AZKEN 10 SARRERAK

2014/12/09

ARGENTINATIK TXINDOKIRA, AMETS BATEN BILA, 2014/11/15

2013 urtean Natxo eta Caroren bisita izan genuen. Euskal Herriko puntu asko ezagutu nahi zituzten, egon behar ziren denboraldirako gehiegi beharbada, eta guri Holtzarteko zubia erakustea egokitu zitzaigun (erreporra ikusteko hemen klik egin). Euskal Herritik Argentinara itzultzeko zirela, Natxok bi arantzakin gelditu zela aitortu zigun: Txindokira ez igotzea eta niri FIFA bideojokuan ez irabaztea. "Hurrengon etortzen zarenen arantzak kenduko dituzu" esan genion berriro elkar noiz ikusiko genuen jakin gabe.

Aurtengo irailean Natxoren whatsapp bat jaso genuen "che, este año capaz nos vemos en Euskal Herria en noviembre". Mezuari jaramon handirik ez genion egin ez baitzuen ezer gehiagorik kontatzen. Baina konturatu ginenerako urriaren amaiera iritsi zen eta Txapisek "bai bai, Alemaniara dijo ta azaron bigarren asten hemen izangoa" esan zigun.

Azaroaren bigarren astearekin batera Natxo Euskal Herrira itzuli eta Txindokira igotzeko plana egin genuen, zituen bi arantzetako bat kentzeko asmoz. Honela ba, azaroaren 15erako egun on eta hotza iragarrita zegoela aprobetsatuz, Txindokira igotzeko gelditu ginen.

EGINDAKO IBILBIDEA

Natxoren bataiorako Txindokira Larraitzetik doan ohiko bidea jarraitzea erabaki genuen: "Malda gutxiña hemen dau ta nahiz ta korrika ittendula esan hobe deu hemendik igotzea", esan zidan Ikerrek argentinarrek gauzak handitzeko duten ohitura oinarritzat hartuta.

DESKRIBAPENA

Ohiko bide hau errepor honetan deskribatuta dudanez, errepor honetan argazki  batzuk eta bideo-erreporra bakarrik elkarbanatuko ditut.

Natxo  Txapisen etxetik jaso ondoren, ondo lo egin gabe, Txapisek utzitako bota batzuk jantzita eta apenas gosaldu gabe zegoen aitzakiarekin Larraitzen kotxea utzi genuen.

Kotxea aparkatu eta uste baino hotza handiagorekin, hamarrak jotzear zeudela, goruntz abiatu ginen mantxo-mantxo.

Lehenengo metroetan, aurpegiak zoriontsu eta indarrak frexko.


Igotzen ari ginela, behin eta berriz igoera ez gutxiezteko esaten genion, nahiz eta gailurra gertu ikusi, bidea luzea egiten da eta, eta "esta montaña no regala nada y tiene pocos descansos" esaldia ia dogma bihurtu genuen.

Haizete hotzak ederki nahasten zituen bazterrak eta nahigabe, gorputza oraindik hotza genuenaren seinale, erritmoa bizitzen hasi ginen, haizeak indarrak eramango zizkigunaren beldurrez edo. "Lasaiago igo beharren gare, bestela Natxo lehertu ingoa" komentatu nion anaiari orain arte hizketan eta kanta peronistak kantatzen zihoan Natxo ixildu eta hauspoa zurrunbiloan hasi zitzaionean.

Erritmoa baretu, Oria iturrian atsedenalditxoa egin eta, poliki-poliki, alde batetik eta bestetik pasatzen gintuzten mendizaleei kasurik egin gabe (honelakoetan nahita edo nahigabe erritmoa beti bizitzen baita), goruntz jarraitu genuen "Tximistaren bidea" (guretzat beti "rayoa" izan dena) ezkerrera utziz.

Larraitzen alaia hasi zen ibilkera pixkanaka torpetzen hasi eta "¿Vas bien?" galdetu genion behin eta berriz, bueltan, "Si, sin problema" erantzuna jasoz. Honela genbiltzala atzetik Asier azaldu zen, hirukotea laukote bihurtuz.

Pixkanaka Txindokik gordeta duen azken ezustekora iritsi ginen: azken malda. "¿Aún queda todo eso?" Galdetu zigun harakinari begiratzen dion arkumearen begiradarekin. "Es el último esfuerzo, para cuando te des cuenta estamos arriba" erantzun genion, erritmoa berriro ere lasaituz.

Haize eta maldarekin borrokan mendiari metroak irabazten joan ginen, lurretik apenas begirada altsatu gabe, eguerdiko hamabiak eta laurden pasatxo zirenean gailurrera iritsiz. Natxok nahiz eta oso nekatuta igo (nahiz eta berak sekula ez duen aitortuko jejeje), gailurrean dagoen gurutzeari heldu eta irrifar handi bat bota zuen bere ametsa betez eta, bide batez, Txapisi apostua irabaziz, gailurrera iritsiko ez zela apostu egin zion eta.

Txindokiko gailurrean Argentinaren bufandarekin.



Leku berean oraingoa zale amorratua den San Lorenzo futbol taldearen bufandarekin.


Belatxinga bat Txindokiko gailurrean. Argazkia Natxok egina eta nik moldatua da.


Hiruok gailurrean, egun ederra pasa genuen.



Hainbat argazki egin eta ederki jan eta edan ondoren, Txindokiko gailurretik gertu Balcarce (Natxoren jaioterria) eta Uruguayko (bertako Kris-en oroimenez) harri bana harkaitz handi baten azpian utzi genituen, 2011 urtean batzuei eta besteei agindu niena betez. Ekitalditxo honen ondoren berriro ere beheko martxa hartu genuen. "La cima es la mitad del camino" esan genion, eta uste dut esaldia ederki ulertu zuela Larraitzera nola iritsi zen ikusi ondoren, nekea barrutik baino izugarrizko zoriontasuna kanpotik zuela iritsi zen eta.

Irteera honen bideo-erreportaia uzten dizuet, espero dut gustuko izatea.




Larraitzen hamaiketakoa egin ondoren, etxera itzuli ginen, Natxoren lehen arantza kenduz.

Eta zer gertatu zen bigarren arantzarekin? FIFA bideojokuaren errebantxa hurrengo egunean jokatu genuen eta 1-0 irabazten joan ondoren Athletic-ek 2-3 galdu zuen, Natxok errebantxa irabaziz. Baina ez zen nire arazoa izan, mandoa ez zebilen ondo jejejejejejeje

Beste bat arte artista!!!!!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina