AZKEN 10 SARRERAK

2016/06/15

EUSKAL HERRIA MENDI ERRONKA 2016: BAIETZ ERREPIKATU? 2016/06/04

2015eko Euskal Herria mendi erronka izan zen nire bizitzan egindako lehen mendi lasterketa. Izugarri disfrutatu nuen nahiz eta anaia karranpek jota sufritzen ikustea ez zen batere atsegina izan. Ikerrek bereak eta bi sufritu zuen eta nahiz eta oso zoriontsu amaitu ez dakit lasterketaz zein puntura arte benetan disfrutatu zuen.

2016ko Mendi Erronkari begira zalantza handiak nituen: mendian korrika apirilaren 13an hasita nengoen eta maiatzaren erdira arte korrika egindako distantziarik luzeena 22 kilometro ziren, Erlaitz-Aiako Harriak lasterketa hain zuzen ere.

Erlaitz-Aiako Harriak Euskal Herria Mendi Erronkari begira mentalki izugarrizko indarra eman zidan,lasterketa uste baino indartsuago amaitu eta bihurritua izandako horkatilan ez nuen inongo molestia edo minik izan. Hala ere aurretik lau aste "bakarrik" nituela ikusita Maiatzeko entrenamenduak antolatu eta Mendi Erronkaren aurreko hiru larunbateetan 39, 43 eta 42 km bataz beste korrika egin nituen, azkenekoa lasterketaren aurreko asteburuan.

Entrenamenduetan izandako sentsazioak orokorrean ez ziren txarrak izan baina Mendi Erronkaren aurreko astea nekatuta hasi nuen. Azken bost entrenamenduak muskuluak errekuperatu eta nekea gainetik nolabait kentzeko egin eta ostiralean Iker eta biok Leitzan ginen dortsala jasotzen. Bertan Gorka Azkarate handiarekin hitz egiteko aukera izan genuen, eta berak buruan dituen proiektuei begira egiten dituen "irteeratxoekin" txundituta gelditu ginen. Gorka lasterketa honetan aterako balitz ziur nago ez lukeela denbora makala egingo.

Ohera joan aurretik lasterketan eramango nuen arropa prest.


Iazko lasterketan Ikerrek izan zituen muskulu arazoek eragin handia izan zuten egin genuen denboran (11h35’), honegatik aurtengo helburua 11 orduetatik jaistea zen, beti ere lasterketan izandako sentsazioen arabera. Hala ere, lasterketetarako egiten dudan taulatxoan 10 ordu inguruan amaitzeko denbora orientagarriak kalkulatu nituen, akuilu moduan ea behingoz segurtasun edo konfort gunetik ateratzeko helburuarekin!!! Jejeje.

Lasterketarako prestatutako taulatxoa.


Larunbatean goizean-goiz jaiki, Iker 6:30etan jaso eta Leitzarako bidea hartu genuen. Ostiral gauean ibilbidea balizatzen aritu zen Ikerren lankide batek mendia lehorra zegoela esan zigunez, takodun zapatilak kotxean utzi eta mendirako ditudan besteekin ateratzea erabaki genuen, lokatza gutxi izango zelakoan (ayyyyy, gu bai inuxenteak, jejejeje).

2016ko EH Mendi Erronkaren ibilbidea




Leitza, iaz bezala festa bat zen eta lasterketa handi baten aurreko giroa arnasten zen: korrikalariak gora eta behera muskuluak berotzen, Gorka Azkarate hizlari moduan eta herritarrak kalean festa giroan. Ikerrek azken momentuan lasterketan ateratzeari uko egin zion urtearen hasieratik dituen muskulu arazoetatik oraindik errekuperatu gabe eta Natxok bere indarrak egurra emanez neurtu nahi zituenez, ni nirera irtengo nintzen, nire erritmora.

Kontrol gunean beste goierritar batzuekin (Igor, Roberto, Ugutz, Amaia, Oihana...) hitz egiteko aukera izan genuen baita “mendiak”-etik ezagutzen dudan Andonirekin (Txauen) ere lehen mendi lasterketa luzean ateratzeak ematen duen urduritasun puntu horrekin. Euskal Herriko emakumezkoen soka-tira selekzioari omenaldia (Aupa zuek!!!!) eta Gorka Azkaratek botatako bertsoaren ondoren lasterketa goizeko 8:00etan martxan jarri zen.

Iazko moduan, asfaltoko lehen kilometroak ziztu bizian joan ziren. Industrialdetik atera eta porlanezko pistan gora hasi ginenean taupaden eta korrikaren abiadura jaistea erabaki nuen pixkanaka geroz eta atzeago geldituz: “abiadura hontan ez naiz Gaintzare iritxiko”. Momentu batean ere atzera begiratu eta lasterketaren azken korrikalariak ikusi nituen: “joer, martxa hontan mendira irixteako azkenekoa naiz, jejeje” pentsatu nuen umoretsu.

Mendian sartu ginenean makuluak atera eta gutxienez postu gehiagorik ez galtzea erabaki nuen, hasieran azkarregi joan zen lasterkariren bat ere aurreratuz. Mendiko lehen kilometroak kaotiko xamarrak izan ziren, erritmo iraunkor bat hartzea zaila zen eta , oso atzean joateagatik, banaka pasa beharreko lekuetan geldirik egon behar izan ginen bein baino gehiagoetan.

Mendian sartzean dagoen lehen maldan. Argazkia festak.com web orritik aterata dago.


Malda berean, mendian topatuko genuen hezetasuna ikusi daiteke. Argazkia festak.com web orritik aterata dago.


Halako batean ondoan nuen korrikalari bat hurbildu zitzaidan: “Hombre Smithy, ez nazu ezagutzen?” Lasterkaria herritik bistaz ezaguna egiten zitzaidan baina ez nekien ziur nondik: “zure begiralea izan nintzen?” Galdetu nion. “Baliteke, ni Beñat naiz Asierrekin mendin ibilitakoa”. Hau esan zidanean buruan konexioak egiten hasi eta Asier azken bi urteotan Aconcagua eta Khan Tengri mendietan izandako soka-lagunetako bat zela konturatu nintzen. Beñat, bere arreba Oihana (bera bai ezaguna Ospitaleko lankidea baita) eta Amaiarekin (betidanik korrikan ezagutu dudana) batera zihoala komentatu zidan eta mendiaren bi apasionatu elkartzen direnean gertatzen den moduan, batera joan ginen 15-20 minutuetan inguruko mendi eta paretak eskalatzen aritu ginen, jejeje. Bide batez, azkenaldian buru-belarri dabilen orientazio lasterketetan parte hartzeko gonbitea egin zidan. Ez dut gonbitea baztertzen baina oraingoz “mendi-agenda” nahiko betea daukat, jejeje. Portzierto Beñat, zorte on aurtengo udan Peru alden!!!!

Pagozelaiko anoa postura iritsi ginenean baso pare bat ur azkar-azkar hartu eta ia gelditu gabe jarraitu nuen, Beñat, Oihana eta Amaia anoa postuan geldituz. Hemendik aurrera korrika egiteko aukera gehiago izan genuen korrikalariak sakabanatuago geunden eta, baina hala ere korrikan egiteko distantziak ez ziren oso luzeak.

Pagozelaiko anoa postua atzean utzi ondoren. Argazkia festak.com web orritik aterata dago.


Pagozelaitik gora dagoen malda amaitzear nengoela Txauen harrapatu nuen: “me han dicho que si voy contigo voy a hacer un tiempazo” esan nion umoretsu. Minutu batzuetan bidea elkarrekin egiteko zortea izan nuen. Txauenek bizkarrean dituen arazoaz hizketan aritu zitzaidan, baita Irune eta Mairu Gaintza herrian zain zituela ere. Elkarri zorterik onena opa ondoren Gorritirako jaitsieran banatu egin ginen. Ea beste batean denbora gehiagorekin hitzegiteko aukera dugun!!!!

Ataiora iristen. Argazkia festak.com web orritik aterata dago.


Ataio inguruan ez nuen espero Iker ikustea eta ezusteko atsegina hartu nuen: “Zemuz zoaz?” Galdetu zidan, “oaingoz oso ondo” erantzun nion “baña kriston sargorie dau”. “Ba, a sako hidratau” gomendatu zidan. “Bueno, San Miguelen ikusiko geaaa!!!” esan zidan atzean gelditu zenean.

Ataio eta Gaintza arteko bidea gogoan nuena baino luzeagoa egin zitzaidan. Tarteka erloju eta taulatxoari begiratzen nien eta lasterketa hamar orduren bueltan egiteko aukera urruntzen hasita zegoela ikusi nuen. Hala ere, gutxienez 11 orduetatik behera egiteko bide onean nindoala ikusteak indarra eman zidan. Gaintzara iritsi, ahal izan nuen guztia edan, botilatxoak bete eta barratxo eta gel bat hartu ondoren (joer zenbat kostatu zitzaidan barratxoaren paketetxoa irekitzea, ea bakarren batek “abre fácil” motakorik asmatzen duen, jejeje) martxan jarri nintzen. Anoa postuan Beñat, Oihana eta Amaia berriro ikusi nituen, eta Formula 1 lasterketetan gertatzen moduan, beraien “boxeetako” geraldia ziztu bizian egin eta atzean utzi ninduten. Erlojuak 2h30’ adierazten zuen Gaintzako txip gunetik pasa nintzenean: “Primeran!!!” pentsatu nuen, “pena hasierako kilometrotan poliki jutegatik galdutako denbora”.

Irumugarrietako kilometro bertikala iaz baino biziago igotzea pentsatu nuen, igoeran sortzen diren lasterkari-ilara eta geldiuneak ahalik eta goien harrapatzeko. Hauspoa behartu gabe eta lasterkariak aurreratuz Irumugarrietako gailurrera langarrak bilduta iritsi nintzen: “Smithy, oain laaaaaasai jatxieran” lasaitu nintzen Irumugarrietatik behera dauden harkaitz labainkorrak buruan nituela.

“Ze, aurten anaie gabe bakarrik?” Galdetu zidan lasterkari batek. “Zu zeintzea anaiekin lana ittenduna?” Galdetu nion. “Lana ittendunetako bat” erantzun zidan. Ikerrek Sakanako lankide batek parte hartzen zuela esan zidan eta bera zelakoan hizketan jarraitu nuen. Bera eta bere lagunak lasterketa hamaika orduren bueltan egiteko asmoa zutela esan zidan eta nik Lekunberritik 7 ordu inguruan atera ezkero lasterketa 10 ordutik gertu egiterik bazegoela erantzun nion. San Miguelen Ikerrek esango zidan Sakanako lankidea beste bat zela eta hau Ormaiztegiko Andoni zela.

Harkaitz gunea kontu handiz atzean utzi eta Unako Putzura arteko azken kilometroan korrikan askatasun osoz egiteko lehen aukera izan nuen. Putzuan botilatxoak berriro ere bete (a ze nolako hezetasuna zegoen!!!), ahal izan nuen guztia hidratatu, gatz pastilla bat hartu eta barratxo bat jaten hasi nintzen: “hidratazioa ederki dijo” pentsatu nuen lasai pixaren kolorea argia zela ikusita.

Unako putzutik Albira korrika txikian jarraitu nuen, ibilbideaz gozatuz eta Artxuetako igoerarako indarrak gordez. Jaitsieran ezinbestean oinak lokaztutako pasagune batzuetan “freskatu” behar izan nituen (a zer nolako "disgustoa", materiala garbi-garbia eramateko ia obsesioa daukat eta, jejeje). Dena ederki zihoan baina , urdailean mina eta tope bat izango banu bezala sentitzen hasi nintzen ura edateak kosta eginez: “no me jodas, oain earki nijola urdalle gaizki eukitzea bakarrik behar det!!!”. Jaitsiera honetan Andoni eta bere lagunak aurreratu ninduten eta Albira iristerakoan badaezpada abiadura jaitsi nuen urdaila hobetuko zelakoan.

Oso azkarra izan gabe erritmo arin bat mantenduz Artxuetara iaz baino sentsazio hobearekin iritsi nintzen: “Aupa Smithyyyy!!!!” Oihukatu zidan gailurrean zegoen ikusleetako batek. Begiratu eta Iker ezagutu nuen: “zemuz?” Galdetu zidan Artxuetatik behera batera korrikan jaisten ginen bitartean, “hankak oso ondo baña urdallen tope bat bezela dauket ta etzait ezer sartzen”. "Zeozer behar dezu?" Galdetu zidan, "ez, ea pixkanaka urdalleko hau pasatzean". Putzuzarreko (San Miguel azpiko lepoa) anoa postura iritsi, urdaileko tapoia behartuz ahal izan nuen guztia hidratatu eta hidratazioa ongi zihoala berriro ikusi ondoren (ez naiz detailetan sartuko, jejeje) Iker Lekunberrira arte agurtu eta behera jarraitu nuen, Juanito eta andereño Rosaritoren “Aupa Ordiziaaaa!!!” animoen artean.

San Migueleko jaitsieran lehen aldiz faltan bota nituen kotxean utzi nituen takodun zapatilak. A zer nolako lokaztia!!!!! Tarteka eski edo kranpoiekin jaistea hobea ez ote zen ere pentsatu nuen. Jaitsieran Andoni eta bere laguna harrapatu eta beraiekin batera jarraitu nuen taldetxo bat osatuz. Barratxo bat jatera behartu (urdailean ez zitzaidan ezer sartzen) baina erdia bakarrik jateko kapaz izan nintzen: "gutxiñez zerbait sartuet" pentsatu nuen. Behin Iker Karrerari gertatutakoa burura etorri zitzaidan: ez dakit zein lasterketan urdailean tope bat bezala izan eta kilometro asko jan ezinik joan ondoren azkenean lasterketa indarrik gabe utzi behar izan zuen. Pentsamendu hauetan murgilduta eta botilatxoetan ura nuela ikusita Iribaseko anoa postuan ez gelditzea erabaki eta hemendik aurrera abiadura puntu bat igo nuen Lekunberrira ahalik eta azkarren iristeko. Ordurako ezker izterrean ziztada txiki batzuk sentitzen hasita nengoen eta karranpen hasiera izango ote zenaren beldurrez badaezpada beste gatz pastilla bat hartu nuen.

San Migueldik behera. Argazkia festak.com web orritik aterata dago.


Beheraxeago. Argazkia festak.com web orritik aterata dago.


Lekunberrira indartsu iritsi nintzen, taulatxoan nuen denboratik 15 minutuetara, eta Iker eta Itzi ikusteak izugarrizko animo eta indarra eman zidan: “zemuz Smi?” Galdetu zidan Itzik. “Joer, ba itsuraz oso ondo baña ezker iztarren molesti pixkat dauket eta urdalle tope baten sentsaziokin”. Anoa postuan sartu eta gorputza pasta entsalada jatera behartu nuen. Itzik muskulu arazoentzat dudan krema utzi, iztarrean eman eta, urdaila baretuko zutelakoan, koka-kola baso batzuren ondoren Itziri muxu bat eman eta martxan jarri nintzen: “10 ordutan bai?” Oihukatu zidan Ikerrek. Erlojuak 7 orduetatik gora markatzen zuela ikusita “10 ordu eta laurden 10 ordu t’erdi ingurun ibiliko naizela ustet” esan nion.

Lekunberri ondorengo kilometroak ez ziren oso atseginak izan. Nahiz eta itxuraz abiadura polita eraman, urdaileko ondoeza behera jaitsi eta hesteak nahasten hasi zitzaizkidan. Momenturen batean beherako puntua izango ez ote nuenaren sentsazioa eta basoan sartu eta hesteak lasaitzeko tentazioa ere izan nuen. Baina “nahastea” okerrera ez zihoala ikusteak nolabait lasaitu, hortzak (eta beste zerbait ere jejejeje) pixkat hestutu eta Ireberreko igoeraren azpira dagoen anoa postura iritsi nintzenerako hesteak zertxobait baretu zitzaizkidan. Hori bai, jarraitu aurretik atzetik etorri ziren lasterkariei barkamena eskatu nahi diet ibilbidea metanoz kutsatzeagatik, jejeje.

Ireber azpiko anoa postuan Jokin Lizeagak bihurritu bat zela eta lasterketa bertan behera utzi zuela baieztatu zidaten (Ikerrek ere Lekunberrin gauza bera esan zidan): “a ze putadea!!” Pentsatu nuen. Ea azkar osatzen zean Jokin, animo maisuuuu!!!!

Lehenengoek zenbateko distantzia ateratzen nindutenen inguruko bromen artean anoa postua utzi eta maldan gora hasi nintzen: “benga Smithy 13 km falta dielaa!!! Egurreeee!!!” Animatu nintzen. Abiadura puntu bat gehiago igo eta ahal izan nuen azkarren igotzen hasi nintzen, hori bai, indar batzuk gordez, Ireber eta Leitza arteko bidea gogorra egiten dela banekien eta. Korrikalariak aurreratuz Ireberreko gailurrera langar artean sasoiko iritsi nintzen.

“Piiiiit!!!” Erlojua begiratu eta bateria gabe gelditzen ari zela ikusi nuen. Hau 56garren kilometro inguruan gertatu zen, beraz azken hamar kilometroak gutxi gora behera “itsuan” egingo nituen, zenbat kilometro falta eta taupadak nola zihoazen jakin gabe: “A tomar por sako!!!” Pentsatu nuen, “hemendio aurrea egurre eman ta nahi dona izan dadila!!”.

Kronometroa erreferentzia bakartzat edukita maldan gora ahal nuen guztia eta maldan behera indarrak nolabait errekuperatuz jarraitu nuen, tarteka behe laino artean ikusten nituen korrikalariak aurreratuz. Ez dakit zein puntutan nire aurretik zihoan korrikalari bat erori eta bikiak erdi igotea zituela ikusita lurretik altxatzen lagundu nuen: “ongi?” Galdetu nion “Bai, bai, lasai, eskerrikasko” erantzun zidan.

Ireberretik beherako bidean ederki eskertu nuen bidea balizatu zutenen lana. Nahiz eta behe-lainoa oso itxia izan, inongo momentuan ez nintzen galdu eta ederki jarrita zeuden banderatxoak jarraituz Leitza aurreko azken maldara iritsi nintzen. Banekien iazko aldapa gogorra ez genuela jaitsiko, honegatik hankei frenoa kendu eta ahal nuen azkarren jaisten hasi nintzen. Leitzako lehen etxeak ikusi nituenean Beñat aurreratu nuen: “Eman eurreeee!!!!!!” oihukatu nion. “Uste nun gure aurretio ai zinela” esan zidan, “ke ba, Gaintzatik aurrera zuek aurretio jun zeate” erantzun nion atzean utzita. Erlojuari begiratu eta hamargarren ordua markatzen zuela ikusi nuen: “Benga Smithyyyyyy!!!!” Animatu nintzen.

Leitzako kaleetan ziztu bizian sartu eta, kronometroa hamar ordu majiko horietatik ahalik eta gertuen gelditzeko asmotan, hortzak estutu eta azken esprinta egin nuen.

Leitzako kaleetan. Argazkia festak.com web orritik aterata dago.


Azken metroak oso hunkigarriak izan ziren eta jendetza eta Iker eta Itziren oihu eta animoen artean erlojua 10 ordu eta 5 minutuetan gelditu nuen, iaz baino ordu eta erdi lehenago.

Helmugara iristen. Argazkia EH mendi erronkaren facebook orritik jaitsia da.


Ikerrek grabatutako bideo honetan nire helmugaratzea ikusi daiteke. A ze nolako sentsazioa!!!!! Gorka ere barkatu nahi dut beasaindar deitzeagatik, horixe behar nuen lasterketa amaieran!!!!! Jejejeje.


"Ostia, kriston denbora, makinaaa" esan zidan Ikerrek. “Oaingon behintzet paellara iritsi naiz, jejeje” erantzun nion. Hidratazioa ahalik eta azkarren martxan jarri nahian isotoniko eta Itzik prestatutako errekuperante botila bana di-da batean edan nituen erabat deshidratatuta egongo banintz bezala, eta horren azkar edateak ez zidan batere mesederik egin. Nahiz eta paella goxo eta beroa hartu, lardaxkatzen aritu nintzen ahal nuena janez (gutxi egia esan), baina ezin nuen ezer sartu eta hesteetako nahastea handitu egin zitzaidan. Nahaste honek azkenean gorputz osoa nahastu eta minutu batzuetan hotzez eta zorabio sentsazio arin batekin ere izan nintzen. Erabat hoztu baino lehen Ikerrekin dutxetara joatea pentsatu nuen, dutxak gorputza bere onera itzuliko zidanaren esperantzan.

Lasterketa amaitu ondoren oso zoriontsu.


Merezitako dutxaren ondoren errepaso azkarra egin eta hanka eta gorputzean nuen “gaitz” bakarra ezker iztarreko min hori zela baieztatuz (ordurako molestia min bihurtuta zegoen) lasaitu egin nintzen. Dutxaren efektua ederra izan zen eta handik irten nintzenerako hesteak lasaiago nituen. Iker kanpoan zain nuen eta gorputza bere onera itzultzen ari zela esan nionean kotxea hartu eta etxerako bidea hartu genuen, 2016eko Euskal Herria Mendi Erronkari nolabaiteko amaiera emanez. Etxera iristerako hesteak nahiko ongi nituen eta, Leitzan baino polikiago, hidratazio eta elikadurari ekin nion galdutako erreserba eta likidoak berreskuratzeko asmoarekin. Lasterketa ospatu eta karbohidratoak berreskuratzeko Itzik prestatutako pizza goxoa afaldu genuen, jejeje.

Biharamunean urdaila eta hesteak ederki nituen eta Ikerrekin mendi bizikletarekin herri inguruan bueltatxo lasaia egiteko kapaz izan nintzen. Hurrengo egunetan lasterketatik aspaldi izan gabeko agujeta batzuk izango nituen, jejeje. Egunek ematen duten "hoztasunean" egindako hausnaketan 2016eko EH Mendi erronka berezia izan dela esan dezaket: bakarrik sekula egin gabe nuen hain lasterketa luzea eta kontutan izanda Hiru Haundiak ibilaldia bakarrik egingo dudala, bien arteko distantzia kontutan hartu gabe "bakardade" hau oso ongi eraman nuen. Indar aldetik ere oso indartsu iritsi nintzen, beharbada hasieran indar "gehiegi" gorde nituelako. Hau lasterketa guztietan izaten dudan "akatsa" da eta indarrak hobe kudeatzen ikasi beharra daukat, azken kilometroak ero moduan korrikan amaitu nahi ez baditut behintzat. Urdail eta hesteetako arazoen gainetik hidratazio eta elikadura ongi eraman nuen eta inongo momentuan ez nuen gose edo egarririk pasatu. Urdail eta hesteetan izandako arazoak ez dakit zehazki zergatik izan ziren baina anoa postuetan bapatean likido asko (beharbada gehiegi) edaten nuelako susmoa daukat, ea hurrengo lasterketarako hau ere hobe kudeatzen dudan.

Lasterketan izandako sentsazio pertsonaletatik kanpo, antolaketari dagokionez ez dakit antolaketa hobetzerik badagoen: bidea oso ongi balizatua zegoen eta anoa postuetan jasotako arretari ez dakit nahikoa eskertzerik badagoen. Ikusle eta herritarren jarrera ere hunkigarria benetan, etengabeko animo nekaezin eta eskertzekoak, hortzak estutzerakoan hegoak ematen dituztenak. Iaz lasterketa honekin maitemindu nintzen moduan aurten ere sentsazio berarekin amaitu dut: hirugarrengo bat izango ote da? Baietz uste dut.

Amaitzeko eskertzekoa ere Iker eta Itziren animo, jarraipen, mimoak eta laguntza, zuek bai duzuela meritue!!!! Zuen pazientzia eta lagutnzarik gabe zaila da honelako lasterketa bat fundamentuz amaitzea. Inongo dudarik gabe lasterketa hau zuentzat da.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina