaren bila irteteko prest.


Leku mendiarekin bakardadean.


Erlabeltzeko puntara aterako gaituen kanalaren hasierarako bidean haizea dela eta elurra dexente biltzen da eta tarte askotan belaunetatik gora ibili ginen kanalaren hasierara nahiko nekatuta ailegatu ginelarik.

Dagoeneko azken kanala ikusi daiteke.


- Hirugarren kanala edo Erlabeltzeko puntara doan kanala. Kanal hau hiruetatik tentena eta enkajonatuna da. Bi erresalte nabari dauzka. Kanal hau ihaz elurrik gabe egina genuen eta ez genuen gogor zenaren oroitzapenik, baina gaur gauzak ez ziren berdin izango.

Hirugarren kanala. Bi errresalteak eta Erlabeltzeko puntan dagoen gurutzea ikusi daitezke.


"Zemuz ikusten dezu goiko erresaltea?" Lekuk, "ez dakit ba, baina udan ez zirudien oso gogorra. Lasai nolabait aterako deu" erantzun nion gero pasako nituen hestuasunak zein izango ziren jakin gabe.

Kanalaren hasieran. Lehen erresaltea ikusi daiteke.


Leku lehen metroetan


Kanalean topatu genuen elurraren kantitatea handia izan zen, baina kalitatea benetan penagarria kanalean gora joatea erabat zailtzen zuelarik.

Lehen erresaltea.


Lehen erresaltea ahal izan genuen moduan pasa genuen, batez ere hankak ireki eta kanalaren bi paretetan indarra egiten.

Lehen erresalteari emateko prest.


Leku erresalte berean...


...eta erresaltetik ateratzen.


Lehen erresaltetik gora orainarte elurra txarra bazen, erabat okertu zen, hankak irekita hobe igotzen zelarik. Goian bigarren erresaltea ikusi daiteke.


Leku ere ahal duen moduan kanaletik gora.


Eta elurretan gora hala nola igoz, bigarren erresaltera ailegatu ginen.


Erresalte honek hiru metro inguru izango ditu eta 2-3 milimetro inguruko izotz geruza batez zegoen estalita. Bertara ailegatu eta zuzen igotzen saitu nintzen, baina pioletarekin lehen kolpea eman nionean izotza leku guztietatik hausten zela ikusi nuen. Hori gutxi ez balitz oinak non jarri ere ez nuen ikusten (gainera kranpoiak motxilan nituen baina ez ziren oso lagungarri izango) eta inongo asegururik ere ezin zen inon sartu. Hau ikusita erresalte osoa garbitzen hasi nintzen, hau da, pioletaren palarekin ahalik eta izotz, lokatz eta elur gehiena kentzen nolabait igo ahal izateko. Garbiketa hau guztia Lekuren kalterako izan zen dena bere gainera erortzen baitzen. Bi saiakera eta bi izu txikiren ondoren biok urduritzen hasi ginen: "Kruzatzen hasita nago, kruzatzen hasita nago" errepikatzen hasi zen behin eta berriz. Tentsio egoera hau ikusita azken saiakera baterako prestatu nintzen: "Leku zuk bakarrik esaidazu oinak nun jarri, eta ea nolabait igotzen deten".

Lekuren adierazpenei jarraituz eta apaiz askok beraientzat nahiko zuten fedearekin nolabait erresaltea gainditu nuen, nola? ideiarik ere ez daukat.

"Eta oain?" Lekuk, "atera motxilatik soka, emaidazu mutur bat eta nonbai bilgune bat jarriko det zu aseguratzeko" esan nion.

Leku motxilatik soka ateratzen.


Baga eta express ezberdinak lotu Leku zegoen lekura ailegatu eta sokaren mutur bat lotu zuen. Mutur hau nire arnesera igo eta kanaletik gora jarraitu nuen bilgune baten bila. Metro batzuk eginak nituenean, ezkerreko paretan zuhaixka batzuk ikusi nituen, eta bertan bi bagen laguntzarekin bilgunea jarri nuen.

Bilgunea jartzeko erabili nituen zuhaixkak.


Lekuri abisua eman eta gero, batzuetan pioletaren laguntzarekin, batzuetan sokari tiraka, erresaltetik atera zen.

Leku erresaltetik atera nahian...


...eta ni bilgunean bere zai.


Bilgunera ailegatu zenean, eta badaezpada beste ezusterik ez izateko bilgunetik ni aseguratzeko eskatu nion. Kanalaren azken metroak bukaezinak egin zitzaizkidan: eskuak blai nituen, behatzak izoztuak nituen eta pasatako tentsiogatik edo, leher eginda nengoen.

Leku kanaletik ateratzen.


Aupa artista!!!!!!


Erlabeltzeko puntara ailegatu merezitako ura edan, bi edo hiru aldiz besarkatu eta leher eginda, nolabait, Larrunarriko gailurrera igo ginen.

Erlabeltzeko puntea, 1312 metro.


Larrunarriko punta. Hor amaituko ziren gure gaurko malda guztiak.


Larrunarriko gailurrean apenas egon gabe Larraitzeko bidea hartu genuen. Jaitsiera izugarri gogorra egin zitzaigun, nekearen eraginez, erdi moxkor sei ordu t'erdi ibili ondoren kotxera ailegatu ginelarik, baina amets bat betetzeak dakarren satisfakzio puntuarekin. "Txindokin ez diat hainbeste sekula sufritu" Lekuk, "espero det Txindokin horrenbeste berriro ez sufritzea" nik.


11 iruzkin:

  1. Simplemente impresionante, si se coge eso en buenas condiciones ( cosa difícil ) tiene que ser la leche.

    Muy muy bonito.

    ErantzunEzabatu
  2. Milesker bioi,

    Andua, alguna vez ya hemos comentado en el foro que suelen ser pocos los días "buenos" en Txindoki. Evidentemente este no fue uno de esos. Como dices, con buena nieve será espectacular.

    KxK, tamalez amets gehiago gelditzen dira bete gabe beteak baino, baina bat betetzerak ematen duen zoriona ezin da deskribatu hitzen bidez.

    ErantzunEzabatu
  3. Primo!!
    hau inbirie! ea noiz lortzen diaten asteburun bat libre, aste tartean egunak bai baño asteburutan zailagoa izaten dek...
    ametsak lortzen saiatzea ere amestea dek!

    por tzierto hire urtebetetzea oain al dek?

    eskuminak etxen!
    Haritz

    ErantzunEzabatu
  4. Aupa Haritz,

    Amesten jarraitzen dugun bitarten ez da gutxi.

    Nire urtemuga pasa zen, hemendik gutxira zurek die ba.

    Ea noiz elkartzen gean! Muxu bat Gorettiri!!!

    ErantzunEzabatu
  5. Milesker Tasker, goierritarrok oraindik gauza asko ditugu inguruan deskubritzeko.

    ErantzunEzabatu
  6. Smithy majo, me he bajado hoy de ese puñetero canal, antes de la cruz, en el segundo resalte, que no lo he visto yo para pasar solo. Encima no sabía lo que había después (ahora veo que ya estaba...).
    He subido por la N. Mañana más

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Aupa Pablooooo!!!
      Mira que meterte por allí con la poca nieve que había, tú si que eres "recio" jejejeje. Espero que hayas conseguido subir al final.
      Besarkada handi bat!!!!

      Ezabatu
    2. La nieve estaba muy arriba, pero bastante bien. Al haber poca, aquello se pone tieso y no vi la salida sin jugármela demasiado. Así que para abajo.
      Luego subí saliendo al collado de la arista (dcha según subes) y a la cima.

      Ezabatu
    3. Buena alternativa, zorionak!!!

      Es una pena que sean canales difíciles de encontrar en buenas condiciones...

      Zorionak!!!

      Ezabatu