Zapia kendu nionean kopetan bost zentimetro inguruko marra bertikal bat ikusi nuen. Hasieran ez nion aparteko garrantzirik eman, "ba arrastaratxo bat izango da" pentsatu nuen, baina serum-akin garbitzen hasi eta "arrastaratxoa" ireki eta zauriaren sakontasuna ikusi nuenean hotzikara batek gorputz guztia zeharkatu zidan. Odolarekin batera likido argi bat ateratzen zen eta garunean dagoen likidoa ote zenaren beldurrez, Josuri begirada bat bota eta berehala ulertu zuen nire mezua. "Nola ikusten dezu?" Galdetu zidan Ferminek. "Beno, ez dirudi oso larria" gezurra esan nion...".
Goian azaldutakoa, zauriei dagokienez, mendian izan dugun egoerarik larriena izan da (istorio osoa irakurtzeko hemen klik egin) eta zorionez mota honetako zauriak ez dira mendian maiz ikusten. Gehienetan sufritzen ditugun zauriak oso xinpleak izan dira: arrastara edo urradurak, eskalatzen ari garela behatzetan eginikoak, kranpoikada soilen bat, etab.
Artikulutxo honen bidez mendian topatu daitezken zauri gehienei botikinean dugunarekin nola erantzun azaltzen saiatuko naiz.
ZER DA ZAURI BAT?
Zauria, azal edo mukosen (aho-sapaia, begia adibidez) etendura besterik ez da. Artikulu honi dagokionez, azalek zauriei bakarrik egingo diet erreferentzia, ez naiz gorputzaren barne zaurietaz arituko.
Zaurien larritasuna modu errez batean, sakonera, tamaina, kokalekua eta duen zikintasunaren arabera neurtu daiteke. Larrialdi zerbitzuetara deitu beharko bagenu, datu hauek emanez gero informazio osoa emango dugu.
Zauri gehienetan zeinu eta sintoma antzekoak topatuko ditugu:
- Mina. Normalean mina handiagoa izaten da azaleko zaurietan zauri sakonetan baino, azalean nerbioen bukaera gehiago dago eta (horregatik "erretzen" dute).
- Hemorragia.
- Ertzen banaketa. Hau oso agerikoa da, jeje.
- Zauritutako lekuaren sentsibilitatearen gutxitzea.
NOLA TRATATU DAITEZKE?
Zauriak mila mota ezberdinekoak izan daitezkenez, motxilako botikinarekin gehien topatuko ditugun zauriak nola tratatu azalduko dut: azaleko zauriak (arrastarak, urradurak) eta zauri erdi-sakonak (puntuak behar izaten dezaketen horietakoak).
Zer dugu botikinean zauriak sendatzeko?
- Gasen bi paketetxo.
- Serum 10 ml-tako potea.
- Betadine pote txikia.
- Esparadrapoa edo amerikar zinta.
- Latex eskularru pare bat.
- Bisturi orri pare bat. Hildako azalik badago, mozteko.
- Tamaina ezberdinetako tirita edo/eta apositoak.
- Hemorragiak gelditzeko paper xurgagailua, nire kasuan, Espongostan lamina bat.
- Paperezko puntuak. Honetaz aparte nik grapagailu txiki bat eramaten dut ebakiak garbiak diren kasuetarako.
- Ebakietarako pegamentua. Geroz eta gehiago erabiltzen da eta paperezko puntuen aurretik jarriz gero ia edozein ebaki ixten du.
- Bizar-xafla bat, ilea moztu beharko balitz.
- Goraizeak.
- Benda.
- Aposito hidrokoloide fina.
- Pintzak, zauritik harriak edo bestelako "zikinkeriak" ateratzeko.
- Parcetamol 500 mg pirulak. Mina kentzeko.
Edozein zauritan egingo ditugun zainketa amankomunak
- Edozein zauri sendatzeko eskularruak jartzea komeni da.
- Zauria ukitzen duen materiala esterilizatuta egotea komeni da infekzioak ekidin ahal izateko.
- Edozein zauriaren aurrean egin beharreko lehen neurria hemorragia edo odol jarioa gelditzea da. Honetarako gasa batzuk hartu eta zaurian presioa egingo dugu odola gelditu arte. Gasak odolez bustiko balira ez ditugu kenduko, bustitako gasen gainetik gasa gehiago jarri eta presioarekin jarraituko dugularik. Odol jarioa handia denean erabili daiteken beste produktua paper xurgagailua da (nik normalean "Espongostan" izenekoa erabiltzen dut). Paper hauek zauriaren gainean jartzen dira eta odol jarioa nahiko errez gutxitzen dute.
- Behin odola gelditzen dugunean edota ia gelditzen dugunean, zauri mota bakoitzak behar dituen zainketa "bereziekin" hasiko gara.
- Kasu guztietan, behin tratamentua eman ondoren minik egongo balitz, Paracetamol 500 mg pirulak hartu daitezke.
- Amaitzeko, komeni da tetanos txertaketa eguneratua izatea.
Behin odol jarioa gelditu dugunean zauri hauetan egingo duguna zera da:
- Zauria garbitu. Zauria ondo garbituko dugu ahalik eta zikinkeri gehiago kentzeko. Honetarako serum-a eta pintzak erabiliko ditugu. Serum-ik izango ez bagenu ura eta xaboia ere erabili daiteke. Glaziarretako urak ez du bakteria askorik izaten eta zauriak infektatzeko arrisku txikia izaten du.
- Behin zauria garbitu ondoren, betadine-kin desinfektatuko dugu.
- Zauria estali. Honetarako aposito bat (tirita, aposito ertaina etab.) jarriko dugu. Zauria handia izango balitz, gasa batzuk eta benda bat jarri daitezke.
- Azaleko zauri hauek sendatzeko beste modu bat aposito hidrokoloideekin lortuko dugu. Kasu honetan erredura bat izango balitz bezela sendatuko ditugu. Aposito mota hauek primeran datoz, beste materialerik ez badugu, arrastara eta urratuetan.
Garbiketa amaitu ondoren. Asko pentsatu ondoren, eta lekua zein zen kontutan izanda, azkenean bi grapa jarri nizkion.
Zauri sakon eta ebakiak
Hauetan odola gelditzea zailagoa izaten da. Behin gelditu dugunean zera egingo dugu:
- Zauria ondo garbitu eta desinfektatu.
- Zauriaren inguruko ileak bizar-xaflarekin moztu eta ileak moztutako azala berriro ere desinfektatu.
- Zauria sakona ez bada eta hertz erregularrak baditu (ebakietan eta kranpoikadetan adibidez) zauria itxi egingo dugu: nola? Paperezko puntuak, azaleko pegamentua edo/eta grapagailua erabiliz (beherago azalduko dut gauza bakoitza nola erabili).
- Behin zauria itxita dagoenean berriro ere betadinerekin desinfektatuko dugu.
- Bukatzeko, aposito bat jarri eta benda batekin lotu daiteke presio pixkat eginez inflamazioa ekidin asmoz.
- Zauria sakona eta handia bada, hertz irregularrekin edo/eta haragia falta bada, komenigarriena da zauria estali, benda bat jarri presioa eginez eta anbulategi edo Ospitale batean tratamentu egokia hartzea.
- Zauriaren inguruan eman daiteken hantura ("inflamazioa") handia ez izateko, ahal izanez gero izotza jarri daiteke lehen 24 orduetan.
Zauria ixteko botikinean hainbat material ditugu: paperezko puntuak, azaleko pegamentua edo/eta grapagailua. Banan-banan bakoitzaren erabilera azalduko dut.
Paperezko puntuak
Paperezko puntuen erabilera oso hedatua dago. Puntu hauek tiritak izango balira bezela datoz eta gehienetan bost datoz botsatxo bakoitzean. Hiru produktuetatik hau da erabilera errezena daukana. Behin paperezko puntuak jarrita daudela, astebete inguru utziko ditugu jarrita.
Anaiari belaunean paperezko puntuak jartzen... Hemen ere botikinean ez nuen eskularrurik.
Josu paperezko puntu batzuk jarri ondoren. Kranpoikada baten ondorioak...
Azaleko pegamentua
Geroz eta gehiago erabiltzen ari den materiala da, batez ere aurpegian ematen diren ebakietarako (ondo jarri ezkero ez baitu marka handirik uzten). Teknika paperezko puntuen antzekoa da eta ebakiak oso ondo ixten ditu. Kontu handia izan behar da kopetan edo bekainean erabiltzen bada, begian eroriz gero begia ere eransten du eta. Dena den, nahiz eta sentsazioa desatsegina izan, malkoekin pegamentua askatu egiten da.
Goian ikusitako bi teknika hauek batera erabiliz gero zauria primeran itxi daiteke, beste edozein joskuraren parean.
Bideo honetan paperezko puntuak eta azaleko pegamentua nola erabiltzen diren oso ongi azaldua dago.
Grapagailua
Grapagailua erabiltzearen teknika besteen antzekoa da eta emaitza onak ematen ditu behin jarrita zauria ez baita berriro ere irekitzen. Grapak ez dira askotan jartzen, nik behin bakarrik jarri ditut, mendizale batek hankan kranpoia sartu zuenean (goian zauriaren argazkiak ikusi daitezke). Grapagailu mota ezberdinak daude, baina nik dagoen txikiena erabiltzen dut (goiko argazkian ikusten den bezela). Ebaki luzeetan ongi etorri daiteke (beti ere Osasun Zerbitzu batetik urrun bagare). Behin grapak jarri ondoren 7-10 egunetara kenduko dira. Dena den grapak jartzen baditugu, komeni da profesional baten (erizain nahiz mediku baten) gainbegiraketa arazoak ekiditeko.
Bideo honetan modu xinplean grapak nola jartzen diren ikusi daiteke.
Askotan zauriak ekiditea zaila da eta erreza da mendian kontuz ibili behar dela esatea. Dena den gauzatxo batzuk egin daitezke:
- Motxilaren kanpoan kranpoi nahiz pioletik eramaten badugu puntak estali.
- Kontu handia izan metalezko kontserba poteak irekitzen ditugunean.
- Arista edo kresterio zorrotzetan eskularruak erabili eskuei babes minimo bat emanez.
Animo Smithy! zelan dijua dana?
ErantzunEzabatuOso artikulu interesgaria, kontutan hartzekoa. Mila esker elkarbanatzaagatik.
Segi gogor! eta besarkada haundi bat.
Aupa aritsta!!!
ErantzunEzabatuMilesker iruzkinagatik, ea baliagarria den.
Gauzak hobetzen doaz baina oooooooooooso motel, nerbioa lesionatua daukat eta.
Besarkada bat zuri ere, portzierto, Vallibiernetako erreporra izugarria, ea blogean iruzkinik uzten dizudan.