AZKEN 10 SARRERAK

2012/09/04

ERREDURAK, ZER DIRA? ZER EGIN DEZAKEGU?

Nori ez zaio sekula pasatu goiz hodeitsu batean mendi irteera batear atera, eguna aurrera doan ehinean zerua oskarbitu eta ibilbidearen amaieran lepoa eta besoak gorri-gorri amaitzea? Edota hainbat luzeetako eskalada baten erdian? Edo janariak prestatzen ari garela olio edo patata pure pixkat eskura erori eta erretzea?

Erredurak, batez ere eguzkiaren ondorioz sortzen direnak, ohikoak izaten dira mendian ibiltzen garenon artean, bai udan, baita neguan ere. Ohikoak izatetik aparte mingarriak ere izaten dira, erredura izan ondorengo egunak erabat "deserosoak" izaten direlarik.

Artikulutxo honetan erreduren aurrean zer egin daiteke komentatuko dut, beti ere motxilan eramango dugun botikina kontutan izanda. 

ZER DA ERREDURAK BAT?

Artikulu honi begira erredurak beroa nahiz frikzioaren eraginez azalean sortzen diren lesioak direla esango dut (ez naiz erredura elektriko nahiz kimikoetaz aritu behar). Azalak sakonera ezberdinetan geruzak dituenez, erredurak sakoneraren arabera hiru motatakoak izan daitezke:
  • Lehen mailako erredurak. Azalaren kanpoko geruzari (epidermis izenekoa) eragiten diote eta oso mingarriak dira. Minetaz aparte, gorritasuna eta inflamazioa ere agertzen da. Hauen adibiderik argiena: eguzkiaren eraginez sortzen diren erredura gorri eta mingarri horiek.
  • Bigarren mailako erredurak. Azalaren azaleko eta barruko geruza (dermis izenekoa) ere erretzen dute. Lehen mailako erredurek izaten duten sintomatologiaz gain, gehienetan anpuluak (ampoilak) ere ematen dira. Erredura hauen ohikoenak: oinetakoek sortzen dituzten erredurak ("rozadurak") eta anpuluak.
  • Hirugarren mailako erredurak. Azalaren geruzak erre eta muskulu nahiz hezurretara ailegatu daitezke. Azalaren kolorea zurixka edota iluna (janaria erretzen zaigun bezelakoa) izan daiteke eta ez dute min handirik ematen, minaren sentsazioa eramaten duten nerbioen bukaerak (azalaren azaleko geruzetan daudenak) erreta egoten baitira.
Mendian orokorrean lehen eta bigarren mailako erredurak topatuko ditugu, batez ere eguzkiak eta oinetakoen frikzioak sortutakoak.

NOLA TRATATU ERREDURA BAT BOTIKINEAN DUGUNAREKIN?

"Mendiko botikina, zer eraman?" artikulua oinarritzat hartuko dut bertan dugun materialarekin erredurak ahalik eta hobekien tratatu ahal izateko. Artikulutxo honetan ohikoenak diren erredurei bakarrik erreferentzia egingo diet, hau da, eguzkiaren eta oinetakoen eraginez sortzen diren erredurak.

Lehen mailako erredurak

Mendian, erredura hauen gehiengoa eguzkiak sortzen ditu. Zer egin erredura hauek tratatzeko?
  1. Lehen neurria erredura hauek ekiditea da. Honetarako, mendian BETI eguzkitarako babes osoa ematen duten kremak erabiliko ditugu, bai azalean baita ezpainetan ere. Azalean emango dugun krema eguzkitan egon baino ordu erdi lehenago emango dugu, 3-4 orduro berriro ere emango dugularik. Ohiko kremetatik aparte, babes fisikoa ematen duten kremak ere saltzen dira, fotoprotektore izena dutenak. Krema hauek eguzkiaren izpien aurkako geruza babesgarri bat sortzen dute azalaren gainean. Azken krema hauek ezpainak nahiz azaleko leku sensibleetarako primeran datoz, batez ere neguan edo elurra dagoenean.
  2. Behin erredura dugunean, lehen neurria erretako azalari tenperatura jaistea da, honetarako ur hotza (ez izoztua) edo ur hotzetan bustitako zapi bat erabiliko dugularik.
  3. Azala nahiz gorputza ongi hidratatuak mantentzea garrantzitsua da, erreduretatik bero handia galtzen baita. Azaleko hidratante gisa eguzkitako krema bera erabili dezakegu.
  4. Erretako azala babestu, bai eguzkitik baita erropa nahiz motxilaren frikzio edo igurzketatik.
  5. Mina izanez gero, ibuprofeno nahiz paracetamol pirulak hartu daitezke.
Merkatuan aurkitu daitezkeen eguzkitako krema, ezpainetako krema eta fotoprotektore batzuk.

Bigarren mailako erredurak

Goian esan dugunez bigarren mailako erreduren ezaugarri nagusiena anpulu edo "anpoilak" dira. Hau kontutan izanda, tratamentu ezberdin bat emango dugu anpulua osorik edo lehertuta badago.

Anpulua lehertuta badago, tratamentua honako hau izango litzateke:
  1. Anpuluaren azala bisturiarekin kendu eta zauria "haragi bizian" utzi.
  2. Serum edo suerorarekin garbitu gasa esteril batez lagunduta eta ondoren gasa ezberdin batekin lehortu. Zauria txikia bada (normalean ez dira oso handiak izaten) gasak moztu daitezke (goraizeekin) hobe aprobetsatzeko.
  3. Zauri txikietan edo oinetakoek sortzen dituzten zaurietan aposito (partxe) hidrokoloide fin baten zati bat jarriko dugu (Varihesive ultrafino, Suprasorb H etab. motakoa). Apositoak zauria baino zentimetro bat gehiago izango dugu zauriaren alde guztietan, honetarako zauriaren forma mantenduz moztuko dugularik. Behin apositoa jarri ondoren  3-4 egunetan edukiko dugu eta ondoren aposito berria jarriko dugu. Izerdiagatik edo oinetakoen eraginez apositoa askatuko balitz berria jarriko genuke. Compeed markako apositoak ere erabili daitezke (efektu bera dute), baina beste hauekin alderatuta izugarri garestiak dira efektu bera dutelarik. 
  4. Erredura handi baten ondorioz sortutako zauria bat eta haragi bizian gelditzen den zatia oso handia bada, aposito hidrokoloidea jarri beharrean serumean bustitako gasa esteril batzuk (ez baditugu zapi garbi bat erabili daiteke) jarri eta benda batekin estaliko dugu, ahalik eta laguntza profesional bat eman beharko diogularik (anbulategi nahiz ospital batean).
  5. Minik izanez gero Ibuprofeno edo Paracetamol pirulak hartu daitezke. 
Mota honetako erredurentzat erabili dezakegun material guztia.

Anpulua lehertuta ez badago, tratamentua beste modu batekoa izango litzateke.
  1. Zauriak josteko orratza eta hariaren laguntzarekin anpulua alderik-alde zeharkatu eta anpuluaren alde bakoitzean 5 zentimetro hari inguru (gehiago bada ez da ezer pasatzen)  utziko ditugu. Zauriak josteko material hau ez badugu josteko orratza bat metxero batekin esterilizatu eta josteko haria Betadinerekin nolabait desinfektatuko dugu.
  2. Bi hari muturrak korapilo batekin lotuko ditugu eta haria bertan utziko dugu 5 egun gutxienez. Hau eginda lortzen dena alde zera da: Anpuluak sortu dezaken gehiegizko likidoa haritik kanporatuko da eta bestetik gure azalak zauriaren babes gisa jokatuko du. 5 egun hauen ondoren zauria erabat sendatuta egongo da eta anpuluaren babesa izan den gure azala denborarekin bakarrik eroriko da.
  3. Gezurra badirudi ere, anpuluetan haria sartu eta bertako likidoa ateratzen hasten denean anpuluak sortzen duen mina ere jaisten da, berriro ere ibiltzeko gai izango garelarik. Dena den, oraindik molestiarik badago, anpulua gasa batzuekin babestu daiteke. 
  4. Honelako prozedura egiten denean Varihesive motako apositorik jartzea ez da komeni, apositoa kentzen dugunean anpulua babesten duen azala eramango dugu eta.
  5. Aurreko kasuan bezela, anpulua oso handia izango balitz (olio errea gainean erori zaigulako, adibidez), komeni da ahalik eta azkarren profesional batek toki egoki batean tratatzea (anbulategi nahiz ospitalean).
  6. Minik izanez gero, hemen ere Ibuprofeno edo Paracetamol pirulak hartu daitezke.
Erredura hauek tratatzeko erabiliko dugun materiala.

LEHERTU GABEKO BABAK NOLA SENDATU PAUSUZ-PAUSU

Lehenik oina ongi garbitu.

Orratzarekin baba zulatu...

...Eta baba zeharkatu.

Orratza atera aurretik.

Orratza ateratzen.

Haria pasatu.

Goraizearekin moztu alde bat.

Eta gero bestea.

Korapiloa egin. Korapiloaren funtzioa haria ez ateratzea da.

Korapiloa egin ondoren.

Soberako haria moztu.

Atera den likidoa kendu eta baba lehortu. Betadine ere erabili daiteke baba desinfektatzeko, batez ere erabili dugun hari eta orratzak esterilak ez badira.

Azkeneko argazkia. Haria egun batzuetan jarrita izan beharko dugu.

6 iruzkin:

  1. Erantzunak
    1. Kaixo,

      Batzuetan prozedura bat hobe ulertu ahal izateko hitzak baino egokiena irudiak erabiltzea izaten da nahiz eta irudi hauek gordinak izan.

      Ondo izan,
      Smithy

      Ezabatu
  2. Bai, egia esan barrabil handiak dituzte, lotsagarria.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Kaixo Igor,

      Anpuluak nola sendatzeari buruz ari bazara, norberaren sentikortasunaren arabera irudiak modu batera edo bestera sentitu daitezke.

      Irudi hauexek erabili izan ditut hainbat hitzaldietan eta ez dut sekula arazorik izan. Dena den, sor dezaketen sentimentua oso pertsonala da eta ni ez naiz inor sentimentu hauek epaitu ahal izateko.

      Ondo izan,
      Smithy

      Ezabatu
  3. Erantzunak
    1. Kaixo Amane,

      Norbera aske da bere iritzia eman ahal izateko, publikoki zerbait partekatzearen ordainsaria hori da. Beste kontu bat da, internetek ematen duen anonimotasunaz aprobetxatuz, iritzia errespetu eta hezibide faltaz eman edota iritziaren bidez iraintzen saiatzea.

      "Hater" esaterakoan aurreko iruzkinen egileei buruz ari bazara, nik ez ditut fede txarrez edota gorrotoz egindako iruzkin bezala hartu.

      Ondoizan,
      Smithy

      Ezabatu