Nik hasieran, nire lanbidearengatik "kutsatuta", ia kilo bateko botikina bat eramaten nuen. Bai, KILO BAT!!! Botikin honetan mendian ia larrialdietarako kirofano bat jartzeko adina material eramaten nuen: ebakuntza pintzak, anestesia, eskularru esterilak, etab.
Urteak aurrera joan ziren ehinean motxilatik pisua kentzeko sukarra hartu nuen eta sulkar hau botikinera ailegatu zenean oso zaila egin zitzaidan bertatik "behar ez den" materiala kentzea. Gaur egun 250 gramu inguruko botikina eramaten dut eta dena poltsa txiki batean dudanez, edozein ekintzetarako (hainbat luzetako eskalada, deportiba, goiz-pasa nahiz hainbat egunetarako irteerak) botikin bera eramaten dut.
Botikina faktore ezberdinen arabera aldatu daiteke: ekintza mota, ekintzaren iraupena, ekintza egiten den lekua (aterpeak gertu daude edo erdi-isolatuta ibili behar gara, Aralarren, Piriniotan edo Himalaian ibili behar gara), urtaroa (neguan zaila izaten da beherakoa eta botagurea izatea), ekintza egingo dugunon kopurua, etab.
Artikulutxo honetan bi botikin aurkeztuko dizkizuet: Minimoa eta botikin osoa. Azken finean, ikusiko duzuen bezela, hau oso subjetiboa da eta norberak bere botikina bere behar eta ezagutzara moldatzen du.
BOTIKIN MINIMOA
Botikina egiteko garaian mendian gehien izan ditzazkegun "desgraziak" kontutan izan beharra ditugu. Orokorrean botikina mendian gertatzen diren prozesu arinei bapateko erantzun bat emateko erabiliko dugu. Prozesu arin hauen artean gehien ematen direnak zauriak eta esgintzeak (horkatiletakoa batez ere) izaten dira. Hau kontutan izanda, botikin minimo bat prozesu hauei erantzun bat emateko pentsatuta egon beharko da, honako gauzak izango dituelarik:
- Zauri arinak.
- Gasen paketetxo bat.
- Betadine pote txikia (10 ml dutenak badira) zauria desinfektatzeko.
- Serum (suero fisiologikoa) 10 ml-tako potea, zauria garbitzeko.
- Amerikar zinta. Esparadrapoa baina erabilpen zabalagoa du.
- Tirita zinta, modu honetan tirita nahi dugun tamainara moztuko dugu.
- Esgintzeak, etab.
- Benda itsaskor bat "Tensoplast" motakoa. Neurri ezberdinak daude baina erabilgarriena 7,5 zentimetroetakoa da. Bendaia bat egiteko, inmobilizazioak egiteko nahiz hemorragia handiak gelditzeko.
- Antiinflamatorio pare bat, aukeran Ibuprofeno 600 mg. Kontuz botika hauekin urdaileko arazorik badago irritanteak dira eta.
- Analgesiko pare bat, nik aukeran Paracetamol 500 mg eramaten dut.
- Honetaz aparte, badira botikinean beti izan behar diren hiru gauza:
- Goraiza txiki batzuk (labana batzuek izaten dituzte).
- MAINDIRA TERMIKOA. Pisu gutxikoa, erabilpen anitzekoa eta nire ustez ezinbestean motxila guztietan eraman beharrekoa.
- Eguzkitarako krema eta ezpainetarako pasta. 50eko babesetik gorakoa.
BOTIKIN OSOA
Botikin osoa aurrekoaren osagarria da eta batez ere egun batzuetarako ekintzetarako primeran dator. Kontutan izan behar da egoera arinetan edo larrien bapateko tratamentuan erabiliko dugula istripu larrien gehiengoan 112ra deitu eta arinetan aterpe, osasun zentru edo etxera ailegatuko garelarik. Nik motxilan eramaten dudan botikina mota honetakoa da.
- Zauriak orokorrean.
- Gasen bi paketetxo.
- Serum 10 ml-tako potea.
- Betadine pote txikia.
- Amerikar zinta.
- Latex eskularru pare bat
- Bisturi pare bat
- Tamaina ezberdinetako tirita eta apositoak.
- Hemorragiak gelditzeko paper xurgagailua, nire kasuan, Espongostan lamina bat.
- Ebakietarako
- Paperezko puntuak. Honetaz aparte nik grapagailu txiki bat eramaten dut ebakiak garbiak diren kasuetarako.
- Ebakietarako pegamentua. Geroz eta gehiago erabiltzen da eta paperezko puntuen aurretik jarriz gero ia edozein ebaki ixten du.
- Anpuluetarako (Anpollak)
- Zauriak josteko aria eta orratza (aukeran 2 zerotakoa -lodiena- onena). Hau lortzerik ez baduzue josteko ari eta orratz normala erabili daiteke. Hau anpulua osorik badago bakarrik erabiliko dugu.
- Aposito hidrokoloide finak (Varihesive ultrafino, Suprasorb H, etab. markakoak adibidez). Partxe hauek izugarri garestiak diren Compeed partxeen funtzioa ederki betetzen dute eta anpuluetan azalik ez dagoenerako primeran datoz. Gainera, normalean 10x10 zm dutenez, nahi diegun forma eman diezaiekegu. Arrastaretarako ere ongi etorri daitezke.
- Bihurrituak (esgintzeak), etab.
- Benda itsaskorra.
- Antiinflamatorioak: Ibuprofeno 600 mg lau pirula. Honetaz aparte nik Diclofenaco bi anpulu ("ampolla") eramaten ditut injekzio moduan jarri ahal izateko.
- Analgesikoak: Paracetamol 500 mg eta Metamizol (Nolotil) lau pirula. Honetaz aparte nik Nolotil bi anpulu eramaten ditut injekzio moduan jartzeko.
- Alergiak, etab. Gure kasuan bakarren batek elikagai batzuei eta besteren batek erleei alergia diotenez, nik botika batzuk eramaten ditut.
- Antihistaminikoak: Hiru pirula (normalean Polaramine eramaten dut).
- Kortikoideak. Dacortin 30 mg bi pirula. Aparte nik metilprednisolona (Urbason) 40 mg bi anpulu eramaten ditut injekzio moduan jartzeko.
- Adrenalina injekzio prekargatuan alergiaren erreakzioa larritzen bada.
- Intsektuen ziztadetarako amoniako axota. Leku ezberdinetan gomendatzen dituzte baina nik ez dut eramaten.
- Beherako eta gonbitoak.
- Hainbat lekuetan Ura edangarri bihurtzeko pirulak gomendatzen dituzte baina nik ez ditut eramaten.
- Beherakoa. Loperamida (Fortasec) sei pirula.
- Gonbitoak. Metoclopramida (Primperan) lau pirula. Honetaz aparte Primperan bi anpulu ere eramaten ditut injekzio moduan jartzeko.
- Besteak:
- Goraiza batzuk.
- Pintza batzuk.
- Orratzak eta xiringak. Ohiko erabilpenatik aparte, orratzak arantzak ateratzeko primeran etorri daitezke.
- Maindira termikoa.
- Eguzkitako krema eta ezpainetako pasta.
- Honetaz aparte nik Guedel hodi ("Tubo de Mayo") bat eta ahoz-ahokoa egiteko maskarila bat (Laerdal enpresaren Pocket Mask) eramaten dut.
Hasiera batean nik plastikozko poltsa batean eramaten nuen hau guztia. Hurrengo fase batean, batez ere kiloko botikina eramaten nuenean, futboleko zapatillak eramaten diren zorro horietako batera pasa nintzen. Pisua eta trasteak kendu nituen ehinean "neceser" batera pasa nintzen eta azkenean mendi dendetan saltzen dituzten botikin batera pasa naiz.
Ikusten denez aukerak ezberdinak dira eta bakoitzak nahi duena hartu dezake. Nire aholkua konpartimentu asko dituen zorro bat erabiltzea izango litzateke materiala ondo sailkatua eraman ahal izateko.
Botikin minimoarekin mendian izan ditzazkegun arazoen gehiengoei aurre egingo diegu ziurtasun handiz.
Botikinean zerbait sartu aurretik nola eta noiz erabiltzen den jakin beharra dugu, batez ere botiken kasuan: zer botika den, noiz eta nola erabili behar den, erabili beharreko kantitatea (haurren kasuan kontuz), etab. Anpuluak eramanez gero ere, noiz eta nola erabili jakin beharra da eta batez ere injekzio bat jarriz gero, non eta nola jarri behar den.
Pixkanaka botikinean dauden gauza guzti hauek nola eta noiz erabili behar diren azaltzen joango naiz, gauza xinpleenetatik hasita.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina